(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Google
  • Facebook

Nire NAOrako sarrera

123. ALDIZKARIA - 2015eko ekainaren 26a

  • 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
    • 1.1. XEDAPEN OROKORRAK
      • 1.1.2. Foru Dekretuak

37/2015 FORU DEKRETUA, ekainaren 11koa, martxoaren 26ko 28/2007 Foru Dekretua aldatzen duena. Horren bidez, Nafarroako Foru Komunitatean Haur Hezkuntzako lehen zikloa arautu eta hori ematen duten ikastetxeek bete beharreko baldintzak eta ziklo horren hezkuntza edukiak ezarri ziren.

ZIOEN AZALPENA

Uztailaren 25eko 72/2012 Foru Dekretuak ezarritako epe iragankorra hemendik gutxira bukatuko denez, martxoaren 26ko 28/2007 Foru Dekretua aldatzen baitu (horren bidez, Nafarroako Foru Komunitatean Haur Hezkuntzako lehen zikloa arautu eta hori ematen duten ikastetxeek bete beharreko baldintzak eta ziklo horren hezkuntza ezarri ziren), eta 2015/2016 ikasturtean Haur Hezkuntzako lehen zikloa ematen duten zentroetako titularrek bete beharreko baldintza fisikoak eta gehieneko ratioak mantentzea komenigarria dela ikusi denez, bidezkoa da aipatu erregimena urte bat gehiago luzatzea.

Horiek horrela, Hezkuntza kontseilariak proposaturik, Nafarroako Eskola Kontseiluaren eta Toki Araubideko Foru Batzordearen txostena jaso ondoren, Nafarroako Kontseiluarekin bat, eta Nafarroako Gobernuak 2015eko ekainaren 11ko bilkuran hartutako erabakiari jarraikiz,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.–Xedapen iragankor bat gehitzea martxoaren 26koa 28/2007 Foru Dekretuari, Nafarroako Foru Komunitatean Haur Hezkuntzako lehen zikloa arautu eta hori ematen duten ikastetxeek bete beharreko baldintzak eta ziklo horren hezkuntza edukiak ezartzen baititu.

Xedapen iragankor bat gehitzen zaio martxoaren 26ko 28/2007 Foru Dekretuari. Hona hemen horren edukia:

“Xedapen iragankor bakarra.–2015/2016 ikasturterako baldintza fisikoak eta ratioak.

1. 2015/2016 ikasturtean Haur Hezkuntzako lehen zikloa ematen duten zentroek bete beharreko baldintza fisikoak martxoaren 26ko 28/2007 Foru Dekretua aldatzen duen uztailaren 25eko 72/2012 Foru Dekretuaren lehenengo xedapen gehigarrian zehaztuta daudenak dira. Foru dekretu horren bidez, Nafarroako Foru Komunitatean Haur Hezkuntzako lehen zikloa arautu eta hori ematen duten ikastetxeek bete beharreko baldintzak eta ziklo horren hezkuntza edukiak ezarri ziren.

2. 2015/2016 ikasturtean Haur Hezkuntzako lehen zikloa ematen duten zentroetako haurren gehieneko kopurua unitateko martxoaren 26ko 28/2007 Foru Dekretua aldatzen duen uztailaren 25eko 72/2012 Foru Dekretuaren bigarren xedapen gehigarrian zehaztuta dagoena izanen da. Foru dekretu horren bidez, Nafarroako Foru Komunitatean Haur Hezkuntzako lehen zikloa arautu eta hori ematen duten ikastetxeek bete beharreko baldintzak eta ziklo horren hezkuntza edukiak ezarri ziren.”

Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2015eko ekainaren 11n.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Yolanda Barcina Angulo.–Hezkuntzako kontseilaria, José Iribas Sánchez de Boado.

Iragarkiaren kodea: F1509044

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa