Castellano | Euskara | Français | English
Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko kontseilariak, Alberto Catalán Higueras, 595.696,56 euroko inbertsioak ontzat eman ditu, Nafarroako ipar mendebaldeko hainbat herritan, Tokiko Azpiegituren Planaren diru-laguntzarekin egingo diren azpiegituren lanetarako. Aipatutako Planak 330.637,44 euroko diru-laguntza orokor bat hartzen du barne
2007ko lehenengo sei hilabeteetan, 24 pertsona (4 urtarrilean, 3 otsailean, 2 martxoan, 8 apirilean, 2 maiatzean eta 5 ekainean) hil dira guztira Foru Erkidegoko herri barruko errepideetan eta herriz kanpoko errepideetan. Iaz, aldi berean 31 pertsona hil ziren, eta 2005eko lehen seihilekoan, 39.
Hurrengo larunbatean, uztailak 7, antzerki-bisitak abian jarriko dira, César Borgiaren V. Mendeurrena dela eta, Nafarroako Gobernuaren Kultura eta Turismo Departamentuak eta Vianako Udalak antolatutako programaren barruan.
Laneko Zuzendaritza Nagusiak atzeman du enpresa jarduera nolabait geldiarazi egin dela erabateko eta mugarik gabeko kontratazioak behera egitearen ondorioz