(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Fran├žais | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Arellanoko villa erromatarrak hamar mila bisitari inguru izan ditu Aste Santuan asteazkena, 2008.eko martxoak 26

Hamar mila bisitari inguru izan ditu Arellanoko las Musas villa erromatarrak Aste Santuan; K.o. I. mendetik III. mendera bitarte, ardoa egiteko sistema bat izan zuen kokagune honek, eta Cibeles eta Attis jainko-jainkosen kultuko erlijio gune bilakatu zen.


Bisita dohainik egin daiteke aste honetako egun guztietan, baita gidatutako bisita ere. Martxoaren 31tik aurrera, berriz, asteburuetan irekiko da, dohainik ere, inaugurazio ofiziala egin arte. Bisita gidatuak Runa enpresarekin hitzartu behar dira, 646363211 telefonoan. Aste honetan, goizeko 10:00etatik arratsaldeko 19:00etara egonen da zabalik, etenik gabe. Apiriletik aurrera, berriz, hau izanen da ordutegia: neguan, ostirala eta larunbata, 11:00etatik 13:30era, eta 15:00etatik 18:00etara, eta igande eta jaiegunetan, 10:00etatik 14:00etara, eta udan, (maiatzaren 1etik azaroaren 1era), ostiral eta larunbatetan, 11:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 20:00etara, eta igande eta jaiegunetan, 10:00etatik 14:00etara.


XIX. mendeaz geroztik dugu villa honen berri, 1882ko azken egunetan aurkitutako mosaiko baten aipu ugarirengatik. Indusketa sistematikoa, ordea, 1988an hasi zen eta urte hartatik aurrera 13 indusketa kanpaina egin dira, landa gune honen bilakaera historikoa ezagutzeko bide eman dutenak.


Gaur egun, esan daiteke agerian daudela kokagunearen eraikin nagusiaren hondakin gehienak. Multzo hori da eraikin berriak estali duen eremua, 2.411 m2-ko azalera eraikiarekin. Antzinako eraikina hedatuta dagoen zelaia maldan dago, eta itsasoaren mailaren gaineko 429 metroko kotatik beherantz egiten du, 419 metroko kotaraino. Indusketa osorik egin ez bada ere, villak gutxienez 11.000 m2-ko azalera hartzen duela kalkulatzen da. Bi terraza eginez egokitutako lurretan kokaturik dago. Beheko terrazan, erdi-sotokoan, ardandegia eta erantsitako lokalak baizik ez ziren kokatu. Gainerako eraikinak beheko solairuan jaso ziren, beste terrazaren gainean eta ardandegiaren gainean.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa