(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Technorati
  • Google
  • Facebook
  • Yahoo

Nire NAOrako sarrera

Laguntza

Bilatzaile arrunta

Sartu hitz bat edo gehiago bilaketako leihoan eta bilatzaileak eskatutako hitz guztiak dituzten iragarkiak ekarriko ditu. Gehienez ere 200 iragarki erakutsiko dizkizu. Hitzak zein atzizki daraman ez badakizu, hitzaren erroa idatzi, izarñoa (*) gehitu eta dena kakotx artean (“”) bildu behar duzu. Esate baterako, “deialdi*”.

Emaitza ona izatea nahi baduzu, ez sartu orokorregiak diren hitzak, iragarki askotan agertzen direnak, eta hobe zenbait hitz sartzea, hitz bakarra sartzea baino.

Hitz kate bat bilatzeko, kakotxak erabili, baina zehatz-mehatz jarri beharko duzu bilatzen ari zarena, iragarkian ageri den bezalaxe.

Letra larriak nahiz xeheak erabil ditzakezu eta azentu marka jarri edo ez. Horrek ez du eraginik izanen emaitzetan.

Behin emaitzak eskuratuz gero, dataren arabera ordenatzeko aukera hautatzen baduzu, berrienetik zaharrenera agertuko zaizkizu.

Bilaketa arruntetarako adibideak

1. “Txertaket*” “egutegi*” “2007*”

Bilaketa honen bidez txertaketen egutegi ofiziala aurkitu nahi dugu. Urtearen zenbakia gehituta (2007), bilaketa mugatuko dugu, eta aurreko hitzak ez ezik urte hori ere aipatzen den testuak baizik ez ditugu gureganatuko.

2. “lehen hezkuntzako” “laguntz*” “testuliburu*” “2007*”

Lehen hezkuntzan, 2006/2007 ikasturterako testuliburuak erosteko beka eta laguntzen deialdiaren bila gabiltza. Bilaketa honetan bakarka doazen hitzak eta katea osatzen dutenak elkartu ditugu. Kakotx artean eta izarñorik gabe bildu ditugunak horrela aurkitzea espero ditugu, “lehen hezkuntzako”. Bakarka doazenentzat, ordea, izarñoak deklinabide kasu guztien aukera zabalik uzten digu.

3. "15/2007 FORU DEKRETUA"

Iragarki batean ageri den hitz kate bat zehatz-mehatz nola den jakinez gero, kasu honetan bezala, hura aurkitzeko modurik errazena hitz katea kakotxen artean sartzea da. Adibide honetan, esate baterako, foru dekretu hau aurkituko dugu, idazpuruan horrela ematen baita, baina, horrekin batera, baita 15/2007 Foru Dekretua horrela (nor kasuan eta singularrean) aipatzen den beste edozein iragarki ere.

Bilaketa berezia

Bilaketa berezia egiteko bilaketa arrunteko arau berberak hartu behar dira kontuan, baina hartan ez dauden beste eremu hauek ere erabil daitezke:

  • Iragarki osoan: aipatzen diren hitzak iragarki osoan bilatuko dira, bilaketa arruntean bezala.
  • Idazpuruan: aipatzen diren hitzak iragarkiaren idazpuruan bilatuko dira.
  • Atalean: bilaketa aldizkariko atal jakin batean baizik ez da egiten. Baldintza honek 2003ko abendutik aurrera baizik ez du balio.
  • Udala/Erakundea: iragarkia zein udal, departamentu edo erakundetatik igorri den zehazten da. Baldintza honek 2003ko abendutik aurrera baizik ez du balio.
  • Data hauen artean: denbora epe jakin batean argitaratutako iragarkietan bilatzen da. Eremu hau erabiltzeko besteren bat ere bete behar da.

Bilaketa berezietarako adibideak

4. Idazpuruan -> “Buztintxuri*” “Udal Plan*”

Bilatzen ari garen hitzak iragarkiaren idazpuruan galdetuta, bilatzaileari zehazten diogu sartu dizkiogun hitzek idazpuruan agertu behar dutela.

5. Erakunde igorlea -> ABLITAS
Data hauen artean-> 01/05/2007 eta 01/08/2007

Bilatzaileari galdetu diogu Ablitasko Udalak bidalitako zein iragarki argitaratu den 2007ko maiatzetik abuztura bitarte. Era honetan, iragarkiak argitaratzen dituen edozein erakundek argitaratutako iragarki guztien berri izan dezake (data zehaztuta edo zehaztu gabe).

6. Atalean -> Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizio eta lehiaketak

Horrela, bai Nafarroako Gobernuak bai Udalek iragarritako Lan Publikoaren eskaintza ikusiko dugu. Dataren arabera ordenatzeko agindua emanez gero, iragarkiak berrienetik zaharrenera agertuko zaizkigu.

Eragileen bidezko bilaketak

Bilaketa sofistikatuagoak egiteko, hitzak eragile hauen bidez elkartzeko aukera gehitu da:

  • OR: eragile honen bidez elkartzen diren hitz guztiek agertu beharrik izan gabe, haietako bat agertzea aski dela adierazten da.
  • Adibidez: Erakunde igorlea/Udala eremuan: Lizarra or Tafalla.
  • AND: eragile honen bidez elkartzen diren hitz guztiak hartzen dituzten iragarkiak bilatzen dira, eragilerik gabe bezalaxe.
  • AND NOT: eragile honen bidez adierazten da lehenbiziko hitzak agertu behar duela, baina bigarrenak ez.
  • Parentesia: eragile honen bidez multzo bakarrean sartzen da bilaketako hitz sail bat. Horrela, eragileek hitz bakarraren gainean agindu beharrean, parentesiaren barrenean dagoen hitz multzoaren gainean agintzen dute.

Eragileen bidezko bilaketetarako adibideak

7. (Deialdia ingeniari) and not tekniko

Ingeniari izateko deialdiak bilatu nahi ditugu, ingeniari tekniko izateko direnak kenduta. Bilaketa are gehiago zehaztu nahi badugu, denbora epea ere gehi dezakegu (esate baterako, aurten argitaratu direnak baizik ez).

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa