111. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 30a

Aurkibidea

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

AKATS ZUZENKETA, Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 243/2023 Foru Dekretuarena.

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, lanpostu hutsen hautaketarako dei egin eta jarraibideak eta notak onesten dituen ebazpenaren aurka, deialdi honen barruan: suhiltzaile-peoi laguntzaileen laurogeita zazpi lanpostu, gehienez ere, salbuespenezko merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko sarrera-prozeduraren deialdia.

DEIALDIA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko basozainen hogeita bederatzi lanpostu oposizio bidez betetzekoa. Izendapen proposamena.

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

53E/2024 FORU AGINDUA, apirilaren 29koa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana. Honen bidez banakako ebaluazio araubidean dirulaguntzak emateko deialdi bat onesten da 2023ko urriaren 1etik 2024ko irailaren 30era bitartean nazioarteko, Espainiako edo autonomia erkidegoen arteko lehiaketa ofizial ez-profesionaletan eta beste deialdi batzuetan jaso gabeko lehiaketa ofizialetan parte hartzen duten kirol klubentzat eta kirol klub filialentzat. DDBN identifikazioa: 758009.

54E/2024 FORU AGINDUA, maiatzaren 3koa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, zeinaren bidez dirulaguntzen deialdi bat onesten baita, "turismo-informazioko bulegoak eta guneak eraldatzeko", Europar Batasunak (Next Generation EU) finantzatzen duen Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan. DDBN identifikazioa: 759875.

57E/2024 FORU AGINDUA, maiatzaren 6koa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, zeinaren bidez dirulaguntzen deialdi bat onesten baita, "energia-efizientziako inbertsioak egiteko titulartasun publikoko turismo-establezimenduetan", Europar Batasunak (Next Generation EU) finantzatzen duen Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan. DDBN identifikazioa: 759879.

34E/2024 EBAZPENA, apirilaren 25ekoa, Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez onesten baitira aisialdiko hezkuntza proiektu onenari "NGJE" sariak emateko deialdia eta haren oinarri arautzaileak. DDBN identifikazioa: 758226.

389E/2024 EBAZPENA, maiatzaren 13koa, Osasuneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez finantzaketa emateko deialdi bat onesten baita 2024an ikerketa lana areagotzeko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zentroetan. DDBN identifikazioa: 761259.

404E/2024 EBAZPENA, maiatzaren 15ekoa, Osasuneko zuzendari nagusiak emana, hartutako kalte zerebralaren edo antzeko patologia neurologikoen diagnostikoaren ondorioz desgaitasuna duten 18 urtetik beherako haurren tratamendua osatzeko asmoz, 2023ko uztailaren 1etik 2024ko ekainaren 30era bitarte (biak barne) egiten diren zenbait gastutarako dirulaguntzen deialdiaren oinarri arautzaileak onesten dituena. DDBN identifikazioa: 761468.

42E/2024 EBAZPENA, apirilaren 25ekoa, Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita artisau enpresen inbertsioetarako dirulaguntzen 2024ko deialdia. DDBN identifikazioa: 757334.

1332E/2024 EBAZPENA, maiatzaren 7koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, 2024rako "toki entitateentzako eta haien menpeko edo haiei loturiko entitateentzako laguntza, enpleguko eta toki garapeneko agenteak kontratatzeko, ekintzailetza bultzatzeko zerbitzuak eman ditzaten" dirulaguntzarako behar den gastua baimentzen duena eta deialdi horren oinarri arautzaileak aldatzen dituena. DDBN identifikazioa: 754781.

1.7. BESTELAKOAK

41/2024 FORU AGINDUA, maiatzaren 14koa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, zeinaren bidez xedatzen baita argitaratzea Osasuneko kontseilariak eta Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak 2024ko maiatzaren 7an harturiko Erabakia. Erabaki horren bidez, batera baimentzen da Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuari kudeaketa-esleipen bat egitea, toki-erakundeei zuzendutako dirulaguntzen bi deialdi onetsi eta izapidetu ditzan: batetik, 60 urtetik gorakoentzako jarduera fisikoko programak eta, bestetik, osasunerako jarduera eta ariketa fisikoa preskribatzeko proiektuak egiteko 2024-2025 ekitaldian.

159/2024 EBAZPENA, maiatzaren 2koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoei baimena ematen diena 2024-2025 ikasturtean KKSa ezartzeko eta mantentzeko Programan sartzeko eta hura bertan behera uzteko.

145E/2024 EBAZPENA, apirilaren 24koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez baimentzen baita Azkoiengo udal mugartean metalezko oinarria duten produktuak fabrikatzeko dagoen instalazio baten aldaketa funtsezkoa. Instalazioaren titularra Biacom Artículos Metálicos SL da.

146E/2024 EBAZPENA, apirilaren 24koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez irizpena ematen baita Tebas-Muru Artederretako udal mugartean aglomeratu asfaltikoa fabrikatzen duen instalazio baten aldaketa-proiektuari buruz, adieraziz aldaketa hori, helburua duena lehendik zeuden gasolio-andel batzuk ordeztea eta emultsio-andel berri bat instalatzea, ez-funtsezkoa dela, bat etorriz Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 39. artikuluan xedatutakoarekin (erregelamendu hori martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen). Instalazioaren titularra Asfaltos de Biurrun SA da.

150E/2024 EBAZPENA, apirilaren 24koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez ofizioz berrikusten baita Caparrosoko udal mugartean biodiesela eta olio-produktuak egiteko dagoen instalazio baten ingurumen baimen integratua. Instalazioaren titularra Tech Natural Oleo SL da.

152E/2024 EBAZPENA, apirilaren 24koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onartzen baita hozkailuak fabrikatzeko instalazio baten ingurumen baimen bateratuan ezarritako funtzionamendu baldintzen aldaketa. Jardueraren titularra BSH Electrodomésticos España SA da.

153E/2024 EBAZPENA, apirilaren 24koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez partez onartzen baita hondakinak kudeatzeko (plastikoen birziklapena) instalazio baten ingurumen baimen bateratuan ezarritako funtzionamendu baldintzen aldaketa. Jardueraren titularra Plásticos Alser SL da.

154E/2024 EBAZPENA, apirilaren 24koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez partez onartzen baita Fiteroko udal mugartean landare-kontserbak eta plater kozinatuak fabrikatzen dituen instalazio baten ingurumen baimen bateratuan ezarritako funtzionamendu baldintzen aldaketa. Horren ondorioz, instalazioak eta hango jarduerak ebazpen honen eranskinean ezarritako baldintzak bete beharko dituzte. Instalazioaren titularra Conservas Vegetales Cruz Azcona SL da.

158E/2024 EBAZPENA, maiatzaren 2koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez partez onartzen baita Ultzamako udal mugartean esnea bildu eta tratatzeko dagoen instalazio baten ingurumen baimen bateratuan ezarritako funtzionamendu baldintzen aldaketa. Instalazioaren titularra Lácteos Goshua SL da.

322E/2024 EBAZPENA, apirilaren 23koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ingurumen txosten estrategikoa egiten baita Funesko arau subsidiarioak UD-5 unitatean (Martzillako errepideko industria eremua) aldatzeari buruz, Taboada Grupo Alimentario SLk sustaturik.

374E/2024 EBAZPENA, maiatzaren 14koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ingurumen-inpaktuaren txostena egiten baitzaio "Agoitzen (Nafarroan) pizgailuak fabrikatzeko instalazio bat" proiektuari. Proiektua Aoiz Technics SLk sustatzen du.

375E/2024 EBAZPENA, maiatzaren 14koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ingurumen-inpaktuaren txostena egiten baitzaio "Faltzesen haize-sorgailuetatik etorririko metalezko hondakinen tratamendurako eta logistikako zentroa" proiektuari. Proiektua RenerCycle SLk sustatu du.

ENKANTEA, Cabanillasko ondasun higiezin batena.

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

LERIN

Deialdia, administrari laguntzailearen lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Onartuen behin-behineko zerrenda

NOAIN (ELORTZIBAR)

Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez bete dadin Kontu-hartzailetza Alorrari atxikitako diplomadunaren lanpostu bat. Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda

Deialdia, bi lorezain lanpostu, funtzionarioen araubidekoak, oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko

SANTAKARA

Deialdia, administrari-ofizialaren lanpostu bat betetzeko oposizio bidez, funtzionarioen araubidean jardun dezan. Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda

TUTERA

Akats zuzenketa, deialdi honetan: deialdia, izangaien bi zerrenda eratzeko, lan-harremanetako gradudunaren lanpostuan jardun dezaten

ATARRABIA

Deialdia, oposizio-lehiaketaren bidez bete daitezen Atarrabiako Udaleko Obra Zerbitzuari atxikitako lanpostu batzuk, dagozkionak 2022ko eta 2023ko ekitaldietan onetsitako enplegu publikoaren eskaintzako ordezte-tasa espezifikoari

NAFARROAKO ERRIBERAGOIENEKO HIRI HONDAKIN SOLIDOAK KUDEATZEKO MANKOMUNITATEA

Indarrik gabe uztea prozesuetako ingeniariaren deialdia

ZARAITZUKO IBAXAREN BATZORDEA

Deialdia, lanpostu hutsak bete daitezen merezimendu-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legeari (lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan)

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTZIN

Xehetasun-azterketa 1. poligonoko 116. lurzatian. Hasierako onespena

ANDOSILLA

Enkante publikoa, belarrak errentan emateko

ANTSOAIN

Deialdia, ikastetxeetako jantokietan bazkaltzeko dirulaguntzena. Laburpena. 2024-2025 ikasturtea

ARANTZA

Lur ez urbanizagarriko hirigintza araudi orokorreko 5. artikuluaren aldaketa egituratzailea. Hasierako onespena

BAKAIKU

Aldaketa puntuala, UE-59 unitatearen birpartzelazio proiektuan eta hirigintza-hitzarmenean. Hasierako onespena

BASABURUA

Ezkontza zibila egiteko eskumenetarako eskuordetza

Akats zuzenketa, balorazio txostena berrikusteko proiektua jendaurrean jartzean.

BAZTAN

Deialdia, 2024an euskara ikasteko laguntzak emateko. Laburpena

Deialdia, hizkuntza-paisaia euskaratzeko 2024an. Laburpena

Jendaurreko informazioa Arraiozko 8. poligonoko 95. partzelari erantsitako lursaila soberakintzat deklaratzeari eta besterengarritzat jotzeari buruz

BERIAIN

Deialdia, 2023an eta 2024an enplegua eta autoenplegua sustatzeko kontratazioetarako dirulaguntzena. Laburpena

BERRIOBEITI

Balorazio txostenaren proiektua. Jendaurrean jartzea

BIURRUN-OLKOTZ

Finkak normalizatzeko proiektua, Olkozko S1 sektoreko 15., 16. eta 17. lurzatietan (lurzati horiek bat datoz 3. poligonoko 369., 370., 371., 383. eta 391. katastro-lurzatiekin). Hasierako onespena

BURLATA

Laguntzen deialdia, nazioarteko lankidetza-senidetzeetarako, 2024rako. Laburpena

CAPARROSO

Atzera egitea, 2017ko UC-7 Udal Plan Orokorraren aldaketan

KASEDA

7. poligonoko 188. lurzatiaren okupazioa. Jendaurrean jartzea

CINTRUÉNIGO

Kontribuzio bereziak ezartzea eta arautzea, sareak berritzeagatik. Jendaurreko informazioa

ZIZUR

Deialdia, laguntza ekonomikoak emateko 3 urtetik beherako haurrak eskolatzeko eta zaintzeko 2024-2025 ikasturtean. Laburpena

Deialdia, banakako dirulaguntzak emateko, mugitzeko desgaitasun larriak dituzten pertsonei ordezko garraiobide irisgarria emateko (2024). Laburpena

FUNES

Herri-lurren okupazioa, erlauntzak jartzeko. Jendaurrean jartzea

IGANTZI

Akats zuzenketa Udal Plan Orokorreko lur ez urbanizagarriari buruzko araudiko VII. tituluaren aldaketa egituratzailearen behin betiko onespenean

LEGARDA

Birpartzelazio proiektua, Udal Planeko SR-1 unitatean. Hasierako onespena

LEITZA

Eskumenak beste baten esku uztea

Aldaketa, Udal hilerriaren erabilera arautzen duen ordenantzan. Behin betiko onespena

Xehetasun-azterketa 1. poligonoko 15. lurzatian. Hasierako onespena

NOAIN (ELORTZIBAR)

Aldaketa, 7. eremuko determinazio xehatuetan (Dorreko eta Zuluetako industrialdearen alde berria). Hasierako onespena

Deialdia, Kulturaren Kontseilu Sektorialeko kolektiboei dirulaguntzak emateko 2024an. Laburpena

OTSAGABIA

Hiri-jarduketarako plan berezia, U.A. 1.5 eta U.A. 1.6 hirigintzako jarduketa unitateena. Hasierako onespena

OLAIBAR

Herri-lurren okupazioa, Zandioko 6. poligonoko 102. lurzatian, ur-biltegi bat eta ur-kanalizazio bat egiteko. Jendaurrean jartzea

ORONTZE

Udal Planeko UE-9 unitatearen gaineko birpartzelazio-proiektua, hirigintza-hitzarmena eta urbanizazio-proiektua. Hasierako onespena

IRUÑA

Deialdia, Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publiko eta itunduetako ikasleen guraso-elkarteei (IGE) eta IGEen federazioei dirulaguntzak emateko, 2023-2024ko ikasturtean. Laburpena

Dirulaguntzak banakako ebaluazio-araubidean emateko deialdia, ekintzaile gazteek enpresak eratu ditzaten 2024. urtean. Laburpena

Irabazi-asmorik gabeko entitateei zuzendutako deialdiaren laburpena, 2024. urtean gizarte-ekintzako berariazko proiektuak egin ditzaten desgaitasun/mendekotasun eta gizarteratze arloetan

SANTAKARA

Hirigintza-hitzarmena, 5. poligonoko 99. lurzatian. Hasierako onespena

TEBASKO KONTZEJUA

Aldaketa, gimnasioko barne araubidearen erregelamenduan. Hasierako onespena

TUTERA

Xehetasun-azterketa, Serna industrialdeko S-1, AR-1, UE-1 sektoreko 3. etxe-saila osatzen duten 3.1, 3.2, 3.3 eta 3.4 lurzatien eremuan. Hasierako onespena

URRAULBEITI

Xehetasun-azterketa, San Vicenteko 7. poligonoko 37. lurzatian. Hasierako onespena

NAFARROAKO ERREGE BARDEAKO KOMUNITATEA

Administrazio arteko lankidetza-hitzarmena, honako hauekin: Tuterako Valle del Ebro BHI, Nafarroan Bi+ ikerkuntzako batxilergoa garatu nahi duen elkartea eta UHUNeko Tuterako Consorcio Centro Asociado zentro elkartuaren partzuergoa. Jendaurrean jartzea

5. HAUTESKUNDE PROZEDURA

NAFARROAKO HAUTESKUNDE BATZORDE PROBINTZIALA

Nafarroako Hauteskunde Batzorde Probintzialaren behin betiko eraketa

LIZARRAKO ESKUALDEKO HAUTESKUNDE BATZORDEA

Lizarrako Eskualdeko Hauteskunde Batzordearen behin betiko eraketa

IRUÑEKO ESKUALDEKO HAUTESKUNDE BATZORDEA

Iruñeko Eskualdeko Hauteskunde Batzordearen behin betiko eraketa