(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Eguarasko (Atez) Kontzejua iraungitzea onetsi da

astelehena, 2008.eko otsailak 11

Gobernuak Foru Dekretu bat onetsi du Atez udalerrian dagoen Eguarasko Kontzejua iraungitzeko, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 44. artikuluarekin bat eginda. Gobernuaren erabaki honek Lurralde Mugapenerako Batzordearen aldeko txostena badu.



Gobernuak onetsitako Foru Dekretuaren arabera, Kontzejua iraungitzeko prozedurako arau hauei jarraikiko zaie:


1. Eguarasko Kontzejuaren ondasun guztien inbentarioa egin eta Atezko Udalarenari gaineratuko zaio.


2. Eguarasko Kontzejuaren kontuak itxiko dira. Pagatu gabeko obligazioak eta kobratu gabeko eskubideak Untzitibarko Udalaren aurrekontuei gaineratuko zaizkie. Iraungi den Kontzejuaren baliabide finantzario guztiak Udalaren diruzaintzara pasako dira.


3. Atezko Udalari emaniko ondasun, artxibo eta zigiluen akta eginen da.


Estatuko Administrazio Orokorrari foru dekretu honen berri eman behar zaio, aipatu kontzejuaren izena desagertarazteko Nafarroako Toki Entitateen Erregistrotik.



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa