Castellano | Euskara | Français | English
"Fitero, el legado de un monasterio" erakusketa, Ondare Historikoa Kontserbatzeko Fundazioak, Nafarroako Gobernuaren babesarekin antolatuta, datorren igandean itxiko da, hilak 29. Erakusketak, aurreko astean, zegoeneko, 15.000 bisitari baino gehiago hartu zituen.
Oliteko Antzerki Klasikoko Jaialdiak bere jarduerari berriz ekin egingo dio, bihar, asteazkena, hilak 25, 22,30ean, San Pedro Klaustroan, Nao d’amores konpainiarekin. Aipatutako konpainiak, 2005eko edizioan parte hartu zuen "El auto de los cuatro tiempos" antzezlanarekin eta aurten Olitera itzuli da "Misterio del Cristo de los Gascones" lanarekin. Azken horren bidez, antzerki primitiboan murgiltzen dira, ikuspegi garaikide batetik.
Hezkuntza Departamentuak, Unibertsitateen eta Hizkuntza Politikaren Zuzendaritza Nagusiaren bidez, ebazpen bat ontzat eman du. Beraren bidez, osgarrizko 290 laguntza eman dira euren unibertsitateko ikasketa ofizialen zati bat atzerriko Unibertsitate batean egin nahi duten Nafarroako edo Nafarroan erroldatutako unibertsitate ikasleen mugikortasunerako.