(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Google
  • Facebook

Nire NAOrako sarrera

176. ALDIZKARIA - 2015eko irailaren 4a - BEREZIA

  • 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
    • 1.1. XEDAPEN OROKORRAK
      • 1.1.2. Foru Dekretuak

170/2015 FORU DEKRETUA, irailaren 3koa, Garapen Ekonomikorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren uztailaren 22ko 8/2015 Foru Dekretuaren bidez (142. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, uztailaren 23an), Nafarroako Foru Komunitateko departamentuen egitura ezarri zen, baita departamentu bakoitzari zegokion eskumen esparrua ere. Foru dekretu hori lehendakariaren abuztuaren 10eko 23/2015 Foru Dekretuak aldatu zuen (156. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abuztuaren 12an).

Era berean, abuztuaren 12ko 51/2015 Foru Dekretuaren bidez, Garapen Ekonomikorako Departamentuaren oinarrizko egitura ezarri zen, geroko garapena galarazi gabe. Dekretu hori 2015eko 157. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 13an.

Bidezko da, beraz, Garapen Ekonomikorako Departamentuaren egitura berria behar bezala garatzea.

Horrenbestez, Garapen Ekonomikorako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2015eko irailaren 3an egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

I. KAPITULUA

Xedapen orokorrak

1. artikulua. Garapen Ekonomikorako Departamentuaren eskumenen esparrua.

Garapen Ekonomikorako Departamentuari dagokio Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak honako arlo hauetan bereganatuak dituen eskumenez baliatzea: jarduera ekonomikoaren plangintza eta programazioa; industria, energia eta meatzaritza; industria jarduera sustatzea; ikerketa, garapen teknologikoa eta berrikuntza, kalitatea eta lehiakortasuna bultzatzea; energiaren eta meategietako baliabideen kontrola; energia berriztagarriak sustatzea; Nafarroako enpresak nazioartera ateratzeko sustapena; lan harremanak eta ekonomia soziala sustatu eta antolatzea; Europar Batasunaren politika ekonomikoen segimendua; Nafarroako turismoaren sektorea antolatu eta sustatzea; barne merkataritza eta eskulangintza antolatu eta sustatzea; Nafarroako errepide sarea proiektatu, gauzatu, zaindu, ustiatu eta defendatzea; interes orokorreko obra hidraulikoak, trenbideetakoak eta aireportuetakoak edo esleitzen zaizkion beste batzuk kudeatzea; geologia eta geoteknia; kartografia; garraioaren arloko politika planifikatu, koordinatu eta gauzatzea; bai eta indarra duten xedapenek ematen dizkioten gainerako eskudantziak ere.

2. artikulua. Garapen Ekonomikorako Departamentuko titularra.

1. Garapen Ekonomikorako Departamentuko titularrak, foru dekretu honen 1. artikuluan zehaztutako eskumen esparruari loturik, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluan ezarritako eskudantziak izanen ditu.

2. Bereziki, jendaurrean jarritako azpiegituren obretarako proiektuak behin-behinekoz eta behin betiko onestea dagokio, bai eta proiektu horietan desjabetzerako jendaurrean jartzeko tramitea irekitzea eta ebaztea.

3. Era berean, Garapen Ekonomikorako Departamentuko titularrari dagokio kide anitzeko organo hauetako buru izatea:

a) Nafarroako Lan Autonomoaren Kontseilua.

b) Nafarroako Turismo Kontseilua.

c) Nafarroako Merkataritza Kontseilua.

d) Nafarroako Kontsumoaren Kontseilua.

e) Nafarroako Garraioen Kontseilua.

f) Nafarroako Taxien Kontseilua.

g) Iruñerriko Mugikortasunaren eta Garraioaren Mahaia.

4. Garapen Ekonomikorako Departamentuko titularrari sostengu politiko eta teknikoa emateko unitate gisa, departamentuan kabinetea dago, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 19. artikuluari lotua dagoena, zuzenean Departamentuko titularraren mende.

3. artikulua. Garapen Ekonomikorako Departamentuaren antolaketa orokorra.

Garapen Ekonomikorako Departamentuak, bere titularraren goi zuzendaritzapean, honako organo hauek izanen ditu bere egituran:

a) Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusia.

b) Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusia.

c) Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusia.

d) Herri Lan Zuzendaritza Nagusia.

e) Ekonomia eta Aurrekontu Kudeaketarako eta Gastuaren Kontrolerako Zerbitzua.

f) Idazkaritza Tekniko Nagusia.

4. artikulua. Zuzendaritza nagusien eskudantziak.

Foru dekretu honen 2.2 artikuluan ezarritakoa galarazi gabe, Garapen Ekonomikorako Departamentuko zuzendaritza nagusiek, departamentuko titularraren goi zuzendaritzapean eta foru dekretu honetan bakoitzari esleitutako esparruan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluan eta azken xedapenetako lehenbizikoan ezarritako eskudantziak izanen dituzte eta, horietaz gainera, indarra duten xedapenek esleitzen dieten edo Garapen Ekonomikorako Departamentuko titularrak agintzen dien beste edozein.

5. artikulua. Idazkaritza Tekniko Nagusiaren eskudantziak.

Garapen Ekonomikorako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiak, foru dekretu honen 1. artikuluan azaldutako eskumenen esparruaren barrenean, eta Garapen Ekonomikorako Departamentuko titularraren goi-zuzendaritzaren mendean, hari zuzenean atxikia baita Idazkaritza Tekniko Nagusia, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 23. artikuluan eta Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko Idazkaritza Tekniko Nagusiak arautzen dituen erregelamendua onesten duen otsailaren 21eko 29/2005 Foru Dekretuan ezarri diren eskudantziak izanen ditu, 8. artikuluak aurrekontua kudeatzeko finkatzen dituenak izan ezik, baita indarra duten xedapenek ematen dizkiotenak edo Garapen Ekonomikorako Departamentuko titularrak agintzen dizkionak ere, eta eskudantziak baliatzeko behar diren ebazpenak emanen ditu.

6. artikulua. Zerbitzuen eginkizunak.

Zerbitzuek, departamentuko goragoko organoen zuzendaritzapean eta dagokion esparru materialean, ondoko eginkizunak izanen dituzte: beren mendeko atal edo unitate organikoak planifikatzea, koordinatzea, zuzentzea eta kontrolatzea; prozedurak arintzeko, arrazionalizatzeko eta errazteko printzipioak bultzatzea eta sustatzea; indarra duten xedapenek berariaz ezarritakoak, eta departamentuko organo eskudunek beren esku deskontzentratzen edo eskuordetzen dizkietenak.

7. artikulua. Atalen eginkizunak.

Atalei dagozkie, departamentuko goragoko organoen zuzendaritzapean eta kasuan kasuko esparru materialean, beren mendeko bulego edo unitateen jarduerak burutu, haiei buruz txostenak eman eta hierarkian goragokoari proposatzeko eginkizunak, jarduera horiek koordinatu, zuzendu eta kontrolatzeko eginkizunak, eta departamentuko organo eskudunek agintzen dizkietenak.

II. KAPITULUA

Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren
eta Lanaren Zuzendaritza Nagusia

1. ATALA

Eskumenen esparru materiala eta egitura

8. artikulua. Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusiaren eskumen esparru materiala.

Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusiak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak baliatuko ditu arlo hauetan:

a) Politika ekonomiko orokorraren azterketa eta plangintza, eta haren jarraipena egitea.

b) Analisi estrategikoa eta jarduketarako proposamenak egitea Nafarroako ekonomiarako eta Nafarroako Gobernuaren arlo ekonomikoko jarduketarako garrantzi handia duten gaietan.

c) Ekimen ekonomiko eta programa estrategiko orokorrak edo Nafarroako ekonomiarako eta haren lehiakortasunerako interesa dutenak planifikatu, programatu, koordinatu eta sustatzea, eta haien jarraipena eta zabalkundea egitea, Foru Komunitateko sektore publikoaren partaidetzarekin.

d) Nafarroako Gobernuaren eta MODERNA Fundazioaren arteko koordinazioa.

e) Nafarroako Gobernuak Estatuarekin eta beste administrazio publiko batzuekin duen koordinazio ekonomikoa zuzentzea bere eskumenekoak diren esparruetan, deusetan galarazi gabe Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren beste organo batzuek ere gai honi buruz eduki dezaketena.

f) Nafarroaren kanpoko ekintza osoa koordinatzea.

g) Nafarroako jarduera ekonomikoaren eta bertako herritarren nazioarteratzea sustatuko duten politika eta ekintzak.

h) Nafarroako Gobernuak erabakitzen dituen Europar Batasuneko nazioarteko foro eta erakundeetan parte hartzea, baita esparru guztietan haiek dituzten politika ekonomikoen jarraipen lehenetsia egitea ere, erakundeen goi-ordezkaritza lana izan ezik.

i) Kanpoko finantzaketa lortzea.

j) Europako eta nazioarteko era guztietako proiektu ekonomikoak bultzatzea, lankidetzakoak eta partzuergokoak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuekin eta Foru Komunitateko eragile ekonomiko eta sozialekin koordinaturik.

k) Lankidetzan aritzea Nafarroako gizarte, ekonomia eta enpresa erakundeekin, Nafarroako Gobernuak nazioarteari begira erabakitzen dituen ekimen eta jardueretan parte hartzeko eta Nafarroaren irudi ekonomikoa Europar Batasunean eta nazioartean sustatu eta indartzeko.

l) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren unitate organikoak koordinatzea, Europar Batasunaren erakundeekin edo nazioarteko beste erakunde batzuekin dituzten harremanetan.

m) Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan Europar Batasunaren edo nazioarteko beste erakunde batzuen ekimenak koordinatu, kontrolatu, haien jarraipena egin eta haien aplikazioa ebaluatzea.

n) Enpresa jarduera sustatzea inbertsio proiektuak eta enpresen lehiakortasuna hobetzeko jarduerak babestuz.

ñ) Nekazaritzako industrien eta nekazaritzako elikagaien industrien antolamendua eta sustapena.

o) Enpresen berregituratze eta berrantolatzea babestea, krisi zein integrazio prozesuetan.

p) Enpresei laguntzea jarduera ekonomikoa garatzeko beharrezko azpiegiturak eskuratzearren, hala nola lurzorua, industriaguneak edo hornidurak.

q) Ekimena sustatzea Nafarroan, komunitatean sortu eta finkatzen diren enpresen kopurua handitzeko asmoz.

r) Enpresei aholkatzeko zerbitzua kudeatzea, informazioa ematearren bere jarduera garatzearekin ikusteko duen edozeinen inguruan.

s) Nafarroako enpresa nagusiekiko harremanak eta enpresaburuen elkarteekikoak kudeatu eta jarraitzea.

t) Informazioaren Gizartea sustatzea (Nafarroako Agenda Digitala).

u) Lan harremanak eta arriskuen prebentzioa.

v) Ekonomia soziala eta lan autonomoa.

w) Zehapen prozedurak bere eskumenen esparru materialean, lan arlokoak izan ezik; Zuzendaritza Nagusiaren titularrari dagokio prozedura hastea eta ebaztea.

x) Bere eskumenen esparruarekin lotutako jardueretarako diru-laguntzen deialdia egitea eta diru-laguntzak ematea.

y) Desjabetzeak Zuzendaritza Nagusiaren eskumeneko arloetan.

z) Indarra duten xedapenek Garapen Ekonomikorako Departamentuari esleitzen dizkioten beste batzuk, Zuzendaritza Nagusiak bere duen esparruan, eta bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

9. artikulua. Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusiaren egitura.

Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusiak zerbitzu hauek ditu bere egituran:

a) Politika Ekonomikoaren Zerbitzua.

b) Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzua.

c) Enpresa Sustapenaren Zerbitzua.

d) Berrindustrializazioaren, Lehiakortasunaren eta Proiektu Estrategikoen Zerbitzua.

e) Lan Zerbitzua.

2. ATALA

Politika Ekonomikoaren Zerbitzua

10. artikulua. Politika Ekonomikoaren Zerbitzuaren eginkizunak.

Politika Ekonomikoaren Zerbitzuak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak izanen ditu arlo hauetan:

a) Nafarroako Gobernuaren politika ekonomikoaren arloko proposamenak egin, koordinatu, sustatu, abiarazi eta haien jarraipena egitea.

b) Gobernuak tratatu beharreko gai ekonomikoetan, lehentasunak zehaztea eta gai horiei buruzko txosten-proposamenak egitea.

c) Politika eta programa publikoen jarraipena, azterketa eta ebaluazioa.

d) Nafarroako egitura ekonomikoari buruzko analisiak eta azterlanak egin eta zabaltzea.

e) Nafarroako koiuntura ekonomikoaren analisia eta jarraipena, bai eta estatuko eta nazioarteko koiuntura ekonomikoarena ere.

f) Nafarroako ekonomiarako eta haren lehiakortasunerako interesa duten ekimen ekonomikoak eta programa estrategikoak definitu, planifikatu, koordinatu eta sustatzea, eta haien jarraipena egitea, Foru Komunitateko sektore publikoaren partaidetzarekin.

g) Nafarroako Gobernuak hartzen dituen neurri ekonomiko eta finantzarioen jarraipena, urteko aurrekontu esparrua gainditzen dutenean.

h) Eskualde politikarekin eta estatuko nahiz Europar Batasuneko beste politika ekonomiko batzuekin koordinatzea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren beste organo batzuek arlo honetan esleituta dituztenak ukatu gabe.

i) Moderna fundazioarekin koordinatzeko lanetan laguntzea.

j) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

3. ATALA

Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzua

11. artikulua. Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuaren eginkizunak.

Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak beteko ditu arlo hauetan:

a) Nafarroaren kanpoko ekintza osoa koordinatzea.

b) Nafarroako Nazioarteko Plana diseinatu, bultzatu, koordinatu eta haren jarraipena egitea.

c) Enpresaren nazioarteratzea sustatzea.

d) Kanpoko finantzaketa lortzea Foru Komunitateko Administrazioak egiten dituen edo Nafarroarentzat interesa duten proiektu eta jardueretarako.

e) Nafarroaren irudi ekonomikoa sustatu eta sendotzea.

f) Foru Komunitateko Administrazioko unitate organikoekin koordinatzea Espainiako eta nazioarteko erakundeekin hitzarmenak, akordioak eta protokoloak izenpetzeko, Nafarroako kanpo harremanak sendotzea helburu.

g) Atzerriko inbertsioa erakartzea sustatzea.

h) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

12. artikulua. Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuaren egitura.

Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:

a) Nazioarteko Ekintzaren Atala.

b) Europako Programen Atala.

c) Europako Deialdien Atala.

d) Europako Funtsen Kontrolerako Atala.

13. artikulua. Nazioarteko Ekintzaren Atalaren eginkizunak.

Nazioarteko Ekintzaren Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Nafarroako Nazioarteko PLana diseinatzea.

b) Nafarroako Nazioarteko Planean aurreikusten diren ekintza guztien ezarpen prozesua koordinatu eta haren jarraipena egitea, eta planaren berrikuspena eta norabidea egokitzea aurrerapenak lortu ahala.

c) Nafarroaren irudi ekonomikoaren zabalkundea.

d) Europari eta nazioarteari buruzko sustapen, informazio eta sentsibilizazio kanpainak koordinatzea eta bertan modu aktiboan parte hartzea.

e) Europar Batasuneko estatu kide berrietako eta Batasunean sartu nahi duten herrialdeetako eskualdeekin itun egonkorrak egitea, Europar Batasunak diruz lagundutako esparruetan lankidetza indartzeko eta Nafarroako enpresentzat merkatuak irekitzeko.

f) Atzerrian lanbide praktikak egiten laguntzea, bai eta atzerritarrenak Nafarroan ere.

g) Becas Navarra Masters programaren onuradunen jarraipena egitea eta itzultzeko laguntza ematea, Hezkuntza Departamentuarekin eta Nafarroako eragile sozioekonomikoekin koordinatuta.

h) Nafarroako Nazioarteko Planaren web dinamizatzea.

i) Nafarroako enpresak nazioarteratzen laguntzea, esportazioan eta atzerrian ezartzen.

j) Nafarroako enpresei laguntzea nazioarteko lizitazioetan parte har dezaten.

k) Nafarroan ezarritako nazioarteko enpresen jardueren eta inbertsioen jarraipena.

l) Atzerriko inbertsioa erakartzea.

m) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

14. artikulua. Europako Programen Atalaren eginkizunak.

Europako Programen Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Europako Gizarte Funtsa (EGIF) eta Eskualde Garapenerako Europako Funtsa (EGEF) programa operatiboak prestatu eta tramitatzea.

b) Programa operatibo horien betetzearen jarraipena: kudeaketa, kontrola eta ebaluazioa.

c) Programen Jarraipeneko Batzordeetan parte hartzea horiek betetzeaz arduratzen diren departamentu, unitate eta entitateekin koordinaturik.

d) EGF eta EGEF programetako diru-sarrerak kontrolatu eta kudeatzaileen artean banatzea.

e) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

15. artikulua. Europako Deialdien Atalaren eginkizunak.

Europako Deialdien Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Europako Batasunaren deialdietara aurkeztutako Nafarroako proiektuen prestaketa, kudeaketa, koordinazioa, tramitea, kontrola eta jarraipena.

b) Nafarroako Gobernuaren parte-hartzea eskualde anitzeko lankidetza erakundeetan.

c) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

16. artikulua. Europako Funtsen Kontrolerako Atalaren eginkizunak.

Europako Funtsen Kontrolerako Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

a) 2007-2013 eta 2014-2020 programazio aldietan Nafarroako EGEF eta EGIF programa operatiboen kargura aitortutako gastuak egiaztatzeko lanak, prozedura hauek barne:

–Onuradunek aurkeztutako itzulketa-eskaeren egiaztapen administratiboak.

–Eragiketa zehatzei buruzko “in situ” egiaztapenak.

2007-2013 aldiari lotutako gastuak egiaztatzeari dagokionez, Batzordearen 1828/2006 (EE) Erregelamenduaren 13. artikuluak arautzen du. Erregelamendu horren bidez, Funtsen gaineko xedapen komunei buruzko Kontseiluaren 1083/2006 (EE) Erregelamendurako garapen arauak ezarri ziren.

2007-2013 aldiari lotutako gastuak egiaztatzeari dagokionez, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1303/2013 (EB) Erregelamenduaren 125. artikuluko 4. idatz-zatiak eta hurrengoek arautzen dute berariaz. Erregelamendu horren bidez, Europako Egitura eta Inbertsio Funtsei buruzko xedapen komunak ezarri ziren.

Atalak bi aldietako gastuak egiaztatuko ditu, 2007-2013 aldiaren kargurako gastuen aitorpenak onargarriak diren bitartean, Batzordearen C(2015)2771 Erabakian ezarritakoari jarraikiz. Erabaki horren bidez, aldi horren itxierari buruzko irizpideak jarri ziren.

b) EGEF eta EGIF programa operatiboak kudeatu eta kontrolatzeko sistemen deskripzioa, aldaketa eta eguneratzea, kontrolari dagokionez.

c) Aitortutako gastuetan irregulartasunak harrapatzeko eta zuzenketa finantzarioa egiteko egokiak diren kontrol mekanismoak ezarri eta haien segimendua.

d) Kudeaketa, ziurtapen eta auditoretza arloetako agintariek edo Europako Batzordeak eskaturik tarteko erakundeak egiaztapenen edukiari buruz egindako txostenak prestatzea.

e) EGEF eta EGIF programa operatiboen kontrolari buruz tarteko erakundeak duen beste edozein eginkizun.

f) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

4. ATALA

Enpresa Sustapenaren Zerbitzua

17. artikulua. Enpresa Sustapenaren Zerbitzuaren eginkizunak.

Enpresa Sustapenaren Zerbitzuak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak izanen ditu arlo hauetan:

a) Enpresen inbertsio jarduera sustatzea.

b) Jarduera ekonomikoen arloak sustatzea.

c) Enpresa sektoreak bultzatzea.

d) Nafarroako Agenda Digitalaren koordinazioa eta jarraipena.

e) Nafarroako Agenda Digitala betetzeko behar diren jarduketak kudeatzea, inbertsioak eta deialdiak eta laguntzak ematea barne.

f) Informazioaren eta komunikazioaren teknologien erabilera sustatzea.

g) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

18. artikulua. Enpresa Sustapenaren Zerbitzuaren egitura.

Enpresa Sustapenaren Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:

a) Berrikuntza Sustatzeko Atala.

b) Informazioaren Gizartea eta Enpresa Sektoreak Sustatzeko Atala.

19. artikulua. Inbertsioa Sustatzeko Atalaren eginkizunak.

Inbertsioa Sustatzeko Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Enpresaburuen jarduera garatu eta sendotzea.

b) Ekoizpenerako inbertsioa sustatzea.

c) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

20. artikulua. Informazioaren Gizartea eta Enpresa Sektoreak Sustatzeko Atalak eginkizun hauek izanen ditu.

Informazioaren Gizartea eta Enpresa Sektoreak Sustatzeko Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Nafarroako Agenda Digitalaren koordinazioa eta jarraipena.

b) Nafarroako Agenda Digitala betetzeko behar diren jarduketak kudeatzea, inbertsioak eta deialdiak eta laguntzak ematea barne.

c) Informazioaren eta komunikazioaren teknologien erabilera sustatzea eta enpresa sektoreak bultzatzea.

d) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

5. ATALA

Berrindustrializazioaren, Lehiakortasunaren
eta Proiektu Estrategikoen Zerbitzua

21. artikulua. Berrindustrializazioaren, Lehiakortasunaren eta Proiektu Estrategikoen Zerbitzuaren eginkizunak.

Berrindustrializazioaren, Lehiakortasunaren eta Proiektu Estrategikoen Zerbitzuak foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu arlo hauetan:

a) Enpresen lehiakortasuna hobetzen laguntzea.

b) Enpresak saneatzen eta berrabiatzen laguntzea.

c) Enpresen finantzaketarako bidea erraztea.

d) Proiektu estrategikoak koordinatzea.

e) Sozietate publikoek kudeatutako proiektuak koordinatzea.

f) Enpresa politikak koordinatzea.

g) Ekintzailetza bultzatzea.

h) Enpresa edo lanbideko jarduerak abian jartzeko zerikusia duten gai eta prozedurak definitu, planifikatu, informazio zerbitzuak garatu, aholkatu, tramitazioa bateratu eta ebaztea, enpresa edo lanbide jarduerak abian jartzeko xedearekin administrazioa errazteko neurriei buruzko abenduaren 9ko 15/2009 Foru Legeak Jarduera Ekonomikoak Tramitatzeko Bulegoari agintzen dizkion eginkizunekin bat.

i) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

22. artikulua. Berrindustrializazioaren, Lehiakortasunaren eta Proiektu Estrategikoen Zerbitzuaren egitura.

Berrindustrializazioaren, Lehiakortasunaren eta Proiektu Estrategikoen Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:

a) Enpresen Lehiakortasunaren Atala.

b) Proiektu Estrategikoen eta Enpresa Politiken Atala.

23. artikulua. Enpresen Lehiakortasunaren Atalaren eginkizunak.

Enpresen Lehiakortasunaren Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Lehiakortasuna hobetzea.

b) Enpresen saneamendua eta berrabiada, eta haien finantzaketarako bidea erraztea.

c) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

24. artikulua. Proiektu Estrategikoen eta Enpresa Politiken Atalaren eginkizunak.

Proiektu Estrategikoen eta Enpresa Politiken Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Proiektu estrategikoak koordinatzea.

b) Sozietate publikoek kudeatutako proiektuak koordinatzea.

c) Enpresa politikak koordinatzea.

d) Moderna planaren proiektuak koordinatzea (ekintzailetza bultzatzekoak).

e) Enpresa edo lanbideko jarduerak abian jartzeko zerikusia duten gai eta prozedurak definitu, planifikatu, informazio zerbitzuak garatu, aholkatu, tramitazioa bateratu eta ebaztea, enpresa edo lanbide jarduerak abian jartzeko xedearekin administrazioa errazteko neurriei buruzko abenduaren 9ko 15/2009 Foru Legeak Jarduera Ekonomikoak Tramitatzeko Bulegoari agintzen dizkion eginkizunekin bat.

f) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

6. ATALA

Lan Zerbitzua

25. artikulua. Lan Zerbitzuaren eginkizunak.

Lan Zerbitzuak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak izanen ditu arlo hauetan:

a) Lan harremanak.

b) Laneko arriskuen prebentzioa.

c) Ekonomia soziala eta lan autonomoa.

d) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

26. artikulua. Lan Zerbitzuaren egitura.

Lan Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:

a) Lan Harremanen eta Arriskuen Prebentzioaren Atala.

b) Koordinazioaren eta Laguntza Teknikoaren Atala.

c) Ekonomia Sozialaren, Lan Autonomoaren eta Lan Erregistro Publikoen Atala.

27. artikulua. Lan Harremanen eta Arriskuen Prebentzioaren Atalaren eginkizunak.

Lan Harremanen eta Arriskuen Prebentzioaren Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Lantokiak irekitzearen, eraikuntza obretako segurtasun eta osasun planen eta amiantoarekin zerikusia duten lan planen inguruko eginkizunak.

b) Laneko arriskuen prebentzioan aritzen diren entitateak baimentzea, eta eraikuntzaren sektorean baimendutako enpresak eta amiantoaren arriskua duten enpresak erregistratzea.

c) Zehapen prozedurak tramitatzea.

d) Lan arloko eztabaidetan bitartekotza eta arbitraje lana egitea, eta lan prozedurak, taldekoak zein banakakoak, lan arloko jurisdikzioan tramitatu aurreko adiskidetzea.

e) Grebak eta ugazaben itxierak.

f) Enplegu erregulazioa, taldeen lan harremanak eteteko edo amaitzeko baimenak eman ahal izateko.

g) Adingabeen lanarekin lotutako baimenak eta laneko jaiegunak zehaztea.

h) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

28. artikulua. Koordinazioaren eta Laguntza Teknikoaren Atalaren eginkizunak.

Koordinazioaren eta Laguntza Teknikoaren Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Lan merkatuaren bilakaeraren jarraipena eta Enplegu Planaren ebaluazioa.

b) Enpresen gizarte erantzukizuna sustatzea.

c) Zeharkako jarduketak eta proiektuak garatzea.

d) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

29. artikulua. Ekonomia Sozialaren, Lan Autonomoaren eta Lan Erregistro Publikoen Atala.

Ekonomia Sozialaren, Lan Autonomoaren eta Lan Erregistro Publikoen Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Ekonomia soziala sustatzea.

b) Lan kooperatiba eta sozietateak.

c) Langile autonomoak.

d) Hitzarmen kolektiboen, hauteskunde sindikalen, lanbide erakundeen, enpresa elkarteen eta aldi baterako laneko enpresen erregistro publikoak eta agindutako beste batzuk.

e) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

III. KAPITULUA

Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusia

1. ATALA

Eskumenen esparru materiala eta egitura

30. artikulua. Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusiaren eskumenen esparru materiala.

Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusiak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak izanen ditu arlo hauetan:

a) Nafarroako Plan Teknologikoa koordinatu eta haren jarraipena egitea.

b) Ikerketaren, garapen teknologikoaren eta berrikuntzaren sustapena.

c) Zentro teknologikoak koordinatzea eta baliabideak optimizatzea.

d) Nafarroako Energia Plana prestatu, koordinatu eta haren jarraipena egitea.

e) Energia berriztagarriak, energia aurreztea, energia eragimena eta energiaren kudeaketa adimendua sustatzea.

f) Energia ekoitzi, garraiatu eta banatzeko azpiegiturak eta instalazioak.

g) Energia eragimena sustatzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan.

h) Energia zerbitzuak eta haiei lotutako obrak kudeatzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan, osasunerako edo hezkuntzarako erabilera duten eraikinak salbu.

i) Meatzaritza lana antolatu, ikuskatu eta zaintzea.

j) Industria segurtasuneko erregelamenduei lotutako entitateak, enpresak, instalazioak eta produktuak baimendu, erregistratu, kontrolatu eta ikuskatzea.

k) Profesionalei industriako segurtasunaren arloko egiaztagiriak ematea.

l) Ibilgailuen azterketa teknikoa eta aldizkako azterketak.

m) Kontrol metrologikoa.

n) Bere eskumenen esparruarekin lotutako jardueretarako diru-laguntzen deialdia egitea eta diru-laguntzak ematea.

ñ) Zehapen prozedurak bere eskumenen esparru materialean; Zuzendaritza Nagusiaren titularrari dagokio prozedura hastea eta ebaztea.

o) Desjabetzeak Zuzendaritza Nagusiaren eskumeneko arloetan.

p) Europako proiektu eta foroetan parte hartzea bere eskumenen esparruan.

q) Indarra duten xedapenek Garapen Ekonomikorako Departamentuari esleitzen dizkioten beste batzuk, Zuzendaritza Nagusiak bere duen esparruan, eta bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

31. artikulua. Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusiaren egitura.

Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusiak zerbitzu hauek izanen ditu:

a) Berrikuntzarako eta Ezagutzaren Transferentziarako Zerbitzua.

b) Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzua.

c) Laguntza Juridiko eta Administratiboaren Zerbitzua.

2. ATALA

Berrikuntzarako eta Ezagutzaren Transferentziarako Zerbitzua

32. artikulua. Berrikuntzarako eta Ezagutzaren Transferentziarako Zerbitzuaren eginkizunak.

Berrikuntzarako eta Ezagutzaren Transferentziarako Zerbitzuak foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu arlo hauetan:

a) Nafarroako Plan Teknologikoa koordinatu eta haren jarraipena egitea.

b) Ikerketaren, garapen teknologikoaren eta berrikuntzaren sustapena.

c) Zentro teknologikoak koordinatzea eta baliabideak optimizatzea.

d) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

33. artikulua. Berrikuntzarako eta Ezagutzaren Transferentziarako Zerbitzuaren egitura.

Berrikuntzarako eta Ezagutzaren Transferentziarako Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:

a) Berrikuntza Sustatzeko Atala.

b) Teknologiaren eta Ezagutzaren Transferentziaren Atala.

34. artikulua. Berrikuntza Sustatzeko Atalaren eginkizunak.

Berrikuntza Sustatzeko Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Ikerketaren, garapen teknologikoaren eta berrikuntzaren sustapena.

b) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

35. artikulua. Teknologiaren eta Ezagutzaren Transferentziaren Atalaren eginkizunak.

Teknologiaren eta Ezagutzaren Transferentziaren Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Zentro teknologikoak bultzatu eta koordinatzea.

b) Ezagutzaren enpresek zentro teknologikoek, patenteek eta markek sortutako ezagutza baliatu eta transferitzea.

c) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

3. ATALA

Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzua

36. artikulua. Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuaren eginkizunak.

Energiaren, Meatzaritzaren, eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuak foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu arlo hauetan:

a) Nafarroako Energia Plana prestatu, koordinatu eta haren jarraipena egitea.

b) Energia berriztagarriak, energia aurreztea, energia eragimena eta energiaren kudeaketa adimendua sustatzea.

c) Energia ekoitzi, garraiatu eta banatzeko azpiegiturak eta instalazioak.

d) Energia eragimena sustatzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan.

e) Energia zerbitzuak eta haiei lotutako obrak kudeatzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan, osasunerako edo hezkuntzarako erabilera duten eraikinak salbu.

f) Meatzaritza lana antolatu, ikuskatu eta zaintzea.

g) Industria segurtasuneko erregelamenduei lotutako entitateak, enpresak, instalazioak eta produktuak baimendu, erregistratu, kontrolatu eta ikuskatzea.

h) Profesionalei industriako segurtasunaren arloko egiaztagiriak ematea.

i) Ibilgailuen azterketa teknikoa eta aldizkako azterketak.

j) Kontrol metrologikoa.

k) Bere eskumenen esparruarekin lotutako jardueretarako diru-laguntzen deialdia egitea eta diru-laguntzak ematea.

l) Zehapen prozedurak bere eskumenen esparru materialean.

m) Desjabetzeak Zuzendaritza Nagusiaren eskumeneko arloetan.

n) Indarra duten xedapenek Garapen Ekonomikorako Departamentuari esleitzen dizkioten beste batzuk, Zuzendaritza Nagusiak bere duen esparruan, eta bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

37. artikulua. Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuaren egitura.

Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:

a) Energiaren eta Meategien Atala.

b) Enpresen Erregistroaren Atala.

c) Industria Segurtasunaren Atala.

38. artikulua. Energiaren eta Meategien Atalaren eginkizunak.

Energiaren eta Meategien Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Energia berriztagarriak, energia aurreztea, energia eragimena eta energiaren kudeaketa adimendua sustatzea, hiri adimenduen sustapena barne.

b) Energia eragimena sustatzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan.

c) Energia zerbitzuak eta haiei lotutako obrak kudeatzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan, osasunerako edo hezkuntzarako erabilera duten eraikinak salbu.

d) Meatzaritza lana antolatu, ikuskatu eta zaintzea.

e) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

39. artikulua. Enpresen Erregistroaren Atalaren eginkizunak.

Enpresen Erregistroaren Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Enpresen eta entitateen erregistroa.

b) Enpresak eta entitateak kontrolatu eta ikuskatzea.

c) Profesionalei industriako segurtasunaren arloko egiaztagiriak ematea.

d) Plangintza energetikoa.

e) Energia ekoitzi, garraiatu eta banatzeko azpiegiturak eta instalazioak.

f) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

40. artikulua. Industria Segurtasunaren Atalaren eginkizunak.

Industria Segurtasunaren Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Industria segurtasuneko erregelamenduei loturiko instalazio eta produktuen erregistroa.

b) Industria segurtasuneko erregelamenduei lotutako instalazioak eta produktuak kontrolatu eta ikuskatzea.

c) Ibilgailuen azterketa teknikoa eta aldizkako azterketak.

d) Kontrol metrologikoa.

e) Metal preziatuak.

f) Zuzendaritza Nagusia ordezkatzea PCCS-Lurpeko Hoditeria Koordinatzeko Atarian eta SITNA-NLISen.

g) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

4. ATALA

Laguntza Juridiko eta Administratiboaren Zerbitzua

41. artikulua. Laguntza Juridiko eta Administratiboaren Zerbitzuaren eginkizunak.

Laguntza Juridiko eta Administratiboaren Zerbitzuak foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu ondoko arloei dagokienez industriaren, enpresaren eta lanaren esparruetan:

a) Laguntza juridiko eta administratiboa.

b) Aurrekontuen eta kontabilitate kudeaketaren arloan eskumena duten unitateekin elkarlanean aritzea, aurrekontua prestatu, kontrolatu eta hari jarraipena egiteko jarduerak bidera daitezen.

c) Funtzio publikoaren arloan eskumena duten unitateekin elkarlanean aritzea, plantilla prestatu, kontrolatu eta hari jarraipena egiteko jarduerak bidera daitezen.

d) Zuzendaritza nagusi eskudunekin elkarlanean aritzea proiektuak garatzeko antolamendu eta kudeaketa sistemak hobetzeko asmoz.

e) Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusiarekin elkarlanean aritzea bere eskumeneko espedienteetan eta eskatzen zaizkion aferetan.

f) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

42. artikulua. Laguntza Juridiko eta Administratiboaren Zerbitzuaren egitura.

Laguntza Juridiko eta Administratiboaren Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:

a) Laguntza Juridikoaren Atala.

b) Modernizazioa Bultzatzeko Atala.

43. artikulua. Laguntza Juridikoaren Atalaren eginkizunak.

Laguntza Juridikoaren Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Errekurtso administratiboak ebazteko txostena eta proposamena.

b) Espedienteak prestatzea eta berrikustea, organo jurisdikzionalei igortzeko.

c) Nafarroako Foru Komunitateari eskatzen ahal zaizkion kalte-ordainak tramitatzea eta horien gaineko ebazpen-proposamena egitea.

d) Xedapen orokorrak aztertu eta prestatzea.

e) Nafarroako, Estatuko eta Europar Batasuneko araudia biltzea.

f) Zehapen espedienteak tramitatzea.

g) Nahitaezko desjabetzeko espedienteak tramitatzea.

h) Eskatzen zaizkion txosten juridikoak egitea.

i) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

44. artikulua. Modernizazioa Bultzatzeko Atalaren eginkizunak.

Modernizazioa Bultzatzeko Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Antolakuntza eta kudeaketa sistemak hobetzeko proiektuak koordinatzea.

b) Eguneko gai zerrendak eta jakinarazpen administratiboak tramitatzea.

c) Plantilla prestatu, kontrolatu eta hari jarraipena egiteko jarduerak bideratzea.

d) Herritar, enpresa eta entitateentzako informazio eta erregistro jarduerak koordinatzea.

e) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

IV. KAPITULUA

Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusia

1. ATALA

Eskumenen esparru materiala eta egitura

45. artikulua. Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiaren eskumenen esparrua.

Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiak foru dekretu honetan aipatzen diren eskudantziak izanen ditu arlo hauetan:

a) Nafarroako turismoa eta merkataritza sustatzea.

b) Turismoa sustatzea, antolatzea eta garatzea.

c) Barne merkataritza eta eskulangintza antolatu eta sustatzea.

d) Kontsumoa.

e) Bere eskumenen esparruarekin lotutako jardueretarako diru-laguntzen deialdia egitea eta diru-laguntzak ematea.

f) Zehapen prozedurak kontsumoaren arloan; Zuzendaritza Nagusiaren titularrari dagokio prozedura hastea eta ebaztea.

g) Indarra duten xedapenek Garapen Ekonomikorako Departamentuari esleitzen dizkioten beste batzuk, Zuzendaritza Nagusiak bere duen esparruan, eta bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

46. artikulua. Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiaren egitura.

Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiak zerbitzu hauek ditu bere egituran:

a) Turismoko Marketinaren eta Produktuen Garapenerako Zerbitzua.

b) Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzua.

c) Kontsumo eta Arbitraje Zerbitzua.

2. ATALA

Turismoko Marketinaren
eta Produktuen Garapenerako Zerbitzua

47. artikulua. Turismoko Marketinaren eta Produktuen Garapenerako Zerbitzuaren eginkizunak.

Turismoko Marketinaren eta Produktuen Garapenerako Zerbitzuak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak beteko ditu arlo hauetan:

a) Nafarroa sustatzea, turismoko eta merkataritzako helburu gisa.

b) Turismo marka aplikatzea eta beste marka edo azpimarkekiko erlazioa koordinatzea.

c) Marketin Turistikoaren Plan Integrala prestatu eta aurrera eramatea.

d) Sustapenerako ekintzen plana koordinatu eta nazioko eta nazioarteko merkatuetan aurrera eramatea.

e) Turespañari laguntzea Espainiaren irudia eta autonomia erkidegoek prestatutako produktuak (Pirinioak eta Done Jakue Bidea, esate baterako) atzerrian sustatzeko lanetan.

f) Nafarroako informazio turistikoaren sarea koordinatzea.

g) Nafarroako turismo produktuak merkaturatzen laguntzea.

h) Turismo produktu jakin batzuetarako plan berariazkoak kudeatzea.

i) Turismoari buruzko argitalpenak eta turismoa sustatzeko gainerako materialen argitalpena koordinatzea.

j) Publizitate kanpainak eta komunikazio eta harreman publikoetako programak kudeatzea.

k) Beharrezkoak diren azterlan eta lanak egitea eskaintzaren, eskariaren eta lehia turistikoaren behaketa ekonomikoa eta estatistikoa egiteko.

l) On line marketin-programa kudeatzea, web-gunea sustatzea eta teknologia berriak erabiltzea turismoaren informazio eta sustapenaren mesederako, arlo horren eskumena duen departamentuarekin elkarlanean.

m) Barneko turismoa sustatzea.

n) Herritarrak turismoaren arloan sentsibilizatzen laguntzea.

ñ) Sektore publikoarekiko eta pribatuarekiko koordinazioa eta Nafarroako turismoaren sektorean zer esana duten gainerako agenteekiko koordinazioa sustatzea.

o) Toki entitateek baliabide turistikoak sor ditzaten laguntzea eta lan hori koordinatzea.

p) Urte anitzeko jarduketa planak egin eta kudeatzea.

q) Turismo produktuak sor daitezen sustatzea eta populazioa turismoaz sentsibiliza dadin bultzatzea.

r) Komunikaziorako teknologia berriak sektore turistikoan aplika daitezen sustatzea.

s) Seinalizazio Turistikoaren Plana diseinatu, planifikatu eta betearaztea.

t) Turismoko eta merkataritzako eskaintza garatzeko programa, Nafarroako Txikizkako Merkataritza Bultzatzeko Planaren barnekoa, burutzea.

u) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

48. artikulua. Turismoko Marketinaren eta Produktuen Garapenerako Zerbitzuaren egitura.

Turismoko Marketinaren eta Produktuen Garapenerako Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:

a) Turismoko Marketinaren Atala.

b) Turismoko Produktuen Garapenerako Atala.

49. artikulua. Turismoko Marketinaren Atalaren eginkizunak.

Turismoko Marketinaren Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Egin beharreko lanak atalaren menpeko bulegoen artean antolatu eta koordinatzea.

b) Nafarroari buruzko informazio turistikoaren lanak antolatzea.

c) Nafarroako turismoaren irudi korporatiboa aplikatzea.

d) Argitalpenen eta sustapenerako beste baliabide batzuen plana kontrolatzea.

e) Datu baseen eta irudien artxiboaren mantentze- eta eguneratze-lanez arduratzea.

f) On line marketin-plana kudeatzea, web-gunea sustatzea eta teknologia berriak erabiltzea turismoaren informazio eta sustapenaren mesederako, eskumena duen zuzendaritza nagusiarekin elkarlanean.

g) Barne komunikaziorako planak antolatzea turismo sektorearentzat eta bertako biztanleentzat.

h) Nafarroako turismoaren behatoki estatistiko eta ekonomikoa diseinatu eta abian jartzea.

i) Nafarroa sustatzeko gertakari, feria eta aurkezpenak diseinatu eta aurrera eramatea.

j) Publizitate plana eta komunikazio programak diseinatu eta betearaztea.

k) Harreman publikoen plana diseinatu eta betearaztea.

l) Prentsaren eta preskriptoreen aurrean aurkezteko eta girotzeko bidaiak antolatzea.

m) Turismo sektorearen merkaturatzeari laguntzeko planaren kudeaketa.

n) Turismoko eta merkataritzako marketin neurriak, Nafarroako Txikizkako Merkataritza Bultzatzeko Planaren barnekoak, burutzea.

ñ) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

50. artikulua. Turismoko Produktuen Garapenerako Atalaren eginkizunak.

Turismoko Produktuen Garapenerako Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Turismoko Produktuak Garatzeko Plana eta partzuergoek eta toki entitateek turismo produktuak sortzeko programak prestatu, kudeatu eta haien jarraipena egitea.

b) Urte anitzeko jarduketa programak prestatu, kudeatu eta haien jarraipena egitea.

c) Turismo partzuergoekin eta beste administrazio publiko batzuekin aurreko gaiei buruz egiten diren hitzarmenak tramitatzea.

d) Turismo unitateak garatzeko planak sustatzea.

e) Seinalizazio Turistikoaren Plana diseinatu, planifikatu eta betearaztea.

f) Egungo produktuak hobetu eta modernizatzea.

g) Produktuen Klubak sustatzea.

h) Inbertsio proiektuak kudeatzea.

i) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Turismo Bulegoen sarea eta informaziorako beste gune batzuk koordinatu eta gainbegiratzea.

j) Interes turistikoko zentroen sarea kudeatzea.

k) Monumentuak eta intereseko eraikinak irekitzeko programak prestatzea eta haien jarraipena egitea.

l) Turismoko eta merkataritzako eskaintza garatzeko neurriak, Nafarroako Txikizkako Merkataritza Bultzatzeko Planaren barnekoak, burutzea.

m) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

3. ATALA

Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzua

51. artikulua. Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuaren eginkizunak.

Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak izanen ditu arlo hauetan:

a) Turismoko eta merkataritzako jarduera planifikatzea.

b) Turismoari buruzko Foru Legea eta Merkataritzari buruzko Foru Legea garatzeko araudia prestatzea.

c) Turismoaren eta merkataritzaren sektorearen jarduera sustatu eta antolatzea.

d) Turismoaren eta merkataritzaren kalitate programak sustatu eta planifikatzea.

e) Turismo Erregistroa eta Nafarroako Merkataritza-establezimenduen Zentsua kudeatzea.

f) Urte anitzeko jarduketa planak egin eta kudeatzea.

g) Departamentuari atxikitako azpiegitura turistikoak kudeatzea.

h) Komunikaziorako teknologia berriak turismoaren eta merkataritzaren sektoreetan aplika daitezen sustatzea.

i) Establezimenduetan energia berriztagarriak erabil daitezen sustatzea, eta jarduera turistikoan ingurumena zaintzeko komeni diren neurriak bultzatzea.

j) Turismoaren eta merkataritzaren sektoreetan sarbideak errazteko neurrien aplikazioa bultzatzea.

k) Turismoaren eta merkataritzaren sektoreak antolatu eta sustatzeko har litezkeen neurri edo jarduketei buruzko proposamenak egin ahal izateko azterketa eta lanak egitea.

l) Turismoaren eta merkataritzaren jarduera ikuskatu eta begiratzea eta arloko araudia betearaztea.

m) Merkataritzaren eta turismoaren jarduerari buruzko erreklamazio eta salaketak eta bidezko diren zehapen espedienteak tramitatzea.

n) Beste administrazio publiko batzuekin aurreko gaiei buruz egiten diren hitzarmenak tramitatzea.

ñ) Turismo eta Merkataritza arloko Prestakuntza Plana diseinatu eta gauzatzea.

o) Baimentzen diren prezioak tramitatzea.

p) Eskulangintza antolatu eta sustatzea.

q) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

52. artikulua. Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuaren egitura.

Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:

a) Turismoa eta Merkataritza Antolatzeko Atala.

b) Turismoa Sustatzeko Atala.

c) Merkataritza Sustatzeko Atala.

53. artikulua. Turismoa eta Merkataritza Antolatzeko Atalaren eginkizunak.

Turismoa eta Merkataritza Antolatzeko Zerbitzuak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Turismoari buruzko Foru Legea eta Merkataritzari buruzko Foru Legea garatzeko araudia aztertzea eta prestatzea.

b) Turismo eta merkataritza enpresa eta jardueren inskripzioa.

c) Nafarroako Turismo Erregistroa eta Nafarroako Merkataritza-establezimenduen Zentsua kudeatzea.

d) Departamentuari atxikitako azpiegitura turistikoak kudeatzea.

e) Behar diren azterketa eta lanak egitea turismoaren eta merkataritzaren sektorea antolatu eta sustatzeko har litezkeen neurri edo jarduketei buruzko proposamenak egiteko.

f) Turismoaren eta merkataritzaren jarduera ikuskatu eta begiratzea eta arloko araudia betearaztea.

g) Merkataritzaren eta turismoaren jarduerari buruzko erreklamazio eta salaketak eta bidezko diren zehapen prozedurak tramitatzea.

h) Baimentzen diren prezioak tramitatzea.

i) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

54. artikulua. Turismoa Sustatzeko Atalaren eginkizunak.

Turismoa Sustatzeko Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Turismoaren sektoreko jarduerak sustatzeko laguntzak tramitatzea.

b) Kalitate turistikoaren programa sektorialak, helburukoak eta produktuenak aztertu, proposamenak egin eta ebaluatzea.

c) Turismo iraunkorra duten herrien proiektuak edo antzekoak aztertu, proposamenak egin eta ebaluatzea.

d) Urte anitzeko jarduketa planak prestatu, kudeatu eta jarraipena egitea.

e) Turismo produktuak sortzeko laguntzak tramitatu eta ebaluatzea.

f) Komunikaziorako teknologia berriak sektore turistikoan aplikatzeko sustapen programak kudeatzea.

g) Establezimenduetan energia berriztagarriak erabiltzeko sustapen programak kudeatzea eta jarduera turistikoan ingurumena zaintzeko komeni diren neurriak bultzatzea.

h) Sarbideak errazteko neurriak sektore turistikoan aplikatzeko sustapen programak kudeatzea.

i) Ematen diren laguntzen jarraipena, egiaztapena eta kontrola egitea.

j) Prestakuntza Plana diseinatu eta gauzatzea.

k) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

55. artikulua. Merkataritza Sustatzeko Atalaren eginkizunak.

Merkataritza Sustatzeko Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Merkataritzako banaketaren sektorea antolatu eta sustatzea.

b) Merkataritza Plana prestatu eta gauzatzea.

c) Merkataritzaren sektoreko jarduerak sustatzeko laguntzak tramitatzea.

d) Merkataritzari laguntzeko programen gaineko azterketak, proposamenak eta ebaluazioa egitea.

e) Urte anitzeko jarduketa planak prestatu, kudeatu eta jarraipena egitea.

f) Komunikaziorako teknologia berriak merkataritzaren sektorean aplikatzeko sustapen programak kudeatzea.

g) Sarbideak errazteko neurriak merkataritzaren sektorean aplikatzeko sustapen programak kudeatzea.

h) Ematen diren laguntzen jarraipena, egiaztapena eta kontrola egitea.

i) Prestakuntza Plana sustatzea.

j) Merkataritza elkarteak sustatzea.

k) Eskulangintza antolatu eta sustatzea.

l) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

4. ATALA

Kontsumo eta Arbitraje Zerbitzua

56. artikulua. Kontsumo eta Arbitraje Zerbitzuaren eginkizunak.

Kontsumo eta Arbitraje Zerbitzuak foru dekretu honetan adierazten diren eginkizunak izanen ditu arlo hauetan:

a) Kontsumitzaileen babesa.

b) Kontsumo arloko informazioa, hezkuntza eta prestakuntza.

c) Merkatuko diziplinarekin lotutako jarduketak, bai eta lehiaren defentsarekin eta sustapenarekin lotutakoak ere.

d) Kontsumitzaile eta erabiltzaileen elkarteak sustatzea.

e) Bitartekotza eta arbitrajea, kontsumo gaietan.

f) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

57. artikulua. Kontsumo eta Arbitraje Zerbitzuaren egitura.

1. Kontsumo eta Arbitraje Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:

a) Merkatua Kontrolatzeko, Sustapenerako eta Lehiaren Defentsarako Atala.

b) Kontsumitzaileen Babeserako eta Kontsumoko Arbitrajerako Atala.

2. Era berean, Kontsumoko Arbitraje Batzordea Kontsumo eta Arbitraje Zerbitzuari atxikirik geldituko zaio.

58. artikulua. Merkatua Kontrolatzeko, Sustapenerako eta Lehiaren Defentsarako Atalaren eginkizunak.

Merkatua Kontrolatzeko, Sustapenerako eta Lehiaren Defentsarako Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Merkatua zaindu eta ikuskatzea, kontsumoaren arloan.

b) Ikuskapen jarduera gauzatzean atzemandako administrazioko arau-hausteen ondoriozko zehapen espedienteetan ezarritako zehapenen jarraipena egitea eta betetzen direla kontrolatzea.

c) Beltzarantzeko Zentroen Erregistroaren kudeaketa eta prestakuntza zentroen homologazioa.

d) Merkatuak ikertzea eta zaintzea, eta lehiaren defentsaren arloan zehapen eta baimen prozedurak instruitzea.

e) Merkatuetan benetako lehia izan dadila sustatzea.

f) Bere eskumenen esparruko espedienteak kudeatu eta artxibatzea.

g) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

59. artikulua. Kontsumitzaileen Babeserako eta Kontsumoko Arbitrajerako Atalaren eginkizunak.

Kontsumitzaileen Babeserako eta Kontsumoko Arbitrajerako Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Kontsumitzaile eta erabiltzaileen babeserako informazio, prestakuntza eta hezkuntza ekintzak burutzea.

b) Kontsumitzaile eta erabiltzaileen kontsultei, kexei eta erreklamazioei arreta ematea.

c) Bitartekotza sustatzea.

d) Indarrean den araudiak kontsumoko arbitrajeari eta kontsumitzaileen babesari dagokionez esleitutako eginkizunak betetzea.

e) Nafarroako Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Elkarteen Erregistroa kudeatzea.

f) Nafarroako Kontsumoaren Kontseiluari laguntza ematea bere eginkizunak gauzatu ditzan.

g) Nafarroako Foru Komunitatean ezgaitasunaren ondoriozko aukeren berdintasunaren, bazterketa ezaren eta irisgarritasunaren arloan kexak eta erreklamazioak jartzeko arbitraje sistema ezartzen laguntzea eta, kasua bada, hori kudeatzea.

h) Bere eskumenen esparruko espedienteak kudeatu eta artxibatzea.

i) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

V. KAPITULUA

Herri Lan Zuzendaritza Nagusia

1. ATALA

Eskumenen esparru materiala eta egitura

60. artikulua. Herri Lan Zuzendaritza Nagusiaren eskumenen esparru materiala.

Herri Lan Zuzendaritza Nagusiak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak izanen ditu arlo hauetan:

a) Nafarroako errepide sarearen planeamendua egitea, programatzea, proiektatzea, gauzatzea eta zaintzea.

b) Interes orokorreko obra hidraulikoak, trenbideetakoak eta aireportuetakoak edo agintzen zaizkion antzeko obrak kudeatzea, beste erakunde eta administrazio batzuekin koordinaturik, galarazi gabe dagozkien eskumenak, bai proiektu fasean bai obren gauzatzean eta ustiapenean.

c) Azpiegituren planifikazioan eta proiektuetan ingurumeneko neurriak integratzea, eta Zuzendaritza Nagusiaren eskumeneko azpiegitura publikoekin lotutako ingurumeneko programak garatzea.

d) Zuzendaritza Nagusiaren eskumena diren eraikuntza obretako eta proiektuetako segurtasuna eta osasuna.

e) Geologia eta geoteknia.

f) Topografia, geodesia eta kartografia.

g) Departamentuaren eskumeneko azpiegituren obretarako desjabetzeak, foru dekretu honen 2.2 artikuluan xedatutakoa salbu.

h) Nafarroako errepide sarearen ustiapena eta defentsa.

i) Baimenak ematea Nafarroako errepide sarearen ustiapenaren eta defentsaren arloan.

j) Zehapen prozedurak Nafarroako errepide sarearen ustiapenean eta defentsan eta garraioen arloan; Zuzendaritza Nagusiaren titularrari dagokio prozedura hastea eta ebaztea.

k) Bere eskumenen esparruarekin lotutako jardueretarako diru-laguntzen deialdia egitea eta diru-laguntzak ematea.

l) Mugikortasun eta garraio arloko politika planifikatzea, koordinatzea, antolatzea, kudeatzea eta jarraipena egitea.

m) Garraio arloko baimenak ematea.

n) Lurreko garraioko azpiegituren arloan ikerketa eta garapen teknologikoa sustatzea.

ñ) Indarra duten xedapenek Garapen Ekonomikorako Departamentuari esleitzen dizkioten beste batzuk, Zuzendaritza Nagusiak bere duen esparruan, eta bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

61. artikulua. Herri Lan Zuzendaritza Nagusiaren egitura.

Herri Lan Zuzendaritza Nagusiak zerbitzu hauek ditu bere egituran:

a) Azterlan eta Proiektuen Zerbitzua.

b) Eraikuntza Zerbitzua.

c) Zainketa Zerbitzua.

d) Garraio Zerbitzua.

2. ATALA

Azterlan eta Proiektuen Zerbitzua

62. artikulua. Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuaren eginkizunak.

Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak foru dekretu honetan adierazten diren eginkizunak izanen ditu arlo hauetan:

a) Zuzendaritza Nagusiak sustatzen dituen azpiegituren planeamendua eta programazioa.

b) Nafarroako errepide sareko eta Zuzendaritza Nagusiak sustatzen dituen eraikuntza obren proiektuen garapenaren kudeaketa integrala.

c) Interes orokorreko obra hidraulikoak, trenbideetakoak eta aireportuetakoak edo agintzen zaizkion antzeko obrak kudeatzea, beste erakunde eta administrazio batzuekin koordinaturik, galarazi gabe dagozkien eskumenak, bai proiektu fasean bai obren gauzatzean eta ustiapenean. Jarduketa horiekin loturik, bere eskumeneko gainerako obretarako artikulu honetan ezarritako eginkizunak beteko ditu zerbitzuak.

d) Obren proiektua egitea eta obrak gauzatzea eta kudeatzea, alderdi guztietan, betiere Foru Komunitateko eskumenen esparruko trenbideetako eta aireportuetako eta intermodalak diren azpiegiturak eraikitzearekin edo hobetzearekin loturik.

e) Azpiegituren planifikazioan eta proiektuetan ingurumeneko neurriak integratzea, eta Zuzendaritza Nagusiaren eskumeneko azpiegitura publikoekin lotutako ingurumeneko programak garatzea.

f) Departamentuaren eskumeneko azpiegituren obretarako desjabetzeak.

g) Geologia eta geoteknia.

h) Eraikuntza proiektuen segurtasuna eta osasuna eta obren kalitate kontrola.

i) Topografia, geodesia eta kartografia.

j) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

63. artikulua. Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuaren egitura.

Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:

a) Proiektuen Atala.

b) Ingurumena Zaintzeko Atala.

c) Desjabetze Atala.

d) Eraikuntzako Segurtasunaren eta Kalitate Kontrolaren Atala.

e) Kartografia Atala.

f) Espedienteen Administrazio eta Kontrolerako Atala.

64. artikulua. Proiektuen Atalaren eginkizunak.

Proiektuen Atalak foru dekretu honetan adierazten diren eginkizunak izanen ditu, betiere Nafarroako errepide sareko bide azpiegiturak eta trenbide eta aireportuetakoak programatzearekin eta proiektatzearekin loturik, eta, berariaz, honako hauek:

a) Inbertsioak planifikatzea eta programatzea.

b) Errepideekin eta trenbideetako, aireportuetako eta intermodalak diren azpiegiturekin eta beste obra publiko batzuekin lotutako honako azterlan hauek egitea eta kudeatzea, betiere behin betiko onetsi arte: bideragarritasun azterlanak, alternatiben azterlanak, plan sektorialak, aurreproiektuak eta proiektuak.

c) Aholkularitza enpresei agindutako proiektuetan, azterlanetan eta zerbitzuetan zuzendaritza lana egitea.

d) Errepide eta trenbide sareei eta aireportuetako azpiegiturei eragiten dieten hirigintzako ekimenei edo bestelakoei buruzko txostenak gainbegiratzea eta egitea, plangintzaren ikuspuntutik.

e) Proiektuak normalizatzea eta araudi teknikoa argitaratzea.

f) Behar diren ekintzak bultzatzea Foru Komunitateko trenbideetako eta aireportuetako azpiegiturak hobetzeko eta egokitzeko, baita beste garraio batzuekiko intermodalitatea sustatzen dutenak hobetzeko eta egokitzeko ere.

g) Nafarroako trenbideetako eta aireportuetako azpiegituren arloan eskumenak dituzten erakunde publiko nahiz pribatuekin koordinatzea.

h) Trenbideetako eta aireportuetako azpiegituren arloan ezartzen diren helburuak babestera bideratutako jarduketak sustatzea.

i) Obren proiektua egitea eta obrak gauzatzea eta kudeatzea, alderdi guztietan, betiere Foru Komunitateko eskumenen esparruko trenbideetako eta aireportuetako eta intermodalak diren azpiegiturak eraikitzearekin edo hobetzearekin loturik.

j) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

65. artikulua. Ingurumena Zaintzeko Atalaren eginkizunak.

Ingurumena Zaintzeko Atalak foru dekretu honetan adierazten diren eginkizunak izanen ditu, betiere Zuzendaritza Nagusiaren eskumenekoak diren azpiegituren plangintzan, proiekzioan, eraikuntzan eta zaintzan ingurumeneko neurriak integratzearekin loturik, eta, berariaz, honako hauek:

a) Planeamenduak eta proiektuak idaztean, aholkularitza ematea ingurumeneko konponbide hoberenak lortzeko.

b) Ingurumenaren babesean eskumenak dituzten erakundeekin harremana izatea.

c) Proiektuen Ingurumen eraginaren azterlanak eta Ingurumen ukipenen azterlanak gainbegiratzea, ingurumenean eskumena duen departamentuari igorri aurretik.

d) Azpiegitura proiektuen tratamendu estetikoarekin, ekologikoarekin, ingurumenekoarekin eta apaingarriarekin lotutako neurriak prestatzea, egitea, hartzea eta aplikatzea.

e) Obren hondakindegietarako tratamendu egokia zehaztea eta aplikatzea proiektuan.

f) Obretan ingurumeneko neurriak kontrolatzea eta kudeatzea.

g) Obren ingurumen eta apaindura integrazioari dagozkien inbertsioak kudeatzea, hala badagokio.

h) Obren ingurumen jarraipeneko batzordeetan parte hartzea.

i) Obren hondakindegien tratamendu egokia aplikatzea.

j) Atsedenguneak zaintzea eta Nafarroako errepide sareko bidearteetako, biribilguneetako eta begiratokietako landaketak, apaingarriak eta lorategiak mantentzea, eta horien inguruko landarediaz arduratzea.

k) Ingurumeneko prebentzio eta babes arloetako jarduketa osagarriak.

l) Azpiegitura publikoekin loturik, ingurumen arloko ikerketa, garapena eta berrikuntza.

m) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

66. artikulua. Desjabetze Atalaren eginkizunak.

Desjabetze Atalak foru dekretu honetan adierazten diren eginkizunak izanen ditu, betiere departamentu honen eskumeneko azpiegituretako obretarako desjabetzeak kudeatzearekin loturik, baita indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak ere.

67. artikulua. Eraikuntzako Segurtasunaren eta Kalitate Kontrolaren Atalaren eginkizunak.

Eraikuntzako Segurtasunaren eta Kalitate Kontrolaren Atalak foru dekretu honetan adierazten diren eginkizunak izanen ditu, betiere obren gauzatzearekin, proiektuen eta eraikuntza-lanen segurtasun eta osasun arloarekin, geologiarekin eta geotekniarekin loturik, eta, berariaz, honako hauek:

a) Proiektugile eta obra zuzendariei aholkularitza ematea segurtasun eta osasun arloan, indarreko araudiarekin bat.

b) Hala badagokio, obretako segurtasuneko koordinazio arloko kontratuak koordinatzea, dagozkion obren zuzendaritzetan integratzeko.

c) Obrak kontratatzean, segurtasun eta osasun arloko neurriak betetzeko ikuskapena eta aholkularitza.

d) Obretako segurtasun eta osasun arloarekin lotutako guztiaren jarraipen estatistikoa.

e) Hirugarrenei prestakuntza ematea segurtasun eta osasunaren arloan.

f) Segurtasun eta osasun arloan eskumena duten beste erakunde batzuekin harremana izatea.

g) Laborategiko saioak sustatzea, egitea eta kontrolatzea.

h) Materialen laborategia kudeatzea; ziurtagiriak eta homologazioak.

i) Kalitate kontrolarekin lotutako estatistikak, txostenak eta memoriak.

j) Elkarlana, azpiegituretarako inbertsio planen gauzatzean.

k) Geologiarekin eta geotekniarekin lotutako azterlanak eta obrak planifikatzea, kudeatzea eta garatzea, eta lurren datu fisikoen baseak egitea, eta arlo horiekin lotutako beste edozein jarduketa.

l) Arrisku geologikoa duten eremuak analizatzea, bereziki ezponda harkaiztsuak aipatuz; jarduketa planak eta haien kudeaketa eta garapena.

m) Zundaketak zulatzea, putzuak eraikitzea, ezpondak egonkortzea, zuloak zaintzea eta arrisku geologikoak.

n) Espeleologiako ikerketak babestea, eta Nafarroako simak eta barrunbe geologikoak zaintzea eta defendatzea.

ñ) Zuzendaritza Nagusiaren eskumeneko obrak proiektatzean eta gauzatzean geologiako eta geotekniako teknologia integratzea.

o) Aholkularitza geologikoa eta geoteknikoa ematea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren beste departamentu batzuei eta Nafarroako toki entitateei.

p) Atalean erabiltzen diren higiezinen, biltegien, lokalen, makinen eta materialen mantentze-lanak eta horiekiko arreta.

q) Agintzen zaizkion obren zuzendaritza.

r) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

68. artikulua. Kartografia Atalaren eginkizunak.

Kartografia Atalak foru dekretu honetan adierazten diren eginkizunak izanen ditu, betiere topografiarekin, geodesiarekin eta kartografiarekin loturik, eta, berariaz, honako hauek:

a) Nafarroako Geodesia Aktiboaren Sarea eraikitzeko eta kudeatzeko beharrezkoak diren azpiegitura fisikoa eta sistema teknologikoak ezartzea, kudeatzea, zaintzea eta hobetzea eta gainerako datu-base topografiko eta geodesikoak mantentzea eta zaintzea.

b) Nafarroako lurraldearen aireko irudi metrikoak ateratzea, sentsore aktiboak eta pasiboak erabiliz.

c) Datu-base kartografikoak eta horietatik ateratako sail kartografikoak ezartzea eta mantentzea; horiek hiri eta lurralde sailak ezartzeko euskarri dira.

d) Topografiarekin lotutako jarduera mota guztien plangintza, kudeaketa eta garapena.

e) Jarduera kartografikoen eta topografikoen integrazioan eskumenak dituzten unitateekin lankidetzan aritzea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren beharrei erantzute aldera.

f) Estatuko Administrazioaren barnean kartografia arloko eskumenak dituzten organoekin lankidetzan aritzea eta Foru Komunitatean arlo horretan eskumenak dituzten toki entitateak koordinatzea eta lankidetzan aritzea.

g) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak kartografiari eta topografiari buruz duen dokumentazioa artxibatzea eta zaintzea.

h) Produktu kartografikoak argitaratzea eta zabaltzea.

i) Bere eginkizunen esparruko azterlanak egitea, txostenak prestatzea edo iradokizunak egitea.

j) Bere jarduketa eremuaren barnean ikerketa, berrikuntza eta prestakuntza zientifiko eta teknikoko programak antolatzea, gauzatzea, zuzentzea, gainbegiratzea eta prestatzea, bakarrik nahiz beste entitate eta erakunde batzuekin batera, zehazki Nafarroako unibertsitateekin eta zerbitzu kartografikoetan espezializatutako beste erakunde batzuekin.

k) Zerbitzu kartografiko publiko eta pribatuak sustatzea eta bultzatzea, baita kartografiaren arloko ikerketa, irakaskuntza eta garapen teknologikoa ere.

l) Herri Lan Zuzendaritza Nagusiaren informatika eta proiektu informatikoak kudeatzea eta koordinatzea.

m) Herri Lan Zuzendaritza Nagusiaren Errepideen Geografia-informazioko Sistema sortu eta mantentzeko beharrezkoak diren lanak koordinatzea eta garatzea.

n) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

69. artikulua. Espedienteen Administrazio eta Kontrolerako Atalaren eginkizunak.

Espedienteen Administrazio eta Kontrolerako Atalak foru dekretu honetan adierazten diren eginkizunak izanen ditu, betiere zerbitzuaren jarduketa administratiboekin loturik, eta, berariaz, honako hauek:

a) Inbertsioen eta lotutako datu estatistikoen bilakaeraren jarraipena.

b) Tramitatutako espedienteen normalizazioa, koordinazioa, kontrola eta jarraipena.

c) Urteko memoriak eta jardueren gaineko txostenak prestatzea.

d) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

3. ATALA

Eraikuntza Zerbitzua

70. artikulua. Eraikuntza Zerbitzuaren eginkizunak.

Eraikuntza Zerbitzuak foru dekretu honetan adierazten diren eginkizunak izanen ditu, betiere Nafarroako errepide sareko obrak eta Foru Komunitateko beste obra publiko batzuk gauzatzearekin loturik, baita agintzen zaizkion interes orokorreko edo antzeko beste obra batzuk gauzatzearekin loturik ere, beste erakunde eta administrazio batzuekin koordinaturik, galarazi gabe dagozkien eskumenak. Hala behar denean, dagozkion proiektuak idaztea ere egokitu dakioke.

71. artikulua. Eraikuntza Zerbitzuaren egitura.

Eraikuntza Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:

a) Obren I. Atala.

b) Obren II. Atala.

c) Obren III. Atala.

72. artikulua. Obren I., II. eta III. atalen eginkizunak.

Obren I., II. eta III. atalek foru dekretu honetan adierazten diren eginkizunak izanen dituzte, betiere Nafarroako errepide sareko obrak eta Foru Komunitateko beste obra publiko batzuk gauzatzearekin loturik, baita agintzen zaizkien interes orokorreko edo antzeko beste obra batzuk gauzatzearekin loturik ere, beste erakunde eta administrazio batzuekin koordinaturik, dagozkien eskumenak galarazi gabe.

Berariaz, ondotik azaltzen diren eginkizunak beteko dituzte. Komunak dira, baina unean-unean atal bakoitzak esleiturik dituen obren arloan aplikatuko dira.

a) Obren aurreko fasean: proiektuen azterketa, horien zuinketa eta bideragarritasuna, hasteko agindua eta lanen programak eta egutegiak onestea eta, kasua bada, ukitutako zerbitzuen kudeaketa.

b) Obrak gauzatzeko fasean: zuzendaritza, ikuskapena, kudeaketa teknikoa, ekonomikoa eta administratiboa eta obrek oro har aurrera egiteko behar diren jarduketa eta txosten oro; aldian behin txostenak egitea epeak, aurrekontuak eta obrak gauzatzeko aurreikuspenak aztertzeko; hobekuntzak edo osagarriak proposatzea eta garatzea, baita dagozkion proiektuak eginez ere; segurtasun eta osasun arloan araututako jarduerak gauzatzea eta bultzatzea; obren gauzatzeak ukitutako beste administrazio eta partikularrekiko harremanak; eta kanpoko laguntzaileei agindutako lan teknikoak obren zuzendaritzan integratzea eta zuzentzea.

c) Azken fasean: obra onartzea, ikuskatzea, behar diren tramitazioak, obren azkeneko ikuskapena eta ondoko jarraipena.

d) Oro har, esleitzen zaion obra edo jarduketa bakoitzaren kudeaketa eta jarraipen osoa. Hala badagokio, dagozkion proiektuen idazketa.

e) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

4. ATALA

Zainketa Zerbitzua

73. artikulua. Zainketa Zerbitzuaren eginkizunak.

Zainketa Zerbitzuak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak beteko ditu arlo hauetan:

a) Nafarroako errepide sarearen zainketa integrala.

b) Errepide sarearen ustiapena eta defentsa; arlo horretako baimenak eta zehapen espedienteak tramitatzea.

c) Nafarroako errepideen katalogoa eta Zeharbideen Inbentarioa kudeatzea eta horien eguneraketak tramitatzea.

d) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

74. artikulua. Zainketa Zerbitzuaren egitura.

Zainketa Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:

a) Zainketa Atala.

b) Ustiapen Atala.

c) Bide Segurtasunaren eta Kontrol Zentroaren Atala.

75. artikulua. Zainketa Atalaren eginkizunak.

Zainketa Atalak foru dekretu honetan adierazten diren eginkizunak izanen ditu, betiere Nafarroako errepide sarearen zainketa integralarekin loturik eta, berariaz, honako hauek:

a) Errepideak erabilgarri eta funtzional mantentzea. Bide sarean larrialdiei erantzuteko zerbitzua. Neguan bideak erabilgarri mantentzea.

b) Bide sareko seinalizazio, balizatze eta argiztatze lanak.

c) Inbentarioak eta errepideen zainketa integralerako programak egitea.

d) Zoruen eta Nafarroako errepide sarearen bilakaeraren inbentarioak egitea. Zoruak hobetzeko eta garatzeko jarduketa planak.

e) Nafarroako errepide sareko obren proiektuak egitea, obrak gauzatzea eta kudeatzea, betiere bide sarearen zainketa osorako eta hobekuntzarako lanekin loturik.

f) Errepide sareko zoruak, zeharkaleak eta gune bereziak sendotzearekin lotutako lanak proiektatzea, gauzatzea eta kudeatzea.

g) Estatistikak, txostenak eta memoriak egitea.

h) Erakundeekin eta entitateekin harremana izatea eta koordinatzea.

i) Atalean erabiltzen diren higiezinen, biltegien, lokalen, makinen eta materialen mantentze-lanak eta horiekiko arreta.

j) Proiektuen zuzendaritza eta zainketa-zentro berrietako obrak ikuskatzea.

k) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

76. artikulua. Ustiapen Atalaren eginkizunak.

Ustiapen Atalak foru dekretu honetan adierazten diren eginkizunak izanen ditu, betiere Nafarroako errepide sarearen ustiapenaren eta defentsarekin loturik, eta, berariaz, honako hauek:

a) Nafarroako errepideen defentsa arloan esku-hartzea eta kontrol lana egitea.

b) Baimenak tramitatzea.

c) Unitate eskudunekin elkarlanean aritzea eskabideak tramitatzeko ereduak eta inprimakiak errazteko eta telematikoki tramitatzeko.

d) Zuinketa eta onarpen aktak egitea, Zainketa Ataleko langileekin elkarlanean, aurretik baimendutako lanetan, lanak hobeki kontrolatzeko eta azkeneko emaitza hobea izateko, errepideen ustiapenari dagokionez.

e) Nafarroako errepide sarearen defentsaren ikuspuntutik errepide sareari eragiten dioten hirigintzako ekimenei edo hirugarrenen ekimenei buruzko txostenak ikuskatzea eta egitea.

f) Errepideen defentsaren araudian xedatutakoaren arabera ireki diren zehapen prozedurak tramitatzea.

g) Garraioen eta lurraldearen antolamenduaren arloko eginkizun osagarriak.

h) Erakundeekin eta entitateekin harremana izatea eta koordinatzea.

i) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

77. artikulua. Bide Segurtasunaren eta Kontrol Zentroaren Atalaren eginkizunak.

Bide Segurtasunaren eta Kontrol Zentroaren Atalak foru dekretu honetan adierazten diren eginkizunak izanen ditu, betiere Nafarroako errepide sarearen zainketa integralarekin loturik, eta, berariaz, honako hauek:

a) Bide segurtasun arloa garatzea istripuak izateko aukerei buruzko azterlanetan, arazoen analisi sistematikoan eta konponbideen proposamenean.

b) Istripuak eta horien zergatiak ikuskatzea.

c) Istripu ugariko tarteen bilakaeraren jarraipena, eta horiek desagerrarazteko programak.

d) Azterlanak eta proiektuak idaztea eta, hala badagokio, obrak kontratatzea eta zuzendaritza lana egitea, alderdi guztietan, istripu ugariko tarteak desagerrarazteko programetan, edo bide segurtasuna hobetzeko programetan.

e) Bide segurtasuna hobetzeko trazadura, lotura edo elkarguneen aurretiko diseinuan elkarlanean aritzea.

f) Bide segurtasuneko arloan, idatzitako proiektuen eta eraikitako obren ikuskapena, eta kasuan kasuko txostenak ematea.

g) Nafarroako Errepide Sarea Kontrolatzeko Zentroaren ustiapena, honako zerbitzu hauek emanez:

–Erabiltzaileari errepide sarearen egoerari buruzko etengabeko informazioa ematea.

–Bide seinalizazioa, informazio aldakorreko panelen bidez.

–Zirkulazio edukierari buruzko informazioa lortzea.

–Zainketa Zerbitzuaren mendeko errepide guztietako SOS zutoinen sarea integratzea.

–Errepide sareko tunelen kontrol zentralizatua.

–Estazio meteorologikoek emandako informazioaren kontrol zentralizatua.

–Zainketa integralean elkarlanean aritzea. Bidezaintza neguan. Alerta egoerak.

–Errepide sareko argiztapen harguneen kontrol zentralizatua.

h) Errepide sarearen kudeaketa teknikorako inbentarioak mantentzea.

i) Nafarroako errepide sarearen edukierak. Trafikoaren eta bere eboluzioaren azterketa. Prognosia. Planeamendu alorrekin lankidetzan aritzea.

j) Batzorde teknikoetan parte hartzea.

k) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

5. ATALA

Garraio Zerbitzua

78. artikulua. Garraio Zerbitzuaren eginkizunak.

Garraio Zerbitzuak foru dekretu honetan adierazten diren eginkizunak izanen ditu, garraio arloarekin loturik, eta, berariaz, honako hauek:

a) Mugikortasun, garraio eta logistikaren arloko politikak eta planak prestatzea.

b) Bidaiariak eta salgaiak garraiatzeko zerbitzu publikoaren eta pribatuaren arloa planifikatzea.

c) Garraio azpiegiturak sustatzea eta garatzea. Zehazki, autobus geltokiak, geralekuak eta garraio zentroak.

d) Elkarlan eta jarduketa ildoak ezartzea era guztietako garraio zerbitzuak ematearen ardura duten eragile publiko eta pribatuekin, Foru Komunitatean baldintza egokiak izan daitezen gizarte eta industria politikan ezarritako helburuak betetzeko.

e) Nafarroako Gobernuak Iruñerriko hiri garraioaren planari egiten dion ekarpen ekonomikoa jarraitu eta kontrolatzea.

f) Garraioarekin zerikusia duten jarduera eta xedapen guztietan aholku ematea eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren beste unitateekin koordinatzea.

g) Garraiolarien eta Garraioko Jarduera Lagungarri eta Osagarrien Erregistro Orokorra kontrolatzea eta kudeatzea.

h) Baimenak kudeatzea eta gaitasun-tituluak ematea.

i) Lanbiderako gaitasuna neurtzeko probak antolatzea eta prestakuntza-planak garatzea.

j) Garraioaren arloko ikuskapena.

k) Zehapen espedienteak tramitatzea.

l) Nafarroako garraioaren arloan Nafarroako Garraioaren Arbitraje Batzordeak agintzen dizkion eginkizunak betetzea.

m) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

79. artikulua. Garraio Zerbitzuaren egitura.

Garraio Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:

a) Plangintza eta Modernizazio Atala.

b) Garraioen Ikuskapenaren eta Arbitraje Batzordearen Atala.

c) Garraioen Ustiapenerako Atala.

d) Garraioaren Araubide Juridikoaren Atala.

e) Informazio Sistemen Atala.

80. artikulua. Plangintza eta Modernizazio Atalaren eginkizunak.

Plangintza eta Modernizazio Atalak foru dekretu honetan adierazten diren eginkizunak izanen ditu, betiere garraio arloko plangintzarekin eta kontrolarekin loturik, eta, berariaz, honako hauek:

a) Garraioaren zerbitzu publikoak sustatzeko neurrien inbertsioak duen eragina eta itzulkina aztertzea.

b) Garraioaren sektore ekonomikoarekin lotutako eragiketa estatistikoak egitea eta jarraitzea.

c) Mugikortasunari buruzko plangintza, azterlanak eta proiektuak.

d) Bidaiarien lurreko garraioko ibilbideen alternatibei eta bideragarritasunari buruzko azterlanak egitea.

e) Eratzen edo formalizatzen diren lankidetza batzorde, proiektu eta hitzarmenetan parte hartzea, eta horien gaineko aldian behingo txostenak egitea.

f) Diru-laguntzen espedienteak tramitatzea bidaiarien garraio publikoaren arloan.

g) Garraio azpiegiturak sustatzea eta garatzea. Zehazki, autobus geltokiak, geralekuak eta garraio zentroak.

h) Salgai arriskugarri eta galkorren garraioari buruz aholku ematea.

i) Garraio arloko segurtasun aholkulariaren figurarekin loturik agindutako eginkizunak kudeatzea.

j) Garraio iraunkorreko sistemen erabilera bultzatzea, bai salgaien garraioan bai bidaiarienean.

k) Ikerketa zentroekiko elkarlana bultzatzea, garraioarekin lotutako teknologia berriak garatzeko.

l) Garraioaren zerbitzu publikoetan teknologia berriak sartzea sustatzea.

m) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

81. artikulua. Garraioen Ikuskapenaren eta Arbitraje Batzordearen Atalaren eginkizunak.

Garraioen Ikuskapenaren eta Arbitraje Batzordearen Atalak foru dekretu honetan adierazten diren eginkizunak izanen ditu, betiere garraioen arloko antolamendu eta ikuskapenari loturik eta, zehazki, honako hauek:

a) Bidaiarien nahiz salgaien garraio-jardueraren ikuskapena.

b) Errepideko garraioa ikuskatzeko plana prestatzea, jarraitzea eta kontrolatzea.

c) Foruzaingoarekin, guardia zibilarekin eta udaltzaingoekin koordinatzea, bai eta beste administrazio publiko batzuekin ere, garraioen ikuskapenaren arloan.

d) Zehapen espedienteen tramitazioa, instrukzioa eta proposamena.

e) Nafarroako Garraioaren Arbitraje Batzordearen lehendakaritza.

f) Nafarroako Garraioaren Arbitraje Batzordeari esleitutako eginkizunen zuzendaritza eta kudeaketa.

g) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

82. artikulua. Garraioen Ustiapenerako Atalaren eginkizunak.

Garraioen Ustiapenerako Atalak foru dekretu honetan adierazten diren eginkizunak beteko ditu, betiere garraio arloko antolamenduarekin eta kudeaketarekin loturik, eta, berariaz, honako hauek:

a) Garraiolarien eta Garraioko Jarduera Lagungarri eta Osagarrien Erregistro Orokorra kudeatzea. Bidaiari eta salgaien garraioaren eta jarduera osagarrien arloko baimenak kudeatzea.

b) Garraio arloko gaitasun profesionalaren tituluak erregistratzea eta ematea, eta egoki diren deialdiak eta probak antolatzea.

c) Garraio sektoreko prestakuntza sustatzea, proposatzea eta garatzea.

d) Erabiltzaile guztientzako eta erabilera mugatuko bidaiari-garraio erregularrei, taxiei eta anbulantziei buruzko espedienteak kudeatzea eta horien gaineko txostenak egitea.

e) Diru-laguntzen espedienteak kudeatzea, Plangintza eta Modernizazio Atalari esleitzen zaizkionak salbu.

f) Garraio publikoko zerbitzuetako prozedurei buruzko katalogoa egitea eta mantentzea.

g) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

83. artikulua. Garraioaren Araubide Juridikoaren Atalaren eginkizunak.

Garraioaren Araubide Juridikoaren Atalak foru dekretu honetan azaltzen diren eginkizunak beteko ditu, garraio arloko alderdi juridikoekin loturik, eta, berariaz, honako hauek:

a) Garraio jardueraren araudia aztertzea eta egitea, Nafarroako Foru Komunitatearen eskumenenen arloetan.

b) Txostenak egitea garraio zerbitzuak kontratatzean eta foru komunitateko administrazioak sustatutako eta garraio jarduerak xede dituzten diru-laguntzak ematean.

c) Foru Komunitateko, Estatuko eta Europar Batasuneko garraio arloko araudia biltzea.

d) Garraioaren eta mugikortasunaren arloko kide anitzeko organoen idazkaritza.

e) Garraio arloko administrazio errekurtsoei buruzko txostenak eta ebazpen-proposamenak egitea.

f) Garraioaren arloan espedienteak prestatzea eta berrikustea, organo jurisdikzionalei igortzeko.

g) Garraioari buruzko legeak aplikaturik Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eskatzen ahal zaizkion kalte-ordainak tramitatzea eta horien gaineko ebazpenak proposatzea.

h) Zerbitzuko zuzendaritzak eskatzen dituen txosten juridikoak egitea eta aholkularitza ematea.

i) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

84. artikulua. Informazio Sistemen Atalaren eginkizunak.

Informazio Sistemen Atalak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak beteko ditu arlo hauetan:

a) Garraio Zerbitzuaren geografia-informazioko sistemak garatzea eta mantentzea eta Zuzendaritza Nagusiaren gainerako sistemekin koordinatzea.

b) SITNA-NLIS garatzen laguntzea.

c) Extr@ delakoaren ezarpena koordinatzea.

d) Garraio Zerbitzuaren zereginetan informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriak ezarri eta erabiltzeko koordinazio-lana.

e) Garraio Zerbitzuaren gainerako unitateekin elkarlanean aritzea txostenerako azterketa espaziala egitea beharrezkoa duten espedienteen kasuan.

f) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

VI. KAPITULUA

Ekonomia eta Aurrekontu Kudeaketarako
eta Gastuaren Kontrolerako Zerbitzua

85. artikulua. Ekonomia eta Aurrekontu Kudeaketarako eta Gastuaren Kontrolerako Zerbitzuaren eginkizunak.

Ekonomia eta Aurrekontu Kudeaketarako eta Gastuaren Kontrolerako Zerbitzuak, zuzenean Departamentuko kontseilariari atxikia, foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak izanen ditu, betiere departamentuaren ekonomia eta aurrekontu kudeaketarekin eta gastuaren kontrolarekin loturik, eta, berariaz, honako hauek:

a) Departamentuaren aurrekontuen aurreproiektuaren prestaketan aholkularitza ematea.

b) Departamentuaren aurrekontuen aurreproiektua koordinatzea eta tramitatzea.

c) Aurrekontuen kudeaketa, aldaketak eta gauzatzea, eta horri buruzko informazioa prestatzea.

d) Departamentuaren epe ertaineko eta luzeko plangintza ekonomikoa prestatu, aldatu eta kudeatzea.

e) Departamentuko diru-sarrera eta gastuen administrazio eta ekonomia zirkuituak ezartzea eta kontrolatzea.

f) Departamentuaren kontabilitate zentroak kudeatzea.

g) Gastu arruntaren, inbertsioen, kontratazioen eta diru-laguntzen analisia, kontrola eta jarraipen ekonomikoa egitea, kasuan-kasuko gastu-kudeatzaileekin elkarlanean.

h) Esleipen kontratuen kudeaketa, analisia, kontrola eta jarraipen ekonomikoa, egoki diren zerbitzu teknikoekin elkarlanean.

i) Ekonomiarekin eta gastuaren kontrolarekin lotutako azterlanak, zerbitzuaren eskumenen esparruari dagozkionak.

j) Departamentuan dagoen informazio ekonomikoa ustiatzea.

k) Ekonomia eta aurrekontu arloetan departamentuko zuzendaritza nagusiekin elkarlanean aritzea.

l) Azterlanak eta estatistikak.

m) Zuzendaritza nagusi eskudunekin elkarlanean aritzea departamentuaren modernizazio proiektuetan.

n) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

86. artikulua. Ekonomia eta Aurrekontu Kudeaketarako eta Gastuaren Kontrolerako Zerbitzuaren egitura.

Ekonomia eta Aurrekontu Kudeaketarako eta Gastuaren Kontrolerako Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:

a) Ekonomia eta Aurrekontu Kudeaketarako Atala.

b) Kontzesio Obren Kudeaketa Ekonomikorako eta Gastuaren Kontrolerako Atala.

87. artikulua. Ekonomia eta Aurrekontu Kudeaketarako Atalaren eginkizunak.

Ekonomia eta Aurrekontu Kudeaketarako Atalak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak izanen ditu, betiere departamentuaren ekonomia eta aurrekontu kudeaketarekin loturik, eta, berariaz, honako hauek:

a) Aurrekontuei buruzko aurreproiektua prestatzeko laguntza teknikoa.

b) Aurrekontuen kudeaketa, aldaketa eta gauzatzearen jarraipen eta kontrola, bai eta haien gaineko informazioa prestatzea ere.

c) Epe ertaineko eta luzeko plangintza ekonomikoa prestatu, aldatu eta kudeatzea.

d) Diru-sarrera eta gastuen administrazio eta ekonomia zirkuituak ezartzea eta kontrolatzea.

e) Departamentuaren kontabilitate zentroak kudeatzea.

f) Bere jarduketa eremuaren jarduera ekonomikoa kontrolatzea eta bultzatzea.

g) Azterlanak eta estatistikak.

h) Tramitatutako espedienteak normalizatzea, koordinatzea, kontrolatzea eta jarraipen ekonomikoa egitea.

i) Ordaintzeko aginduak, justifikatu beharrekoak, kudeatu, jarraitu eta justifikatzea, eta Departamentuaren kutxako aurrerakinen kontuak kudeatu eta kontrolatzea.

j) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

88. artikulua. Kontzesio Obren Kudeaketa Ekonomikorako eta Gastuaren Kontrolerako Atalaren eginkizunak.

Kontzesio Obren Kudeaketa Ekonomikorako eta Gastuaren Kontrolerako Atalak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak izanen ditu, betiere kontzesio obren kudeaketa ekonomikoarekin eta departamentuaren gastuaren kontrolarekin loturik, eta, berariaz, honako hauek:

a) Esleipen kontratuen kudeaketa, analisia, kontrola eta jarraipen ekonomikoa, egoki diren zerbitzu teknikoekin elkarlanean.

b) Departamentuaren gastuaren bilakaera aztertzea.

c) Azterlan ekonomikoak eta departamentuaren gastuaren kontrolari buruzkoak.

d) Gastu arruntaren, inbertsioen, kontratazioen eta diru-laguntzen analisia, kontrola eta jarraipen ekonomikoa egitea, kasuan-kasuko gastu-kudeatzaileekin elkarlanean.

e) Azterlan ekonomikoak eta departamentuaren gastuaren kontrolari buruzkoak eta estatistikak.

f) Tramitatutako espedienteak normalizatzea, koordinatzea, kontrolatzea eta jarraipen ekonomikoa egitea.

g) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

VII. KAPITULUA

Idazkaritza Tekniko Nagusia

89. artikulua. Idazkaritza Tekniko Nagusiaren egitura.

Idazkaritza Tekniko Nagusiak atal hauek ditu:

a) Araubide Juridikoaren Atala.

b) Barne Araubidearen eta Administrazio Laguntzaren Atala.

90. artikulua. Araubide Juridikoaren Atalaren eginkizunak.

Araubide Juridikoaren Atalak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak izanen ditu, betiere honako hauekin loturik: idazkaritza tekniko nagusiei dagozkien eskumen juridikoak, ondare erantzukizuneko espedienteen tramitazioa, baita indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak ere.

91. artikulua. Barne Araubidearen eta Administrazio Laguntzaren Atalaren eginkizunak.

Barne Araubidearen eta Administrazio Laguntzaren Atalak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak izanen ditu, idazkaritza tekniko nagusiei dagozkien eskumen juridikoekin loturik, eta, gainera, honako hauek:

a) Behar den guztia prestatzea departamentuaren zerbitzu administratibo eta orokorrek funtzionamendu egokia izan dezaten.

b) Idazkaritza Tekniko Nagusiaren eskumena diren langileriari buruzko gaiak tramitatzea.

c) Agirien sarrera-irteeren erregistroa kudeatzea.

d) Agiriak konpultsatzea.

e) Idazkaritza Tekniko Nagusiaren unitate organikoei alderdi administratiboan babesa ematea.

f) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren barnean agintzen zaizkionak.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

Lehenbiziko xedapen gehigarria.–Eskumenak banatzeko betebehar orokorrak.

Indarra duten arauek organo bati ematen dizkioten eskumenak hierarkian menpeko diren beste organo batzuen artean banatzen ahal dira, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko den xedapen orokor baten bitartez, eskumenak esleitzeko arauetan finkatutako baldintzak bete beharra galarazi gabe.

Bigarren xedapen gehigarria.–Eskumenen banaketa.

1. Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiko titularraren esku uzten dira turismoaren eta merkataritzaren arloetan arau-hauste arin eta larriengatik irekitzen diren zehapen prozedurak hasteko eta ebazteko eskumenen titulartasuna eta erabilera, betiere arau indardunek Garapen Ekonomikorako Departamentuari eta Nafarroako Gobernuari esleitzen badizkiete eskumen horiek.

2. Garraio Zerbitzuko titularraren esku uzten dira garraioen arloko zehapen prozedurak hasteko eta ebazteko eskumenen titulartasuna eta erabilera, betiere foru dekretu honek Herri Lan Zuzendari Nagusiari esleitzen badizkio eskumen horiek.

3. Garraio Zerbitzuko titularraren esku uzten dira garraioen baimenen arloko eskumenen titulartasuna eta erabilera, betiere foru dekretu honek Herri Lan Zuzendari Nagusiari esleitzen badizkio eskumen horiek.

4. Garapen Ekonomikorako Departamentuko titularrak eraginik gabe uzten ahalko du xedapen gehigarri honetan aipatzen den eskumenen banaketa, foru agindu baten bidez, merkataritzaren arloan Nafarroako Gobernuari esleitzen zaizkionak salbu. Foru agindu hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.

Hirugarren xedapen gehigarria.–Unitateen iraupena.

Foru dekretu hau garatzeko neurriak hartu bitartean, atalarena baino maila txikiagokoak diren unitate organikoek berdin segituko dute eta oraingo izenari eta eginkizunei eutsiko diete. Behin-behinekoz egitura berriko organoei atxikiko zaizkie, orain arte betetzen zituzten eginkizunen arabera.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Xedapen indargabetzaile bakarra.–Arauak indargabetzea.

Indarrik gabe gelditzen dira Sustapen Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen martxoaren 20ko 21/2013 Foru Dekretua eta foru dekretu honetan xedaturikoari aurka egiten dioten maila bereko edo beheragoko xedapen guztiak.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetan lehena.–Departamentuaren oinarrizko egitura ezartzen duen abuztuaren 12ko 51/2015 Foru Dekretua aldatzea.

Garapen Ekonomikorako Departamentuaren oinarrizko egitura ezartzen duen abuztuaren 12ko 51/2015 Foru Dekretuaren artikulu bakarraren 1. eta 4. idatz-zatiak aldatzen dira. Honela idatzita geldituko dira:

“Artikulu bakarra.–Garapen Ekonomikorako Departamentuaren oinarrizko egitura.

1. Garapen Ekonomikorako Departamentuak, bere titularraren goi zuzendaritzapean, honako organo hauek izanen ditu bere oinarrizko egituran:

a) Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusia.

b) Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusia.

c) Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusia.

d) Herri Lan Zuzendaritza Nagusia.

e) Ekonomia eta Aurrekontu Kudeaketarako eta Gastuaren Kontrolerako Zerbitzua.

f) Idazkaritza Tekniko Nagusia.

(...)

4. Herri Lan Zuzendaritza Nagusiak bere gain hartzen ditu lehengo Lurraldearen Antolamenduaren, Mugikortasunaren eta Etxebizitzaren Zuzendaritza Nagusiak garraio arloan zituen eskumenak, eta hari atxikitzen zaizkio gai horretan eskudantziak dituzten unitate organikoak.”

Azken xedapenetako bigarrena. Aurrekontuko aldaketak.

Ahalmena eman zaio Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuko titularrari foru dekretu honetan ezarritakoa betetzeko beharrezkoak diren aurrekontu aldaketak egin ditzan.

Azken xedapenetan hirugarrena.–Garatzeko ahalmenak.

Ahalmena ematen zaio Garapen Ekonomikorako Departamentuko titularrari foru dekretu honetan ezarritakoa garatzeko beharrezkoak diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetako laugarrena.–Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun berean hartuko du indarra.

Iruñean, 2015eko irailaren 3an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.–Garapen Ekonomikorako kontseilaria, Manuel Ayerdi Olaizola.

Iragarkiaren kodea: F1512356

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa