(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Erakundeen adierazpena, Emakumearen Nazioarteko Eguna dela-eta astelehena, 2008.eko martxoak 3

Datorren larunbatean, hilak 8, Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzen dela eta, Nafarroako Gobernuak desberdintasunei buruzko hausnarketaren garrantzia azpimarratzen duen adierazpen instituzionala eman du argitara, honekin batera emakumeenganako edozein diskriminazio mota salatzen duelarik.


Datorren larunbata, martxoaren 8a, Emakumearen Nazioarteko Eguna izanen da, eta zentzu horretan, Nafarroako Gobernuak honako adierazpen hau egin du:


"Gizarte demokratiko guztiek emakumeen eta gizonen arteko aukera berdintasunaren printzipioa funtsezko ardatz gisa hartu behar dute, ordenamendu juridikoaren oinarri gisa ez ezik, baita ekintza politikoaren oinarri gisa ere (gizartearen, ekonomiaren, hezkuntzaren edo kulturaren arloko politiken oinarri gisa, besteak beste). Erakundeen eta gizartearen konpromisoa urtero ekartzen du gogora martxoaren 8ak, Emakumearen Nazioarteko Egunak.


XIX. mendean industrializazio prozesua jazo zen, eta emakumea soldatapeko lan munduan sartzen hasi zen. Baina emakumeen eta gizonen arteko bereizketa eta diskriminazio egoerak agerian gelditzen hasi ziren, eta hartara, besterenezina den giza eskubide baten aldeko aldarrikapenak hasi ziren: emakumeen bizi-baldintzak duintzearen aldeko aldarrikapenak. Zenbait jazoera historikoren ondorioz, emakumeen eskubideen aldeko nazioarteko mobilizazioak hasi ziren. Esate baterako, Ipar Ameriketako ehungintzako enpresaburu batek bere enpresako emakumezkoen laneko aldarrikapenak isilarazteko eragin zuen sutea ekar dezakegu gogora (ehun emakumetik gora hil ziren sutean). Harrezkero, urte asko igaro dira, eta aurrerapauso asko egin badira ere, genero desberdintasunak hortxe daude oraindik ere. Horregatik, martxoaren 8an emakumeen erabateko herritartasuna aldarrikatu behar dugu. Egun horretan emakumeek eta gizonek arlo publikoan zein pribatuan ordezkaritza, botere eta presentzia bera izateko eskubidea dutela aldarrikatu behar dugu, eta historian zehar egiazko berdintasunerantz, justiziarantz, bakerantz eta garapenerantz aurrera egiteko borrokatu diren eta kasu batzuetan bizia eman izan duten emakume eta gizonak aintzatetsi behar ditugu.


2006an Foru Komunitateko Emakumezkoen eta Gizonezkoen Aukera Berdintasunerako I. Plana (2006-2010) onartu genuen, eta hartara, Nafarroako Gobernuak genero desberdintasunak ezabatzearen aldeko konpromiso politikoa zein instituzionala duela aitortu genuen. Araudiaren arloan egindako aurrerapenak eta erakundeek hartutako konpromisoak kontuan hartuta, egiazko berdintasuna lortu behar dugu. Horregatik, Nafarroako Gobernuak:


1.- Emakumeen eta gizonen arteko aukera berdintasunaren printzipio etiko, juridiko, filosofiko eta politikoa betetzearekiko konpromisoa berresten du, berriro ere.


2.- Gonbit egiten die herritarrei genero desberdintasunen gaineko azterketa eta gogoeta egiteko. Desberdintasunek gizarte askotan diraute, baita gurean ere, eta genero indarkeriaren biktima diren emakumeen hilketek gai horri seriotasun osoz eta lehentasunez ekin behar diogula gogorarazten digute. Aurtengo datuak, zehazki, oso kezkagarriak dira: urtarrilean eta otsailean 17 emakume hil dira.


3.- Emakumeekiko edozein diskriminazio mota (zuzenekoa edo zeharkakoa, agerikoa edo ezkutukoa) salatzen du.


4.- Eta martxoaren 8an eginen diren jarduera publiko guztietan parte hartzeko gonbit egiten du.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa