(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Google
  • Facebook

Nire NAOrako sarrera

126. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 30a

  • 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
    • 1.7. BESTELAKOAK

176/2016 EBAZPENA, maiatzaren 18koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiarena, jarraibideak ematen dituena 2016-2017 ikasturteko eskola egutegia eta ordutegi orokorra prestatzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Haur Hezkuntzako bigarren zikloan, Lehen Hezkuntzan, Hezkuntza Berezian, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan eta Batxilergoan ikasketa arautuak ematen dituzten ikastetxeetarako.

Ikusi da Antolamenduaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuko zuzendariak aldeko txostena eman duela, jarraibideak onets daitezen 2016-2017 ikasturteko eskola egutegia eta ordutegi orokorra prestatzeko, Nafarroako Foru Komunitatean Haur Hezkuntzako bigarren zikloan, Lehen Hezkuntzan, Hezkuntza Berezian, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan eta Batxilergoan ikasketa arautuak ematen dituzten ikastetxeetarako.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Jarraibideak onestea 2016-2017 ikasturteko eskola egutegia eta ordutegi orokorra prestatzeko, Nafarroako Foru Komunitatean Haur Hezkuntzako bigarren zikloan, Lehen Hezkuntzan, Hezkuntza Berezian, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan eta Batxilergoan ikasketa arautuak ematen dituzten ikastetxe publiko eta pribatuetarako. Eranskin hauetan zehaztu dira:

–I. eranskina: Haur Hezkuntzako bigarren zikloari, Lehen Hezkuntzari eta Hezkuntza Bereziari dagozkien jarraibideak.

–II. eranskina: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzari dagozkion jarraibideak, maila hori aldi baterako emanen duten Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoetarako, herrian Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoarekin batera diharduten Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako institutuetarako (150/1996 Foru Dekretua, 5. eranskina) eta garraioa Lehen Hezkuntzako ikastetxearekin batera erabiltzen duten Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako institutuetarako.

–III. eranskina: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzari dagozkion jarraibideak, maila hori emanen duten Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako gainerako institutuetarako, bai eta ikastetxe pribatu itunduetarako eta Bigarren Hezkuntzako institutuetarako ere.

–IV. eranskina: Batxilergoari dagozkion jarraibideak.

2. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

3. Ebazpen hau eta bere eranskinak Antolamenduaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuari, Hezkuntzako Plangintzaren Zerbitzuari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Unibertsitateen eta Hezkuntzako Teknologien Zerbitzuari, Giza Baliabideen Zerbitzuari, Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuari, Lanbide Heziketaren Zerbitzuari eta Informazioa Kudeatzeko Bulegoari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

4. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2016ko maiatzaren 18an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Estebe Petrizan Iriarte.

I. ERANSKINA

Eskola egutegia eta ordutegi orokorra prestatzeko jarraibideak, Nafarroako Foru Komunitateko Haur Hezkuntzako bigarren
zikloari, Lehen Hezkuntzari eta Hezkuntza Bereziari
dagozkienak, 2016-2017 ikasturterako

1.–Egutegia.

Nafarroako Foru Komunitateko eskola egutegiak baldintza hauek beteko ditu:

1. Ikastetxeetan 2016-2017 ikasturtea 2016ko irailaren 1ean hasi eta 2017ko ekainaren 30ean bukatuko da.

2. Ikastetxeek berariazko proposamen bat prestatu beharko dute egutegirako, honako baldintza hauek betez:

a) Eskola egunen kopurua: 175, gutxienez ere.

b) Eskolen hasiera: irailaren 7a baino lehen ez.

c) Eskolen bukaera: ekainaren 20aren ondoren ez.

d) Eguberrietako oporrak: abenduaren 23tik urtarrilaren 8ra arte, biak barne.

e) Aste Santuko oporrak: apirilaren 13tik 23ra arte, biak barne.

f) Jaiegunak, Nafarroako lan egutegi arruntaren arabera: urriaren 12a, azaroaren 1a, abenduaren 3a, abenduaren 6a, abenduaren 8a eta maiatzaren 1a. 2017ko lan egutegi arruntean eskolako egutegiari eragiten dion jaiegunen bat egonez gero, ikastetxeek eskolako egutegia egokituko dute, Antolamenduaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuak emanen dituen jarraibideekin bat.

g) Hezkuntza mailari dagokion zaindariaren jaieguna: azaroaren 27a. Ikastetxeek zilegi izanen dute egun hori aldatzea.

h) Herriko festa eguna, Nafarroako Foru Komunitateko herrietako festa egunak zehazten dituen arauaren arabera. Data hori eskola eguna ez den egun batean egokitzen denean, ikastetxeak beste egun bat hautatzen ahalko du.

i) Eguberrietako eta Aste Santuko oporraldiak ezin dira inola ere luzatu.

j) Ikastetxeak jarritako eskola egunez gainerako egunak, aurreko ataletan jaiegun gisa finkatu ez direnak, eskola gabeko lanegunak izanen dira.

3. Abenduaren 22an goizez bakarrik izanen da eskola.

4. Hezkuntza maila bat baino gehiago ematen duten ikastetxeek egun bakar batean bateratzen ahalko dituzte hezkuntza maila ezberdinei dagozkien zaindarien jaiegunak; ez dituzte inolaz ere jaiegun guztiak ezarriko ikasle guztientzat.

5. Irailaren 1etik eskolak hasi bitarteko egunetan programazio lanak, zikloetako bilerak, klaustroak eta ikasturtearen antolaketarekin zerikusia duten bestelako jarduerak eginen dituzte irakasleek.

6. Eskolak bukatu eta ekainaren 30a arte, kurtsoa berrikusi eta ebaluatzeko berariazko lanak, memoria didaktikoak, azken memoria eta beharrezkoak diren administrazio egintza guztiak eginen dira.

7. Ebaluazio bilkurak eta klaustroak ezin izanen dira eskola orduetan egin.

2.–Ordutegi orokorra.

Foru Komunitateko ikastetxeetako ordutegiak baldintza hauek beteko ditu:

1. Eskolak astelehenetik ostiralera izanen dira, honela:

a) Haur Hezkuntzako ikastetxeetan eta Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoetan, urritik maiatzera bitarte, eskolak berrogeita hamar minutukoak izanen dira, goizeko lau saiotan banatuak, astelehenetik ostiralera, eta arratsaldeko bi saiotan, asteko lau egunetan. Bosgarren egunean goizean bakarrik arituko dira, eta saioetako bat hirurogei minutukoa izanen da. Goiz erdian, hogeita hamar minutuko jolasaldia izanen da.

Irailean eta ekainean, eskoladia goizekoa izanen da, lau ordukoa (hogeita hamar minutuko jolasaldia barne).

Eskuarki, goizeko eta arratsaldeko saioen artean, laurogeita hamar minutuko tartea izanen da gutxienez. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen eta bigarren mailak ematen dituzten ikastetxe publikoetan eta garraioa Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako institutuekin batera izaten dutenetan, tartea, eskuarki, bi ordu eta erdikoa izanen da.

b) Ikastetxe pribatuetan, ikasleen eskolaldia goizeko eta arratsaldeko saioetan eginen da, astelehenetik ostiralera. Astean 25 ordu izanen dira, gutxienez. Hala ere, astean behin goizeko saioa soilik izaten ahalko da. Goiz erdian, hogeita hamar minutuko jolasaldia izanen da. Eskuarki, goizeko eta arratsaldeko saioen artean, laurogeita hamar minutuko tartea izanen da gutxienez.

Irailean eta ekainean, goizeko eskolaldia soilik egiten ahalko da, lau ordukoa, hogeita hamar minutuko jolasaldia barne.

Irailean eta ekainean goizeko eskolaldia aukeratzen duten ikastetxeek beste hilabeteetan gutxienez ere 26 ordu emanen dituzte astean, hogeita hamarreko jolasaldia barne.

2. Ikastetxeek eskolako ordutegia handitzeko eskatzen ahalko dute, zenbatean luzatu nahi duten proposatuta, ordubete gehienez ere egunean. Luzapen horrek ez du behin ere ituna handituko ikastetxe pribatu itunduetan, ez eta plantilla ere ikastetxe publikoetan. Familiei ez die inolako kosturik sortuko. Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak onetsi edo ukatuko du, bideragarritasunaren arabera.

3. Garraio zerbitzua partekatzen duten ikastetxeek zerbitzu horrekin bateragarria den egutegi eta ordutegi bat aurkeztu beharko dute, eta goizeko eskolaldia soilik egiteko egun bera izan beharko dute.

4. Egutegia eta ordutegi orokorra, onetsi ondoren, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publiko eta pribatu guztiek nahitaez bete beharko dituzte. Ikastetxeko zuzendariaren erantzukizuna izanen da horiek betearaztea, eta egutegien ezarpenaren gainbegiratzea eta kontrola, aldiz, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren gain egonen da.

5. Ikastetxe bakoitzaren egutegi eta ordutegi orokorra ikastetxeko iragarki oholean ikusgai jarri beharko da, eta aldaezina izanen da, non eta Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak ez duen horretarako baimena ematen.

3.–Eskolaldi jarraituaren eta eskolaldi malguaren luzapena.

Modu esperimentalean eskolaldi jarraitua edo eskolaldi malgua ezarrita duten ikastetxeek, harekin jarraitu nahi badute, luzatzeko eskatu beharko dute, Eskola Kontseiluari entzun ondoren.

Ikastetxeko zuzendariak, 2016ko ekainaren 3a baino lehen, luzatzeko eskaera eta Eskola Kontseiluko bilkurako akta aurkeztuko dizkio Hezkuntzako zuzendari nagusiari. Ordezkari bakoitzaren hautua agertuko da akta horretan.

4.–Salbuespenak.

Aurreko edozein atalen gaineko salbuespenak Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari eskatu beharko zaizkio, azter ditzan.

5.–Tramitazioa.

Tramitazioa egiteko, honela jokatuko da:

1. Zuzendariek, Eskola Kontseiluari entzun ondoren, egutegi eta ordutegi proposamenak bidaliko dituzte Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, 2016ko ekainaren 10era arte, “EDUCA” kudeaketa programaren bidez.

2. Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak egutegiak eta ordutegiak onetsi edo ukatuko ditu, aztertu ondoren. “EDUCA” kudeaketa programak ematen duen informatikako euskarriaren bidez iritsiko zaie ikastetxeei Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren jakinarazpena. 2016ko ekainaren 24a baino lehen jakinarazpenik hartzen ez duten ikastetxeetako egutegiak eta ordutegiak onetsitzat joko dira.

Ikastetxeren batek bere egutegi proposamena aipatu epean bidaltzen ez badu, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak ofizioz esleituko dio eranskinaren 1. atalean (Egutegia) ezarritako baldintzak betetzen dituen egutegi bat.

6.–2016-2017 ikasturteko ordutegi orokorra.

Deskargatu I. eranskineko ordutegi orokorra (PDF).

7.–2016-2017 ikasturteko eskola egutegia.

Deskargatu I. eranskineko eskola egutegia (PDF).

II. ERANSKINA

Eskola egutegia eta ordutegi orokorra prestatzeko jarraibideak, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzari dagozkionak, Nafarroako Foru Komunitatean maila hori aldi baterako emanen duten Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoetarako, herrian Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoarekin batera diharduten Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako institutuetarako (150/1996 Foru Dekretua, 5. eranskina) eta garraioa Lehen Hezkuntzako ikastetxearekin batera erabiltzen duten Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako institutuetarako, 2016-2017 ikasturterako

1.–Egutegia.

Nafarroako Foru Komunitateko eskola egutegiak baldintza hauek beteko ditu:

1. Ikastetxeetan 2016-2017 ikasturtea 2016ko irailaren 1ean hasi eta 2017ko ekainaren 30ean bukatuko da.

2. Ikastetxeek berariazko proposamen bat prestatu beharko dute egutegirako, honako baldintza hauek betez:

a) Eskola egunen kopurua: 175, gutxienez ere.

b) Irailaren 1a eta 2a eskola egunak izanen dira, 2015-2016 ikasturteko deialdi bereziko azterketak egiteko; orobat, ekainaren 19a eta 20a, zeinetan 2016-2017 ikasturteko deialdi bereziko azterketak eginen diren.

c) Eskolen hasiera: irailaren 9a baino lehen ez.

d) Eskolen bukaera: ekainaren 16aren ondoren ez.

e) Ekainaren 7a azken eguna izanen da ikasleei dagozkien kalifikazioak emateko. Ikastetxeak ekainaren 8tik klaseak bukatzeko zehaztutako egunera arteko aldia antolatuko du, deialdi bereziko probak egin behar dituzten ikasleak behar bezala prestatzeko. Orobat, egun horietan, ikastetxeak errepasoko curriculum jarduerak antolatuko ditu gainerako ikasleentzat; 4. ikasmailarako, DBHko azken ebaluazioa prestatzeko balioko dute.

f) 4. ikasmailarako, aurreko ataletan ezarritako datak DBHko azken ebaluazioa egiteko finkatzen diren egunen arabera aldatzen ahalko dira, bai eta Antolamenduaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuak ematen dituen jarraibideen arabera ere.

g) Eguberrietako oporrak: abenduaren 23tik urtarrilaren 8ra arte, biak barne.

h) Aste Santuko oporrak: apirilaren 13tik 23ra arte, biak barne.

i) Jaiegunak, Nafarroako lan egutegi arruntaren arabera: urriaren 12a, azaroaren 1a, abenduaren 3a, abenduaren 6a, abenduaren 8a eta maiatzaren 1a. 2017ko lan egutegi arruntean eskolako egutegiari eragiten dion jaiegunen bat egonez gero, ikastetxeek eskolako egutegia egokituko dute, Antolamenduaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuak emanen dituen jarraibideekin bat.

j) Hezkuntzako zaindariaren jaieguna: azaroaren 27a. Ikastetxeek zilegi izanen dute egun hori aldatzea.

k) Herriko festa eguna, Nafarroako Foru Komunitateko herrietako festa egunak zehazten dituen arauaren arabera. Data hori eskola eguna ez den egun batean egokitzen denean, ikastetxeak beste egun bat hautatzen ahalko du.

l) Eguberrietako eta Aste Santuko oporraldiak ezin dira inola ere luzatu.

m) Ikastetxeak jarritako eskola egunez gainerako egunak, aurreko ataletan jaiegun gisa finkatu ez direnak, eskola gabeko lanegunak izanen dira.

3. Abenduaren 22an goizez bakarrik izanen da eskola.

4. Irailaren 1etik eskolak hasi bitarteko egunetan departamentuetako bilerak, klaustroak, programazio lanak, proba bereziak, ebaluazio bereziko bilkurak, ikasleei eta familiei orientazioa eta arreta ematea eta ikasturtearen antolaketarekin zerikusia duten bestelako jarduerak eginen dituzte irakasleek.

5. Eskolak bukatu eta ekainaren 30a arte, proba bereziak, ikasturtearen berrikusketa eta ebaluazio lanak, irakasgai bakoitzaren memoria didaktikoak, koordinazio didaktikorako departamentuen memoriak, amaierako memoria, erreklamazioak, ikasleak eta familiak hartzea eta beharrezkoak diren administrazio egintza guztiak eginen dira.

6. Eskola egunetan ezin izanen dira eskolak eten kontrolak, probak edo azterketak egiteko, ikasturteko deialdi arrunteko azken azterketak egiten diren egunetan izan ezik.

7. Ebaluazio bilkurak eta klaustroak ezin izanen dira eskola orduetan egin.

2.–Ordutegi orokorra.

Foru Komunitateko ikastetxeetako ordutegiak baldintza hauek beteko ditu:

1. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eranskin honetan aipatzen diren ikastetxeetan egiten duten ikasleen asteko ordutegia 30 eskolaldiren baliokidea izanen da, tutoretzarako asteroko aldia barne.

2. Klaseak astelehenetik ostiralera izanen dira, goizez eta arratsaldez. Hala ere, astean behin goizeko saioa soilik izaten ahalko da. Nolanahi ere, goizeko eta arratsaldeko saioen artean gutxienez ordu eta erdiko atsedenaldia utzi beharko da. Goiz erdian, hogeita hamar minutuko jolasaldia izanen da.

3. Ekainean eta irailean, goizeko eskolaldia bakarrik eginen da, eta 6 orduko iraupena izanen du, jolasaldia barne.

4. Goizeko eskolen hasiera eta arratsaldekoen amaiera ordu berean eginen da hiru hezkuntza mailak ematen dituzten ikastetxeetan: Haur Hezkuntzako 2. zikloa, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza. Garraioa Lehen Hezkuntzakoekin batera erabiltzen duten Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako institutuetan, sarrera-irteerak ongi koordinatuko dira, eskola garraioa behar bezala erabil dadin.

Bigarren Hezkuntzako institutuekin ere horrelako koordinazioa egin beharko da, baldin eta, eskola garraiorako dituzten baliabide materialen arabera, eskolen hasierak eta bukaerak ordutegietan bat etorri behar badute.

5. Ikastetxeek eskolako ordutegia handitzeko eskatzen ahalko dute, zenbatean luzatu nahi duten proposatuta, ordubete gehienez ere egunean. Luzapen horrek inola ere ez du berarekin ekarriko plantilla handitzea. Familiei ez die inolako kosturik sortuko. Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak onetsi edo ukatuko du, bideragarritasunaren arabera.

6. Garraio zerbitzua partekatzen duten ikastetxeek zerbitzu horrekin bateragarria den egutegi eta ordutegi bat aurkeztu beharko dute, eta goizeko eskolaldia soilik egiteko egun bera izan beharko dute.

7. Egutegia eta ordutegi orokorra, onetsi ondoren, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publiko eta pribatu guztiek nahitaez bete beharko dituzte. Ikastetxeko zuzendariaren erantzukizuna izanen da horiek betearaztea, eta egutegien ezarpenaren gainbegiratzea eta kontrola, aldiz, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren gain egonen da.

8. Ikastetxe bakoitzaren egutegi eta ordutegi orokorra ikastetxeko iragarki oholean ikusgai jarri beharko da, eta aldaezina izanen da, non eta Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak ez duen horretarako baimena ematen.

3.–Salbuespenak.

Aurreko edozein atalen gaineko salbuespenak Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari eskatu beharko zaizkio, azter ditzan.

4.–Tramitazioa.

Tramitazioa egiteko, honela jokatuko da:

1. Zuzendariek, Eskola Kontseiluari entzun ondoren, egutegi eta ordutegi proposamenak bidaliko dituzte Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, 2016ko ekainaren 10era arte, “EDUCA” kudeaketa programaren bidez.

2. Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak egutegiak eta ordutegiak onetsi edo ukatuko ditu, aztertu ondoren. “EDUCA” kudeaketa programak ematen duen informatikako euskarriaren bidez iritsiko zaie ikastetxeei Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren jakinarazpena. 2016ko ekainaren 24a baino lehen jakinarazpenik hartzen ez duten ikastetxeetako egutegiak eta ordutegiak onetsitzat joko dira.

Ikastetxeren batek bere egutegi proposamena aipatu epean bidaltzen ez badu, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak ofizioz esleituko dio eranskinaren 1. atalean (Egutegia) ezarritako baldintzak betetzen dituen egutegi bat.

5.–2016-2017 ikasturteko ordutegi orokorra.

Deskargatu II. eranskineko ordutegi orokorra (PDF).

6.–2016-2017 ikasturteko eskola egutegia.

Deskargatu II. eranskineko eskola egutegia (PDF).

III. ERANSKINA

Eskola egutegia eta ordutegi orokorra prestatzeko jarraibideak, Nafarroako Foru Komunitateko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako gainerako institutuetan emanen den Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuetarako eta institutuetarako, 2016-2017 ikasturterako

1.–Egutegia.

Nafarroako Foru Komunitateko eskola egutegiak baldintza hauek beteko ditu:

1. Ikastetxeetan 2016-2017 ikasturtea 2016ko irailaren 1ean hasi eta 2017ko ekainaren 30ean bukatuko da.

2. Ikastetxeek berariazko proposamen bat prestatu beharko dute egutegirako, honako baldintza hauek betez:

a) Eskola egunen kopurua: 175, gutxienez ere.

b) Irailaren 1a eta 2a eskola egunak izanen dira, 2015-2016 ikasturteko deialdi bereziko azterketak egiteko; orobat, ekainaren 19a eta 20a, zeinetan 2016-2017 ikasturteko deialdi bereziko azterketak eginen diren.

c) Eskolen hasiera: irailaren 9a baino lehen ez.

d) Eskolen bukaera: ekainaren 16aren ondoren ez.

e) Ekainaren 7a azken eguna izanen da ikasleei dagozkien kalifikazioak emateko. Ikastetxeak ekainaren 8tik klaseak bukatzeko zehaztutako egunera arteko aldia antolatuko du, deialdi bereziko probak egin behar dituzten ikasleak behar bezala prestatzeko. Orobat, egun horietan, ikastetxeak errepasoko curriculum jarduerak antolatuko ditu gainerako ikasleentzat; 4. ikasmailarako, DBHko azken ebaluazioa prestatzeko balioko dute.

f) 4. ikasmailarako, aurreko ataletan ezarritako datak DBHko azken ebaluazioa egiteko finkatzen diren egunen arabera aldatzen ahalko dira, bai eta Antolamenduaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuak ematen dituen jarraibideen arabera ere.

g) Eguberrietako oporrak: abenduaren 23tik urtarrilaren 8ra arte, biak barne.

h) Aste Santuko oporrak: apirilaren 13tik 23ra arte, biak barne.

i) Jaiegunak, Nafarroako lan egutegi arruntaren arabera: urriaren 12a, azaroaren 1a, abenduaren 3a, abenduaren 6a, abenduaren 8a eta maiatzaren 1a. 2017ko lan egutegi arruntean eskolako egutegiari eragiten dion jaiegunen bat egonez gero, ikastetxeek eskolako egutegia egokituko dute, Antolamenduaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuak emanen dituen jarraibideekin bat.

j) Hezkuntzako zaindariaren jaieguna: urtarrilaren 28a. Ikastetxeek zilegi izanen dute egun hori aldatzea.

k) Herriko festa eguna, Nafarroako Foru Komunitateko herrietako festa egunak zehazten dituen arauaren arabera. Data hori eskola eguna ez den egun batean egokitzen denean, ikastetxeak beste egun bat hautatzen ahalko du.

l) Eguberrietako eta Aste Santuko oporraldiak ezin dira inola ere luzatu.

m) Ikastetxeak jarritako eskola egunez gainerako egunak, aurreko ataletan jaiegun gisa finkatu ez direnak, eskola gabeko lanegunak izanen dira.

3. Hezkuntza maila bat baino gehiago ematen duten ikastetxeek egun bakar batean bateratzen ahalko dituzte hezkuntza maila ezberdinei dagozkien zaindarien jaiegunak. Ez dituzte inolaz ere jaiegun guztiak ezarriko ikasle guztientzat.

4. Irailaren 1etik eskolak hasi bitarteko egunetan departamentuetako bilerak, klaustroak, programazio lanak, proba bereziak, ebaluazio bereziko bilkurak, ikasleei eta familiei orientazioa eta arreta ematea eta ikasturtearen antolaketarekin zerikusia duten bestelako jarduerak eginen dituzte irakasleek.

5. Eskolak bukatu eta ekainaren 30a arte, proba bereziak, kurtsoa berrikusi eta ebaluatzeko lanak, irakasgai bakoitzaren memoria didaktikoak, koordinazio didaktikorako departamentuen memoriak, azken memoria, erreklamazioak, ikasleei eta familiei arreta ematea eta behar diren administrazio egintza guztiak eginen dira.

6. Eskola egunetan ezin izanen dira eskolak eten kontrolak, probak edo azterketak egiteko, ikasturteko deialdi arrunteko azken azterketak egiten diren egunetan izan ezik.

7. Ebaluazio bilkurak eta klaustroak ezin izanen dira eskola orduetan egin.

2.–Ordutegi orokorra.

Foru Komunitateko ikastetxeetako ordutegiak baldintza hauek beteko ditu:

1. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eranskin honetan aipatzen diren ikastetxeetan egiten duten ikasleen asteko ordutegia 30 eskolaldikoa izanen da, tutoretzarako asteroko aldia barne. 258/1998 Foru Aginduaren 2.1.b) artikuluarekin bat, eskolaldiek gutxienez ere 55 minutu iraunen dute.

2. Eskolaldia oro har goizeko saioetan eginen da astelehenetik ostiralera, eta bi arratsaldetan ere bai gutxienez. Bizpahiru eskolaldiren ondoren, gutxienez ere 20 minutuko atsedenaldia emanen da. Nolanahi ere, goizeko eta arratsaldeko saioen artean gutxienez ordu eta erdiko atsedenaldia utzi beharko da.

3. Goizeko eskolaldia soilik izan nahi denean, horri dagokion baimena eskatu beharko da, eta eskabidearekin batera txosten bat aurkeztuko da. Txosten horretan azalduko dira eskolaldi hori aldatzea komenigarri egiten duten arrazoiak: garraio eta jantokiaren erabileraren arrazoiak, arrazoi pedagogikoak edo bestelakoak.

4. Goizeko eskolaldia soilik egiteko baimena duten ikastetxeek horrela segitzen ahalko dute, berriz eskatu gabe, baldin eta baimena emateko oinarri izan ziren arrazoiak aldatu ez badira.

5. Eskolaldi zatituko ikastetxeek ekainerako eta/edo irailerako eskatzen ahalko dute eskolaldi etengabea, baldin eta urterako ezarritako eskola ordutegia betetzen badute.

6. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa edo Lanbide Heziketa ematen duten institutuak herrigune berean edo eskola garraioaren ibilbide berean baldin badaude, eta tradizionalki gurasoen elkarteen eta Nafarroako Gobernuaren artean partekaturiko garraioaz baliatzen badira, beren artean koordinatuko dituzte sarrera-irteerako ordutegiak.

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeekin ere horrelako koordinazioa egin beharko da, baldin eta, eskola garraiorako dituzten baliabide materialen arabera, eskolen hasiera eta bukaera ordutegietan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako institutuekin bat etorri behar badute.

7. Ikastetxeek eskolako ordutegia handitzeko eskatzen ahalko dute, zenbatean luzatu nahi duten proposatuta, ordubete gehienez ere egunean. Luzapen horrek ez du behin ere ituna handituko ikastetxe pribatu itunduetan, ez eta plantilla ere ikastetxe publikoetan. Familiei ez die inolako kosturik sortuko. Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak onetsi edo ukatuko du, bideragarritasunaren arabera.

8. Eskola garraio bera erabiltzen duten ikastetxe guztiek egutegi eta ordutegi bat aurkeztu beharko dute nahitaez, zerbitzuaren ordutegiarekin bateragarria izanen dena.

9. Egutegia eta ordutegi orokorra, onetsi ondoren, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publiko eta pribatu guztiek nahitaez bete beharko dituzte. Ikastetxeko zuzendariaren erantzukizuna izanen da horiek betearaztea, eta egutegien ezarpenaren gainbegiratzea eta kontrola, aldiz, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren gain egonen da.

10. Ikastetxe bakoitzaren egutegi eta ordutegi orokorra ikastetxeko iragarki oholean ikusgai jarri beharko da, eta aldaezina izanen da, non eta Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak ez duen horretarako baimena ematen.

3.–Salbuespenak.

Aurreko edozein atalen gaineko salbuespenak Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari eskatu beharko zaizkio, azter ditzan.

4.–Tramitazioa.

Tramitazioa egiteko, honela jokatuko da:

1. Zuzendariek, Eskola Kontseiluari entzun ondoren, egutegi eta ordutegi proposamenak bidaliko dituzte Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, 2016ko ekainaren 10era arte, Educa kudeaketa programaren bidez.

2. Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak egutegiak eta ordutegiak onetsi edo ukatuko ditu, aztertu ondoren. “EDUCA” kudeaketa programak ematen duen informatikako euskarriaren bidez iritsiko zaie ikastetxeei Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren jakinarazpena. 2016ko ekainaren 24a baino lehen jakinarazpenik hartzen ez duten ikastetxeetako egutegiak eta ordutegiak onetsitzat joko dira.

Ikastetxeren batek bere egutegi proposamena aipatu epean bidaltzen ez badu, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak ofizioz esleituko dio eranskinaren 1. atalean (Egutegia) ezarritako baldintzak betetzen dituen egutegi bat.

5.–2016-2017 ikasturteko ordutegi orokorra.

Deskargatu III. eranskineko ordutegi orokorra (PDF).

6.–2016-2017 ikasturteko eskola egutegia.

Deskargatu III. eranskineko eskola egutegia (PDF).

IV. ERANSKINA

Eskola egutegia eta ordutegi orokorra prestatzeko jarraibideak, Nafarroako Foru Komunitateko Batxilergoari dagozkionak,
2016-2017 ikasturterako

1.–Egutegia.

Nafarroako Foru Komunitateko eskola egutegiak baldintza hauek beteko ditu:

1. Ikastetxeetan 2016-2017 ikasturtea 2016ko irailaren 1ean hasi eta 2017ko ekainaren 30ean bukatuko da.

2. Ikastetxeek berariazko proposamen bat prestatu beharko dute egutegirako, honako baldintza hauek betez:

a) Eguberrietako oporrak: abenduaren 23tik urtarrilaren 8ra arte, biak barne.

b) Aste Santuko oporrak: apirilaren 13tik 23ra arte, biak barne.

c) Jaiegunak, Nafarroako lan egutegi arruntaren arabera: urriaren 12a, azaroaren 1a, abenduaren 3a, abenduaren 6a, abenduaren 8a eta maiatzaren 1a. 2017ko lan egutegi arruntean eskolako egutegiari eragiten dion jaiegunen bat egonez gero, ikastetxeek eskolako egutegia egokituko dute, Antolamenduaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuak emanen dituen jarraibideekin bat.

d) Hezkuntzako zaindariaren jaieguna: urtarrilaren 28a. Ikastetxeek zilegi izanen dute egun hori aldatzea.

e) Herriko festa eguna, Nafarroako Foru Komunitateko herrietako festa egunak zehazten dituen arauaren arabera. Data hori eskola eguna ez den egun batean egokitzen denean, ikastetxeak beste egun bat hautatzen ahalko du.

f) Eguberrietako eta Aste Santuko oporraldiak ezin dira inola ere luzatu.

g) Jarri diren eskola egunez gainerakoak, aurreko ataletan jaiegun gisa finkatu ez direnak, eskola gabeko laneguntzat joko dira.

Batxilergoko lehen maila:

h) Eskola egunen kopurua: 175, gutxienez ere.

i) Irailaren 1a eta 2a eskola egunak izanen dira, 2015-2016 ikasturteko deialdi bereziko azterketak egiteko; orobat, ekainaren 19a eta 20a, zeinetan 2016-2017 ikasturteko deialdi bereziko azterketak eginen diren.

j) Eskolen hasiera: irailaren 9a baino lehen ez.

k) Eskolen bukaera: ekainaren 16aren ondoren ez.

l) Ekainaren 7a azken eguna izanen da deialdi arrunteko notak emateko. Ikastetxeak ekainaren 8tik klaseak bukatzeko zehaztutako egunera arteko aldia antolatuko du, deialdi bereziko probak egin behar dituzten ikasleak behar bezala prestatzeko. Orobat, egun horietan, ikastetxeak errepasoko curriculum jarduerak antolatuko ditu gainerako ikasleentzat.

Batxilergoko bigarren maila:

m) Eskolen hasiera: batxilergoko lehen mailakoak hasten diren egun berean.

n) Deialdi arrunteko azterketak egiteko azken eguna: maiatzaren 19a. Egun horretara arte, eskola eguntzat joko dira Batxilergoko 1. mailarako halakotzat jotzen diren berberak.

ñ) Deialdi berezia: ekainaren 14an, 15ean eta 16an. o) Ikastetxeak maiatzaren 22tik Batxilergoko 2. kurtsoko azterketa bereziak egin arteko egunak ikasleak egoki prestatzeko antolatuko ditu, bai azterketa horiek egiteko, bai Batxilergoko azken ebaluazioko bi deialdiak egiteko.

p) Batxilergoko azken ebaluazioko bi deialdiak egiteko finkatzen diren egunen arabera aldatzen ahalko dira n), ñ) eta o) ataletan zehatutako datak, bai eta Antolamenduaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuak ematen dituen jarraibideen arabera ere.

3. Hezkuntza maila bat baino gehiago ematen duten ikastetxeek egun bakar batean bateratzen ahalko dituzte hezkuntza maila ezberdinei dagozkien zaindarien jaiegunak; ez dituzte inolaz ere jaiegun guztiak ezarriko ikasle guztientzat.

4. Irailaren 1etik eskolak hasi bitarteko egunetan departamentuetako bilerak, klaustroak, programazio lanak, proba bereziak, ebaluazio bereziko bilkurak, ikasleei eta familiei orientazioa eta arreta ematea eta ikasturtearen antolaketarekin zerikusia duten bestelako jarduerak eginen dituzte irakasleek.

5. Eskolak bukatu eta ekainaren 30a arte, proba bereziak, kurtsoa berrikusi eta ebaluatzeko lanak, irakasgai bakoitzaren memoria didaktikoak, koordinazio didaktikorako departamentuen memoriak, azken memoria, erreklamazioak, ikasleei eta familiei arreta ematea eta behar diren administrazio egintza guztiak eginen dira.

6. Eskola egunetan ezin izanen dira eskolak eten kontrolak, probak edo azterketak egiteko, deialdi bereziko azken azterketak egiteko egunetan izan ezik.

7. Ebaluazio bilkurak eta klaustroak ezin izanen dira eskola orduetan egin.

2.–Ordutegi orokorra.

Foru Komunitateko ikastetxeetako ordutegiak baldintza hauek beteko ditu:

1. Eskolaldia oro har goizeko saioetan eginen da astelehenetik ostiralera, eta bi arratsaldetan ere bai gutxienez. 30 eskolaldikoa izanen da asteko ordutegia G edo G-A ereduak dituzten ikastetxeetan, eta, D edo D-A ereduak dituzten ikastetxeetan 34 eskolaldikoa. Betiere, goizeko eta arratsaldeko saioen artean, gutxienez ere ordu eta erdiko tartea izanen da.

Soilik goizeko eskolaldia ezarri nahi denean, egunero sei eskolaldi izanen ditu G eta G-A ereduetan. D eta D-A ereduek zazpi eskolaldiko eskolaldia izanen dute astean lau egunetan, eta sei eskolaldi gainerako egunean. Horri dagokion baimena Hezkuntza Departamentuari eskatu beharko zaio, eta eskabidearekin batera txosten bat aurkeztuko da. Txosten horretan azalduko dira eskolaldi hori aldatzea komenigarri egiten duten arrazoiak: garraio eta jantokiaren erabileraren arrazoiak, arrazoi pedagogikoak edo bestelakoak.

Goizeko eskolaldia soilik egiteko baimena duten ikastetxeek horrela segitzen ahalko dute, berriz eskatu gabe, baldin eta baimena emateko oinarri izan ziren arrazoiak aldatu ez badira.

2. 258/1998 Foru Aginduaren 2.1.b) artikuluarekin bat, eskolaldiek gutxienez ere 55 minutu iraunen dute. Bizpahiru eskolaldiren ondoren, gutxienez ere 20 minutuko atsedenaldia emanen da.

3. Hala ere, hizkuntza ereduak eman eta astean 34 eskolaldi dituzten ikastetxeek, ikasleen garraiorako arazorik izanez gero, salbuespen gisa, 50 minutuko aldiak egiten ahalko dituzte, egunean bi gehienez, 7 eskolaldi dituzten egunetan. Kasu horietan atsedenaldiak salbuespen egoera horren araberakoak izan daitezke. Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak baimendu beharko ditu gorabehera horiek.

4. Ikastetxeek eskolako ordutegia handitzeko eskatzen ahalko dute, zenbatean luzatu nahi duten proposatuta, ordubete gehienez ere egunean. Luzapen horrek ez du behin ere ituna handituko ikastetxe pribatu itunduetan, ez eta plantilla ere ikastetxe publikoetan. Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak onetsi edo ukatuko du, bideragarritasunaren arabera.

5. Baldin eta ikastetxea D eredukoa bada eta astean 34 eskolaldi baino gutxiago izan nahi badu, eskola ordutegia murrizteko eskaera egin beharko dute, egunean eskolaldi batekoa gehienez ere, astean 4 eskolaldi gehienez ere. Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak onetsi edo ukatuko du, bideragarritasunaren arabera.

6. Eskola garraio bera erabiltzen duten ikastetxe guztiek egutegi eta ordutegi bat aurkeztu beharko dute nahitaez, zerbitzuarekin bateragarria izanen dena.

7. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa edo Lanbide Heziketa ematen duten institutuak herrigune berean edo eskola garraioaren ibilbide berean baldin badaude, eta tradizionalki gurasoen elkarteen eta Nafarroako Gobernuaren artean partekaturiko garraioaz baliatzen badira, beren artean koordinatuko dituzte sarrera-irteerako ordutegiak.

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoekin ere horrelako koordinazioa egin beharko da, baldin eta, eskola garraiorako dituzten baliabide materialen arabera, eskolen hasierak eta bukaerak ordutegietan Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako institutuekin bat etorri behar badute.

8. Egutegia eta ordutegi orokorra, onetsi ondoren, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publiko eta pribatu guztiek nahitaez bete beharko dituzte. Ikastetxeko zuzendariaren erantzukizuna izanen da horiek betearaztea, eta egutegien ezarpenaren gainbegiratzea eta kontrola, aldiz, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren gain egonen da.

9. Ikastetxe bakoitzaren egutegi eta ordutegi orokorra ikastetxeko iragarki oholean ikusgai jarri beharko da, eta aldaezina izanen da, non eta Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak ez duen horretarako baimena ematen.

3.–Salbuespenak.

Aurreko edozein atalen gaineko salbuespenak Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari eskatu beharko zaizkio, azter ditzan.

4.–Tramitazioa.

Tramitazioa egiteko, honela jokatuko da:

1. Zuzendariek, Eskola Kontseiluari entzun ondoren, egutegi eta ordutegi proposamenak bidaliko dituzte Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, 2016ko ekainaren 10era arte, EDUCA kudeaketa programaren bidez.

2. Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak egutegiak eta ordutegiak onetsi edo ukatuko ditu, aztertu ondoren. “EDUCA” kudeaketa programak ematen duen informatikako euskarriaren bidez iritsiko zaie ikastetxeei Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren jakinarazpena. 2016ko ekainaren 24a baino lehen jakinarazpenik hartzen ez duten ikastetxeetako egutegiak eta ordutegiak onetsitzat joko dira.

Ikastetxeren batek bere egutegiaren proposamena aipatu epean bidaltzen ez badu, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak ofizioz esleituko dio eranskinaren 1. atalean (Egutegia) ezarritako baldintzak betetzen dituen egutegi bat.

5.–2016-2017 ikasturteko eskola ordutegia.

Deskargatu IV. eranskineko ordutegi orokorra (PDF).

6.–2016-2017 ikasturteko eskola egutegia.

Deskargatu IV. eranskineko eskola egutegia (PDF).

Iragarkiaren kodea: F1606301

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa