(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Technorati
  • Google
  • Facebook
  • Yahoo

Nire NAOrako sarrera

124. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 28a

  • 2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
    • 2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BAZTAN

Deialdia, izangai-zerrenda bat hautaproben bitartez osatzeko euskara ezagupena duen klarinete eta haizezko talde instrumentalaren irakasle lanpostuan aldi baterako kontratu bidez aritze aldera, Baztango udaleko musika eskolan gertatzen ahal diren beharrak asetzeari begira

OINARRIAK

Lehena.

Deialdia iragartzen da izangai-zerrenda bat hautaproben bitartez osatzeko, euskara ezagupena duen klarinete eta haizezko talde instrumentalaren irakasle lanpostuan aritzeko, Baztango Udalean unean-unean gertatzen ahal diren beharrak asetzeari begira. Hizkuntza eskakizuna C1 maila izanen da.

Bigarrena.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.

2.1. Izangaiek, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Europar Batasuneko edozein estatuko herritarra izatea, edo Europar Batasunak sinatu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunak direla medio langileen zirkulazio librea aplikagarria duen eremuko estatu batekoa.

Europar Batasuneko edozein estatuko edo aipatu nazioarteko itunak sinatutako beste estatuetako herritarren ezkontideek ere parte har dezakete, zuzenbidez bereizita ez badaude, eta orobat beren ondorengoek eta ezkontideenek –zuzenbidez bereizita ez badaude–, hogeita bat urtetik beherakoak badira, edo adin horretatik gorakoak izanda haien kargura bizi badira.

b) Adinez nagusia izatea eta nahitaezko erretiroa hartzeko ezarritako adina gainditua ez izatea.

c) 1966ko planeko erdi-mailako titulua izatea, LOGSEko musika-tresnako goi-mailako titulua izatea (klarinetekoa) edo horren baliokidea edukitzea, edo halakoa erdiesteko maneran egotea eskabideak aurkezteko epea amaitzean.

d) Atzerrian eskuratutako titulazioen kasuan, horien homologazio-egiazagiria eduki beharko dute.

e) Behar besteko gaitasun fisiko eta psikikoa izatea, bete behar dituen eginkizunetan aritzeko.

f) Eginkizun publikoetan aritzeko desgaitu edo gabeturik ez egotea, ezta inongo Administrazio Publikoren zerbitzutik bereizita ere. Nazionalitate espainiarra ez duten izangaiek zinpeko aitorpen bat aurkeztu beharko dute edo hitz eman adieraziz ez dutela beren estatuan Funtzio Publikoan sartzea galarazten dien diziplina-zehapen edo kondena penalik.

g) Euskaraz jakitea, eta hori hauetakoren baten bidez egiaztatzea: EGA titulua, Hizkuntza Eskola Ofizialeko Gaitasun Agiri baliokidea edo ofizialki baliokidetzat aitortutako titulua; edo eskatutako ezagutza (deialdi honetako 1.1 arauan adierazitako C1 hizkuntza eskakizuna) egiaztatzeko proba egitea. Nafarroako Administrazio Publikoetan Euskararen Erabilera Arautzen duen otsailaren 10ko 29/2003 Foru Dekretuak xedatutakoaren arabera, hizkuntza-jakintza egiaztatzeko, izangaiek proba bat egin beharko dute oposizioaren ariketekin hasi baino lehen. Hizkuntza Eskolako Gaitasun Agiria, EGA edo horien baliokidea dutenek ez dute proba egin beharko, eta, horretarako, titulua edo haren kopia konpultsatua aurkeztu beharko dute deialdian parte hartzeko eskaria aurkeztean.

2.2. Izangaiek behar diren agiriak aurkeztuta eta eskabideak aurkezteko unean egiaztatu beharko dute oinarri hauetako 2.1. c) eta 2.1. d) ataletan eskatzen diren titulazio-baldintzak betetzen dituztela.

2.3. Izangaiek aurreko baldintza guztiak bete beharko dituzte, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean ez ezik, hala dei egiten zaienean nola kontratazio-aldian ere.

Hirugarrena.–Eskabideak.

3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea 15 egun naturalekoa izanen da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

3.2. Deialdian parte hartzeko eskabideak Baztango Udalaren Erregistroan aurkeztu beharko dira edo Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan aipatzen diren bideetako edozein erabiliz.

Eskabideak I. eranskinean jasotako ereduari lotuko zaizkio. Eredu hori eskuragarri egonen da Baztango Udalaren bulegoetan (Foruen Plaza, z/g, 1. solairua) edo Udalaren www.baztan.eus webgunean. Parte hartzeko eskabidean, izangaiek adierazi beharko dute eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

Eskabidearekin batera, izangaiek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte, betiere ezertan galarazi gabe kontratatuak izateko deituak direnean jatorrizko dokumentuak edo fotokopia konpultsatuak edo legeekin bat kautotuak aurkezteko beharra:

–Nortasun Agiri Nazionala edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna egiaztatzen duen agiriaren fotokopia, eta behar izatera, deialdiaren 2.1.a) oinarrian eskatutako nazionalitate- eta ahaidetasun-baldintzei buruzko agiriarenak.

–1966ko planeko erdi-mailako titulua, LOGSEko musika-tresnako goi-mailako titulua (klarinetekoa) edo baliokidea.

–Euskara titulua.

–Lehiaketaldian izangaiak baliatu nahi dituen merezimenduen jatorrizko egiaztagiriak. Modu horretan egiaztatu ezin diren alderdiak badira, tituluen, ziurtagirien edo balioesteko aurkezten dituen bertzelakoen kopia egiaztatua edo fotokopia (jatorrizkoarekin batera aurkeztuko da konpultsatzeko).

Aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan salbu, aipatutako agiri horiek aurkezten ez dituztenak ez dira deialdian onartuak izanen, eta ordura arteko egintza guztiak baliorik gabe geldituko dira, haien eskabidearen faltsukeria dela-eta legokiekeen erantzunbeharra ezertan galarazi gabe.

3.3. Desgaitasun bat aitortuta duten izangaiek hori frogatzeko agiria –organo eskudunak emana– aurkeztu beharko dute eskabidearekin batera. Halaber, denboraren eta baliabideen aldetik behar dituzten egokitzapenak eskatu ahalko dituzte –beharrezkotzat joz gero–, eskabidean bertan adierazita, eta, horrez gain, aparteko orri batean azaldu zer-nolako desgaitasuna duten eta eskatutako egokitzapenak.

Laugarrena.–Izangaien onarpena. Behin-behineko zerrenda eta behin betikoa.

Behin eskabideak aurkezteko epea amaituta, organo eskudunak onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko du, eta zerrenda ikusgai paratuko da Baztango Udalaren www.baztan.eus webgunean eta Udalaren iragarki-taulan (Udaletxearen behealdean).

Egun horretatik aitzina, baztertutako izangaiek hiru egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta eskabidean egindako akatsak zuzentzeko, Udalaren edozein erregistrotan eskabidea aurkeztuta.

Behin erreklamazioak aurkezteko epea bukaturik eta erreklamazioak ebatzita, organu eskudunak onetsiko du izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda (baztertuen kasuan, bazterketaren zergatia), eta agindua emanen du ikusgai paratzeko Udalaren webgunean eta iragarki-taulan. Zerrendekin batera, deialdi honetan aurreikusitako lehenengo hautaproba egiteko eguna eta tokia ere emanen dira argitara.

Izangaietan inor bazterturik ez bada, behin betiko zerrenda zuzenean onetsiko da eta Baztango Udalaren webgunean nahiz iragarki-taulan argitaratuko da, hautaproba egiteko egunarekin eta tokiarekin batera.

Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi izangaiei aitortzen zaienik deialdietan eskatutako baldintzak betetzen dituztela. Izangaiek aurkeztu behar duten dokumentazioa –edo Administrazioak jasotakoa– aztertzean ondorioztatzen bada eskatutako baldintzaren bat ez dutela betetzen, interesdunek deialdietan parte hartzeagatik bereganatutako eskubide guztiak galduko dituzte.

Bosgarrena.–Kalifikazio-epaimahaia.

5.1. Epaimahaia honako kide hauek osatuko dute:

Epaimahaiburua: Mikel Ortega Arraztoa, Baztango Udaleko alkateordea.

Epaimahaikidea: Baztango Udaleko langileen ordezkari bat, batzordeak berak izendatua.

Epaimahaikidea: Jeanne Quertier Munarriz, Baztango Musika Eskolako zuzendaria.

Epaimahaikidea: Rosa M.ª Sanchez, Baztango Musika Eskolako irakaslea.

Epaimahaikide/idazkaria: Udalekoa.

5.2. Epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, Herri Sektorearen Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean horretarako aurreikusiak dauden arrazoiak suertatzen badira.

Izangaiek, halaber, zilegi izanen dute epaimahaikideak errefusatzea, halako inguruabar horietako bat gertatzen bada.

Epaimahaiaren osaera aldatzen bada, epaimahaikideek parte ez hartzeko edota haiek errefusatzeko legez ezarritako kasuak direla eta, jendaurrean emanen da horren berri izangai onartu eta baztertuen zerrendekin batera.

5.3. Epaimahaia hautaprobak hasi baino lehen eratuko da.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa bildu gabe.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzerakoan sor daitezkeen afera guztiak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza eska dezake probarako. Aholkulari horiek haien espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta horiexetan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

Seigarrena.–Hautaproben nondik norakoak eta balorazioa.

6.1. Oposizio-lehiaketa bi fasetan eginen da; lehenbizi, lehiaketaldia izanen da eta gero oposizioaldia, oinarri hauetan adierazten den bezala.

6.2. Lehiaketaldia.

6.2.1. Lehiaketaldian, gehienez, 30 puntu lortuko dira.

6.2.2. Aurkeztutako merezimenduak honako baremo honen arabera puntuatuko dira.

a) Aurretiko irakaskuntza-esperientzia.

a.1) Musika Eskoletan eta Kontserbatorioetan musika-irakasle gisa emandako ikasturte oso bakoitzarengatik, baldin eta eskuratu nahi duen lanpostuari badagozkio: 2,25 puntu.

Ikasturte zatietan, 0,22 puntu emanen dira hilabete bakoitzeko, ikasturteak 10 hilabete dituela baloratuta.

a.2) Araututako irakaskuntzako bertzelako ikastetxeetan klarinete irakasle gisa eman duen ikasturte bakoitzarengatik: 1,5 puntu.

Ikasturte zatietan, 0,15 puntu emanen dira hilabete bakoitzeko, ikasturteak 10 hilabete dituela baloratuta.

Egiaztagiriak: honako hauetako baten fotokopia konpultsatua: titulu administratiboa, izendapena, kontratua edo dagokion ikastetxeko idazkariak egindako ziurtagiria, non ikastetxeko Zuzendariaren onespena eta ikasgaiaren izena eta emandako zerbitzuetako iraupena agertzen baitira. Atal honetarako, irailaren 1etik ekainaren 30era bitarteko aldia hartuko da ikasturte osotzat. Puntuak ezin izanen dira metatu zerbitzuak aldi berean ikastetxe batean baino gehiagotan eman badira.

Atal honetako gehienezko puntuazioa 15 puntu dira.

b) Merezimendu akademikoak.

b.1) Lehiaketan parte hartzeko eskatzen denaz bertzelako goi-mailako musika titulazio bakoitzarengatik: 1,5 puntu.

b.2) Lehiaketan parte hartzeko eskatzen den titulazioan sari berezia eskuratzeagatik: 0,5 puntu.

b.3) Unibertsitate batek emandako gaitasun pedagogikoaren ziurtagiriarengatik: 1 puntu.

Egiaztagiriak: lehiakideak aurkeztutako merezimenduen ziurtagirien fotokopia konpultsatua, organo eskudunak emana.

Gehienez ere, 6 puntu emanen dira.

c) Prestakuntza.

c.1) Gainditutako prestakuntza –edo hobekuntza– ikastaro bakoitzarengatik, baldin eta Hezkuntza Administrazioek edo Unibertsitateek deituak badira eta aukeratu den espezialitatearekin lotuta badaude:

–30 ordu baino gehiagokoak: 0,25 puntu.

–100 ordu baino gehiagokoak: 1 puntu:

Gehienez ere, 5 puntu emanen dira.

d) Bertzelako merezimenduak.

Bertze batzuk: kontzertuak, argitalpenak.

Epaimahai ebaluatzaileak balioetsiko ditu, gehienez ere 4 puntu emanez.

6.2.3. Epaimahaiak noiznahi eskatzen ahalko ditu lehiakideek alegatutako merezimenduei buruzko argibideak eta datu osagarriak.

Epaimahaiak bere iritziaren arabera balioetsiko ditu aurkeztutako merezimenduak, baina modu arrazoituan, kasuan-kasuan eta aurreko ataletako bakoitzerako, baina behin ere ezin izanen dira kontuan hartu alegatu edo dokumentuen bidez egiaztatu ez diren merezimenduak.

6.2.4. Lehiaketaldiaren akabailan, izangai bakoitzak lortutako puntuazioa argitaratuko da, iragarki-taulan eta webgunean.

6.3. Oposizioaldia.

6.3.1. Oposizioak honako ariketa hauek izanen ditu (euskaraz eta/edo gaztelaniaz eginen dira):

a) Euskara: oposizioaldia hasi baino lehen, zentzu hertsian, deialdi honetako 2.1.g) oinarrian eskatutako baldintza egiaztatu ez dutenek bakarrik egin beharko dute. Idatzizko proba bat eta ahozko bertze bat egin beharko dira eta proba horietan ikusiko da pertsona horrek deialdi honetan eskatzen den hizkuntza-mailari dagokion gaitasuna duen ala ez. Proba hori egin eta gero, “gai” kalifikazioa lortu dutenak oposizioaldiko probetara pasatuko dira.

b) Musika-eskolako ikasle bati eskola praktiko bat ematea euskaraz. Ariketa honetako gehienezko puntuazioa: 60 puntu. Gutxienez 30 puntu lortu beharko dira.

c) Elkarrizketa pertsonala. Ariketa honetako gehienezko puntuazioa: 10 puntu. Ez da baztertzailea izanen.

Epaimahaiak egin behar den momentuan zehaztuko du ariketa bakoitzaren iraupena.

Oposizioaldian, gehienez ere, 70 puntu lortuko dira.

6.3.2. Ariketa bakoitzerako, deialdi bakarra eginen da, eta izangai bakoitzak bere Nortasun Agiri Nazionala edo Epaimahaiak nahikotzat jotzen duen bertze identifikazio dokumentu bat aldean daramala joan beharko du. Agertzen ez direnak oposiziotik kanpo geldituko dira.

6.3.3. Hautaketa-probak egiten diren bitartean, elbarritasuna duten pertsonek hala eskatuta, posible diren denbora –eta baliabide– egokitzapenak eginen dira probak egiteko.

6.3.4. Hautaketan parte hartzea eskatu dutenei jakinaraziko zaie ariketak noiz hasiko diren; horretarako abisua emateko telefono-zenbaki bat edo helbide elektroniko bat idatzi beharko dute beren eskarian.

6.3.5. Oposizio-lehiaketaren azken kalifikazioa izangaiek lortu dituzten puntuazioen batura izanen da.

Zazpigarrena.–Gainditu dutenen zerrenda, izangai-zerrenda eta deia.

7.1. Behin probaren kalifikazioa bukatuta, epaimahaiak Udalaren webgunean eta iragarki-taulan argitaratuko du gainditu dutenen zerrenda, lortutako puntuazioaren hurrenkeran (lortutako puntuazioa agertuko da). Halaber, organo eskudunari igorriko dio zerrenda, onets dezan hautapen-prozesuaren espediente osoarekin batera.

Izangaiek lortutako puntuetan berdinketarik bada, epaimahaiak ezarritako irizpideekin bat ebatziko dira.

Izangai-zerrendak izangaiak deitzeko hurrenkerarekin bat onetsi aurretik, desgaitasuna egiaztatu duten izangaiei osasun-azterketa eginen zaie, lanposturako gaitasuna zehazte aldera.

7.2. Behin jasota hautapen-prozesuaren espediente osoa, organo eskudunak ebazpen bidez onetsiko du izangai-zerrenda, izangaiak deitzeko hurrenkerarekin bat (izena, abizenak eta lortutako puntuazioa agertuko dira), eta ikusgai paratuko da Udalaren iragarki-taulan eta www.baztan.eus webgunean.

7.3. Gainditzen duten izangaiei Baztango Musika Eskolan sortzen diren beharren arabera deitzen ahalko zaie, arau hauetan ezarritakoarekin bat: Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 88. artikulua eta hurrengoak; deialdi honen oinarriak eta aplikagarriak diren gainerako arauak.

Deia egiterakoan, aintzat hartuko da Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuaren Testu Bateginaren zazpigarren xedapen gehigarrian ezarritakoa, eta horretarako %33ko desgaitasuna edo handiagoa duten izangaiek egoera hori egiaztatu beharko dute organo eskudunak egindako jatorrizko agiria edo kopia konpultsatua edo legeekin bat kautotua aurkeztuta.

Zortzigarrena.–Errekurtsoak.

Deialdi honen nahiz haren oinarrien eta hura aplikatzeko egintzen aurka errekurtso hauetariko bat paratzen ahal da, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza zein organok egin eta horri zuzendua, hilabeteko epean, egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik aitzina.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Kalifikazio-epaimahaiaren egintzen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, deialdia egin duen udal-organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik aitzina.

Baztanen, 2017ko ekainaren 19an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

I. ERANSKINA

Eskabidea, deialdian parte hartzeko, euskara ezagupena duen klarinete eta haizezko talde instrumentalaren lanpostuan aldi baterako kontratu bidez aritze aldera (PDFa).

II. ERANSKINA

1.–Deialdi honen xedea da Baztango Musika Eskolako klarinete eta haizezko talde instrumentaleko irakasle baten lanpostua betetzea. Oposizio-lehiaketa gainditu duten izangaiek lan-poltsa bat eratuko dute, ariketa baztertzaileak gainditzen dituzten izangaiek osatuko dutena, deialdiak xedatutako irizpideen arabera puntuazio-ordena aintzat hartuta. Lan-poltsa ordezkapenak egiteko erabiliko da; halaber, lan-poltsari helduko zaio klarinete eta haizezko talde instrumentaleko irakasle lanpostua betetzeko, baldin eta klarinete eta haizezko talde instrumentaleko ikasketek jarraipena badute Baztango Udalaren Musika Eskolaren hezkuntza-eskaintzan eta/edo baldin eta Baztango Udalak horren beharra badu.

2.–Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da eta izendapenaren ardura duen administrazio-organoak aldatzen ahalko du.

3.–Deiak betiere puntuazio ordenaren arabera egingo dira, ondoko paragrafoetan xedaturikoari kalterik egin gabe.

4.–Izangaiek, gutxienez, telefono-zenbaki bat (hobe mugikorrekoa) eta helbide elektroniko bat eman behar dituzte beren eskarietan, haien bidez emanen baitzaie lanpostu hutsen berri, eta, horiek aldatuz gero, Udalari jakinarazi beharko diote.

5.–Lan-eskaintzaren jakinarazpenak telefonoz, posta elektronikoz edota interesdunarekin berehala komunikatzeko aukera emanen duen bertzelako edozein bide baliatuz eginen dira.

6.–Ohiko zerbitzuak emateko, gehienez ere bi jakinarazpen edo abisu-saio eginen dira bi eguneko epean. Lan-poltsan dagoen pertsona kontaktatuak gehienez ere 24 orduko epean onartu edo errefusatuko du eskaintza. Ezin izan bada harekin harremanetan jarri, edo eskaintza onartzen ez bada, puntuazio ordenaren arabera zerrendan dagoen hurrengoari eginen zaio eskaintza.

7.–Zerbitzu-ematea presazkoa denean, jakinarazpen edo abisu-saio bakarra eginen da. Horrelako kasuetan, eskaintza egiten den momentuan bertan onartu edo errefusatu beharko da. Ezin bada harekin harremanetan jarri, inolako tramiterik gabe, puntuazio ordenaren arabera zerrendan dagoen hurrengoari eginen zaio eskaintza.

8.–Pertsona batek kontratu bat onartzen ez badu, automatikoki, zerrendatik kanpo geldituko da, 6 hilabetez, baldin eta ukoa bertze enpresa edo instituzio batean lanean aritzeagatik egiten ez badu; kasu horretan, izangaiak egoera justifikatu behar du eta idatziz adierazi prest dagoela berriz ere dei diezaioten.

9.–Lan-poltsako kide batek lanean hasita lana utziko balu, lan-poltsatik kanpo geratuko litzateke. Lana utziko duela 15 egun lehenago jakinaraziko balu, 6 hilabetez bakarrik geldituko litzateke lan-poltsatik kanpo.

10.–Deitutako izangaia ez da lan-poltsatik baztertuko Gizarte Segurantzako mediku batek egindako egiaztagiriaren bidez ziurtatzen badu eritasunez edo istripuz aldi baterako lan ezintasuna duela.

11.–Datu pertsonalen babeserako legediak xedatutakoari dagokionez, eta interesdunaren berariazko baimena badago, lan-poltsa jakin bateko datuak bertze Administrazio Publiko batzuei jakinarazten ahal zaizkie, hala eskatzen badute, interesdun horiek aldi baterako kontratatzeko edo izendatzeko.

12.–Lan-poltsa hau indarrean egonen da helburu bera izanen duen bertze lan-poltsa bat eratu bitartean.

Zerbitzu-ematearen jarraitutasuna.

–Pertsona berberak beteko ditu amatasun-lizentziak eta ondotik datozen oporrak edo bertze lizentziak, elkarren segidan edo etenik gabe gertatzen badira.

–Lan-poltsa batetik heldu den izangai baten aldeko izendapena edo aldi baterako kontratua egiten bada, eta behin kontratu hori akitzen denean berriz ere lanpostu bera gehienez ere 7 eguneko epean bete behar bada, hasieran lanpostua bete zuen pertsona bera kontratatu edo izendatuko da, nahiz eta bigarren lanpostu-betetze horren arrazoiak bat ez etorri lehen lanpostu-betetzearen arrazoiekin.

Iragarkiaren kodea: L1707540

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa