(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak behin-behinean onartu du NA-134 errepidean (Ebroko Ardatza) Lodosako saihesbidea eraikitzeko proiektua asteazkena, 2008.eko martxoak 5

Proiektuaren baitan, trazadura berria eginen dute, Acedo eta Lodosa arteko N-129 errepidea eta NA-134 errepidea lotzeko, eta Lodosa eta Sartaguda arteko NA-6221 errepidea zabaldu eta hobetuko dute


NA-134 errepidean, Ebroko Ardatza, Lodosako saihesbidea eraikitzeko proiektua

NA-134 errepidean,Ebroko Ardatza, Lodosako saihesbidea eraikitzeko proiektua ( irudia handitu )

. Laura Alba Cuadrado Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko kontseilariak behin-behineko onarpena eman dio, otsailaren 19ko 13/2008 Foru Aginduaren bidez, NA-134 errepidean (Ebroko Ardatza) Lodosako saihesbidea eraikitzeko proiektuari.


Lodosako saihesbidea Nafarroako Errepideen II. Plan Zuzentzailean (2002-2009) eta Nafarroako Errepide Sareko Esku-hartzeak Azkartzeko Planean dagoen esku-hartzeetako bat da, Nafarroako Gobernuaren eta Inbertsio eta Azpiegituren Sozietate Publikoaren (SPRIN) arteko hitzarmenari jarraiki.


Eraikuntza proiektua jendaurrean jarriko dute, eduki teknikoa eta lursailak desjabetzeko beharra barne. Aldi berean, proiektuak erasaten dituen toki erakundeei entzunaldia emanen diete, proiektua Udalaz gaindiko Proiektu Sektorialeko xedapenei egokitzen ote zaien adieraz dezaten, euren eskumenen esparruan. Proiektuan kontuan hartu dituzte 2007ko ekainaren 20ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean (76.ean) argitaratu zuten Ingurumenaren gaineko Eraginaren Deklarazioan dauden xedapenak.


Proiektuaren deskribapena


 Proiektuaren baitan, trazadura berria eginen dute Lodosako iparraldean, Acedo eta Lodosa arteko N-129 errepidea eta NA-134 errepidea lotzeko, eta era berean, Lodosa eta Sartaguda arteko NA-6221 errepidea zabaldu eta hobetuko dute. Gaur egun NA-129, NA-134 eta NA-6221 errepideek Lodosa zeharkatzen dute, eta saihesbidea eraikitzeari esker, errepideok eragiten dituzten zailtasunak ezabatuko dituzte.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa