(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Fran├žais | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak 2008-2012 aldiko Iruzurraren Aurkako Plana egiteko ardura eman dio Zerga Ogasunari astelehena, 2008.eko martxoak 3

Nafarroako Gobernuak akordioa erdietsi du gaurko bileran, eta ondorioz, 2008-2012 aldiko Iruzurraren Aurkako Plana egiteko ardura eman dio Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoari.


Berritasun nagusi gisa, honako hau aipatu daiteke: eragile ekonomikoek eta sozialek, eta herritarrek, oro har, parte hartuko dute dokumentua lantzeko prozesuan.


Plan berriak 2003-2007 aldikoa ordezkatuko du. Plan zaharraren emaitzak, hain zuzen, joan den astean aurkeztu zituzten, jendaurrean, eta haren indarraldian 532 milioi euro berreskuratu ahal izan ditu Zerga Ogasunak.


Ildo estrategikoak


Aurreko planak bezalaxe, berriak ere bost urteko iraupena izanen du, eta Ogasunaren plangintza estrategiko orokorra ezartzea izanen du helburu, erakundeak bere zereginak bete ahal izateko. Plangintza orokorra, gainera, jarduera arloen eta funtzioen araberako programa zehatzago eta espezializatuago baten bidez osatuko dute, eta bertan, honako hauek egonen dira, besteak beste: urteroko ikuskaritza planak, zergak kudeatzeko eta biltzeko planak, eta zergadunentzako zerbitzuen gaineko planak daude.


Dokumentu berriak honako ezaugarri nagusi hauek izanen ditu:



Nafarroako Gobernuaren akordioari jarraiki, Zerga Ogasunak Planaren lehen zirriborroa eginen du, eta Erakundearen Zuzendaritza Batzordeak onartu ondoren, kanpo eragileei aurkeztuko diete (eragile ekonomikoak eta sozialak, alderdiak, elkarteak), euren iritzia emateko. Ekarpen horiekin, bigarren zirriborroa idatziko dute, eta jendaurrean jarriko dute, herritarrek ere euren ekarpenak egin ahal izateko. Amaitzeko, herritarren ekarpenak aztertu ondoren, azkeneko dokumentua idatziko dute, eta Nafarroako Gobernuak onartuko du. Prozesu osoa burutzeko aurreikusi duten epea zortzi hilekoa da.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa