(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

29.047 euroko dirulaguntza onetsi da Ekuadorreko uholdeek kaltetutako pertsonendako dirulaguntza humanitarioko nazioarteko emergentzia proiektu baterako

astelehena, 2008.eko martxoak 10


Nafarroako Gobernuak baimena eman dio Gizarte Gaien eta Garapenerako Lankidetzaren zuzendari nagusiari 29.047 euroko dirulaguntza eman diezaion Pro Peru Elkarteari, Ekuadorreko “Manabí” eta “Los Ríos” probintzietan uholdeek kaltetutako jendeari laguntzeko nazioarteko emergentzia proiektu bat egiteko.


Gogoratuko denez, joan zen otsailean, euri-zaparrada handiak jasan izan zituen Ekuadorrek eta kostaldeko alderdi batzuetan ibaiek gainezka egin eta hainbat herri urperatu zituzten. Horren ondorioz, familia ugarik beren etxebizitzak abandonatu behar izan dituzte, behereko alderdietan eraikiak baitziren, eta ondasun materialak, etxeak eta laboreak galdu dituzte. Datuen arabera, badira 11.097 familia kaltetu, hau da, denetara 55.485 pertsona.



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa