Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Nafarroako Gobernuak 2008ko Nafarroako Aurrekontu Orokorren Proiektua onartu du gaurko bileran. Aurreikusitako gastua 4.286,6 milioi eurokoa da; hau da, 2007ko hasierako aurrekontukoa baino %9,87 handiagoa (%10,26 zerga arloko gastuak kontuan hartu gabe).
Proiektuaren ezaugarri nagusiak honako hauek dira: gizarte arloko gastua lehenetsi dute (baliabideen %53 baino gehiago gisa horretako gastuetarako izanen dira, 2007an baino %8,54 gehiago); Nafarroako ekonomiaren hazkuntza eta produktibitate ahalmena areagotzen laguntzen duten gastu programen aldeko apustu argia egin dute, hala nola, ikerketa, garapen eta berrikuntza arloen aldeko apustua (arlo horietako aurrekontua %15 handitu dute, Hezkuntza edo Osasun Departamentuetan arlo horietarako erabiltzen diren baliabideak kontuan hartu gabe).
7.000 eurotik gorako gastua biztanleko
Nafarroako biztanle bakoitzeko aurreikusitako gastua 7.084,98 eurokoa da, honela banatuta: osasunerako, 435,55 euro; hezkuntzarako, 1.028,76 euro; Estatuak Nafarroan egindako gastuak eta eskualdeen arteko elkartasuna finantzatzeko, 985,09 euro; pentsioetarako, gizarte zerbitzuetarako, gizarte sustapenerako eta enplegua sustatzeko, 685,44 euro; azpiegituretarako eta ekonomia arloko beste ekintza batzuetarako, 417,13 euro; eta etxebizitza eskuratzen laguntzeko, 450,37 euro.
Barne hartu dituzten beste gastu batzuk honako hauek dira: industria, turismo eta merkataritza garapena sustatzeko, 436,36 euro; Nafarroako toki erakundeen finantzaketa ahalmena bermatzeko, 357,84 euro; Administrazioko zerbitzu orokorretarako, 353,87 euro; nekazaritza, abeltzaintza eta elikadura arloak hobetzeko, 245,38 euro; justiziarako, herritarren segurtasunerako eta kanpo politikarako, 245,34 euro; ikerketa, garapen eta berrikuntza arloetarako, 233,19 euro; kulturarako, 164,33 euro; eta zorraren interesak ordaintzeko, 46,33 euro.