(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

"Urbasa eta Andia" izeneko Garrantzi Komunitarioko Tokia Zainketa Bereziko Eremutzat jo da astelehena, 2007.eko urriak 8

Nafarroako Gobernuak, Foru Dekretuaren bidez, "Urbasa eta Andia" izeneko Garrantzi Komunitarioko Tokia (LIC) Zainketa Bereziko Eremutzat jo du.


"Urbasa eta Andia" izeneko gunea Nafarroako Atlantiko eta Mediterraneo arteko trantsizio zonaldean kokatuta dago eta dibertsitate biologikoaren erakusgarri diren flora eta fauna basatiak dituzten habitat naturalak hartzen ditu barne. Horiek, zenbait kasutan, euren hedapen naturaleko gunean desagertzeko arriskuan daude edo hedapen naturaleko azalera murriztua dute, itzultzearen eraginez edo euren gunea berez duen murriztasunagatik.


Hori guztia dela eta, Gobernuaren ustez zenbait gune hautatu behar dira, kudeaketa aktibo eta prebentzio kudeaketako sistema eraginkorren bidez, habitat natural eta espezie basati horiek epe luzean iraungo dutela bermatzeko. Hauetako habitat natural edo espezietako batzuk 1992ko maiatzaren 21eko Europako Erkidegoaren Zuzentarauaren barnean, habitat naturalak eta fauna eta flora basatiak kontserbatzeari buruzkoa, edo hegazti basatien kontserbazioari dagokion Europako Zuzentarauaren barnean aipatzen dira. Horrek guztiak "Urbasa eta Andia" tokiari balio handia ematen dio Foru Komunitateko esparruan ez ezik, Europar Batasunarenean ere (EB). Hain zuzen ere, bi Zuzentarauak natura kontserbazioari buruzko alorreko EB-ko tresna nagusiak dira, eta horretarako, tokien sare ekologiko bat sortu zen –Natura 2000 sarea–. Sare honetan, interes komunitariokotzat jotzen diren habitat natural eta flora eta fauna espezie mota guztiak lehengoratu edo aldeko kontserbazio egoera batean mantendu behar dira.


Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak, 2000ko maiatzaren 15eko Gobernuaren akordioaren bidez, behin-behinerako ontzat eman zuen Zainketa Bereziko Eremutzat jo zitezkeen lekuen zerrenda, Natura 2000 Europako sare ekologikoaren barnean sartzeko. Horien artean "Urbasa eta Andia" izeneko tokia agertzen da.


Ondoren, Europako Batzordeak, 2004ko abenduan Atlantikoko zonalde biogeografikoko LIC zerrenda bat onetsi zuen eta 2006ko uztailean, berriz, mediterraneoko zonalde biogeografikoko zerrenda. "Urbasa eta Andia" izeneko tokia bi zerrendetan agertzen da. LIC ontzat eman ondoren, estatu kideak lehenbailehen eta gehienez sei urteko epean Kontserbazioko Zona Berezi izendatu behar du, komunitate garrantziko tokitzat izendatutako tokiko habitat naturalak eta espezieak aldeko kontserbazio egoera batean mantentzeko edo lehengoratzeko premiazko kontserbazio neurriak ezarriz.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa