(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Fran├žais | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Udal Kultur Etxeak egiteko 2.740.000 euroko diru laguntzen deialdia egin du Gobernuak asteazkena, 2008.eko martxoak 26

Juan Ramón Corpas Mauleón Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilariak Foru Agindu bat sinatu du, eta hartara, 2.740.000 euroko gastua egiteko baimena eman du, udal titulartasun publikoko Kultur Etxeak egiteko proiektuak idatzi eta horiek eraiki, egokitu eta hornitzeko diru laguntzak emateko deialdia egiteko.


Deialdia 2008ko martxoaren 26ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean (39.ean) argitaratu zuten, eta bertako oinarrietan adierazita dagoenez, kultur etxetzat joko dute honako gune eta ekipamendu hauek dituen kultur ekipamendua: agertokia, arte eszenikoetako ikuskizunak baldintza egokietan egiteko edukiera duena; erakusketa aretoa, tamaina egokikoa, eta arte plastikoen erakusketak egiteko beharrezkoak diren iluntasun eta segurtasun baldintzak betetzen dituena; erabilera anitzetako aretoak, kultur programazio osoa burutzeko aukera ematen dutenak; eta bulegoetarako eta ekipamendua kudeatzeko lanetarako guneak. Kasu batzuetan, agertokia baino ez duten ekipamenduak finantzatu ahal izanen dira deialdi honen bidez, baldin eta unitate bereizi gisa ongi funtzionatzeko osagaiak eta guneak badituzte, eta berauetan arte eszenikoetako jarduerak egin badaitezke.


Diru laguntza onarturiko aurrekontuaren %50ekoa izanen da, gehienez ere. Salbuespen gisa, kultur ekipamenduak eskualde oso batean eragina duenean, %75eko diru laguntza eman ahal izanen dute. Kultura eta Turismo Departamentuaren ekarpena bateragarria izanen da Nafarroako Gobernuko beste Departamentu batzuek, beste Herri Administrazio batzuek, beste erakunde publiko edo pribatu batzuek, eta partikularrek xede berarekin ematen dituzten diru laguntza guztiekin.


Laguntzak Nafarroako udalek eskatu ahal izanen dituzte, eta horretarako, baldintza hauek bete beharko dituzte: zerga guztiak ordainduta izatea eta Gizarte Segurantzako ordainketak eginda izatea; diru laguntzen onuradun izateko ezarritako debekurik ez izatea; Kultur Etxea eginen duten orubearen edo ondasun higiezinaren jabetza izatea; ekipamendua eginen duten orubearen hirigintza kalifikazioari dagokionez, hiri lurra izatea; eta Kultura eta Turismo Departamentuko Ondare Historikoaren Zerbitzuaren adostasun txostena edukitzea, eraikin katalogatuak zaharberritu behar direnean.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc
Convocatoria

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa