(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Google
  • Facebook

Nire NAOrako sarrera

136. ALDIZKARIA - 2016ko uztailaren 14a

  • 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
    • 1.7. BESTELAKOAK

746/2016 EBAZPENA, ekainaren 17koa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2017ko jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen duena.

Urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsitako Langileen Estatutuaren Testu Bateginaren 37.2 artikuluan ezarrita daude urtero lan egutegian egun baliogabetzat hartzen diren nazio esparruko jaiegunak, uztailaren 28ko 2001/1983 Errege Dekretuaren 45. artikuluan xedatutakoarekin bat (azaroaren 3ko 1346/1989 Errege Dekretuak onetsitako idazketaren arabera); izan ere, artikulu horrek indarra du oraindik, irailaren 21eko 1561/1995 Errege Dekretuaren xedapen indargabetzaile bakarraren arabera.

Autonomia erkidegoek tradizioz berenak dituzten jaiegunak finkatzen ahal dituzte, urtero hamalau gehienez (horietako bi herrietakoak izanen dira).

Azaldutakoaren ondorioz, Nafarroako Foru Komunitateko 2017. urteko jaiegunak ezartzen dira, eta beste jaiegun bat gehituko da, herri bakoitzeko udalak egiten duen proposamenaren arabera.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Honako hauek izanen dira Nafarroako Foru Komunitatean ordaindu bai baina errekuperatuko ez diren 2017. urteko jaiegunak:

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Apirilaren 13a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 14a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 17a: Pazko biharamuna.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Uztailaren 25a: Santiago eguna.

–Abuztuaren 15a: Abuztuko Andre Maria.

–Urriaren 12a: Espainiako Festa Nazionala.

–Azaroaren 1a: Omiasaindu.

–Abenduaren 4a: San Frantzisko Xabierkoa egunaren ondoko astelehena.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri.

Aurreko zerrenda horretan sartuta dago, aipatutako errege dekretuaren 46. artikuluak dioen bezala, eta Nafarroako Foru Komunitate osorako, abenduaren 4a, San Frantzisko Xabierkoaren jaiegunaren hurrengo eguna, Nafarroaren eguna baita.

2. Beste besta eguna dagokien Udalek proposatuta ezarriko da. Horretarako, udalei eskatzen zaie azaroaren 15a baino lehen herriko jaieguna proposatu diezaiotela Garapen Ekonomikorako Departamentuari, ongi finkatuta bai data bai zer ospatzen den. Udalerrian kontzejurik baldin badago, haietako jaiegunak ere adierazi beharko dira.

Ezarritako epean herriko jaiegunaren berri ematen ez bada, departamentu honek finkatuko du: 2015eko abenduaren 16ko 249. NAOn eta 2016ko urtarrilaren 28ko 18. zenbakian ageri dena hain zuzen. Nolanahi ere, data hori edo udalak adierazten duena igandea edo jaieguna bada, jaia hurrengo lanegunera aldatuko da.

3. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Garapen Ekonomikorako Departamentuko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

4. Ebazpen hau Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioari igortzea.

5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2016ko ekainaren 17an.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Iragarkiaren kodea: F1607610

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa