(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak baimena eman du Izaba-Frantzia errepideko lanen kontratazioa egiteko, eta desjabetzea presakotzat jo du astelehena, 2008.eko otsailak 25

Nafarroako Komunikazio Ardatz Estrategikoak Azkartzeko Planaren baitan dagoen proiektua da, eta aipaturiko errepideko zirkulazioaren dentsitatea dela-eta, aurreikusitako esku-hartzeak presakotzat jo dituzte


Izaba-Frantzia (NA-1370) errepidea 11+800 eta 26+000 (Frantziako muga) kilometroen artean egokitzeko eta hobetzeko proiektuarekin zerikusia duten bi erabaki hartu ditu Nafarroako Gobernuak, gaurko bileran.


Lehenengo erabakiaren bidez, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko kontseilariari baimena eman diote lanen kontratazioa egiteko. Baimendutako zenbatekoa 11,46 milioi eurokoa da, eta 2008ko Aurrekontuetatik ordainduko dute. Bigarren erabakiaren bidez, berriz, presakotzat jo dute proiektuko lanek erasaten dituzten eskubideen eta ondasunen okupazioa.


NA-1370 errepidea hobetzeko proiektua "Nafarroako Komunikazio Ardatz Estrategikoak Azkartzeko eta interes orokorreko errepideetako beste esku-hartze batzuen Plana"-ren baitan dago. Nafarroako Gobernuaren SPRIN (Nafarroako Inbertsioak eta Azpiegiturak Sustatzeko Sozietate Publikoa) enpresa publikoarekin izenpetutako hitzarmenaren bidez gauzatu beharreko Plana da (Sozietateari lanak egitea dagokio), eta bi helburu nagusi ditu: Lehenengoa, Nafarroako komunikazio ardatz estrategikoen eraikuntza azkartzea, eta bigarrena, ekimen hori osatzea lurralde mailako garrantzia duten errepideetako lanak bultzatuz, eta hartara, Nafarroako bide sareko irisgarritasuna hobetzea, eta beste komunikazio ardatz batzuk sustatzea. Izaba-Frantzia errepideko esku-hartzeak bigarren kategoriari dagozkio.


Aurreikusitako esku-hartzeak presakotzat jotzearen arrazoiak bi dira: batetik, aipaturiko errepideko zirkulazioaren dentsitatea, eta bestetik, errepideko bidezaintza hobetzeko aipaturiko tartea aldatzea beharrezkoa izatea. Zentzu horretan, Nafarroako Gobernuak presakotzat jo du proiektuak erasaten dituen ondasunen okupazioa, eta xede horretarako, 75.000 €-ko partida onartu du.


Izaba-Frantzia errepideko proiektua


Izaba-Frantzia (NA-1370) errepidea 11+800 kilometroaren (Belaguako Zokoa) eta Frantziako mugaren artean egokitzeko eta hobetzeko lanak bi proiekturen baitan daude: "Izaba-Frantzia (NA-1370) errepidea 11+800 eta 19+000 kilometroen artean (1. tartea) egokitzeko eta hobetzeko proiektua" "Izaba-Frantzia (NA-1370) errepidea 19+000 eta 26+000 kilometroen artean (2. tartea) egokitzeko eta hobetzeko proiektua" Hala ere, kontratazioari eta gauzapenari dagokionez, lanak proiektu bakarrean bildu dituzte, eta guztizko aurrekontua 11.466.666 eurokoa da (BEZa barne). Lanak egiteko epea 8 hilabetekoa da (2008ko abenduaren 31 baino lehen amaitu beharko dituzte). Izaba-Frantzia errepidearen izendapena aldatu egin dute (orain NA-137 da). Errepidea Burgin hasten da, Izaba zeharkatzen du, eta Frantziako mugan amaitzen da. Jatorrizko proiektua izendapen berriaren aurretikoa da, eta ondorioz, lehengo izenari eutsi diote (NA-1370).

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa