Castellano | Euskara | Français | English
Gaur goizean Nafarroako Euskara Kontseiluari Nafarroako Euskararen Institutua sortzeko Foru Dekretuari buruzko Proiektua aurkeztu zaio. Hura datorren astelehenean, irailak 10, ontzat emango da Nafarroako Gobernuaren bilkuran.
Herri Lan Departamentuak Santiagorako Bideko Bizitoki Parkearen PSIS plana erakutsi du, horrek 2,38 milioi metro karratu okupatuko ditu eta Iruñeko, Barañaingo, Zizur Nagusiko eta Zizurreko Zendeako hiri antolamenduari eragingo dio
Guztira, hamazazpi herrialdetako 319 neska-mutil adoptatu dira Nafarroan 2004. urtetik, Nazioarteko Adopzioko bost Erakunde Laguntzaileen bidez (ECAI), Nafarroako Gobernuak adin txikikoen jatorrizko herrialdetan esku-hartzeko kreditatuak.
Helburua biztanleen mugikortasun premien eta irisgarritasunaren arteko oreka bermatzea da, ingurumenaren babesaren alde eginez eta garapen ekonomikoa eta gizarte barneratzea sustatuz