(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Google
  • Facebook

Nire NAOrako sarrera

142. ALDIZKARIA - 2016ko uztailaren 22a

  • 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
    • 1.7. BESTELAKOAK

77/2016 FORU AGINDUA, ekainaren 28koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, 2016-2017 ikasturterako testuliburuak doan eskuratzeko programa finantzatuko duen administrazioaren ekarpenaren gehieneko zenbatekoa finkatzen duena.

Martxoaren 25eko 6/2008 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuen irailaren 27ko 61/2010 Foru Dekretuaren 6. artikuluak honako hau xedatzen du: “Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Administrazioak urtero ezarriko du zein izanen den eginen duen gehieneko ekarpena. Onuraduna den ikasle bakoitzeko modulu bat ezarriko du, eta, haren balioa ezartzeko, programa aplikatuko deneko irakaskuntza maila eta gehien erabiltzen diren liburuek benetan duten kostua hartuko dira kontuan.”

ANELEk (Liburugintza eta Ikasmaterialgintzako Editoreen Elkarteak) testuliburuen bilakaerari buruz egindako txostenak dioenez, testuliburuek %1,05eko igoera izan dute, eta, beraz, bidezko da 2016-2017 ikasturterako onetsitako zenbatekoei portzentaje hori aplikatzea.

Irailaren 27ko 61/2010 Foru Dekretuak ezartzen du ikastetxeak, mailegualdi orokorra bukaturik, testuliburu berekin segitzea erabaki dezakeela, liburu berria jartzeari uko eginez eta ale berriak jarriz.

Ale berriei dagokienez, Administrazioak finantzatuko duen gehieneko portzentajea, Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailetan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1., 2., 3. eta 4. mailetan, %25 izanen da 2013-2014, 2014-2015 eta 2015-2016 ikasturteetan testuliburu berriak aukeratu ez eta berberekin segitzea erabaki zuten ikastetxeetan, eta %0,5 liburu berriak hautatu zituzten ikastetxeetan. Ale berriak jartzeko eskaerek 61/2010 Foru Dekretuan ezarritakoa bete beharko dute.

Aurreko ikasturteetan bezala, LOMCE ezarrita duten mailetan, liburu berririk ez jartzea erabakitzen duten ikastetxeetan, ikastetxeek berek sortutako materialekin testuliburuak LOMCEra egokitu ahal izan ditzaten, ale berrien portzentajea %5 igotzea proposatzen da. Liburuen egoera ikusita eta testuak LOMCEra egokitu behar direnez, ale berrietarako onetsitako zenbatekoaren parte bat materialak LOMCEra egokitzeko erabiltzen ahalko da, betiere ikastetxeak justifikatuta eta Departamentuak horretarako baimena emanda.

Bestetik, ikastetxeek bi urtetan berritzen ahalko dituzte testuliburuak –urte bakoitzean batzuk–, eta ez dena urte bakarrean. Horrela, ikastetxe batek testuliburu bakar batzuk berritzen ahal ditu lehenbiziko ikasturte honetan, haien ustez LOMCEren aplikazioa dela-eta aldaketarik izanen ez duten irakasgaietakoak hain zuzen (gogorarazi beharra dago dohainekotasun programan, 5 urtez, ez dela finantzabiderik izanen liburu horietarako), eta, 2017-2018 ikasturtean, gainerako testuliburuak.

Ikasturte horretan, berritutako liburuei dagokien zenbatekoa ordainduko da, II. eranskinean ezarritako portzentajearen arabera. Aukera horretan, berritu gabeko liburuetan, ale berrien portzentajea %8 izan daiteke.

Hurrengo ikasturtean, gainerako liburuei dagokien zenbatekoa ordainduko da 2016-2017 ikasturterako onetsitako moduluaren gehieneko portzentajera iritsi arte.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1.e) artikuluan ematen zaizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. 2016-2017 ikasturtean testuliburuak doan eskuratzeko programa finantzatzen duen administrazioaren ekarpenaren gehieneko zenbatekoa onestea ikasle bakoitzeko, I. eranskinean ageri denaren arabera.

2. Lehen Hezkuntzako lehen eta bigarren mailetako ikasleen banakako erabilerarako testuliburuak eta curriculumeko materialak, hurrengo ikasturteetako ikasleek erabiltzeko modukoak ez badira, ikasturtero berrituko dira.

3. Ikastetxe batek erabakitzen badu testuliburuak doan eskuratzeko programan sar daitekeen maila bateko irakasgai edo gai guztietako liburuak ez erabiltzea, Administrazioak 2016-2017 ikasturtean ikasleko eginen duen ekarpena kalkulatuko da hauta daitezkeen liburu guztien artetik aukeratzen den kopuruaren arabera, aurreko atalean aipaturiko gehieneko ekarpenaren araberako portzentaje bat aplikatuz, foru agindu honen II. eranskinean zehazten den moduan.

Atal honetan aurreikusitakoa ez zaie aplikatuko Lehen Hezkuntzako lehen eta bigarren mailetako ikasleei.

4. Hezkuntza premia bereziak dituzten eta hala diagnostikatu zaien ikasleentzat 55,28 euroko zuzkidura ezarri da 2016-2017 ikasturterako, kontuan hartu gabe erabilitako material didaktikoa eta ikaslea derrigorrezko zein irakaskuntza mailatan dagoen matrikulatua, salbu eta Lehen Hezkuntzako lehen eta bigarren mailak, I. eranskinean aurreikusitakoa aplikatuko baita maila horietan.

5. Hezkuntza Departamentuak erabilera orokorrerako ohiz kanpo erosten diren testuliburuak eta bestelako material didaktikoa eta informatikoa baimendu eta finantzatu litzake, berrerabilera eta iraunkortasun baldintzak betetzen badituzte, zehazten diren kasuetan eta baldintzekin betiere.

6. Ale berriei dagokienez, Administrazioak finantzatuko duen gehieneko portzentajea, Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailetan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1., 2., 3. eta 4. mailetan, %25 izanen da 2013-2014, 2014-2015 eta 2015-2016 ikasturteetan testuliburu berriak aukeratu ez eta berberekin segitzea erabaki zuten ikastetxeetan, eta %0,5 liburu berriak hautatu zituzten ikastetxeetan.

Ale berriak jartzeko eskaerek 61/2010 Foru Dekretuan ezarritakoa bete beharko dute.

7. Ikastetxeek bi urtetan berritzen ahalko dituzte testuliburuak –urte bakoitzean batzuk–, eta ez dena urte bakarrean. Hartara, ikastetxe batek berritze partzial bat egin dezake ikasturte honetan, eta 2017-2018 ikasturtean, berriz, gainerako testuliburuak berritu.

Ikasturte horretan, berritutako liburuei dagokien zenbatekoa ordainduko da, II. eranskinean ezarritako portzentajearen arabera. Aukera horretan, berritu gabeko liburuetan, ale berrien portzentajea %8 izan daiteke.

Hurrengo ikasturtean, gainerako liburuei dagokien zenbatekoa ordainduko da 2016-2017 ikasturterako onetsitako moduluaren gehieneko portzentajera iritsi arte.

8. Berritzeko aukera izanda, LOMCE ezarrita duten mailetan aukera horri heltzen ez dioten ikastetxeetan, berek sortutako materialekin testuliburuak LOMCEra egokitu ahal izan ditzaten, ikastetxe bakoitzari ale berriak jartzeko dagokion portzentajeari %5 igotzea onesten da. Liburuen egoera ikusita eta testuak LOMCEra egokitu behar direnez, ale berrietarako onetsitako zenbatekoaren parte bat materialak LOMCEra egokitzeko erabiltzen ahalko da, betiere ikastetxeak justifikatuta eta Departamentuak horretarako baimena emanda.

9. Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiari ahalmena ematen zaio foru agindu hau garatzeko.

10. Foru agindu honen kontra, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Gobernuari zuzendua, honako hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hilabeteko epean.

11. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

12. Foru agindu hau igortzea Beka Bulegoari, Ikastetxeen, Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari eta Hezkuntza Departamentuan dagoen Kontu-hartzailetza Delegatuari, behar diren ondorioak sor ditzan.

Iruñean, 2016ko ekainaren 28an.–Hezkuntzako kontseilaria, José Luis Mendoza Peña.

I. ERANSKINA

TESTULIBURUEN PROGRAMA FINANTZATZEKO MODULUA

Ikasle eta ikasmaila bakoitzeko gehieneko zuzkidurak

Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailak

Ikasmaila bakoitzeko gehieneko zuzkidura

86,58 euro

Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailak

Ikasmaila bakoitzeko gehieneko zuzkidura

103,27 euro

Erabilera orokorreko materiala eta norberak egina (ikasle eta irakasgai bakoitzeko)

15,65 euro

HPBak dituzten ikasleak

55,28 euro

DBHko 1., 2., 3. eta 4. mailak

Ikasmaila bakoitzeko gehieneko zuzkidura

178,37 euro

Erabilera orokorreko materiala eta norberak egina (ikasle eta irakasgai bakoitzeko)

20,86 euro

HPBak dituzten ikasleak

55,28 euro

II. ERANSKINA

LEHEN HEZKUNTZA

DBH

Hautatutako liburu kopurua

Ekarpenaren portzentajea

Hautatutako liburu kopurua

Ekarpenaren portzentajea

1-2

%30

1-2

%21

3-4

%60

3-4

%43

5 edo gehiago

%100

5-6

%72

7 edo gehiago

%100

Iragarkiaren kodea: F1608108

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa