(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Fran├žais | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Abeltzaintzako azpiegiturak laguntzeko 3,5 milioiko urte anitzeko gastua baimendu dute, 2008ko eta 2009ko ekitaldietarako astelehena, 2008.eko martxoak 3

Gobernuak abeltzaintzako azpiegiturak diruz laguntzeko 3,5 milioi euroko urte anitzeko gastua baimentzeko erabakia hartu du. Diru kopuru hori 2008 eta 2009 urteetan banatuko da, zati berdinetan.


Laguntza horien xedea erakunde lokalei diru laguntzak ematea da, abelazkuntzarekin harreman zuzena duten jabetza eta erabilera publikoko azpiegiturak eta ekipamenduak sustatzeko.


Gobernuari aproposa iruditu zaio sail honetako gastuak bi urterako (aipatu urteetarako) aurreikustea. Hala, diruz lagundutako ekintzek ordainketaren %50 2008an jasoko dute eta beste %50, 2009an.


Nafarroako Gobernuak landa ingurumenaren garapena kontuan hartzen duen nekazaritza politika sustatzen du. Orografia eta baldintza apalenak dituzten eremuek luze-zabaleko eta basoko abelazkuntzako jarduerak garatzen dituzte, eta ez dute azpiegitura berriak edukitzeko aukerarik. Hori dela-eta, atzeratze arrisku handiagoa dute. Hain zuzen ere, horrexegatik jardun behar da eremu horietan.


Landa Garapenerako Programaren barruan, diru laguntza deialdiak egiten dira abelazkuntzarako larreak eta azpiegitura lokalak hobetzeko. Laguntza horiek artzainentzako edo abeltzaintzako ustiategietarako bide publikoak, abelbideak eta beste komunikazio bide batzuk sortu eta hobetzera zuzentzen dira. Era berean, abeltzaintzarekin eta animalien elikadurarekin lotutakoak urez hornitzeko azpiegiturak sustatzeko emango dira, alegia, uhaskak, langa kanadarrak eta udal-oilategiak sortzeko, eta abeltzaintzako ustiategi guneetarako hornidurak eta azpiegiturak laguntzeko. Besteak beste, nabarmentzekoak dira elektrifikazioa, telefonia, ur-hornikuntza, hondakin uren hustea eta hondakinen kudeaketa.


Mendialdean eta atzerabidean dauden udalerrietako erakundeek 5,28 milioi eurotan balioetsitako inbertsioak egingo dituzte. Horietatik 3,30 Nafarroako Gobernuak finantzatuko ditu. Mendialdean edo atzerabidean ez dauden gainerako erakundeek 333.333 euro inbertituko dituzte eta 200.000 euroko diru-laguntza emango zaie.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa