Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Irakasleen %8,8k egin du bat CCOO, UGT, STEE-EILAS, AFAPNA, CSI-CSIF, ELA, LAB eta ANPE irakaskuntzako sindikatuek gaurko deitua zuten greba egunarekin (otsailaren 8an, berriz, %9,8k egin zuen greba).
Bitarteko irakasleen artean, grebarekin %24,6k bat egin duela kalkulatzen da. Horrek esan nahi du Nafarroako irakaskuntza publikoan aritzen diren 7.817 irakasleetatik, 690 izan direla greban gaur.
Hezkuntza Departamentuko Ikuskapen eta Zerbitzuen Zuzendaritzak emandako datuen arabera, Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuan dauden 5.367 irakasle finkoetatik 87k greba egin dute, eta aldi baterako 2.450 irakasleetatik, berriz, 603k.