(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak gaitzetsi ditu Sestaoko atentatua eta ETAren mehatxuak

astelehena, 2007.eko abenduak 17

Nafarroako Gobernuak erabateko gaitzespena adierazi du gaur goizean Sestaoko bake epaitegietan igandean izandako atentatuaren aurrean. Atentatuaren ondorioz kalte larriak eragin ziren. Aldi berean, Gobernuak guztiz errefusatzen ditu ETA erakunde terroristak instituzio demokratikoen aurka egindako mehatxuak.


Nafarroako Gobernuak haren elkartasuna adierazi die azken atentatu terroristak kaltetu dituen sestaotarrak, eta sostengu eskaini die segurtasun indarrei beren borrokan erailen aurka. Gobernuak dei egin du berriro alderdi demokratiko guztiak bat eginda egon daitezen ETAren aitzinean.


Foru Exekutiboaren irudikoz, azken komunikatuan erakunde terroristak egindako aldarrikapenek erakusten dute ETAk betiko jarreran segitzen duela: xantaia, indarkeria eta bizitzarekiko mespretxua erabiltzea bide demokratikoez inoiz lortu ezin izanen dituen helburuak erdiesten saiatzeko.



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa