(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gaur hasiko da Gizarte Zerbitzuen Zorroa proiektuaren bigarren parte-hartze prozesua asteazkena, 2007.eko abenduak 5

Nafarroako herritarrek gizarte zerbitzuen sistema publikotik balia ditzaketen zerbitzu guztiak biltzen ditu


Nafarroako Gobernuak, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren bidez, Gizarte Zerbitzuen Zorroa proiektuaren bigarren parte-hartze prozesua jarri du abian, gaur. Erregelamenduzko arau horrek Nafarroako herritarrek gizarte zerbitzuen sistema publikotik baliatu ahal izanen dituzten zerbitzu guztiak biltzen ditu. Gainera, zerbitzu bakoitza baliatu ahal izateko baldintzak adierazten ditu, eta bermatutako zerbitzuak (herritarrek Administrazio Publikoari eskatu ahal izanen dizkiotenak) eta bermatu gabeak bereizten ditu.


Era berean, mendekotasunaren arloko zerbitzuak erregulatzeaz gain, gizarte zerbitzuetako beste arlo batzuetako zerbitzuak ere bilduko ditu Zorroak, hala nola gizarte bazterketa egoeran dauden edo egon daitezkeen pertsonak artatzea, babesik gabe edo gizarte gatazka egoeran dauden edo egon daitezkeen adingabeak artatzea, eta genero indarkeriaren biktimak artatzea.


Hartara, eskubideak bermatzeko gizarte zerbitzuen sistema publikoa taxutzeko abiapuntua osatuko du proiektuak, eta laguntzarako gizarte sistema atzean uztea ahalbidetuko du. Horixe bera azaldu du María Isabel García Malo Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuko kontseilariak gaur goizean emandako prentsaurrekoan. Ildo horretan, gogoan izan beharrekoa da abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legea, Gizarte Zerbitzuei buruzkoa, joan den urtean onartu zutela. Lege aitzindaria da Espainian, pertsonek gizarte zerbitzuak baliatzeko eskubide subjektiboa dutela onartzeari dagokionez; izan ere, eskubideak bermatzeko sistema da, eta ez laguntzarako sistema.


Gizarte zerbitzuak unibertsalak dira, eta beraz, lehen mailako artapeneko harrera eta orientabide sozialerako programa Nafarroan dagoen edozein pertsonak balia dezake, osasun sistemarekin gertatzen den bezalaxe. Era berean, nola osasun sistema bera, hala zerbitzu espezializatuak edo lehen mailako artapeneko beste zerbitzu batzuk gizarte premia handia daukatenek erabili ahal izango dituzte, eta bakoitzaren premien arabera, aukera batera edo bestera bideratuko dituzte.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc
Listado de prestaciones
Mostrar esta rueda de prensa
Escuchar esta rueda de prensa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa