Castellano | Euskara | Français | English
Javier Caballero Martínez Nafarroako Gobernuko lehen presidenteorde eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak eta María Kutz Peironcely Osasun kontseilariak gaur goizean aurkeztu dute helikoptero medikalizatu berria Nafarroako Ospitaleko heliportuan, Iruñean. Osasun arloko larrialdiei eta irispide zaileko eremuetan edo ospitaleetatik urrun jazotako larrialdiei aurre egitea izango du helburu helikopteroak.
Miguel Sanz Sesma presidentea buru zuelarik, Nafarroako Gobernuak ohiko bilkura egin zuen atzo. Bertan onetsi diren gaiak kontsultatu nahi izanez gero ondoko artxiboa hau deskargatzen ahal duzu.
"C-Intereg" proiektuak ondasunen eta zerbitzuen merkataritza fluxuei buruzko 4 milioi datu biltzen ditu guztira. Orain arte, autonomia erkidegoen eta probintzien arteko merkataritzari buruz egin den datu baserik handiena da.
Gobernuak onartutako Foru Dekretu baten bidez, Nafarroako Urrezko Domina eman diote Espainiako Gurutze Gorriaren Nafarroako Batzarrari.