(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Ospitaleak eskaner unitate berria jarri du abian Erradiologia Zerbitzuan ostirala, 2008.eko martxoak 14

Ekipoak segundo hamarrenetan lortzen ditu erresoluzio bikaineko irudi anatomikoak, haren konputagailuak denbora errealean egin ahal ditu giza gorputzaren barreneko erreprodukzioak, espazioaren edozein planotan, eta eskaner konbentzionalen gaitasuna gainditzen du, bihotzeko, odol-hodietako, biriketako, koloneko eta garuneko patologiak aztertzeko programa espezifikoei esker.


Kutz kontseilaria eskaner berriarekin

Kutz kontseilaria eta ezkerretik eskuinera Mª Jesús Calvo, Fermín Urtasun, Jorge Olier, José Morentin eta Jesús Ágreda. ( irudia handitu )

Nafarroako Ospitaleak eskaner ekipo berri bat abian jarri zuen urtarrilean Erradiologia Zerbitzuan, segundo hamarrenetan giza gorputzaren erresoluzio bikaineko sekzioa lor dezakeena eta, irudi horietan oinarrituta, konputagailu ahaltsuak, denbora errealean, anatomiaren edozein atalen erreprodukzioak egin espazioaren edozein planotan, bai eta hiru dimentsioko erreprodukzioak ere, esferaren azalerako edozein puntutatik ikus daitezkeenak, hau da, aztertutako gorputzarekiko hartzen den edozein ikuspegitatik.


María Kutz Peironcely Osasun kontseilaria bisitan izan da gaur goizean eskaner unitate berrian, eta funtzionamendua ikusi ahal izan du bertatik bertara, zerbitzuaren arduradun Jorge Olier Arenas doktoreak lagunduta.


Nafarroako Ospitaleak bi eskaner ditu funtzionamenduan, goiz eta arratsaldez jardunean eta lanegun bakoitzean 70 azterketa inguru egiten dituztenak, ia 20.000 urtean. Horrez gain, bi ekipoak prest daude eguneko 24 orduetan, gaixo anbulatorioen nahiz ospitaleratutakoen azterketa urgenteak egiteko.


Eskanerra giza gorputzaren barreneko irudiak hartzeko metodo erradiologiko bat da, eskeletoa, odol-hodiak eta anatomiaren beste edozein atal aztertzeko eta patologien analisirako erabiltzen dena. Nolanahi ere, ongi zehaztu behar da zertan erabili, gaixoari erradiazio ionizatzailea igotzen baitio, osasunerako kaltegarria izan daitekeena. Ez da inola ere erabili behar ohiko azterketetarako eta mediku espezialistak agindu behar du -susmo kliniko zehatz batendako erantzuna lortzeko eskatuko du proba egitea- eta mediku erradiologoak baloratu.


Ospitaleetako erradiologia zerbitzuek tresna desberdinak dituzte giza gorputzaren barnealdea aztertzeko, energia iturri desberdinekoak, esate baterako, X izpiak, eremu elektromagnetikoak eta ultrasoinuak. Eskanerra X izpietako ekipoen multzokoa da; horiek izan ziren, hain zuzen ere, erabiltzen hasi ziren lehenak, 1895ean Röentgenek energia mota hori aurkitu zuenetik. Ekipo edo mota bakoitza egokiagoa da patologia bakoitzerako.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc
Imágenes anatómicas captadas por el escáner

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa