(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak 8,48 milioi euroko gastua onartu du, Lizarrako Epaitegiak eraikitzeko astelehena, 2007.eko abenduak 17

Nafarroako Gobernuak Justizia zuzendari nagusiari 8.485.740,14 euroko (BEZa barne) gastua egiteko baimena ematen dion akordioa onartu du, gaurko bileran, Lizarrako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko Epaitegiak eraikitzeko. Foruzaingoaren polizia etxea eta abokatuen elkargoa ere eraikin berrian egonen dira, eta 1.000 m2 egokituko dituzte, gerora sor daitezkeen beharretarako.


Lizarrako Epaitegiko irudi birtuala. ( irudia handitu )

Eraikina Garaipenaren Kuartel zaharrean eginen dute, Lizarrako Alde Zaharraren ipar-mendebaldeko plataforma goratu batean dagoen orubean. Aipaturiko orubeari Bellviste esan ohi diote, eta ipar-ekialdean Lizarrako San Pedro Eliza eta Lizarra kalea ditu, Puyrako igoeraren hasieran. Proiektua idazteko lanak Ayape, Martínez eta Oroz eskaintzaileen taldeari esleitu zizkioten, Ebazpen bidez.


Eraikin berria egiteko epea 24 hilabetekoa izanen da. Hiru solairu izanen ditu, eta baita estalpeko eremu bat ere, instalazioetarako. Behe solairuan epaitegiak (erregistro zibila, auzitegiko erregistroa eta bi epaiketa areto), polizia etxea eta abokatuen elkargoa egonen dira. Lehenengo solairuan lau epaitegi egonen dira, eta horiekin zerikusia duten hainbat lanetarako erabiliko dira (prokuradoreen bulegoak, fiskalaren bulegoa...). Bigarren solairuari, oraingoz, ez zaio inolako erabilerarik emango, eta estalpeko eremu librea eraikineko instalazioetarako erabiliko dute, oso-osorik.


Gainera, sotoa ere aintzat hartu dute proiektuan. Bertan polizia etxea eta epaitegietako garajea egonen dira, eta baita ziegak, polizia bulegoak (aldagelak, filiazioa...) eta epaitegiaren eta frogagarrien artxiboak ere.


Lizarrako irudia. ( irudia handitu )

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa