(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako ordezkariak bankuetako, finantza arloko eta komunikabideetako ordezkariekin bildu dira New Yorken osteguna, 2008.eko otsailak 7

Miguel Sanz Nafarroako Gobernuko presidenteak, Yolanda Barcina Iruñeko alkateak, Jose María Roig Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuko kontseilariak eta Begoña Urien Enpresaren zuzendari nagusiak laneko gosaria egin zuten, atzo, Espainia-Estatu Batuak Merkataritza Ganberako kideekin, eta hartara, hasiera eman zieten Estatu Batuetako Nafarroaren IV. Astearen baitan New Yorken eginen dituzten ekitaldiei.


Bileraren irudia

Miguel Sanz Espainia-Estatu Batuak Merkataritza Ganberako kideekin ( irudia handitu )

Aipaturiko Astean parte hartzen ari diren erakundeetako ordezkarien eta bankuetako, finantzen arloko eta komunikabideetako hogeita hamarren bat ordezkarien arteko topaketa New Yorkeko Bosgarren Hiribideko University Club-eko aretoetan egin zuten, eta bi orduko iraupena izan zuen. New Yorken jarduten diren nafar profesionalak ere bildu ziren ekitaldira, hala nola, Miguel Morrás eta Alejandro Sádaba.


Ekitaldiaren aurkezpena José Ramón Villarrek egin zuen, Ganberako presidente eta "Garrigues y Asociados" bulegoko kideak. Nafarroak azkeneko urteetan erdietsi duen garapen sozioekonomiko handia nabarmendu zuen Villarrek, eta baita, esate baterako, Foru Komunitatea energia berriztagarrien arloan buru dela ere. Villarrek iragarri zuenez, energia berriztagarriei buruzko Nazioarteko Biltzarra eginen dute, aurki, New Yorken, eta sektore horretako Europako buru nagusiak bilduko dira bertan. Villarrek gonbidapena luzatu zuen, Nafarroako aditu eta ekintzaileek biltzarrean parte-hartze zabala izan zezaten.


Miguel Sanzek gonbidapena onartu zuen, eta Nafarroaren apustu sendoa justifikatu zuen. Izan ere, adierazi zuenez, hain biztanle gutxi dituen komunitate baten helburu nagusia gainerakoetatik bereiztea izan behar du. Gainera, Gobernuko presidenteak esan zuenez, Nafarroako ekonomia guztiz nazioartekotuta dago, eta atzerakorik ez duen prozesua da hori. Horregatik, Estatu Batuekin merkataritza eta kultura harreman gehiago izateak garrantzi handia du.

Begoña Urien Enpresaren zuzendari nagusiak, berriz, Nafarroak energia iturri berrien arloan egin dituen aurrerapausoen laburpena egin zuen, eta "Foku Komunitateko teknologia zentroen jakinduria"ren berri eman zien Ipar Ameriketako eragileei. Gainera, adierazi zuenez, "super-asteartea" igaro den honetan, presidente izateko aukera duten hautagai guztien gai zerrendan dagoen gaietako bat ingurumena babesteko neurriena da.
Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa