(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako tokiko sektore publikoak 36,9 milioi euroko soberakina izan zuen 2005ean osteguna, 2007.eko abenduak 13

Udalerriek eta kontzejuek 2004an baino emaitza hobeak izan zituzten, oro har


Nafarroako tokiko sektore publikoak 36.950.515 euroko aurrekontu soberakina izan zuen 2005ean. Datu horiek Toki Administrazioko Departamentuak Comptos Ganberari igorritako txostenean daude, eta islatzen dutenez, udalerriek eta kontzejuek 2004an baino emaitza hobeak izan zituzten (oro har) 2005ean, eta aurrekontua %179 handitu zen.


Hortaz, biztanleko diru sarrerak %9 handitu ziren (1.243 euro biztanleko, 2005ean), eta gastua, berriz, %4 (1.243 euro biztanleko, 2005ean). Gainera, 2002az geroztik, aurrekontu saldoak %88 egin du gora.


2005eko aurrekontuen gauzapenari buruzko informazioa baliatuz egin zuen analisi hori Departamentuak. Hain zuzen ere, Nafarroako 272 udalerrietatik 269 izan zituen kontuan; hots, Nafarroako biztanleen %98,9. Udalerriek emandako datuen arabera, 2005eko aurrezki garbi positiboa 53.940.572 eurokoa izan zen, eta diru horrek inbertsio berriak egitea ahalbidetu zuen. Zorpetze maila, berriz, sarrera arrunten %5ekoa izan zen. Zor bizia 223.666.623 eurokoa izan zen, eta zorpetzeko ahalmen gehigarria sarrera arrunten %10ekoa. Hartara, 2005eko abenduaren 31n 248.240.942 euroko geldikin positiboa zuen Nafarroako tokiko sektore publikoak (horietatik 112,3 gastu orokorretarako).


Kudeaketa eta Lankidetza Ekonomikorako Zerbitzuko teknikariek kontuan hartutako datuetatik ateratako ondorioak honako hauek dira: Nafarroako tokiko sektore publikoaren egoera, oro har, oso ona da. 2005eko soberakina nabarmena izan zen, eta sarrera arruntek funtzionamenduko gastuei eta zorpetzetik ondorioztatutako finantza kargari aurre egitea ahalbidetu zuten. Aipaturiko finantza karga sarrera arrunten %5ekoa izan zen, eta Nafarroan bertan sortutako eta pilatutako bitartekoen bidez finantzatzeko ahalmen handia izatea ahalbidetu zuen.


Gainera, 2005eko egoera aurreko urteetakoa baino hobea izan zen. Izan ere, sarrerek %9 egin zuten gora, oro har, eta gastua %5 handitu zen. Orokorrean, ondare arloko diru sarrerek nabarmen egin zuten gora (2004ko sarrerak ia bikoiztu egin zituzten). Zerga arloko sarrerek ere dinamismo handia agertu zuten, eta urteko hazkunde tasa %7 ingurukoa izan zen.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa