Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Enpresen erantzukizun sozialaren sustapen programa egiteko ekintza plana onetsi da
astelehena, 2008.eko otsailak 18Nafarroako Gobernuak ekintza plan bat onetsi du gaurko bilkuran enpresen erantzukizun sozialaren (RSE) sustapen eta bultzatze programa egiteko xedez.
Enpresen erantzukizun zibila da kezka sozialak eta ingurumenekoak enpresen jardueran eta beren solaskideekin dituzten harremanetan sartzea. Elkarren arteko eskakizun kultura da, enpresen, gizartearen eta erakundeen artean eman behar dena garapen jasangarriagoaren alde egiteko.
Gero eta garrantzi handia den kontzeptu bat da, bereziko Europar Batasunean. Horren ondorioz, Nafarroako Gobernuak zenbait ekimen eta politika sustatu izan du arlo honetan. Horrez landara, Nafarroako Parlamentuak erabaki bat onetsi duen pasa zen azaroan Foru Exekutiboa premiatzeko erantzukizun sozial korporatiboa sustatzeko plan orokor bat egin dezan.