(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Google
  • Facebook

Nire NAOrako sarrera

73. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 15a

  • 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
    • 1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
      • 1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

626/2019 EBAZPENA, martxoaren 11koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko 1. mailako ofiziala eta mantentze-lanetako ofiziala izateko lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia onesten duena.

Uztailaren 18ko 53/2018 Foru Dekretuaren bidez (152. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abuztuaren 7koan), Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroaren eremurako 2018ko lan publikoaren eskaintza partziala onetsi zen, ekainaren 27ko 3/2017 Legean aurreikusitako egonkortze-tasari dagokiona. Halaber, abenduaren 12ko 102/2018 Foru Dekretuaren bidez (244. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abenduaren 20koan), Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroaren eremurako 2018ko lan publikoaren eskaintza partziala onetsi zen, Estatuko 2018ko Aurrekontu Orokorrei buruzko uztailaren 3ko 6/2018 Legean aurreikusitako berritze-tasari dagokiona. Bertan sartzen dira, besteak beste, 1. mailako ofiziala eta mantentze-lanetako ofiziala izateko lanpostuak, funtzionarioen araubidekoak eta C mailakoak.

Kontuan harturik abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 33.1 artikuluan xedatutakoa (foru dekretu horren bidez Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onetsi zen), eta, orobat, ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren 3. artikuluan (foru dekretu horren bidez Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onetsi zen) eta azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuan xedatutakoa (foru dekretu horren bidez Nafarroako Administrazio Publikoetako Lanpostuak Betetzeko Erregelamendua onetsi zen), bidezkoa da onestea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko 1. mailako ofiziala eta mantentze-lanetako ofiziala izateko lanpostu hutsak, C mailakoak, lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia eta haren oinarriak.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko 1. mailako ofiziala eta mantentze-lanetako ofiziala izateko lanpostu hutsak (C mailakoak) lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia onestea.

2. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko 1. mailako ofiziala eta mantentze-lanetako ofiziala izateko lanpostuak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren oinarriak onestea.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen hau eta deialdia jakinaraztea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari eta Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuari, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko eta Hezkuntza, Kultura, Kirol eta Gazteriaren Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiei, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari, Argibide eta Erregistro Bulegoari eta izendatutako epaimahaikideei, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2019ko martxoaren 11n.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

1. MAILAKO OFIZIALA ETA MANTENTZE-LANETAKO OFIZIALA IZATEKO LANPOSTUAK LEKUALDATZE LEHIAKETA BIDEZ BETETZEKO DEIALDIA. OINARRIAK

1.–Xedea.

1.1. Deialdi honen xedea da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko 1. mailako ofiziala eta mantentze-lanetako ofiziala izateko lanpostu hutsak (C mailakoak) betetzea lekualdatze lehiaketa bidez.

1.2. Lekualdatze lehiaketa honek arau hauetan xedatutakoari jarraituko dio:

–251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duena.

–Lanpostuak betetzeko Erregelamendua, azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren bidez onetsia.

–Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren abuztuaren 12ko 130/1998 Foru Agindua, merezimenduen baremoei buruzkoa.

–103/2017 Foru Dekretua, azaroaren 15ekoa, euskararen erabilera arautzen duena Nafarroako administrazio publikoetan, haien erakunde publikoetan eta menpeko dituzten zuzenbide publikoko entitateetan.

–Gainerako arau aplikagarriak, eta oinarri hauek.

2.–Lanpostu hutsak.

2.1. Lanpostuak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdi honetan, hasiera batean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko 1. mailako ofiziala eta mantentze-lanetako ofiziala izateko 57 lanpostu huts sartzen dira, ebazpen honen II. eranskinean zehazten direnak.

2.2. Deialdi honetan hasiera batean egindako lanpostu eskaintza aurrerago osatzen ahalko da; izan ere, epaimahaiak deialdia egin duen organoari lehiakideen zerrenda –lorturiko puntuen hurrenkeraren araberakoa– igortzen dion egunean hutsik daudenak gehitzen ahalko dira.

2.3. Halaber, aipatutako lanpostu horiek deialditik kanpo uzten ahalko dira honako arrazoi hauengatik: birkokatze prozesu batean sartzeagatik, burutza utzi duten funtzionarioei edo jardunera itzuli direnei esleituak izateagatik edo antolamenduan ezarritako beste edozein arrazoirengatik.

2.4. Gainera, lehiaketa honetan beste lanpostu bat eskuratzen duten izangaiek hutsik utzitako lanpostuak ere sartuko dira.

2.5. Aurrekoa gorabehera, lehiakideek lekualdatze lehiaketan lanpostua lortuta hutsik uzten dituzten lanpostuak ez dira eskainiko baldin eta “iraungitzeko” lanpostuak direlako bete behar ez badira edo antolatzeko arrazoiak direla-eta bete behar ez badira.

2.6. Deialdiaren 9. oinarrian aipatzen den lanpostu hutsak hautatzeko epean, deitutako lanpostuen ordez beste batzuk eskaintzen ahalko dira; hain zuzen ere, organo eskudunek zerbitzuaren beharren arabera sartzen dituzten aldaketen ondorioz hutsik gelditzen direnak.

2.7. Lehiakideren batek lehiaketa honetan lanpostua lortu, eta bere lanpostuaren izena deialdiko lanpostuarena ez bezalakoa baldin bada, eskuratutako lanpostuaren izena hartuko du lanpostu berriaz jabetzen den unetik. Era berean, lehiaketaren ondorioz hutsik gelditu, eta, bidezko denean, berriz lehiakideei eskaintzen zaizkien lanpostuen izena aldatu eginen da.

3.–Baldintzak.

3.1. Lekualdatze lehiaketa honetan parte hartu nahi dutenek baldintza hauek bete behar dituzte:

a) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko edo haren erakunde autonomoetako langile finkoa izatea, egoera administratiboa edozein dela ere.

b) C maila edo taldekoa izatea.

c) Lehen mailako ofizialen edo mantentze-lanetako ofizialen lanpostu baterako izendatua izana.

3.2. Haurrentzako eta Nerabeentzako Babes Sistema Aldatzen duen uztailaren 28ko 26/2015 Legearen arabera, adingabeekin ohiko harremana duten lanpostuetan aritzeko baldintza da epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ezta gizakien salerosketarengatik ere.

3.3. Euskara maila ezarrita duen lanpostu elebidunen bat eskuratu nahi izanez gero, beharrezkoa izanen da:

–Euskara jakiteko betebeharra (eskuratu nahi den lanposturako adierazitako maila berean) duen lanpostu elebidun baten titularra izatea edo horretan aritzea 3.5 puntuan ezarritako epean edo;

–Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak irailaren 13an emandako 210/2010 Ebazpenean aipatutako tituluen zerrenda kontuan harturik (2010eko 117. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 27koa), lortu nahi den lanposturako eskatzen den euskara maila egiaztatzen duen titulua edo ziurtagiria izatea, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuarekin bat, edo ofizialki horren baliokidetzat hartzen den titulazioa izatea, edo

–Izangaiak hizkuntza horretan beharrezkoa den maila duen erabakitzeko proba gainditzea.

3.4. B motako gidabaimena eduki beharra ezarrita duen lanposturen bat eskuratu nahi izanez gero:

–B motako ibilgailuak gidatzeko baimena esleiturik duen lanpostu baten titularra izatea edo horretan aritzea 3.5 puntuan ezarritako epean, edo;

–B motako ibilgailuen gidabaimena izatea.

3.5. Betebehar horiek eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete beharko dira, eta lanpostuaren jabetza hartu arte.

Horretatik kanpo gelditzen da euskarazko lanpostu elebidunetarako euskara eskakizuna, zeina 8. oinarrian adierazitako epea bukatzen den egunean betetzea eskatuko baita.

3.6. Behar diren hautapen probak gainditu eta Nafarroako Administrazio Publikoan euskara edo Europar Batasuneko beste hizkuntzaren bat jakin beharra duten lanpostuetan 2009ko urtarrilaren 1etik aurrera sartu diren lehiakideek hutsik dauden eta hizkuntza hori jakitea nahitaezkoa duten lanpostuak bakarrik aukera ditzakete.

Hala ere, aurreikuspen hori ez da aplikatuko baldin eta, jakin behar den hizkuntza kontuan hartu gabe, hautapen prozesuko emaitzak aukera ematen bazion interesdunari baldintza hori ezarrita ez zeukan lanpostu bat eskuratzeko.

3.7. Zerbitzu, atal, bulego edo unitate parekaturen bateko burutzaren bat betetzen ari direnek zilegi izanen dute lekualdatze lehiaketa honetan parte hartzea, baldin eta deialdiko baldintzak betetzen badituzte. Prozedura honetan esleitutako lanpostuaz jabetzeak berekin ekarriko du zerbitzuko zuzendari izateari edo ataleko nahiz bulegoko buru edo horiekin parekatutako unitateko buru izateari utzi beharra.

3.8. Borondatezko eszedentzian edo nahitaezko eszedentzian urtebete daramaten langile finkoek zilegi izanen dute lehiaketan parte hartzea, baldin eta deialdiak eskatzen dituen baldintzak betetzen badituzte; horrela, berriz sartuko dira jarduneko zerbitzuan eta lanpostu bat behin betiko esleituko zaie.

3.9. Lanpostu huts bati behin-behinekoz atxikita jardunera itzuli direnek nahitaez aurkeztu beharko dute lekualdatze lehiaketa honetara, behin betiko destinoa eslei dakien.

3.10. Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren zortzigarren xedapen gehigarrian xedatutakoari jarraikiz, deialdiko betebeharrak betetzen dituzten Nafarroako Parlamentuko funtzionarioek ere parte hartzen ahalko dute lekualdatze lehiaketan.

4.–Eskabidea, aurkezteko epea eta aurkezteko modua.

4.1. Izena ematea eta merezimenduak aurkeztea.

Lekualdatze lehiaketa honetan parte hartu nahi dutenek telematika bidez aurkeztu beharko dute inskripzio-eskaera, Internet bidez, helbide hau erabiliz: www.nafarroa.eus, “Menua”, “Tramiteak”, “Administrazioarentzako zerbitzuak”, “Enplegu publikoa eta sustapena”, deialdiaren aipamenean.

Eskabideari erantsi beharreko merezimenduak ere telematika bidez aurkeztu beharko dira, goian adierazitako helbidearen bidez eta deialdiaren baremoan zehaztutako atalei jarraikiz.

Lehiakideek honako merezimendu hauek ez dituzte aurkeztu beharko, lehiakide bakoitzaren espedientean zuzenean sartuko baitira, eta epaimahaiaren eskura jarri, baremazioa egin dezan:

–Administrazio Publikoetan emandako zerbitzuak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak aitortuak.

–Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak emandako ikastaroak, salbu hizkuntzen ikastaroak eta hizkuntzen ezagutza frogatzen duten agiriak, izangaiek aurkeztu beharko baitituzte.

Aski izanen da dokumentazioaren kopia soilak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak eskatuko dira.

4.2. Betebeharrak frogatzea.

Euskara maila ezarrita duen lanpostu elebidunen bat hartu nahi duten izangaiek 8. oinarrian adierazitako epean egiaztatu beharko dute euskara maila hori.

B motako gidabaimena behar duten lanpostuak eskuratu nahi dituztenek telematika bidez aurkeztuko dute baldintza hori betetzen dutela frogatzen duen dokumentazioa, izena emateko eskabidearekin batera. Baldintza hori ezarrita duen lanpostu baten titular diren lehiakideek edo horrelako lanposturen bat betetzen ari direnek ez dute dokumentazio hori aurkeztu beharrik izanen.

3.2 oinarrian ezarritako betebeharra parte hartzeko eskaeran egiaztatuko da, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari baimena emanez Sexu Delituen Egileen Erregistro Nagusiari eska diezaion ziurtagiri hori, edo, bestela, erregistro horrek emandako ziurtagiri negatiboa aurkeztu beharko da. Abenduaren 11ko 1110/2015 Errege Dekretuaren bidez araututa dago aipatu erregistroa.

4.3. Epea.

Eskabideak aurkezteko epea hamabost egun naturalekoa izanen da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta ezin izanen da luzatu.

Merezimendu guztiak agiri bidez frogatu eta telematika bidez igorri beharko dira, lekualdatze lehiaketa honetan izena emateko eskabidea aurkezteko epean.

5.–Onartuen behin-behineko zerrenda, erreklamazioak eta behin betiko zerrenda.

5.1. Eskaerak aurkezteko epea amaiturik, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko du, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko, eta ohartaraziko du hurrengo bost egun balioduneko epean baztertuek erreklamazioak egiten ahalko dituztela, eta, akatsik baldin badago, haiek zuzendu. Erreklamazioak modu telematikoan aurkeztu beharko dira, Interneteko www.nafarroa.eus helbidean, deialdiari buruz dagoen aiputik abiatuta.

5.2. Ezarritako epean eskaerarik aurkezten ez bada, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak lehiaketa bete gabe gelditu dela adierazteko ebazpena emanen du. Ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.

5.3. Izangai bazterturik ez bada, zuzenean onetsiko da behin betiko zerrenda, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko.

5.4. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta horiek ebatzita, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsiko du, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko.

6.–Epaimahaiaren osaera.

6.1. Honako hauek osatuko dute lehiaketako kalifikazio epaimahaia:

–Epaimahaiburua: José María Redín Garcés jauna, Nafarroako Ospitalguneko Azpiegitura Ataleko burua.

Ordezkoa: Fermín Román Iriarte Artajo jauna, Nafarroako Ospitalguneko Azpiegituren Unitateko burua.

–Epaimahaikidea: Iosu Alcalde Unzu jauna, Langileria Batzordearen ordezkaria.

Ordezkoa: Manuel Javier Esteban Asurmendi jauna, Langileria Batzordearen ordezkaria.

–Epaimahaikide-idazkaria: José Angel Ros Nestares jauna, Hezkuntza Departamentuko Egoitzen eta Ikastetxeen Mantentze-lanetarako Ataleko burua.

Ordezkoa: Eneko Ardaiz Ganuza jauna, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuko zuzendaria.

6.2. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak aplikatzeko moduaz sortzen diren arazo guztiak.

6.3. Administrazio prozeduraren arauetan abstentziorako aurreikusitako arrazoiren bat gertatzen denean, epaimahaiko kideek ezin izanen dute epaimahaian parte hartu, eta deialdia egin duen organoari jakinarazi beharko diote. Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

7.–Merezimenduak.

7.1. Aurreko 4. oinarrian ezartzen den bezala, merezimendu guztiak telematika bidez aurkeztu behar dira, eskabideak aurkezteko epean. Dena dela, Administrazio Publikoetan emandako zerbitzuen frogagiriak ez dira aurkeztu beharko, baldin eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak aitortuak badira, ezta Nafarroako Administrazio Publikoak emandako ikastaroei buruzkoak ere, salbu hizkuntza ikastaroak eta hizkuntza maila egiaztatzekoak, horiek organo deitzaileak zuzenean igorriko baitizkio deialdia egin duen organoari.

7.2. Aurkeztutako merezimenduak deialdi honen I. eranskinean ageri den baremoari jarraikiz kalifikatu eta puntuatuko ditu epaimahaiak.

7.3. Epaimahaiak ezin izanen du inolaz ere kontuan hartu alegatu gabeko eta agirien bidez frogatu gabeko merezimendurik, ezta atal bakoitzerako baremoan aipatzen den gehieneko puntuazioa baino handiagorik eman ere.

7.4. Lehiatzaileek guztira lortzen dituzten puntuetan berdinketarik bada, Administrazio Publikoen zerbitzuan antzinatasunik handiena dutenen alde joko da. Hala ere berdinduta segitzen badute, lehiakide adinez zaharrenari emanen zaio lehentasuna.

7.5. Epaimahaiak azalpenak eta datu osagarriak eskatzen ahalko ditu lehiakideek alegatu eta frogatutako merezimenduen gainean.

7.6. Merezimenduen kalifikazioa bukatu ondoren, epaimahaiak argitara emanen ditu, Nafarroako Gobernuaren webgunean, Interneten eta Nafarroako Gobernuko iragarki-taulan, parte hartzen duten pertsonek lortutako puntuazioak, eta bost egun balioduneko epea ezarriko du interesdunek merezimenduen balorazioaren gainean eskubideko jotzen duten guztia alega dezaten.

7.7. Aurkeztutako erreklamazioak ebatzitakoan, epaimahaiak parte hartzen duten pertsona guztien behin betiko puntuazioak argitaratuko ditu Nafarroako Gobernuaren web-orrian, Interneten eta Nafarroako Gobernuaren iragarki-taulan, eta lehiatzaileen zerrenda, lortutako puntuazioaren arabera ordenaturik, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari igorriko dio.

8.–Lanpostu hutsak eta euskaraz jakin beharra.

Behin espedientea jasotakoan, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ebazpen bat emanen du lekualdatze lehiaketan azkenean sartzen diren lanpostu hutsak zehazteko, deialdi honen bigarren oinarrian xedatutakoarekin bat.

Era berean, hamar egun balioduneko epea irekiko du euskarazko maila jakin bat ezarrita duten lanpostu elebidunetako bat eskuratu nahi dutenek bide hauetako bat har dezaten:

–Eskatutako euskara maila egiaztatzen duten titulu edo ziurtagirietako bat aurkeztea. Titulua edo ziurtagiria bat etorri beharko da Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuarekin, eta agertu beharko da Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 13ko 210/2010 Ebazpenean jasotako tituluen zerrendan (2010eko 117. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 27koa), edo, bestela, ofizialki horien baliokidetzat hartzen den titulazioa izan beharko da.

Dena dela, dokumentazio hori ez dute aurkeztu beharrik izanen merezimenduak baloratzeari begira aurkeztua dutenek, ez eta maila hori ezarrita duen lanpostu baten titularrak direnek edo horietako batean lanean ari direnek ere.

–Euskara maila neurtzeko proba egin diezaiotela eskatzea.

Probaren deialdia Nafarroako Gobernuaren webgunean argitaratuko da, Interneten, baita Nafarroako Gobernuaren iragarki-taulan ere.

9.–Lanpostu hutsak aukeratzea.

9.1. Lanpostu hutsak aukeratzeko epea Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez zehaztuko da; eta hura Nafarroako Gobernuko iragarki-taulan argitaratuko da, bai eta Nafarroako Gobernuak Interneten duen webgunean ere.

Parte-hartzaileek 10 egun balioduneko epea izanen dute eskaera bide telematikoaren bitartez aurkezteko, lehen aipatutako helbideko esteka erabiliz, eta nahi lituzketen lanpostu hutsak aukeratzeko.

Eskaera ezarritako epean bidaltzen ez dutenek lehiaketaren xede diren lanpostu hutsak betetzeko eskubide guztiak galduko dituzte.

Lanpostu hutsak aukeratzeko epea amaituta, lehiakideak ezin izanen dio uko egin aukeratutako lanpostuari.

9.2. Lanpostuak betetzeko Erregelamenduan xedatutakoarekin bat, lehiatzaileek ezin dute orain atxikita dauden zuzendaritza nagusi edo erakunde autonomo bereko lanpostu hutsik hautatu (zuzendaritza nagusi baten mende ez dagoen maila beheragoko unitate organiko bati atxikita badaude, debeku bera izanen dute), salbu eta lanpostu aldaketarekin udalerria, zentroa edo lanaldi arrunt edo partzialaren araubidea ere aldatzen bada.

10.–Esleipena eta lanpostuaz jabetzea.

10.1. Lehiaketan lortutako puntuazioen hurrenkerari jarraikiz esleituko dira lanpostu hutsak. Birkokatutako lehiakideen kasuan, ezintasunagatik birkokatzeko prozedura arautzen duen ekainaren 3ko 114/2002 Foru Dekretuaren 11. artikulua aplikatuko da.

Lanpostu huts bat hautatzeak berekin dakar lehiakideak eskaeran adierazitako lanpostuen artean esleitzen zaiona berariaz onartzea, eta ezin izanen dio uko egin.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak, ebazpen bidez, dagokien lanpostua esleituko die lehiakideei, eta hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko du.

10.2. Lehiakideek esleipenari buruzko ebazpena jakinarazi eta hamar egun balioduneko epean jabetu beharko dute lanpostuaz, non ez duen organo deitzaileak, ebazpen horretan, beste data bat ezartzen jabetza hartzeko.

10.3. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren lekualdatze lehiaketa honetan parte hartzen duten langileei ez zaie aldatuko lehiaketan parte hartu aurretik zuten araubide juridikoa. Aurreikuspen hori ez zaie aplikatuko lanaldi partzialean diharduten langile finkoei. Izan ere, langile horiek lanaldi osoko lanpostu bat hartzearekin batera funtzionario izaera eskuratuko dute. Funtzionarioen araubideko edo estatutupeko langileek, merezimendu lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez, aukera izanen dute lanaldi partzialeko lan araubideko lanpostu bat eskuratzeko. Kasu horretan borondatezko eszedentziara igaroko dira funtzionario edo estatutupeko langile gisa.

11.–Ordainsariak.

Lekuz aldatzen direnek gaur egungo xedapenek esleitzen dizkieten ordainsariak jasoko dituzte.

12.–Errekurtsoak.

Kalifikazio epaimahaiak ematen dituen egintzen eta ebazpenen kontra, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Deialdiaren, oinarrien eta haiek aplikatzeko egintzen kontra, kalifikazio epaimahaiak hartutakoen kontra izan ezik, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Hori guztia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57.1 eta 2.c) artikuluetan ezarritakoarekin bat.

I. ERANSKINA

Merezimenduak baloratzeko baremoa

a) Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak.

Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak baloratzeko, puntu bat emanen da deialdia argitaratzen den egunean Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak aitortua duen antzinatasun urte bakoitzeko.

Oharrak:

1.–Urteen kopurua osoa ez bada, zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa emanen zaio.

2.–Honako a) atal honi dagokion puntuazioa gehienez ere 30 puntukoa izanen da.

3.–Deialdia argitaratu ondoren egindako zerbitzuak ez dira baloratuko.

4.–Funtzionarioa zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian egon bada, edo unitate organiko bateko buru edo zuzendari lanetan aritu bada, aldi horietako zerbitzuak kontatzeari dagokionez, egoera horietan sartzean zeukan lanpostuan egin izan balitu bezala kontatuko dira.

b) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerketa.

1. Erakunde edo zentro publikoek eta unibertsitateek antolatutako prestakuntza ekintzetan parte hartzea: 0,10 puntu emanen dira kreditu akademiko edo horren baliokide bakoitzeko (10 eskola-ordu), eta gehienez ere 7 puntu.

Oharrak:

1.–Baloratu beharreko ikastaroetan, eskola-orduen zatikiak hainbanatuko dira.

2.–Eskola-orduen kopurua agertzen ez duten ziurtagiriei kreditu bateko balorazioa emanen zaie.

3.–Ikasturte bateko iraupena agertzen duten ziurtagiriei 12 kredituko balorazioa emanen zaie.

4.–Erakunde antolatzaileari buruzko betebeharrak betetzen ez badituzte ere, Administrazioak agindurik edo oniritzirik eginak diren prestakuntza ekintzetan parte hartzea puntuazio berarekin baloratuko da. Horien artean, espresuki, sindikatuek administrazio publikoetako etengabeko prestakuntzarako itunen barruan antolatutakoak sartuko dira.

5.–Titulu akademiko bat eskuratzeko ikasketak, hala unibertsitatekoak nola unibertsitatez kanpokoak, ez dira atal honetan baloratuko.

2. Txostenak edo komunikazioak biltzarretan edo jardunaldietan aurkeztea, lan zientifiko edo ikerlan bekadunak edo sarituak egitea eta haiek aldizkari espezializatuetan argitaratzea: 2 puntu gehienez ere, epaimahaiak baloratu beharrekoak, kontuan izanik lana edo jarduera norbanakoak edo taldeka egina den, bai eta biltzarra edo argitalpena tokikoa, eskualdekoa, herrialdekoa edo nazioartekoa den ere.

3. Sektore publikoaren esparruan prestakuntza jardueretan irakasle gisa parte hartzea eta/edo haiek antolatzea: puntu bat gehienez ere; epaimahaiak baloratu beharrekoak haien iraupenaren arabera.

Oharrak b) atal osorako:

1.–Atal honetan aipatutako merezimenduak lanpostuarekin zerikusia dutenean baizik ez dira baloratuko.

2.–Baremoaren b) atal honetako puntuazioa 10 puntukoa izanen da gehienez.

c) Puntuazio erantsia hizkuntzak jakiteagatik.

–Frantsesa, ingelesa edo alemana jakiteagatik, Europar Batasuneko laneko hizkuntzak diren aldetik, hizkuntza horiek jakitea beharrezkoa ez den lanpostuetan, 2 puntu gehienez haietako bakoitzagatik.

–Euskaraz jakiteagatik: plantilla organikoaren arabera lanpostu horietan aritzeko euskaraz jakitea nahitaezkoa ez bada, 4,6 puntu bitarte emanen dira destinoa eremu euskaldunean duten lanpostuetan sartu nahi denean, eta 2,76 puntu bitarte destinoa eremu mistoko eta eremu ez-euskalduneko lanpostuetan sartu nahi denean.

Oharrak c) atal osorako:

Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren C1 mailaren pareko jakite-maila egiaztatzen duen titulu edo ziurtagiria duenari aurreko ataletan hizkuntza bakoitzarentzat ezarritako baloraziorik handiena emanen zaio.

Titulu edo ziurtagiri hori izan ezean, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren A1 maila izanez gero, gehienez eman daitekeen puntuazioaren 1/5 jasoko da; A2 maila izanez gero, 2/5; B1 maila izanez gero, 3/5; eta, B2 maila izanez gero, 4/5.

Euskara merezimendu modura baloratzerakoan, Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan gainditutako urrats bakoitzagatik, gehienez eman daitekeen puntuazioaren 1/12 emanen da.

Izangai bakoitzak lau hizkuntza horietan zenbat dakien baloratzeko, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak edo Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuak espresuki antolatutako azterketen emaitzak ere erabiltzen ahalko dira; azterketa horiek bost zailtasun maila dituzte, eta hizkuntza bakoitzari ematen ahal zaion gehieneko balorazioaren bostena emanen zaio maila bakoitzari.

II. ERANSKINA

1. mailako ofiziala eta mantentze-lanetako ofiziala izateko lanpostu hutsak

LANPOSTUA

DEPARTAMENTUA

ESPARRUA
(lekualdaketarako)

HERRIA

ESKUALDEA

ARAUBIDE JURIDIKOA

SEXU DELITUEN ZIURTAGIRIA

HIZKUNTZAK

GIDABAIMENA

10355

Lehend., Funtz. Publ., Barneko eta Justiziako Dep.

Justizia ZN

Iruña

Mistoa

Funtzionarioa

B

38994

Hezkuntza Dep.

Altsasu/Altsasuko BHI

Zenbait lekutan

Euskalduna

Funtzionarioa

X

Euskara, B2

38978

Hezkuntza Dep.

Burlata-Askatasuna BHI

Zenbait lekutan

Mistoa

Funtzionarioa

X

Euskara, B2

38951

Hezkuntza Dep.

Burlata-Ibaialde BHI

Zenbait lekutan

Mistoa

Funtzionarioa

X

38992

Hezkuntza Dep.

Corella-Alhama BHI

Zenbait lekutan

Ez-euskalduna

Funtzionarioa

X

39029

Hezkuntza Dep.

Lizarra-IBP

Lizarra

Mistoa

NGko lan kontr. Finkoa lp.

X

38940

Hezkuntza Dep.

Lizarra - Tierra Estella BHI

Lizarra

Mistoa

Funtzionarioa

X

38964

Hezkuntza Dep.

Uharte-BHI

Zenbait lekutan

Mistoa

Funtzionarioa

X

35681

Hezkuntza Dep.

Lekaroz-BHI

Zenbait lekutan

Euskalduna

Funtzionarioa

X

Euskara, B2

38969

Hezkuntza Dep.

Martzilla-Marqués de Villena BHI

Zenbait lekutan

Ez-euskalduna

Funtzionarioa

X

39022

Hezkuntza Dep.

Iruña-Hezitzaileen Eskola IB

Zenbait lekutan

Mistoa

Funtzionarioa

X

39021

Hezkuntza Dep.

Iruña-Andres Muñoz Garde HBIP

Zenbait lekutan

Mistoa

Funtzionarioa

X

38976

Hezkuntza Dep.

Iruña-Biurdana BHI

Zenbait lekutan

Mistoa

Funtzionarioa

X

Euskara, B2

38975

Hezkuntza Dep.

Iruña-Eunate BHI

Zenbait lekutan

Mistoa

Funtzionarioa

X

Euskara, B2

38977

Hezkuntza Dep.

Iruña-Iturrama BHI

Zenbait lekutan

Mistoa

Funtzionarioa

X

Euskara, B2

39020

Hezkuntza Dep.

Iruña-Julio Caro Baroja BHI

Zenbait lekutan

Mistoa

Funtzionarioa

X

38952

Hezkuntza Dep.

Iruña-Mendillorri BHI

Iruña

Mistoa

Funtzionarioa

X

37475

Hezkuntza Dep.

Iruña-Navarro Villoslada BHI

Iruña

Mistoa

Funtzionarioa

X

38970

Hezkuntza Dep.

Iruña-Padre Moret-Irubide BHI

Zenbait lekutan

Mistoa

Funtzionarioa

X

38993

Hezkuntza Dep.

Azkoien-Ribera del Arga BHI

Azkoien

Ez-euskalduna

Funtzionarioa

X

38971

Hezkuntza Dep.

San Adrian-Ega BHI

Zenbait lekutan

Ez-euskalduna

Funtzionarioa

X

38972

Hezkuntza Dep.

Zangoza-Sierra de Leyre BHI

Zenbait lekutan

Ez-euskalduna

Funtzionarioa

X

38973

Hezkuntza Dep.

Tafalla-IBP

Tafalla

Mistoa

Funtzionarioa

X

38974

Hezkuntza Dep.

Tafalla-Sancho III El Mayor BHI

Tafalla

Mistoa

Funtzionarioa

X

39027

Hezkuntza Dep.

Tutera-ETI IBP

Tutera

Ez-euskalduna

Funtzionarioa

X

38949

Hezkuntza Dep.

Tutera-Benjamín de Tudela BHI

Zenbait lekutan

Ez-euskalduna

Funtzionarioa

X

38950

Hezkuntza Dep.

Tutera-Valle del Ebro BHI

Zenbait lekutan

Ez-euskalduna

Funtzionarioa

X

38954

Hezkuntza Dep.

Zizur Nagusia-Zizur BHI

Zizur Nagusia

Mistoa

Funtzionarioa

X

61965

Osasun Dep.

Nafarroako Ospitalegunea

Iruña

Mistoa

Funtzionarioa

62722

Osasun Dep.

Nafarroako Ospitalegunea

Iruña

Mistoa

Funtzionarioa

62788

Osasun Dep.

Nafarroako Ospitalegunea

Iruña

Mistoa

Funtzionarioa

62855

Osasun Dep.

Nafarroako Ospitalegunea

Elkano

Mistoa

Funtzionarioa

62908

Osasun Dep.

Nafarroako Ospitalegunea

Iruña

Mistoa

Funtzionarioa

62920

Osasun Dep.

Nafarroako Ospitalegunea

Elkano

Mistoa

Funtzionarioa

63072

Osasun Dep.

Nafarroako Ospitalegunea

Iruña

Mistoa

Funtzionarioa

63129

Osasun Dep.

Nafarroako Ospitalegunea

Iruña

Mistoa

Funtzionarioa

63227

Osasun Dep.

Nafarroako Ospitalegunea

Iruña

Mistoa

Funtzionarioa

63508

Osasun Dep.

Nafarroako Ospitalegunea

Iruña

Mistoa

Funtzionarioa

63512

Osasun Dep.

Nafarroako Ospitalegunea

Elkano

Mistoa

Funtzionarioa

63635

Osasun Dep.

Nafarroako Ospitalegunea

Iruña

Mistoa

Funtzionarioa

64002

Osasun Dep.

Nafarroako Ospitalegunea

Iruña

Mistoa

Funtzionarioa

64169

Osasun Dep.

Nafarroako Ospitalegunea

Iruña

Mistoa

Funtzionarioa

64220

Osasun Dep.

Nafarroako Ospitalegunea

Iruña

Mistoa

Funtzionarioa

64283

Osasun Dep.

Nafarroako Ospitalegunea

Iruña

Mistoa

Funtzionarioa

64299

Osasun Dep.

Nafarroako Ospitalegunea

Iruña

Mistoa

Funtzionarioa

64686

Osasun Dep.

Nafarroako Ospitalegunea

Iruña

Mistoa

Funtzionarioa

64745

Osasun Dep.

Nafarroako Ospitalegunea

Iruña

Mistoa

Funtzionarioa

64779

Osasun Dep.

Nafarroako Ospitalegunea

Iruña

Mistoa

Funtzionarioa

68448

Osasun Dep.

Nafarroako Ospitalegunea

Iruña

Mistoa

Funtzionarioa

68656

Osasun Dep.

Nafarroako Ospitalegunea

Iruña

Mistoa

Funtzionarioa

68657

Osasun Dep.

Nafarroako Ospitalegunea

Iruña

Mistoa

Funtzionarioa

68782

Osasun Dep.

Nafarroako Ospitalegunea

Elkano

Mistoa

Funtzionarioa

70554

Osasun Dep.

Nafarroako Ospitalegunea

Iruña

Mistoa

Funtzionarioa

61339

Osasun Dep.

Osasun Mentala

Iruña

Mistoa

Funtzionarioa

61382

Osasun Dep.

Osasun Mentala

Iruña

Mistoa

Funtzionarioa

69365

Osasun Dep.

Osasun Mentala

Iruña

Mistoa

Funtzionarioa

4996

Kultura, Kirola eta Gazteria Dep.

“Larrabide Estadioko” Kirol. Tek.

Iruña

Mistoa

Funtzionarioa

X

Iragarkiaren kodea: F1904174

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa