(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Google
  • Facebook

Nire NAOrako sarrera

154. ALDIZKARIA - 2014ko abuztuaren 7a

  • 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
    • 1.7. BESTELAKOAK

65/2014 FORU AGINDUA, uztailaren 16koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Administrazioak 2014-2015 ikasturtean Testuliburuak Doan Eskuratzeko Programa finantzatzearren ematen duen laguntzaren gehieneko zenbatekoa finkatzen duena.

Martxoaren 25eko 6/2008 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuen irailaren 27ko 61/2010 Foru Dekretuaren 6. artikuluak honako hau xedatzen du: “Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Administrazioak urtero ezarriko du zein izanen den eginen duen gehieneko ekarpena. Onuraduna den ikasle bakoitzeko modulu bat ezarriko du, eta, haren balioa ezartzeko, programa aplikatuko deneko irakaskuntza maila eta gehien erabiltzen diren liburuek benetan duten kostua hartuko dira kontuan.”

ANELEk (Asociación Nacional de Editores de Libros y Material de Enseñanza) testuliburuen bilakaerari buruz egindako txostenak dioenez, testuliburuek %1,1eko igoera izan dute, eta, beraz, bidezko da 2013-2014 ikasturterako onetsitako zenbatekoei portzentaje hori aplikatzea.

Irailaren 27ko 61/2010 Foru Dekretuak ezartzen du ikastetxeak, mailegualdi orokorra bukaturik, testuliburu berekin segitzea erabaki dezakeela, liburu berria jartzeari uko eginez eta ale berriak jarriz.

Ale berriei dagokienez, Administrazioak finantzatuko duen gehieneko portzentajea, Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailetan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 4. mailan, % 25 izanen da 2013-2014 ikasturtean testuliburu berriak aukeratu ez eta berberekin segitzea erabaki zuten ikastetxeetan, eta % 0,5 liburu berriak hautatu zituzten ikastetxeetan. Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. mailan, izaera orokorrez, % 25 izanen da. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 2. eta 3. mailetan portzentajea % 8 izanen da. Ale berriak jartzeko eskaerek 61/2010 Foru Dekretuan ezarritakoa bete beharko dute.

Dohainekotasun programaren eta LOMCEren epeak desberdinak direnez, komenigarria da ikastetxeek orain dituzten liburuak mantentzea. Nolanahi ere, oharturik beste liburu batzuk jartzeak LOMCEri egokitu gabeko liburuak mantentzea dakarrela, beharrezkoa da, ale berriak jartzeko aukera sustatzearren, ale berriek –edukia LOMCEri egokitu gabe baitute– jatorrizko testuarekin batera testuen egokitzapena ere edukitzea, ikastetxeak berak egindako egokitzapena hain zuzen.

Beraz, Lehen Hezkuntzako 3. eta 5. mailetan, liburu berririk ez jartzea erabakitzen duten ikastetxeetan, ikastetxeek berek sortutako materialekin testuliburuak LOMCEra egokitu ahal izan ditzaten, ale berrien portzentajea %5 igotzea proposatzen da. Liburuen egoera ikusita eta testuak LOMCEra egokitu behar direnez, ale berrietarako onetsitako zenbatekoaren parte bat materialak LOMCEra egokitzeko erabiltzen ahalko da, betiere ikastetxeak justifikatuta eta Departamentuak horretarako baimena emanda.

Bestetik, Ikastetxeek bi urtetan berritzen ahalko dituzte testuliburuak –urte bakoitzean batzuk–, eta ez dena urte bakarrean. Horrela, ikastetxe batek testuliburu bakar batzuk berritzen ahal ditu lehenbiziko ikasturte honetan, haien ustez LOMCEren aplikazioa dela-eta aldaketarik izanen ez duten irakasgaiak hain zuzen (gogorarazi beharra dago dohainekotasun programan, 5 urtez, ez dela finantzabiderik izanen liburu horietarako), eta, 2015-2016 ikasturtean, gainerako testuliburuak.

Ikasturte honetan, berritutako liburuei dagokien zenbatekoa ordainduko da, hau da, moduluan berritutako liburuen kopuruari dagokion proportzioa. Aukera horretan, berritu gabeko liburuetan, ale berrien portzentajea % 8 izan daiteke.

Hurrengo ikasturtean, gainerako liburuei dagokien zenbatekoa ordainduko da 2015-2016 ikasturterako onetsitako moduluaren mugara gehieneko portzentajera mugara iritsi arte.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1.e) artikuluan ematen zaizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Administrazioak 2014-2015 ikasturtean Testuliburuak Doan Eskuratzeko Programa finantzatzearren ikasle bakoitzeko ematen duen laguntzaren gehieneko zenbatekoa onestea. Eranskinean ageri da: eta liburuen batez besteko kopurua dago zehaztuta, kurtsoaren eta ereduaren arabera.

2. Lehen Hezkuntzako lehen zikloko ikasleen banakako erabilerarako testuliburuak eta curriculumeko materialak, hurrengo ikasturteetako ikasleek erabiltzeko modukoak ez badira, ikasturtero berrituko dira.

3. Ikastetxe batek erabakitzen badu testuliburuak doan eskuratzeko programan sar daitekeen maila bateko irakasgai edo gai guztietako liburuak ez erabiltzea, Administrazioak 2014-2015 ikasturtean ikasleko eginen duen ekarpena kalkulatuko da hauta daitezkeen liburu guztien artetik aukeratzen den kopuruaren arabera, aurreko atalean aipaturiko gehieneko ekarpenaren araberako portzentaje bat aplikatuz, foru agindu honen II. eranskinean zehazten den moduan.

Atal honetan aurreikusitakoa ez zaie aplikatuko Lehen Hezkuntzako lehen zikloko ikasleei.

4. Hezkuntza premia bereziak dituzten eta hala diagnostikatu zaien ikasleentzat 54,28 euroko zuzkidura ezarri da 2014-2015 ikasturterako, kontuan hartu gabe erabilitako material didaktikoa eta ikaslea derrigorrezko zein irakaskuntza mailatan dagoen matrikulatua, salbu eta Lehen Hezkuntzako lehen zikloan, I. eranskinean aurreikusitakoa aplikatuko baita maila horretan.

5. Hezkuntza Departamentuak erabilera orokorrerako ohiz kanpo erosten diren testuliburuak eta bestelako material didaktikoa eta informatikoa baimendu eta finantzatu litzake, berrerabilera eta iraunkortasun baldintzak betetzen badituzte, zehazten diren kasuetan eta baldintzekin betiere.

6. Ale berriei dagokienez, Administrazioak finantzatuko duen gehieneko portzentajea, Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailetan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 4. mailan, % 25 izanen da 2013-2014 ikasturtean testuliburu berriak aukeratu ez eta berberekin segitzea erabaki zuten ikastetxeetan, eta % 0,5 liburu berriak hautatu zituzten ikastetxeetan. Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. mailan, izaera orokorrez, % 25 izanen da. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 2. eta 3. mailetan portzentajea % 8 izanen da. Ale berriak jartzeko eskaerek 61/2010 Foru Dekretuan ezarritakoa bete beharko dute.

7. Ikastetxeek bi urtetan berritzen ahalko dituzte testuliburuak –urte bakoitzean batzuk–, eta ez dena urte bakarrean. Horrela, ikastetxe batek testuliburu bakar batzuk berritzen ahal ditu lehenbiziko ikasturte honetan, haien ustez LOMCEren aplikazioa dela-eta aldaketarik izanen ez duten irakasgaiak hain zuzen (gogorarazi beharra dago dohainekotasun programan, 5 urtez, ez dela finantzabiderik izanen liburu horietarako), eta, 2015-2016 ikasturtean, gainerako testuliburuak.

Ikasturte honetan, berritutako liburuei dagokien zenbatekoa ordainduko da, hau da, moduluan berritutako liburuen kopuruari dagokion proportzioa. Aukera horretan, berritu gabeko liburuetan, ale berrien portzentajea % 8 izan daiteke.

Hurrengo ikasturtean, gainerako liburuei dagokien zenbatekoa ordainduko da 2015-2016 ikasturterako onetsitako moduluaren mugara gehieneko portzentajera mugara iritsi arte.

8. Lehen Hezkuntzako 3. eta 5. mailetan, liburu berririk ez jartzea erabakitzen duten ikastetxeetan, berek sortutako materialekin testuliburuak LOMCEra egokitu ahal izan ditzaten, ikastetxe bakoitzari ale berriak jartzeko dagokion portzentajeari %5 igotzea onesten da. Liburuen egoera ikusita eta testuak LOMCEra egokitu behar direnez, ale berrietarako onetsitako zenbatekoaren parte bat materialak LOMCEra egokitzeko erabiltzen ahalko da, betiere ikastetxeak justifikatuta eta Departamentuak horretarako baimena emanda.

9. 2.130.576,85 euroko gastua baimentzea 2014rako luzatutako 2012ko aurrekontuaren “Eskolako testu liburuak doan jasotzeko plana” izeneko 410002-41140-6081-321100 kontu-sailaren kargura, eta 1.129.063,02 eurokoa “Ikasliburuak doan jasotzeko programa” izeneko 410002 41140 7811 321100 kontu-sailaren kargura.

10. Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiari ahalmena ematen zaio foru agindu hau garatzeko.

11. Foru agindu honen kontra, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Gobernuari zuzendua, honako hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hilabeteko epean.

12. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

13. Foru agindu hau igortzea Beka Bulegoari, Ikastetxeen, Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen Kontu-hartzailetza Delegatuari, behar diren ondorioak sor ditzan.

Iruñean, 2014ko uztailaren 16an.–Hezkuntzako kontseilaria, José Iribas Sánchez de Boado.

I. ERANSKINA

Testuliburuen programa finantzatzeko modulua

LEHEN HEZKUNTZAKO 1. ETA 2. MAILAK

Ikasle eta ikasmaila bakoitzeko gehieneko zuzkidura

85 euro

LEHEN HEZKUNTZAKO 3., 4., 5. ETA 6. MAILAK

Ikasmaila bakoitzeko gehieneko zuzkidura

101,39 euro

Erabilera orokorreko eta bertan egindako materiala

(ikasleko eta irakasgaiko)

15,37 euro

HPBak dituzten ikasleak

54,28 euro

DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZAKO 1., 2., 3. ETA 4. MAILAK

Ikasmaila bakoitzeko gehieneko zuzkidura

175,12 euro

Erabilera orokorreko eta bertan egindako materiala

(ikasleko eta irakasgaiko)

20,48 euro

HPBak dituzten ikasleak

54,28 euro

II. ERANSKINA

HAUTATUKO LIBURU KOPURUA

EKARPENAREN EHUNEKOA

LEHEN HEZKUNTZA

1 - 2

%30

3 - 4

%60

5 edo gehiago

%100

DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA

1 - 2

%21

3 - 4

%43

5 - 6

%72

7 edo gehiago

%100

Iragarkiaren kodea: F1410867

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa