(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Google
  • Facebook

Nire NAOrako sarrera

18. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 28a

  • 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
    • 1.7. BESTELAKOAK

2/2014 EBAZPENA, urtarrilaren 21ekoa, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatean Haur Hezkuntzako bigarren zikloko eta Lehen Hezkuntzako ikasketak egin behar dituzten ikasleak ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan onartzeko prozeduraren jarraibideak, egutegia eta eskabide eredua onesten dituena, 2014-2015 ikasturterako.

235/2011 Foru Aginduak Nafarroako Foru Komunitatean Haur Hezkuntzako bigarren zikloko eta Lehen Hezkuntzako ikasketak egin behar dituzten ikasleak ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan onartzeko prozedura arautzen duten oinarriak onesten ditu, eta haren 3. oinarriaren 3. idatz-zatian ezartzen den moduan, eskolatze arloan eskumena duen zuzendaritza nagusiak, urtero, ebazpen batean finkatuko ditu ikasturte bakoitzeko prozesua zehazten duten data eta jarraibideak.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1.º Ikasleak ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan onartzeko prozedurarako jarraibideak, egutegia eta eskabide eredua onestea, 2014-2015 ikasturtean Nafarroako Foru Komunitateko Haur Hezkuntzako bigarren zikloko eta Lehen Hezkuntzako ikasketak egin ditzaten; ebazpen honen I., II. eta III. eranskinetan jaso dira.

2.º Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Antolamenduaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Zerbitzura, Baliabide Ekonomikoen Zerbitzura, Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzura, Hezkuntzako Parte-hartzearen, Irakasleentzako Arretaren eta Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien Zerbitzura eta Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzaten.

3.º Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

4.º Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2014ko urtarrilaren 21ean.–Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusia, David Herreros Sota.

I. ERANSKINA

HAUR HEZKUNTZAKO BIGARREN ZIKLORAKO
ETA LEHEN HEZKUNTZARAKO JARRAIBIDEAK

IKASPOSTUA ESKATZEA

1. Ikastetxeek fotokopia zigilatua emanen diote eskatzaileari, eskabidea zein egunetan sartu den adierazita duela.

2. Aurreinskripzioa egiteko eskabidearekin batera, erroldatze ziurtagiria edo bolantea aurkeztu behar da. Bertan, gutxienez ere, ikaslearen izena eta aitaren edo/eta amaren edo legezko tutorearen izena agertuko dira.

3. Ikastetxeek EDUCA bidez sartuko dituzte eskabide guztiak aurreinskripzioa egiteko epean, puntu guztiak beteta dituztela.

4. Nahitaez igorri eta jakinarazi behar da matrikularako aurreikuspena horretarako ezarritako epean, EDUCA programako “Ikastetxearen eskaintza (VII. eranskina)” delakoaren bitartez.

ESKABIDEAK AURKEZTEA ETA BANATZE ETA DIBORTZIO EGOERAK

Eskabidea baliozkotzat eta eraginkortzat joko da ondoko kasuetako bat gertatzen denean:

–Bi gurasoek sinatu dute.

–Gurasoetako batek bakarrik sinatu du, baina Zin eginez aitortzen dut gurasoak/tutoreak ados gaudela eskabide honekin laukitxoa markatu du.

–Gurasoetako batek bakarrik sinatu du, baina Aitortzen dut gurasoak/tutoreak banatze, dibortzio edo desadostasun egoeran gaudela eta ebazpen judiziala edo indarreko agiria ematen dut, non ondorioztatzen den soilik niri dagokidala erabakitzea semea/alaba zein ikastetxetan eskolatu laukitxoa markatu du, aipatutako agiriak eman ditu eta agiri horietatik erabakia soilik berari dagokiola ondorioztatzen da. Agiri horietatik ez bada ondorioztatzen erabakia soilik berari dagokiola, eskabidea tramitatuko da banatze, dibortzio edo desadostasun egoeretan ikastetxeek nola jardun behar duten arautzen duten jarraibideetan eskolatzeari buruzko zatian (1. atala) ezarritako irizpideen arabera ulertu badaiteke bi gurasoek onartzen dutela, eta egoera hori emandako agiriekin egiaztatu bada.

–Beste edozein kasutan, eskatzaileari eskabidea osatzeko eskatu beharko zaio, ematen zaion epean ez badu egiten, eskabidea baliogabetuko dela ohartaraziz.

POSTA KODEA

1. Eskatzailearen helbidearen posta kodea eta eskatzen den ikastetxearena kode bera izan beharko dira, irizpide osagarri horren bidez eskatzaileari 0,5 puntu eman ahal izateko. Errolda ziurtagirian edo bolantean, helbide hori ohiko helbide gisa agertu beharko da; gutxienez ere, 2014ko urtarrilaren 1a baino lehen.

2. Ikastetxean ikasleak bi egoitza desberdinetan, bata bestearen ondoren, eskolatuz gero, bi posta kodeak hartuko dira kontuan.

JAIEGUNAK

1. Ebazpen honen II. eranskinean adierazitako datak aginduzkoak dira. “Bukaera egunen bat” jaieguna bada ikastetxe batean, jai ez den hurrengo egunera aldatuko da, eta behar duen publizitatea emanen zaio.

IRIZPIDE OSAGARRIAK

1. 235/2011 Foru Aginduak 2. oinarriko 4. idatz-zatian ezarritakoaren arabera, ikastetxe bakoitzeko eskola kontseiluak bestelako irizpide osagarriengatik puntu bat eman dezake, gehienez ere.

2. Ikastetxeek EDUCA bidez igorri beharko dituzte irizpide osagarri hauek Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusira, behin baino ez eta 2014ko otsailaren 10eko 14:00ak baino lehenago, hark gainbegira ditzan.

3. Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusiak ikastetxeei jakinaraziko die, EDUCA bidez, proposatu dituzten irizpide osagarriak onartu edo baztertu egiten dituen.

IKASLEAK ONARTZEKO BAREMOA

1. Jendaurrean egon beharko dute, bai barematzeko irizpideek, bai erreklamazioren bat egin ahal izateko ezarri den prozedurak.

2. Dokumentuz egiaztatzen ahal diren irizpideak bakarrik onartuko dira baremorako.

3. 2012. urteko lanbidearteko gutxieneko soldata urtean 8.979,60 eurokoa da. Errenta aitorpena aurkeztuz gero, baliozkotze mekanikoaren kodea daraman ale bat izan beharko du. Kontuan izanen da likidazio-oinarrian azaltzen den kopurua.

4. Urritasun maila, %33koa edo handiagoa, dokumentu hauetako baten bidez frogatuko da:

a) Adinekoen eta Gizarte Zerbitzuen Institutuak (IMSERSO) edo autonomia erkidegoko organo eskudunak emandako ebazpena edo ziurtagiria. (Gaur egun, Nafarroan, Gizarte Politiketako Departamentua da organo eskuduna).

b) Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ebazpena (INSS), ezintasun iraunkor osoagatik, erabateko ezintasun iraunkorragatik edo baliaezintasun handiagatik pentsioduna dela adierazten duena.

c) Ekonomia eta Ogasun Ministerioaren edo Defentsa Ministerioaren ebazpena, lanerako ezintasun iraunkorragatik edo lanerako desgaitasunagatik erretiro pentsioa aitortzen duena.

5. Eskaerak hartzeko epea bukaturik, ez da baremoan eragin dezakeen dokumentazio gehiago onartuko.

6. Onartuen behin-behineko eta behin betiko zerrendak EDUCAtik ateratako eredua erabiliz emanen dira aditzera, eta ikastetxeko toki ageri batean erakutsiko dira.

7. Zerrendak argitaratu aurretik, ikastetxeek onarpena EDUCAren bidez jakinarazi beharko dute.

GIZARTE ETA KULTURA EGOERA AHULEAN DAUDEN IKASLEENTZAKO ERRESERBA

1. Erreserbatutako ikaspostu horiek eskuratu ahal izateko, ezinbestekoa da herriko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren txostena aurkeztea.

JENDAURREKO ZOZKETA

1. Jendaurreko zozketa egin behar duten ikastetxeek, hura zein egun, ordu eta tokitan eginen den garaiz adieraziko diote Eskolatze Bulegoari. Zozketa ikastetxeko eskola kontseiluan eginen da, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzua bertan dela.

2. Jendaurreko zozketa egiteko prozedura:

a) Zozketan parte hartuko dutenekin zerrenda bat prestatuko da eta haietako bakoitzari zenbaki bat emanen zaio, batetik (1) hasi eta N arte (N parte-hartzaile kopurua da). Zerrenda zenbakidun hori zozketa hasi aurretik jarriko da jendaurrean.

b) Gutun-azal edo poltsa zabal eta opaku batean sartuko dira paper edo bola zenbakituak, hasi batetik (1) eta N arte (zozketatu beharreko eskabide kopuruak aginduko du).

c) Jarraian, bakoitzean paper edo bola bat aterako da.

d) Ateratako paperaren edo bolaren zenbakiak esanen du zerrendako zein pertsonak lortu duen ikaspostu hutsa.

e) Urte berean jaiotako anai-arreben eskaeren kasuan, Hezkuntzako kontseilariaren abenduaren 23ko 235/2011 Foru Aginduaren 2. oinarriko 8. idatz-zatian ezarritakoari jarraituko zaio.

f) Ikaspostu huts guztiak esleitu ondoren, prozedura berarekin segituko da itxaron zerrenda prestatzeko, zozketako parte-hartzaileen zerrenda agortu arte.

g) Zerrenda hau erabiliko da esleitutako ikaspostuei uko egiten bazaie.

h) Aurreko prozedura osoaren akta idatziko da eta hartan erregistratuko zozketaren emaitza.

i) Zozketa bukatuta, haren emaitzaren arabera eratuko da onartu direnen zerrenda.

BEHIN-BEHINEKO ZERRENDARI EGINDAKO ERREKLAMAZIOAK

1. Zer ikastetxetan egin den aurreinskripzioa, hango eskola kontseiluari zuzenduko zaizkio behin-behineko zerrendari egiten zaizkion erreklamazioak, ebazpen honen II. eranskinean ezarritako epeko azken eguneko 14:00ak baino lehen.

DOKUMENTAZIOA

1. Ikasle berriek ikastetxe batean matrikula egiteko honako dokumentazioa aurkeztu beharko dute, bai epe arruntean eta berezian, bai ikasturtea hasita sartzen direnean:

a) Familia liburuaren edo jaiotza agiriaren fotokopia eta, ikastetxeak erka ditzan, jatorrizko agiriak.

b) Txerto txartela, edo zein txerto dosi hartu dituen edo zein osasun azterketa egin zaion adierazten duen beste agiri mediko bat.

c) Osasun txartelaren fotokopia.

d) Egindako osasun azterketen txostenak, ikasleak urritasunik, eritasunik edo ikastetxeak jakin beharreko beste osasun arazorik baldin badu (txosten audiometrikoak, otorrinolaringologikoak, oftalmologikoak eta abar).

e) Erroldaren ziurtagiria edo bolantea aurreinskripzioaren orriarekin batera aurkeztuko da ikastetxean, horretarako ezarritako epeetan.

2. Eskabide eta matrikulazio tramiteei dagozkien prozesu eta dokumentu guztietan, ikaslearen izen-deiturak bat etorriko dira familia liburuan agertzen direnekin.

EPE BEREZIA

1. Herrialdez edo bizilekuz aldatu direlako epe arruntean eskabidea egin ez zuten ikasleek soilik izanen dute aukera eskabidea epe berezian aurkezteko.

2. Bizilekuz aldatu dela egiaztatzeko erroldatze agiri edo bolantea aurkeztu beharko da, eta bertan egiaztatu beharko da epe arrunta amaitu ondorengo datarekin eman duela alta bizileku berrian.

EPEZ KANPO ESKOLATZEA

1. Ikaspostua eskatzen ahalko duten ikasle bakarrak izanen dira epe arruntaren eta bereziaren ondotik bizilekuz aldatu direlako ikastetxe berria behar dutela justifikatzen dutenak. Egoera horren egiaztagiriak aurkeztu beharko dira.

2. Ikastetxe guztiek eman eta jasoko dituzte eskabideak, ikaspostu hutsak izan edo ez, eta tramitatu eginen dituzte behar diren oharrekin, Hezkuntza Departamentuari ikasle horiek eskolatzen laguntzearren.

KOMUNIKAZIO BIDEAK

–Helbide elektronikoa: nescolar@navarra.es.

–Gurasoei eta ikasleei informazioa eta aholkua ematea: 848 42 66 17.

–Tramitazio eta onarpen kontuak, ikastetxeentzat: 848 42 69 77.

–Eskolatze Arloko koordinatzailea: 848 42 32 12.

–Faxa: 848 426987.

II. ERANSKINA

2014-2015 Ikasturtea haur eta lehen hezkuntzako ikasleak onartzeko prozesuaren egutegia

Epe arrunta

PROZESUA

HASIERA DATA

BUKAERA DATA

Irizpide osagarriak Batzordeari igortzea

Otsailaren 10a

14:00ak arte

Eskabideak jasotzea (izena emateko epea)

Otsailaren 20a

Otsailaren 26a

14:00ak arte

Azken eguna aurreinskribatutako ikasleen datuak EDUCA bidez sartzeko

Otsailaren 28a

Eskabideak barematzea eta onartutako ikasleen jatorrizko ikastetxeei jakitera ematea

Otsailaren 28ra arte

Onartutako ikasleen behin-behineko zerrenda ikastetxean, ongi ikusteko moduko toki batean, jartzea

Martxoaren 12ra arte

Erreklamazioa behin-behineko zerrendari

Martxoaren 12a

Martxoaren 13a

14:00ak arte

Onartuen behin-behineko zerrendaren kontrako erreklamazioak ebaztea

Martxoaren 14a

Onartutako ikasleen behin betiko zerrenda ikastetxean, ongi ikusteko moduko toki batean, jartzea

Martxoaren 17a

VII. eranskina (Aurreikusitako matrikula datuak) EDUCAren bidez igorri eta jakinaraztea

Martxoaren 17a

Lehen hautuan onartu ez diren ikasleei ikaspostuak esleitzea

Martxoaren 18a

Martxoaren 27a

4. hautuko ikasleei ikaspostuak esleitzea

Martxoaren 28a

Apirilaren 4a

Bigarren Hezkuntzako ikastetxera berari atxikitako ikasleen zerrenda igortzea

Apirilaren 15a

Apirilaren 16a

Ikasleak matrikulatzea

Ekainaren 20a

Ekainaren 27a

14:00ak arte

VII. eranskina (Matrikulatutako ikasleen datuak) EDUCA bidez igorri eta jakinaraztea

Ekainaren 27a

Epe berezia

PROZESUA

HASIERA DATA

BUKAERA DATA

Eskabideak jasotzea (izena emateko epea)

Irailaren 1a

Irailaren 2a

14:00ak arte

Azken eguna aurreinskribatutako ikasleen datuak EDUCA bidez sartzeko

Irailaren 2a

Eskaerak barematzea

Irailaren 2a

Onartuen behin-behineko zerrenda

Irailaren 2a

Onartuen behin-behineko zerrendaren kontrako erreklamazioak

Irailaren 3a

Irailaren 4a

14:00ak arte

Ebazpena eta onartuen behin betiko zerrenda

Irailaren 4a

Ikasle onartuak eta ez-onartuak EDUCAren bidez igorri eta jakinaraztea

Irailaren 4a

Ikasleak matrikulatzea

Irailaren 5a

Irailaren 8a

14:00ak arte

VII. eranskina (Matrikulatutako ikasleen datuak) EDUCA bidez igorri eta jakinaraztea

Irailaren 8a

Lehen hautuan onartu ez diren ikasleei ikaspostuak esleitzea

Irailaren 9a

III. ERANSKINA

Haur eta lehen hezkuntzako aurreinskripziorako eskabidea. 2014-2015 ikasturtea

Inprimakia bete baino lehenago, irakurri atxikitako informazioa

IKASLEAREN DATUAK

1. deitura:

2. deitura:

Izena:

Jaioteguna:

Jaioterria:

Nazionalitatea:

Helbidea:

Herria:

Posta kodea:

Helbide elektronikoa:

1. telefono zk.:

2. telefono zk.:

Baremaziorako, amaren, aitaren edo tutoreetako baten lantokiko helbidea eman nahi da, etxeko helbidearen ordez:

Helbidea:

Herria:

2013-2014 IKASTURTEAN EGINDAKO IKASKETAK

Kurtsoa:

Etapa:

Ikastetxea:

Herria:

2014-2015 IKASTURTERAKO ESKATZEN DITUEN IKASTETXEAK

IKASTETXEA

KURTSOA

HERRIA

1.

2.

3.

AUKERAK (Aukera guztiak ez daude eskuragarri ikastetxe guztietan)

(G) Irakaskuntza gaztelaniaz

G-IIP Gaztelaniaz, ingelesa ikasteko programarekin

(A) Irakaskuntza gaztelaniaz eta euskara irakasgai gisa

A-IIP Aurreko aukera eta euskara irakasgai gisa

(D) Irakaskuntza euskaraz

D-IIP Euskaraz, ingelesa ikasteko programarekin

(B) Irakaskuntza euskaraz gaztelaniazko arlo batzuekin

(BR) British

Atzerriko hizkuntza: ......................................................................................

Erlijioa (zein erlijio adierazi) .................................... Hezkuntza arreta

Zerbitzuak:

Garraioa: Bai Ez

Jantokia: Bai Ez

ESKATUTAKO IKASTETXEAN DITUEN ANAI-ARREBAK

IZEN-DEITURAK

KURTSOA

IKASTETXEA

AURKEZTUTAKO AGIRIAK

NAHITAEZKOAK

Familia liburuaren / pasaportearen fotokopia

Erroldatze agiri edo bolantea

AUKERAKOAK

Balidazio mekanikoaren kodea duen errenta aitorpenaren alea

Urritasun egiaztagiria Baimena ematen da datuak horretarako sortu den erroldan sartzeko (89/2004 FA, apirilaren 7koa)

Ikaspostua gordetzeko aukera du; Gizarte Zerbitzuen txostena beharrezkoa da

Lanpostuaren ziurtagiria

Hezkuntza premia bereziak dituen ikaslea

Aitortzen dut eskabidean jarritako informazioa eta ekarritako dokumentazioa egiazkoak direla eta Hezkuntza Departamentuari baimena ematen diot behar diren egiaztapenak egiteko.

Zin eginez aitortzen dut gurasoak/tutoreak ados gaudela eskabide honekin (nahitaezkoa da hau markatzea bi gurasoek ez badute eskabidea sinatu)

Aitortzen dut gurasoak/tutoreak banatze, dibortzio edo desadostasun egoeran gaudela eta ebazpen judiziala edo indarreko agiria ematen dut, non ondorioztatzen den soilik niri dagokidala erabakitzea semea/alaba zein ikastetxetan eskolatu (nahitaezkoa bi gurasoek ez badute eskabidea sinatu edo ez badute aurreko laukitxoa markatu).

.....................(e)n, 2014ko ..................aren ...........(e)an

AITA / AMA / TUTOREA

IKASTETXEAREN ZIGILUA

Izen-deiturak:

NANa/AIZ/Pasaportea:

Sinadura:

Bildutako datuak behar den bezalako konfidentzialtasunarekin eta erreserbarekin informatizatuko dira, eta ezarritako helbururako bakarrik erabiliko, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren arabera.

Prozesu osorako informazio interesgarria

1. Onartzeko baremoa. Baremazioa eginen da ikastetxeen eskabide kopurua ikaspostu hutsena baino handiagoa denean. Berdinketak ebazteko irizpideak ordena honekin aplikatuko dira:

–Ikastetxean anai-arrebak matrikulaturik izateagatik edo guraso nahiz tutoreren batek ikastetxean lan egiteagatik puntu gehien lortu dituena.

–Desgaitasuna izatea.

–Gurasoren baten edo legezko tutoreen bizilekua edo lantokia gertu izatea.

–Familia unitatearen urteko errentak.

–Beste irizpide osagarri batzuk, aurrekoak aski ez badira izan lehentasun ordena ezartzeko:

–Legez familia ugariko kide izatea.

–Eskatzailearen helbideak eta eskatutako ikastetxeak posta kode bera izatea, 2014/01/01a baino lehenago.

–Nafarroako Eskolatze Batzordeak onartutakoa(k), ikastetxeko eskola kontseiluak proposatu ondoren.

–Jendaurreko zozketa eskatzen den ikastetxeko eskola kontseiluan, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzua bertan dela.

2. Ikasposturik gabeko ikasleak. Lehenik eskatutako ikastetxean ikasposturik lortzen ez bada, Hezkuntza Departamentuak esleituko du ikaspostua, baita eskabideak baliogabetzen badira ere.

3. Ikasleak onartzeko araudia ondoko hau da:

–31/2007 Foru Dekretua, apirilaren 2koa.

–12/2009 Foru Agindua, otsailaren 11koa, Hezkuntzako kontseilariak emana.

–40/2011 Foru Dekretua, maiatzaren 9koa.

–235/2011 Foru Agindua, abenduaren 23koa, Hezkuntzako kontseilariak emana.

–112/2013 Foru Agindua, abenduaren 13koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, unibertsitatekoak ez diren ikastetxe publikoei zuzendutako jarraibideak onesten dituena, banatze, dibortzio edo desadostasun egoeran dauden guraso edo tutoreei dagokienez.

–32/2011 Ebazpena, Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiak emana, Tuteran aplikagarria.

–2/2014 Ebazpena, urtarrilaren 21ekoa, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana.

Informazio interesgarria epe arrunterako

4. Eskatzaile bakoitzak eskabide bakarra aurkeztu beharko du, behar bezala betea, lehen tokian eskatutako ikastetxean. Eskabide bat baino gehiago aurkeztuz gero, denak baliogabetuko dira eta ez dira tramitatuko.

5. Kontuan hartu beharreko epeak:

–Eskabideak eta baremoari eragiten ahal dioten agiriak aurkezteko epea: otsailaren 20tik otsailaren 26ko 14:00ak arte.

–Onartuen behin-behineko zerrenda ikastetxean jendaurrean jartzea: martxoaren 12ra arte.

–Onartuen behin-behineko zerrendari erreklamazioak egitea: martxoaren 12tik martxoaren 13ko 14:00ak arte.

–Onartuen behin betiko zerrenda jendaurrean jartzea: martxoaren 17an.

–Onartutako ikastetxean matrikula egitea: ekainaren 20tik ekainaren 27ko 14:00ak arte.

Informazio interesgarria epe berezirako

6. Herrialdez edo bizilekuz aldatu direlako epe arruntean eskabidea egin ez zuten ikasleek soilik izanen dute aukera eskabidea epe berezian aurkezteko. Bizilekuz aldatu dela egiaztatzeko erroldatze agiri edo bolantea aurkeztu beharko da, eta bertan egiaztatu beharko da epe arrunta amaitu ondorengo datarekin eman duela alta bizileku berrian.

7. Eskatzaile bakoitzak eskabide bakarra aurkeztu beharko du, behar bezala betea, lehen tokian eskatutako ikastetxean. Eskabide bat baino gehiago aurkeztuz gero, denak baliogabetuko dira eta ez dira tramitatuko.

8. Kontuan hartu beharreko epeak:

–Eskabideak eta baremoari eragiten dion dokumentazioa aurkeztea: irailaren 1etik irailaren 2ko 14:00ak arte.

–Onartuen behin-behineko zerrenda ikastetxean jendaurrean jartzea: irailaren 2an.

–Onartuen behin-behineko zerrendari erreklamazioak egitea: irailaren 3tik irailaren 4ko 14:00ak arte.

–Onartuen behin betiko zerrenda jendaurrean jartzea: irailaren 4an.

–Onartutako ikastetxean matrikula egitea: irailaren 5etik irailaren 8ko 14:00ak arte.

Informazio interesgarria epez kanpoko eskabideetarako

9. Ikaspostua eskatzen ahalko duten ikasle bakarrak izanen dira epe arruntaren eta bereziaren ondotik bizilekuz aldatu direlako ikastetxe berria behar dutela justifikatzen dutenak. Egoera horren egiaztagiriak aurkeztu beharko dira.

10. Ikastetxe guztiek eman eta jasoko dituzte eskabideak, ikaspostu hutsak izan edo ez, eta tramitatu eginen dituzte behar diren oharrekin, Hezkuntza Departamentuari ikasle horiek eskolatzen laguntzearren.

Iragarkiaren kodea: F1400994

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa