(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Technorati
  • Google
  • Facebook
  • Yahoo

Nire NAOrako sarrera

236. ALDIZKARIA - 2017ko abenduaren 12a

  • 2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
    • 2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BAZTAN

Deialdia, etxez etxeko laguntza zerbitzuan aritzeko familia langileen lan-poltsa sortzeko

1.–Arau orokorrak, etxez etxeko laguntza zerbitzuan aritzeko familia langileen lan-poltsa sortzeko.

1.1. Deialdi honen xedea da familia langileen lan-poltsa sortzea, Baztango Udalaren etxez etxeko laguntza zerbitzuan aritzeko. Hautapen prozesua gainditzen dutenen zerrenda eginen da, eta hura erabili ahal izanen du Baztango Udalak behin-behineko langileak kontratatzeko orduan, puntuazio-ordenari zorrotz jarraikiz.

1.2. Deialdi honen ondorioz izendatzen direnek administrazio-kontratudun izaera izanen dute, Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean afiliatuko eta bertan alta emanen zaie.

1.3. Lanpostuek E mailari dagozkion ordainsariak izanen dituzte.

1.4. Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da, eta administrazio organo eskudunak noiznahi aldatzen ahalko du.

2.–Eginkizunak.

2.1. Baztango Udalaren Gizarte Zerbitzuko etxez etxeko laguntza zerbitzua jasotzen dutenak zaintzea, etxean bertan.

2.2. Osasun arloan: laguntza gisako osasun sostengua: jarrera aldaketak, errezetaturiko botikak kontrolatu eta ematea, paseotxoak ematen laguntzea, medikuen kontsultetara eramatea, errezetak eskatzea.

2.3. Higiene pertsonala: bainugelan, oinak eta eskuak zaintzea, ilearen higienea, jantzien itxura eta higienea zaintzea, ohea txukun mantentzea.

2.4. Etxeko kontuetan: etxebizitza garbitzea; arropa garbitu, konpondu eta lisatzea; erosketak egitea; janariak prestatzea eta horiek egiten laguntzea.

2.5. Norberarenak: higiene eta garbiketa pertsonala; etxean ibiltzen laguntzea; etxea egokitzeko bideak eta laguntza teknikoak ematea; errezetak eta agiriak kudeatzea; bisita terapeutikoetara eta elkarbizitzako jardueretara laguntzea.

2.6. Udalak agintzen dion beste edozein, betiere lanpostuarekin ikusteko badu.

3.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.

3.1. Honako oposizio honetan onartuak ahal izateko, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean, izangaiek ondoko baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Espainiarra izatea edo Europar Batasuneko estaturen batekoa edo, Europako Erkidegoak sinatu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen duen estaturen batekoa.

b) Adin nagusikoa izatea eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean.

c) Honako titulu hauetako bat izatea:

Etxean edo erakundeetan laguntza soziosanitarioa emateko lanbide ziurtagiria.

Menpekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egiteko teknikaria (erdi maila).

Laguntza soziosanitarioko teknikaria (erdi maila).

Erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikaria (erdi maila).

d) Euskaraz jakitea (C1/EGA edo baliokidea hitz egiteko, eta B2 idazteko). Titulurik aurkezten ez duten hautagaiek jakite proba gainditu beharko dute.

e) Bete behar dituen eginkizunetan aritzeko adinako gaitasun fisikoa eta psikikoa izatea.

f) Eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua edo gabetua ez izatea, eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik berezia ez izatea.

g) Gidabaimena izatea, B1 motakoa bederen, baita ibilgailua ere.

4.–Eskabideak.

4.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Baztango Udaleko erregistro orokorrean aurkeztu beharko dira, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako edozein erregistro eta bulegotan. Horretarako, 30 egun naturaleko epea izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskabideak aurkezteko jarritako epea luzaezina da.

Eskabidea 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako erregistro eta bulegotan aurkeztuz gero, eskabidearen fotokopia igorri beharko dio eskatzaileak Baztango Udalari, posta elektroniko bidez (baztan@baztan.eus helbidera) edo fax bidez (948452269 zenbakira). Eskabideak zigilua eraman behar du, hura jaso duen erregistro edo bulegoarena, eta eskariak aurkezteko ezarritako epean igorri behar da.

4.2. Aipatu eskabideak deialdian argitaratzen den ereduari lotuko zaizkio eta ondoko dokumentazio hau erantsiko zaie:

a) Nortasun Agiri Nazionalaren edo pasaportearen fotokopia konpultsatua.

b) Deialdi honen 3.1 atalean eskatzen diren baldintzen jabe dela frogatzen duten agirien fotokopia konpultsatua.

c) Lehiaketan baloratzen ahal diren merezimenduen fotokopia konpultsatuak.

Izangaiarekin harremanetan jarri behar izatekotan, horrek emandako helbide elektronikora joko du Udalak.

4.3. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, alkateak ebazpena emanen du onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta iragarki-taulan eta Udalaren web-orrian argitaratzeko aginduko du.

4.4. Onartuen eta eta baztertuen behin-behineko zerrenda argitaratu eta ondoko 5 egun baliodunean, izangai baztertuek erreklamazioak aurkezten ahalko dituzte eta, akatsik egin badute, zuzendu.

4.5. Erreklamazioak egiteko epea burutu eta haiek ebatzitakoan, alkateak onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsiko du, eta Udaleko iragarki-taulan eta web-orrian argitaratzeko aginduko du.

Euskara: deialdi honetako 2.1.e) oinarrian eskatutako baldintza egiaztatzen ez duten izangaientzat bakarrik. Idatzizko proba eta ahozkoa eginen dituzte, horien bidez jakiteko gai diren ala ez deialdian eskatzen den ezagutza mailan. Proba horiek bukatutakoan, “gai” kalifikazioa lortzen dutenak oposizioko probak egitera pasako dira.

Izen-emateen epea bukatutakoan, euskara proba egiteko eguna eta ordua iragarriko dira Baztango Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian.

5.–Kalifikazio epaimahaia.

5.1. Hauexek izanen dira kalifikazio epaimahaiko kideak:

Mahaiburua: Joseba Otondo Bikondoa, Baztango Udaleko alkatea.

Ordezkoa: Mikel Ortega Arraztoa, Baztango Udaleko lehen alkateordea.

Mahaikidea: Edurne Anzizar Ibarra, Malerrekako Mankomunitateko gizarte-langilea.

Ordezkoa: Begoña Alberro Echandi, Malerrekako Mankomunitateko gizarte-langilea.

Mahaikidea: Arantxa Escudero Apecechea, Malerrekako etxez etxeko familia langilea.

Ordezkoa: Nati Baleztena Santesteban, Malerrekako etxez etxeko familia langilea.

Mahaikidea: Laura Andresena Zubigarai, Baztango Udaleko langileen ordezkaritza organoak izendatua.

Ordezkoa: Baztango Udaleko langileen ordezkaritza organoak izendatu beharreko kidea, maila berekoa edo, bestela, goragokoa.

Idazkaria: Baztango Udalekoa edo legez haren ordezkoa dena.

5.2. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta aritu ere, kideen gehiengo osoa bertan izan gabe.

5.3. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarriak interpretatu eta aplikatzeko moduari buruz sor daitezkeen gorabehera guztiak.

6.–Lehiaketa nola eginen den.

6.1. Lehiaketaldiak gehienez ere 20 puntuko balorazioa izanen du, honela banaturik:

a) Administrazio publiko batean egindako lanarengatik, baldin eta toki entitate bateko etxez etxeko laguntza zerbitzuan familia langile gisa izan bada: 2 puntu urte bakoitzeko, eta gehienez ere 8 puntu. Zatiki bakoitzeko, haren ehunekoa.

b) Familia langile edo antzeko gisa gainerako administrazio publikoetan edo enpresa publiko nahiz pribatuan egindako lanarengatik: puntu bat urte bakoitzeko, eta gehienez ere 6 puntu. Zatiki bakoitzeko, haren ehunekoa.

c) Ikastaro bakoitzagatik, haren edukiak lanpostuarekin zuzenean ikusteko badu eta gehienekoa 6 puntu izanik:

c.1) 20 ordu baino gutxiagoko ikastaroak: 0,25 puntu.

c.2) 20 ordu eta hortik goiti, 40 ordura gabe: 0,5 puntu.

c.3) 40 ordu eta hortik goiti, 100 ordura gabe: puntu bat.

c.4) 100 ordu eta hortik goiti: 1,5 puntu.

6.2. Lehiaketaldian aurkezten diren dokumentu guztiek jatorrizkoak edo kopia konpultsatuak izan beharko dute.

7.–Oposizioa nola eginen den.

7.1. Ariketa guztietan dei bakarra izanen da. Haietara, izangai guztiek Nortasun Agiri Nazionala edo legez baliokidea den agiriren bat aldean dutela azaldu beharko dute, eta eskatuz gero erakutsi; bestela, kanporatuak izanen dira. Epaimahaiak ariketak egiteko gehieneko denbora ezarriko du proba bakoitza hasi aitzin. Orobat, ariketa guztiak plika sistemaren bidez eginen dira.

7.2. Probetako gehieneko balorazioa 80 puntukoa izanen da. Kanporaturik geldituko dira ariketa bakoitzean hari esleitutako puntuazioaren erdia eskuratzen ez dutenak. Ariketa hauek izanen ditu oposizioak:

Lehen ariketa.–Teorikoa, II. eranskineko gaiez zenbait galdera labur edo test motakoak erantzun beharko dira, idatziz, gehienez ere bi ordutan. Proba honetan gehienez ere 40 puntu emanen dira, eta proba gainditzeko gutxienez ere 20 puntu erdietsi behar dira.

Bigarren ariketa.–Ariketa honetan familia langilearen egitekoei dagozkien ezagutzak eta gaitasunak baloratuko dira, lanarekin zuzenean ikusteko duen kasu praktiko baten bidez. Proba honetan gehienez ere 40 puntu emanen dira, eta proba gainditzeko gutxienez ere 20 puntu erdietsi behar dira.

7.4. Oposizioko probetan pliken sistema erabiliko da.

7.5. Ezin izanen da aldean eraman kontsultako inolako materialik ariketa bakar batean ere.

8.–Epaimahaiaren proposamena.

8.1. Azken ariketaren kalifikazioa egin ondoren, epaimahaiak Baztango Udalaren iragarki-taulan argitaratuko du gainditu dutenen zerrenda. Puntuazio ordenaren araberako zerrenda eginen da, izangai bakoitzak ariketetan lortutako puntuazioak batuz, altuena lortu duena lehenengoa izanik.

8.2. Epaimahaiak hautapen prozesuaren emaitzak argitaratu eta gero, Baztango Udaleko alkateak, ebazpen bidez, egintzat emanen du lan-poltsa, puntuazio ordenaren araberakoa.

9.–Aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak kudeatzeko arauak.

Deitzea:

1. Izangaien kontratazioa, orokorrean, zerbitzuaren beharren arabera aitzinetik banan-banan dei eginda gauzatuko da.

2. Izangaiek harremanetarako telefonoa eta posta helbidea eman beharko dituzte, horiek lokalizatu ahal izateko, eta beti eguneraturik izan beharko dituzte.

Zerrendan duten lehentasun ordenaren arabera dei eginen zaie izangaiei.

Gainditzen dutenen zerrenda agortzen bada, eta beste zerrenda bat egiteko probetarako deialdia egin arte, proba teorikoa baino gainditu ez dutenei deitu ahalko zaie, lortutako puntuazioaren hurrenkeran.

Izangaia lokalizatzeko bi saiakera eginen dira telefonoz, eta dei horien frogak jasoko dira, alegia, eguna, ordua eta inguruabarrak. Harremanetan jartzeko telefonoz bidezko lehenbiziko saiakerarekin batera, posta elektroniko bat bidaliko da izangaiak emandako helbide elektronikora. Erantzunik ez bada mezu elektroniko hori bidaltzen denetik 16 ordura, eta telefonoz hitz egiterik ere ez bada, zerrendako hurrengoari deituko zaio.

Dei bakoitzaren idatzizko oharra eginen da, gorabeherak, eguna eta ordua aipaturik.

Izangai batekin harremanetan jartzerik ez bada, zerrendan hurrengoa denari deituko zaio, harik eta eskaintzen diren lanpostu guztiak bete arte.

Harremanetan jartzerik izan ez duten izangaiek zerrendan zuten postuari eutsiko diote.

3. Deietarako orokorrean ezarritakoa deusetan ukitu gabe, izangai bat aldi baterako kontratu bat dela bide, lanean ari edo aritu denean eta, kontratua bukatu eta hurrengo hilabetean Udalean lanpostu berdina bete behar baldin bada, Administrazioak izangai horri eskainiko dio kontratua, betiere dei egiten zaionean zerrendan libre baldin badago.

4. Kontratudun batek uko egiten ahalko dio kontratuari iraupen luzeko beste bat hartzeko, baldin eta haren zerrendaren esparrukoa bada eta hari badagokio ordenaren arabera.

Uko egiteak:

1. Izangairen batek uko egiten badio eskaini zaion lanpostuari, zerrendaren bukaerara pasako da, ondoko egoera batean dagoela frogatu ezean:

1.–Indarrean dagoen izendapen, kontratu administratibo edo lan kontratu batengatik horretara behartua egotea.

2.–Aldi baterako ezintasun egoeran izatea edo umea izateagatik edo adoptatzeagatik lizentzia izatea.

3.–3 urte baino gutxiagoko semea edo alaba, norberak izana nahiz adoptatua, zaindu beharrean egotea.

4.–Zaindu behar badu bigarren gradura arteko odol edo ezkontza bidezko ahaide bat, adina, istripua edo eritasuna dela-kausa bere burua ezin gobernatu duena.

5.–Izangaia ezkondu berria bada edo, Bikote Egonkorren Berdintasun Juridikoari buruzko uztailaren 3ko 6/2000 Legearen arabera, balio bereko egoeran sartu berria, hori gertatu ondoko edo gertatu aitzineko hamabost egun naturaletan uko eginez gero lanpostuari.

2. Aurreko idatz-zatian adierazitako egoeretako batean dauden izangaiek hilabeteko epea izanen dute, uko egiten dioten lanpostua eskaintzen zaien egunetik, agiri bidez eta behar bezala justifikatzeko. Hala bada, zerrendan zuten toki berean jarraituko dute.

3. Artikulu honetako lehenengo idatz-zatian aipatutako kasu guztietan izangaiek jakinaraziko dute noiz dauden berriz zerbitzurako prest. Horretarako, uko egitea ekarri zuen egoera noiz bukatu den adierazten duten agiriak aurkeztuko dituzte. Jakinarazpen hori egin arte, ez zaie lanposturik eskainiko.

Baztertzeak.

Izangaiak honako kasuetan geratuko dira deia ekarri duen zerrendatik kanpo:

a) Eskainitako lanpostuari arrazoirik gabe uko egitea.

b) Sinatutako kontratuari uko egitea.

c) Deia eginda lanpostua onartu ondotik, kontratua ez sinatzea.

10.–Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka nahiz bere oinarrien eta aplikazio egintzen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke: administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusian dagokion Salari zuzendua, errekurritutako egintza jakinarazi nahiz argitara eman eta bi hilabeteko epean, eta, aukeran, gora jotzekoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, errekurritutako egintza jakinarazi edo argitara eman ondoko hilabetearen barrenean.

Baztanen, 2017ko azaroaren 14an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua (PDFa).

II. ERANSKINA

Gaitegia

1.–15/2006 Foru Legea, abenduaren 14koa, Nafarroako Gizarte Zerbitzuei buruzkoa.

2.–39/2006 Legea, abenduaren 14koa, Mendekotasun egoeran dauden pertsonen autonomia sustatzeko eta laguntza ematekoa.

3.–Beren buruaz baliatzeko zailtasuna duten pertsonei laguntzeko programa, oinarrizko gizarte zerbitzuen ingurumarian. Etxeko laguntza zerbitzua. Definizioa. Hartzaileak. Etxeko laguntza zerbitzua zer egoeratan behar den.

4.–Familia langilea etxez etxeko laguntza zerbitzuan. Lanaren egitekoak eta ezaugarriak. Etika profesionala gizarte zerbitzu oinarrizkoen barruan.

5.–Hirugarren adina. Ezaugarriak eta premia nagusiak. Etxez etxeko laguntza zerbitzuaren ardurapeko egoerak.

6.–Ohitura osasungarriak, nutrizioa eta elikadura, soinketa eta loa. Istripuen prebentzioa. Lehen sorospenak. Norberaren higienea eta etxebizitzaren garbitasuna. Laguntza teknikoak honako zeregin hauetarako: zainketa pertsonalak, mugikortasuna, elikadura eta etxearen moldatzea.

7.–Desgaitasun fisiko eta psikikoak. Ezaugarriak eta premia nagusiak. Etxez etxeko laguntza zerbitzuaren ardurapeko egoerak.

Iragarkiaren kodea: L1713416

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa