Castellano | Euskara | Français | English
Gobernuak Foru Dekretu bat ontzat eman du. Beraren bidez, aparteko laguntzak ezarri dira aurtengo maiatzaren lehenengo astean Nafarroako iparraldean izandako ekaitzek eta uholdeek nekazaritza sektorean izandako kalteak konpentsatzeko.
21 Nafarroako Gobernuak erabaki bat hartu du gaurko bilkuran. Beraren bidez, ontzat eman da Nafarroako AP-15 Autopistan lotura oso bat irekitzea Tafalla – San Martin Unx NA-132 errepidean, erdi-lotura bat Valtierran, telepeajea ezartzea eta zerbitzugune berri bat eraikitzea Tafallako udal mugartean.
Miguel Sanz Sesma presidentea buru zuelarik, Nafarroako Gobernuak ohiko bilkura egin du gaur. Bertan onetsi diren gaiak kontsultatu nahi izanez gero, ondoko artxiboa deskargatu.
Nafarroako Gobernuak baimena eman dio Gizarte Ongizatearen zuzendari nagusiari obrak kontratatu ditzan Tafallan buru nahaste larria duten pertsonendako errehabilitazio psikosozialaren zentro bat eraikitzeko eta Tuteran buru nahaste larria dutenentzako etxe-egoitza egiteko. Bi zentro hauetarako Aurrekontua 4,2 milioi eurokoa izanen da.
Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran erabaki du Udalaz Gainezko Eragineko Plan Sektorialtzat (UGEPS) jotzea Iruñeko abiadura handiko tren geltoki berriko gunea eta tren geltoki zaharreko gunea garatzeko plana, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak sustatuta.