Castellano | Euskara | Français | English
Azterketa Turistikoen Erakundeak egindako azken inkestaren arabera, 2007ko uztailari buruz, Foru Komunitatea berriz izan da 2006. urtearekin alderatuta turista atzerritarren kopuruari dagokionez gehien hazi den xede turistikoa. Guztira, 2007ko uztailaren 31 arte, 107.762 turista atzerritar jaso ondoren, Nafarroak aurten, iazko aldi berberean baino %24,3ko hazkuntza izan du. Zifra horrek ia bost puntura kokatzen du Murtzia gainetik, alegia, aurten gehien hazi den bigarren autonomia erkidegoa, eta 13 puntura Madril gainean, ranking honen hirugarrena.
Aurreko astelehenean jakinarazi zen bezala, Nafarroako Gobernuak 38 goi karguetatik 25 izendatu ditu (zuzendari nagusiak edo asimilatuak), Exekutiboaren organigrama berrian. Halaber, hainbat kontseilarik, dagoeneko, foru aginduaren bidez, Bulegoko buru berriak izendatu ditu. Prentsa Bulegoak gaur goi karguen biografiak eta argazki ofizialak eskaintzen ditu: