Castellano | Euskara | Français | English
Nafarroako Gobernuak joan den irailaren 18an herri horretan hartutako laginek ez dituzte justifikatzen Udalak erabakitako debeku-neurriak
Institutuaren helburuak dira, batetik, gaztei erraztasunak ematea trebatzeko, garatzeko eta autonomo izateko; eta bestetik, gazteek gizartean modu aktiboan parte hartzea
Álvaro Miranda Simavilla bigarren presidenteorde eta Ekonomia eta Ogasun kontseilariak Nafarroako Gobernuaren jarduna defendatu du Done Jakue Bideko autobia eraikitzeko kontratuari eta bertan sartutako aldarazpenei dagokienez. Bere esanetan, aldarazpen horiek "guztiz legezkoak" izan dira. Horrez gain, ikuspuntu ekonomikotik kudeaketa "oso ona" izan dela azpimarratu du.
Estatuak ez du aurkeztuko konstituzio-aurkakotasun errekurtsorik Nafarroako 2007ko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 27ko 17/2006 Foru Legearen aurka, gaur bertan Herri Administrazioen Ministerioan, Elena Salgado ministroaren zuzendaritzapean, bildutako Lankidetza Batzordeak hartutako akordioa dela bide. Nafarroako ordezkaritzaren buru Javier Caballero Martínez, Nafarroako Gobernuko lehen presidenteorde eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria izan da.