Castellano | Euskara | Français | English
Miguel Sanz Sesma buru zuelarik, Nafarroako Gobernuak ohiko bilkura egin du gaur. Bertan onetsi diren gaiak kontsultatu nahi izanez gero, ondoko artxibo hau deskargatzen ahal duzu
Foru Komunitateko 41 kirol federazioetako hauteskunde prozesuak 2008tik 2011ra bitarte arautuko dituen Foru Agindua izenpetu du María Isabel García Malo Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuko kontseilariak.
Nafarroako Gobernuak 1.260.000 euroko urte anitzeko gastua baimendu du, Foru Komunitateko Lurraldearen Antolamenduko Planak egiteko. Gastua honela banatuko dute: 405.000 euro 2008an, 490.000 euro 2009an eta 365.000 euro 2010ean (guztiak ere gehienezko gastuak dira).