(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Google
  • Facebook

Nire NAOrako sarrera

32. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 15a

  • 2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
    • 2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Laburpena, banakako gizarte laguntzen deialdiarena, ordezko garraiobide egokitua emateko, taxi-bonuen bidez, garraio kolektiboetan sartzeko arazo larriak dituzten pertsonei, 2019an

Oharra: testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identifikazioa): 436523.

Deialdi honen xedea da desgaitasuna izan eta garraio kolektiboak erabiltzeko arazoak dituzten pertsonendako banakako laguntzak arautzea, garraiobide egokitu bat (taxia) erabil dezaten, taxi-bonuen bidez. Garraio publikorako erabiltzen diren ibilgailuetan irisgarritasuna garatzeak baldintzatuko du beti deialdi hau.

Laguntza hauen xedea da hirian joan-etorriak egiten laguntzea mugitzeko arazoak dituztenei, bizitza beregaina izan dezaten eta, ondorioz, gainerako herritarrek dituzten eskubide berberak baldintza berberetan balia ditzaten.

Laguntza ekonomiko hau borondatezkoa eta berezia da eta ezin da aurrekaritzat hartu. Dirulaguntza bezala hartuko da legez.

–Kudeaketa eta prozedura:

Taxi-bonuaren aplikazioari dagokionez, programa kudeatuko da Antsoaingo Udalaren eta Nafarroako Urritu Fisikoen Koordinaziorako Elkartearen (ACODIFNA) arteko hitzarmen bidez.

Antsoaingo Udalak ACODIFNAri ordainduko dio banakako gizarte laguntzak emateko urteko dirulaguntza.

ACODIFNAk konpromisoa hartzen du programa hau bere osotasunean kudeatzeko. Ondorioz, kontu korrontea irekiko du banku entitate batean, batetik, bertan sartzeko Udalak banakako gizarte laguntzak emateko bideratzen duen dirulaguntzen zenbatekoa eta erabiltzaileen ekarpenak eta, bestetik, taxilariei erabilitako taxi-bonua ordaintzeko, automatikoki, kontu korronte hori baliatuz, horrek kudeaketa arintzea ahalbidetuko baitu.

–Eskaerak aurkezteko epea eta lekua:

Eskaerak eskatzaileak sinatutako eskabidean aurkeztuko dira; horretarako, deialdi honi erantsitako eredu normalizatua erabiliko da.

Eskaerak aurkezteko epea deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasi eta 2019ko urriaren 11n bukatuko da, eta ezin izanen da luzatu.

Diru-laguntzak emanen dira onuradun izateko baldintzak betetzen dituzten eskabideak aurkeztu ahala, baldin eta aurrekontuan diru-izendapenik bada.

Eskaerak ez baditu betetzen deialdian ezarritako betekizunak, eskatzaileari eskatuko zaio gehienez ere hamar egun balioduneko epe luzaezinean zuzendu dezala, eta ohartaraziko zaio hala egin ezean eskaeran atzera egin duela ulertuko dela. Betiere, aurretik ebazpena emanen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 73.3 artikuluak ezarritakoarekin bat.

Eskaera aurkeztean baimena ematen zaio Antsoaingo Udalari, bidezkotzat jotzen dituen jarduketen bitartez egiaztatzeko eskatzaileek emandako informazioa zuzena den, ea eskatutako baldintzak betetzen diren eta onuradunak laguntza jasotzeagatik dituen betebeharrak betetzen dituen.

Eskaerak aurkeztuko dira Antsoaingo Udaleko Erregistro Orokorrean edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan aipatzen diren gainerako erregistroetan.

Antsoainen, 2019ko urtarrilaren 24an.–Alkatea, Ander Oroz Casimiro.

Iragarkiaren kodea: L1901167

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa