(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gurutze Gorriak Nafarroako Urrezko Domina jaso du, Foru Komunitateko sari nagusia astelehena, 2007.eko abenduak 3

Ekitaldia hasi aurretik, minutuko isilunea egin dute, ETAk Capbretonen egindako atentatua salatzeko


Urrezko Domina

Joaquín Mencos Arraiza Nafarroako Gurutzeko Gorriko presidenteak jaso du Nafarroako Urrezko Domina. ( irudia handitu )

Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko presidentea 2007ko Nafarroako Eguneko erakunde ekitaldiko buru izan da, gaur. Ekitaldi hori Kultura eta Turismo Departamentuko Klaustro Isabelinoan egin dute, Nafarroako hiriburuko Alde Zaharrean.


Nafarroako Eguneko ekitaldi nagusia hasi aurretik, eta Nafarroako Gobernuak larunbatean hitzartu zuen moduan, minutuko isilunea egin dute, larunbatean ETAk Capbretonen (Frantzia) egindako atentatua salatzeko eta ekintza terroristaren helburu izan ziren bi guardia zibilen ahaideei eta kideei elkartasuna agertzeko.

Ekitaldian Foru Komunitateko agintari nagusiek hartu dute parte, eta Sanz presidenteak Nafarroako Urrezko Domina eman dio Espainiako Gurutze Gorriaren Nafarroako Batzarrari, bere historia luzearengatik eta giza ekintzen esparruan duen ospearengatik. Horixe bera da Nafarroako Gobernuak ematen duen sari nagusia.


Joaquín Mencos Arraiza Nafarroako Gurutzeko Gorriko presidenteak jaso du Nafarroako Urrezko Domina, eta ekitaldiko gonbidatuei eskerrak eman dizkie.


Ekitaldian "Santa María la Real" Abesbatza aritu du, Elvira Guarás Gonzálezen zuzendaritzapean.


fSanz Presidentea eta Joaquín Mencos Domina eman ondoren.

Sanz Presidentea eta Joaquín Mencos Domina eman ondoren. ( irudia handitu )

Jatorri nafarra duen ongintzako erakundea


Gurutze Gorriaren nazioarteko mugimendua 1863an sortu zuten; orduan eratu zuten Gurutze Gorriaren Nazioarteko Batzordea, eta urtebete geroago, hamabi estatuk Genevako Lehen Hitzarmena sinatu zuten. Horien artean, Espainiako Nazioa zegoen.


Hain zuzen ere, bi nafar, Nicasio Landa eta Joaquín Agulló, Espainiako ordezkaritzako kide izan ziren, eta Espainiako Gurutze Gorriaren sorrera bultzatu zuten, Iruñean lehen Tokiko Batzarra sortu zutenean, 1864ko uztailaren 5ean.


Hastapenetan, Gurutze Gorriaren jarduera gerra garaietako giza ekintzetara mugatu zen. Halere, erakundeak laster heldu zion sufrimendua une eta leku orotan arintzeko eta aurre egiteko konpromisoari. Hartara, erakundearen giza jardueraren bidez, gerretako biktimei ez ezik, hondamendietako eta bake garaietako bestelako biktimei ere laguntzea erabaki zuten. Halaber, gizarte ongizatearen eta bizi kalitatearen aldeko prebentzio ekintzak ere jarri zituzten abian.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc
Sanz Presidentearen hitzaldia.doc
dicurso Joaquín Mencos Arraiza

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa