(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gazteriaren Institutuaren irudi grafikoaren hautaketan parte har dezakete 14tik 30 urtera bitarteko gazteek asteazkena, 2008.eko martxoak 12

"Fuerte del Príncipe" Gazte Egoitzan martxoaren 26ra arte ikusgai egonen den erakusketa batean bildu dituzte aurkeztutako lanak


García Malo kontseilariak azken bost proposamenak aurkezten. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Gazteriaren Institutuaren bitartez, "Zuretzako irudi bat sortu" izeneko lehiaketa deitu zuen joan zen urtarrilean, Institutuaren irudi grafiko berria hautatzeko. Lehiaketa 14tik 30era bitarteko gazteentzat irekita zegoen, eta guztira 251 lan aurkeztu dituzte. Horietatik, epaimahaiak bost hautatu ditu finalerako, eta orain gazteek bozketa bidez erabakiko dute Institutuaren irudi gisa erabiliko dena. Irabazle suertatzen den lanaren egileak 6.000 euroko saria jasoko du.


Nafarroako Gazteriaren Institutuak erakusketa bat antolatu du lehiaketara aurkeztu diren 251 lanekin, eta gaur goizean inauguratu du María Isabel García Malok, Gizarte Ongizate, Familia, Gazteria eta Kirol kontseilariak. Kontseilariak ekimenak izan duen arrakasta nabarmendu du, berrehundik gora lan aurkeztu baitira, eta proposamenak egiteko gazteek erakutsitako interesa.


Erakusketa "Fuerte del Príncipe" Gazte Egoitzan egonen da ikusgai, Iruñeko Goroabe kaleko 36an, martxoaren 26ra arte, astelehenetik ostiralera, 9:30etik 19:00etara. Erakusketaren baitan, lehentasunezko tokia dute epaimahaiak finalista izateko aukeratu dituzten bost lanek, eta Nafarroako Gobernuaren web orrian ere ikus daitezke: www.navarra.es/juventud.


Bozketan parte hartzeko modua


Irudia aukeratzen parte hartzeko, gazteek bi baldintza bete beharko dituzte: 14tik 30 urtera bitartekoak izan (biak barne) eta Nafarroan bizi. Epaimahaiak hautatutako bost lanetatik bat aukeratu beharko dute. Lanak zein bere plika zenbakiarekin eta egileak emandako izenarekin egonen dira identifikaturik, inola ere ez egileen izenekin. Parte hartu nahi dutenek Nafarroako hamazazpi toki izanen dituzte horretarako, gehienak gazteentzako informazio bulego eta guneak, ondoko taulan ikus daitekeenez.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc
¿Dónde votar?

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa