(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Technorati
  • Google
  • Facebook
  • Yahoo

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Larrialdien Agentziaren gomendioak tximinia duten etxebizitzen inguruan asteazkena, 2006.eko abenduak 13

Pasa den asteburuan, Nafarroako Gobernuko suhiltzaileek tximiniek eragindako sei sutetan esku hartu dute



Pasa berri den Konstituzioko zubian, Nafarroako Larrialdien Agentziako suhiltzaileek tximiniek eragindako sei sutetan hartu behar izan zuten parte: ostiralean, hilaren 8an, Pitillasen (Murillo el Cuende kalean, 11:15 inguruan) eta Urrotzen (Ferial plazan, 18:10 inguruan); larunbatean, hilaren 9an, Idotzinen (San Clemente kalean, 12:35 inguruan) eta Iruñean (Atarrabia etorbideko 10ean, 13:40 inguruan); igandean, hilaren 10ean, Nabaskozen (14:35etan); eta ostegunean, hilaren 11n, 15:10 inguruan, Tellería de Narbarte kalean ( Bertizaranan).


Nafarroako Gobernuko suhiltzaileen lan azkarrari esker, sute guzti horietan ez zen pertsona zauriturik suertatu, eta kalte materialak tximinietan bertan jazo ziren bakarrik. Gainera, urteak dira Nafarroako suhiltzaileek eraikuntzetan sua itzali ostean berriz ere sua eragin dezakeen fokurik ez dagoela ziurtatzeko kamara termikoak erabiltzen dituztena.


Halaber, Foru Komunitatera hotza iritsi bezain laster urtero gertatu ohi denez, tximiniek eragindako suteak itzaltzeko irteerak errepikatu egiten dira. Larrialdi horietako gehienak ez lirateke jazoko erabiltzaileek tximiniak mantentzeko eta arreta izateko hainbat neurri hartuko balituzte. Beste batzuetan aldiz, tximinietan jazotzen diren suteek beren eraikuntza edo diseinua txarrarekin dute zerikusia.


Hau guztia dela eta, Nafarroako Larrialdien Agentziak tximinia duten etxebizitzetako herritarrei hainbat gomendio egin nahi dizkie, bai udazken-neguko suteak saihesteko, bai eta sor daitezkeen suteek ez diezaieten etxean bizi direnei kalte handiegiak eragin. Ildo horretan, etxebizitzen diseinatu eta eraikitzen dituzten pertsonei zuzendutako gomendioak ere prestatu dituzte.

Dokumentazioa:
Informazio-ohar osoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa