(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Google
  • Facebook

Nire NAOrako sarrera

62. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 1a

  • 2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
    • 2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko 30 Gizarte Langile lanpostu huts
lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko

OINARRIAK

1.–Xedea.

1.1. Deialdiaren xedea da lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzea Gizarte Langile 30 lanpostu, eta hura honako arau hauek xedaturikoari jarraikiz gauzatuko da: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, Nafarroako Administrazio Publikoetako lanpostuak betetzeko Erregelamendua onesten duen azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretua eta deialdiaren oinarriak. Honako lanpostu hauek dira deialdiaren xede:

201.000-5 Harrera-Donibane

201.000-110 Autonomia-Milagrosa

201.000-12 Autonomia-Txantrea

201.000-111 EUAZ

201.000-21 Harrera-Buztintxuri/Alde Zaharra

201.000-113 Haurtzaroa-Arrotxapea

201.000-37 Haurtzaroa-Milagrosa/Iturrama

201.000-114 HNAL

201.000-39 Autonomia-Sanduzelai/Buztintxuri

201.000-115 HNAL

201.000-40 Babesa

201.000-116 Haurtzaroa-Ermitagaña/Mendillorri

201.000-70 Haurtzaroa-Alde Zaharra/Zabalgune

201.000-117 Autonomia babesa

201.000-73 Haurtzaroa-Txantrea

201.000-118 Harrera-Donibane

201.000-79 Harrera-Buztintxuri

201.000-119 Gizarteratze-Milagrosa

201.000-89 Gizarteratze-Sanduzelai/Buztintxuri

201.000-120 Harrera-Arrotxapea

201.000-90 Haurtzaroa-Sanduzelai/Buztintxuri

201.000-121 Gizarteratze-Milagrosa/Donibane

201.000-91 Haurtzaroa-Donibane/Etxabakoitz

201.000-122 Gizarteratze-Zabalgune/Etxabakoitz

201.000-92 Harrera-Etxabakoitz

201.000-129 Harrera-Txantrea/Sanduzelai

201.000-120 Harrera-Milagrosa

201.000-132 Etxebizitza

201.000-131 Gizarteratze eta Laneratze Lantaldea

105 Plaza Haur Eskolak

2.–Izangaien betekizunak.

Indarreko araudian xedatutakoaren arabera, lekuz aldatzeko lehiaketa honetan parte hartu ahal izateko, honako betekizun hauek bete behar dira, eskabideak aurkezteko epearen azken egunean eta esleitutako lanpostuaz jabetzeko orduan:

a) Iruñeko Udaleko edo haren erakunde autonomoetako langile finkoak izatea, jardunean, zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian.

b) B maila edo taldekoa izatea, Gizarte Langile lanpostuan.

Lehiaketa honetan parte hartzeak ez du ekarriko, inongo kasutan, parte hartu aurretik lehiatzaileek zuten araubide juridikoa aldatzea.

3.–Eskabidea aurkezteko epea eta tokia.

a) Deialdian parte hartzeko eskabideak Iruñeko Udaleko edozein Erregistrotan aurkeztu beharko dira, edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako bideetatik edozein erabiliz, hamabost egun naturaleko epean, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskabideak deialdi honetan argitaratutako ereduari lotuko zaizkio (I. eranskina), eta haietan izangaiek adierazi beharko dute baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko jarritako epea amaitzen den egunean.

b) Eskabidearekin batera, deialdi honetan ezarritako baremoaren arabera alegatzen diren merezimendu guztiak egiaztatzeko agiriak aurkeztu behar dira, behar bezala konpultsatuta. Horretatik salbu geratuko dira Iruñeko Udalean emandako zerbitzuen inguruko merezimenduak, horiek ofizioz egiaztatuko baititu Administrazio honek.

4.–Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

Eskaerak aurkezteko epea amaiturik, Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako zuzendariak onartuen eta baztertuen behin behineko zerrenda onetsiko du, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du.

Egun horretatik aitzina, baztertutako izangaiek bost egun naturaleko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta eskabidean egindako akatsak zuzentzeko, Udalaren edozein erregistrotan eskabidea aurkeztuta.

Ezarritako epean eskabiderik aurkezten ez bada, Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako zuzendariak lehiaketa bete gabe gelditu dela deklaratzen duen ebazpena emanen du. Ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.

Erreklamazioak egiteko epea amaitu eta haiek ebatzirik, Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako zuzendariak onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsiko du, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du.

Nafarroako Aldizkari Ofizialean behin betiko zerrenda argitaratzearekin batera hasiko da helegiteak jarri ahal izateko epea.

Izangaietan inor bazterturik ez bada, behin betiko zerrenda zuzenean onetsiko da, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko.

5.–Kalifikazio-epaimahaiaren osaera, eraketa eta jarduketa.

5.1. Epaimahaia honako kide hauek osatuko dute.

Epaimahaiburua: Jesús María Pascal Mendioroz, Iruñeko Udaleko Gizarte Ekintzako Alorreko Idazkari Teknikoa.

Epaimahaiburu ordezkoa: Ignacio Royo Ardoiz, Iruñeko Udaleko Letraduna.

Epaimahaikidea: Nelia Fernández García, Iruñeko Udaleko Langileen Batzordeko ordezkaria, Batzordeak berak izendatua.

Epaimahaikide ordezkoa: Jesús Mendinueta Lacunza, Iruñeko Udaleko Langileen Batzordeko ordezkaria, Batzordeak berak izendatua.

Epaimahaikide-idazkaria: Xabier Burgui Vergara, Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako eta Antolaketako Teknikaria.

Epaimahaikide-idazkari ordezkoa: Marta Martínez Llobet, Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako eta Antolaketako Teknikaria.

5.2. Epaimahaia onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratu ondoko bost eguneko epean eratuko da.

5.3. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, gutxienez kideen gehiengoa bildu gabe.

5.4. Epaimahai kalifikatzaileko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo deitzaileari hori jakinarazi, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean horretarako aurreikusiak dauden arrazoiak suertatzen badira.

Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errefusatzea, egoera horietako bat gertatzen bada.

5.5. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdi honetako oinarriak interpretatzeko eta aplikatzeko moduari buruz sor daitezkeen gorabehera guztiak.

Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza eska dezake probarako. Aipatu aholkulariak zein bere espezialitate teknikoetan bakarrik ariko dira, eta haietan oinarriturik bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6.–Merezimenduen balorazioa.

Epaimahaiak eginen du merezimenduen balorazioa, honako baremo honekin bat:

a) Administrazio publikoetan emandako zerbitzuak: gehienez 30 puntu.

b) Prestakuntza: gehienez 10 puntu.

Izangai bakoitzak aurreko bi ataletan alegatu eta frogaturiko merezimenduak II. eranskinean jasotako baremoari jarraikiz kalifikatu eta puntuatuko ditu epaimahaiak.

Merezimendu guztiak -Administrazio publikoetan egindako zerbitzuen ingurukoak barne- agiri bidez alegatu eta frogatu beharko ditu izangai bakoitzak lehiaketan parte hartzeko eskabidea aurkeztean, salbu eta Iruñeko Udalean egindako zerbitzuei dagozkien merituak, Administrazio honek ofizioz egiaztatuko baititu.

Epaimahaiak ezin izanen du inolaz ere kontuan hartu alegatu gabeko eta agirien bidez egiaztatu gabeko merezimendurik, ezta atal bakoitzerako aipatzen den gehieneko puntuazioa baino altuagorik eman ere.

Epaimahaiak azalpenak eta datu osagarriak eskatzen ahal ditu izangaiek alegatu eta egiaztatutako merezimenduen gainean.

Lehiaketaren elementu guztiak baloratu ostean, Epaimahaiak lehiakideen zerrenda igorriko dio Giza Baliabideetako zuzendariari, lortutako puntuazioaren arabera ordenaturik eta lehiaketaren atal guztietan osotara izangai bakoitzak lortu duen puntuazioa adierazita. Hori bidali baino lehenago, Epaimahaiak izangai guztien behin betiko puntuazioak argitaratuko ditu Udalaren webgunean (www.pamplona.es), eta 5 eguneko epea emanen du, webgunean argitaratzetik aurrera, interesdunek balorazio horri buruzko erreklamazioak egin ditzaten eta eskubidez komeni zaien guztia alega dezaten.

7.–Lanpostu hutsak hautatzea.

Aurkeztutako erreklamazioak ebatzitakoan, Epaimahai kalifikatzaileak Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako Alorreko zuzendariari igorriko dio izangaien zerrenda, lortutako puntuazioaren arabera ordenatuta espediente osoarekin batera. Giza Baliabideetako zuzendariak interesdunen eskaeren arabera esleituko ditu lanpostuak, betiere horiek lortu duten puntuazioarekin bat. Interesdunek Giza Baliabideetako zuzendariaren aurrean egin beharreko agerraldian aurkeztuko dizkiote lanpostuen eskaerak, horrek zehaztuko dituen egun, ordu eta tokian, Udalaren webgunean argitara emanen den hitzorduarekin bat. Ezarritako egunean eskaera egin ez duten lehiatzaileek beren eskubide guztiak galduko dituzte lehiaketaren xede diren lanpostuetan jarduteko, behar bezala arrazoitutako ezinbesteko kasuetan salbu. Behin lanpostu hutsak esleituta, Giza Baliabideetako zuzendariak dagozkion izendapenak eginen ditu, eta horiek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira.

8.–Izendapena eta lanpostuaz jabetzea.

Giza Baliabideetako Zuzendariak, ebazpen bidez, dagozkien lanpostuak esleituko dizkie lehiaketan puntuaziorik altuena lortu duten izangaiei, eta hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko du.

Izangaiek lehiaketan guztira lortzen dituzten puntuetan berdinketarik bada, administrazio publikoen zerbitzuan antzinatasunik handiena dutenen alde joko da. Berdinduta segituz gero, adinez zaharrena den lehiatzaileari emanen zaio lehentasuna.

Lehiatzaileek esleipenari buruzko ebazpena jakinarazi eta hamar egun naturaleko epean hartu beharko dute lanpostuen jabetza, non eta ebazpen horretan jabetza hartzeko beste data bat ezartzen ez den.

9.–Errekurtsoak.

Deialdi honen nahiz haren oinarrien eta hura aplikatzeko egintzen aurka, errekurtso hauetariko bat paratzen ahal da, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza zein organok egin eta horri zuzendua, hilabeteko epean, egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik aitzina.

Epaimahai kalifikatzailearen egintzen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, Giza Baliabideetako Zuzendariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik aitzina.

Udalaren webgunean argitaratuko dira hala jarritako errekurtsoak nola haien gainean emandako ebazpenak, hautapen-prozesu honetako interesdunei jakinarazpena egiteko.

Iruñean, 2019ko martxoaren 18an.–Iñigo Anaut Peña, Giza Baliabideetako Zuzendaria.

I. ERANSKINA

Eskabidea (PDF).

II. ERANSKINA

Merezimenduen baremoa

a) atala. Administrazio publikoetan emandako zerbitzuak.

Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak baloratzeko, urte bakoitzeko puntu bat emanen zaio deialdia argitaratzen den egunera bitarte aintzat hartutako antzinatasunari.

Oharrak:

1. Urteen kopurua osoa ez bada, zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa esleituko zaio.

2. Lanaldi partzialean emandako zerbitzuen kasuan, behar den zatia deskontatuko da.

3. Ez dira baloratuko deialdia argitaratu ondoren egindako zerbitzuak.

4. a) atal honi dagokion puntuazioa gehienez ere 30 puntukoa izanen da.

b) atala. Prestakuntza.

1) Erakunde edo zentro publikoek eta unibertsitateek antolatutako prestakuntza-ekintzetan parte hartzea: 0,10 puntu kreditu akademiko edo horren baliokide bakoitzeko (10 ikastordu), eta gehienez ere 8 puntu.

Oharrak:

1. Baloratu beharreko prestakuntza-ekintzetan, ikastorduen zatikiak hainbanatuko dira.

2. Ikastorduen kopurua agertzen ez duten ziurtagiriei kreditu bateko balorazioa emanen zaie.

3. Ikasturte bateko iraupena frogatzen duten ziurtagiriei 12 kredituko balorazioa emanen zaie.

4. Puntuazio bera baliatuko da baloratzeko erakunde antolatzaileez bezainbatean ezarritako baldintzak bete ez baina Administrazioak aginduta edo haren oniritziarekin eginak diren prestakuntza-ekintzetan parte hartu izana, halako prestakuntza-ekintzatzat joko direlarik espresuki sindikatuek antolatutakoak Administrazio Publikoetako Etengabeko Prestakuntzarako Itunen barruan.

5. Atal honetan ez dira baloratuko titulu akademiko bat eskuratzeko ikasketak, ez unibertsitatekoak ezta unibertsitatez bestekoak ere.

2) Biltzar edo jardunaldietan txostenak edo komunikazioak aurkeztea, beka edo sariren bat jaso duten zientzia- edo ikerketa-lanak egitea aldizkari espezializatuetan lanak argitaratzea: puntu bat gehienez ere, epaimahaiak baloratu beharrekoa, kontuan hartuz lana edo jarduera pertsona bakar batek egina den edo taldekoa, eta biltzarra edo argitalpena zer esparrutakoa den (tokikoa, eskualdekoa, naziokoa edo nazioartekoa).

3) Sektore publikoan prestakuntza saioak antolatzea edota halakoetan irakasle jardutea: gehienez ere puntu bat, epaimahaiak baloratu beharrekoa, haien iraupenaren arabera.

Oharrak, b) atal osorako:

1. Atal honetan soilik baloratuko dira deialdi honen xedea diren lanpostuekin zuzeneko zerikusia duten merezimenduak.

2. b) atal honi dagokion puntuazioa 10 puntukoa izanen da gehienez ere.

Iragarkiaren kodea: L1903878

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa