Castellano | Euskara | Français | English
Nafarroako korrikalari batek adarkada bat jaso du gluteo batean, San Fermin jaietako bosgarren entzierroan, Jandilla ganadutegiaren zezenekin. Nafarroako Osasun Zerbitzuko-Osasunbidea ospitaleek beste bost mutil gehiago artatu ditu, horietako inor zauri larririk gabe.
Osasuneko kontseilaria, María Kutz Peironcely, gaur goizean, 7:00etan, General Solchaga Anbulatoriora joan da, San Fermin jaietarako Nafarroako Gobernuaren osasun dispositiboan elkar laguntzan ari diren Nafarroako Osasun Zerbitzuko-Osasunbidea langile guztien elkargunea. Hortik, anbulantzia guztiak atera dira dagozkien postuak okupatzeko, entzierroko zaurituak lagundu ahal izateko, eta hala badagokio, ospitalera anbulantziaz berehala eramateko.
Nafarroako Osasun Zerbitzuko-Osasunbidea laguntza espezializatutako sareko larrialdi zerbitzuek, General Solcahga Anbulatorioan, Nafarroako Ospitalean eta Virgen del Camino ospitalean kokatuta, San Fermin jaietako gertakariekin lotutako larrialdizko 460 laguntza mediko eskaini dituzte, jaietako lehenengo bost egunetan. Iaz, data berberean, jaietako osasun laguntzak 378 izan ziren.
Nafarroako Gobernuak, Alberto Catalán Higueras kontseilari-bozeramailearen foru aginduen bidez, 48.500 euroko diru-laguntzak eman dizkie Nafarroan kokatutako beste herrialdetako hamaika kultur elkarteri. Diru-laguntza horiek otsailean onetsitako eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutako deialdi publiko baten ondorioa dira.