(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Google
  • Facebook

Nire NAOrako sarrera

94. ALDIZKARIA - 2013ko maiatzaren 20a

  • 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
    • 1.7. BESTELAKOAK

26E/2013 EBAZPENA, maiatzaren 3koa, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, 2013/2014 ikasturtean irakasleen etengabeko prestakuntza programaren barrenean berrikuntza-proiektuak egiteko ikastetxeei diru-laguntzak emateko deialdia onesten duena.

–Xedea:

Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Hezkuntza Bereziko, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikastetxeetan egiten diren hezkuntzako berrikuntza-esperientzien proiektuei aintzatespena emateko neurriak arautzea.

–Erreferentzia:

Espediente kodea: 0011-1082-2013-000000.

Unitate kudeatzailea: Hezkuntza Departamentua.

Unibertsitateen, Kalitatearen eta Prestakuntzaren Zerbitzua.

Prestakuntzaren eta Kalitatearen Atala.

Telefonoa: 848 42 32 29

Helbidea: Santo Domingoko aldapa, 31001 Iruña.

Helbide elektronikoa: Seccion.formacion.calidad@navarra.es.

–Espedientea:

Espediente mota: hezkuntzako berrikuntzako proiektuak, unibertsitateaz kanpoko irakasleen etengabeko prestakuntza-planean.

RCSA kodea:

Aplikatu beharreko arauak:

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak adierazten duenez, etengabeko prestakuntza irakasle guztien eskubidea eta betebeharra da, baita hezkuntzako administrazioen eta ikastetxeen beren erantzukizuna ere. Bestetik, aditzera ematen du hezkuntzako administrazioei dagokiela etengabeko prestakuntzako berrikuntza-programak sustatzea, eta ezagutzek eta metodoek, programa horietan, zientzien bilakaerari eta didaktika berariazkoei egokituta egon behar dutela.

Betebehar legal hori betetzeko, Hezkuntza Departamentuak hezkuntzako hainbat berrikuntza-programa bultzatu ditu, berrikuntza-proiektuak sustatzeko deialdien bidez, etengabeko prestakuntzarako.

Europar Batasunak hezkuntzarako ezarritako erreferentzia-esparroak jasoa du Europako gazteek helduarorako prestatzeko gaitasun oinarrizkoak garatu behar dituztela. Europako zuzentarau hau betez, deialdi honek oinarrizko gaitasunen curriculumaren garapenerako berrikuntza-proiektuak bultzatzea du helburu nagusia, bai eta hezkuntzaren kalitatea hobetzea ere.

Deialdi honek lagungarria izan nahi du hezkuntzako berrikuntza-proiektuak ikastetxeen eguneroko jardunean eta urteko programazio orokorrean sar daitezen. Lagungarria izan nahi du, bestalde, irakasleen etengabeko prestakuntzarako hezkuntzako material eta baliabide berritzaileak sor daitezen.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1d) artikuluak emandako ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. 2013/2014 ikasturtean irakasleen etengabeko prestakuntza programaren barrenean berrikuntza-proiektuak egiteko ikastetxeei diru-laguntzak emateko deialdia onestea. Ebazpen honen I. eranskinean ageri diren oinarriek arautuko dute deialdia.

2. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Unibertsitateen, Kalitatearen eta Prestakuntzaren Zerbitzuari, Prestakuntzaren eta Kalitatearen Atalari, eta Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko Ebaluazio Atalari, behar diren ondorioak sor ditzaten.

4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta horren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2013ko maiatzaren 3an.–Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusia, David Herreros Sota.

I. ERANSKINA

2013/2014 ikasturtean irakasleen etengabeko prestakuntza programaren barrenean berrikuntza-proiektuak egiteko ikastetxeei diru-laguntzak emateko deialdiaren oinarriak

0.–Xedea.

Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Hezkuntza Bereziko, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikastetxeetan egiten diren hezkuntzako berrikuntza-esperientzien proiektuei aintzatespena emateko neurriak arautzea.

1.–Deialdiaren helburuak.

1.1. Irakasleen prestakuntza bultzatzea, eta haien ezagutzak eta metodoak zientzien eta didaktika berariazkoen bilakaerara egokitu daitezen laguntzea.

1.2. Oinarrizko gaitasunak curriculumean proposamen errealista eta bideragarrien bidez sar daitezen sustatzea.

1.3. Irakasleei jardunbide onetarako pizgarriak ematea, eta haien lan onaren berri ematea.

1.4. Ikasgelako eta ikastetxeko eguneroko zereginetan irakasleek egiten duten lan berritzailea aintzat hartzea.

2.–Parte hartzen duten irakasleak.

2.1. Eskaera egiteko momentuan eta proiektua garatzen den denboran Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeren batean zerbitzua aktiboan ari diren irakasleek egin ditzateke proiektuak, ikastetxe horiek Haur Hezkuntzakoak, Lehen Hezkuntzakoak edo Hezkuntza Berezikoak izan, edo Bigarren Hezkuntzakoak edo Batxilergokoak izan.

2.2. Irakasleek honela hartuko dute parte, ahal dela taldean:

a) Haur edo Lehen Hezkuntzako ziklo bereko irakasleak, edo Bigarren Hezkuntzako departamentu didaktiko bateko irakasleak.

b) Diziplina anitzeko lantalde bat, ikastetxe bereko irakasleek osatua.

c) Lantalde bat, zenbait ikastetxetako irakasleek osatua.

3.–Betebeharrak.

Eskatzaileek berrikuntza-proiektu bat aurkeztu beharko dute, betebehar hauek beteta:

3.1. Proiektua hezkuntzako berrikuntza-lerro hauetakoren batean garatu beharko da:

3.1.1. A kategoria:

–Oinarrizko gaitasunen integrazioa curriculumean (zehaztasuna, materialak, gaitasunen araberako ebaluazioa, unitate didaktiko integratuen elaborazioa...).

–Ikasleen irakurtzeko gaitasuna garatzea eta eskolako liburutegiaren erabilera sustatzea (solasaldiak, irakurketa digitala, aldizkari digitala).

–Bi gaitasun hauen garapena: gaitasun matematikoa eta mundu fisikoa ezagutzeko eta harekin elkarreraginean aritzekoa (bokazio zientifikoa sustatzeko programak, Zientziaren Asteak...).

–Ikasten ikasteko gaitasuna garatzea.

–Gaitasun digitalaren garapena.

–Gaitasunak diziplina anitzeko ikuspuntutik garatzea.

–Eskolaren esparruan zeharkako gaiak txertatzea: osasunaren sustapena, ingurumena eta jasangarritasuna, garapenerako hezkuntza, eta beste batzuk.

–Zenbait arlotako hezkuntza-esperientziak garatzea (bizikidetza, berdintasuna, dibertsitatea, gaitasun gorenak, kultur aniztasuna, orientazioa...).

–Hezkuntzako esperientzietako garapena: ikasketa-komunitateak, lana proiektuka egitea, adimen anizkoitzak, hezkuntza emozionala...

–Antolatzeko autonomia: DBHko lehenbiziko zikloaren antolaketa, ezagutza arloka.

–Berrikuntza-proiektuak, kalitatea kudeatzeko sistemetan.

3.1.2. B kategoria: Zientzien eta teknologien arloetako hezkuntzako berrikuntza, gaitasun handiagatik, motibazioagatik edo espektatiba akademikoengatik edo prestakuntzakoengatik nabarmentzen diren ikasleen talentuaren garapenean laguntzeko. Proiektuak aztertzean, arlo hauek hartuko dira aintzat: metodologian, gaietan eta antolaketan egindako berrikuntzak, eta zientziaren eta teknologiaren ikaskuntza (ikerketa-metodoak, modelizazio jarduerak eta robotika hezkuntzan aplikatzea).

3.2. Proiektuaren egitura III. eranskineko gidoiaren araberakoa izanen da, eta word formatuan erantsiko da.

3.3. Proiektuak koordinatzailea izan beharko du. Hura izanen da lantaldearen arduraduna, baita Hezkuntza Departamentuarekiko solaskidea ere.

4.–Proiektuen garapena.

Proiektuaren lana 2013-2014 ikasturtean zehar eginen da.

5.–Eskabideen tramitazioa.

5.1. Eskabideak eta agiriak.

Deialdian parte hartu nahi duten irakasleek dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:

–Eskabidea.

–Parte hartzeko eskaera, II. eranskinaren araberakoa.

–Proiektua, III. eranskinaren araberakoa.

5.2. Aurkezteko modua eta epeak.

Eskaera eta behar den dokumentazio guztia aurkezterakoan, prozedura administratibo elektronikoa erabili behar da, eta telematikoki bidali, Hezkuntzako kontseilariak otsailaren 21ean emandako 20/2013 Foru Aginduan aurreikusita dagoen bezala. Eskaeraren tramitazio elektronikoa Nafarroako Gobernuaren webguneko zerbitzuen katalogoan horretarako jarriko den fitxaren bidez eginen da. Fitxak izen hau izanen du: “Unibertsitatez kanpoko ikastetxeetako hezkuntza-berrikuntzako proiektuak”. Fitxan zehaztuko dira, halaber, tramite guztiak egiteko jarraibideak. Ikastetxearen izenean eskaera aurkezten duen arduradun, langile edo laguntzaileak modu digitalean identifikatu behar du bere burua, ziurtagiri digitalaren edo NAN elektronikoaren bidez. Eskaerak aurkezteko epea 20 egun naturalekoa izanen da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Aurrekoa gorabehera, eta aipatu 20/2013 Foru Aginduak dioenez, ikastetxeak Hezkuntza Departamentuaren beraren laguntza izan lezake tramitazio elektronikorako, edo hirugarrenen baten laguntza, betiere aldez aurretik horretarako gaitua. Nolanahi ere, Hezkuntza Departamentuari aurretik jakinarazita, salbuespen gisa, eskatutako eskabidea eta agiriak bertara agertuta aurkezten ahalko ditu interesdunak, baldin eta erabiltzaileek aurkezpen telematikoa egitea zailtzen edo bereziki oztopatzen duen inguruabarrik gertatzen bada, eta betiere departamentuak horretarako baimena ematen badu.

6.–Hautapen prozesua.

6.1. Hautapen batzordea.

Proiektuak berariaz eratutako batzorde batek hautatuko ditu. Hauek osatuko dute batzordea: Prestakuntzaren eta Kalitatearen Ataleko burua –batzordeburu arituko da–, Irakasleentzako Laguntza Zentroen eta Berriztapen Proiektuen Bulegoko burua, Ebaluazio Ataleko burua, Kalitate Bulegoko burua, eta Prestakuntza Programen Bulegoko burua, idazkari arituko dena.

6.2. Hautatzeko irizpideak.

Aurkeztutako proiektuak hautatzeko irizpide hauek erabiliko dira, ondoren ematen den baremoarekin batera:

–Proposamenaren justifikazioa: eduki berritzailea eta hezkuntzarako aukera berriak (10 puntu gehienez).

–Ezarritako planaren kalitatea: helburuak, edukiak eta metodologia (10 puntu gehienez).

–Deialdi honetan proposatutako berrikuntza-ildoekiko egokitasuna (10 puntu gehienez).

–Proiektuaren originaltasuna (5 puntu gehienez):

–Oinarrizko gaitasunen garapenean oinarritutako proiektua izatea: edukiaren eta metodologiaren eragina irakaskuntzako praktikaren hobekuntzan, eta gelan duen bideragarritasuna (20 puntu gehienez):

–Proiektuaren garapenean IKTak erabiltzea (10 puntu gehienez).

–Gelako lanerako bideragarritasuna (10 puntu gehienez).

–Beste ikastetxe batzuetan aplikatzeko izan dezakeen interesa (5 puntu gehienez).

–Irakasle-taldeen inplikazioa eta parte-hartzea (10 puntu gehienez).

–Proiektuaren izaera diziplina-artekoa (10 puntu gehienez):

Guztira: 100 puntu.

Proiektuak, hautatua izateko, gutxienez 60 puntu lortu beharko ditu.

Prestakuntzaren eta Kalitatearen Atalak deialdi honetan hautatutako proiektuei aholkuak eman eta behar bezalako segimendua eta kontrola egiteko neurriak hartzen ahalko ditu.

6.3. Deialdiaren ebazpena.

6.3.1. Aipatu proiektuen zerrenda eta behin-behineko puntuazioa Nafarroako Gobernuaren Zerbitzuen Katalogoan emanen da argitara. Eskaeraren bat akatsekin aurkeztuz gero, akatsen arrazoia azaldu beharko da espresuki.

6.3.2. Argitaratu eta hamar egun naturaleko epean, izangaiek alegazioak aurkezten ahalko dituzte, edo berariazko ukoa. Bestetik, epe horretan, akatsak zuzentzen ahalko dira.

6.3.3. Alegazioak azterturik, Balorazio Batzordeak txosten bat eginen du hautatutako eta hautatu gabeko proiektuen behin betiko zerrenda proposatzeko. Proposamena Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiari bidaliko zaio, honek onets dezan.

7.–Jakinarazpena.

Hezkuntza Departamentuak deialdiaren behin betiko ebazpenaren berri emanen dio proiektu bakoitzaren koordinatzaileari. Jakinarazpena bide telematikotik egin liteke baldin eta pertson interesatuak helbide elektroniko bakarra badu eta eskabidean espresuki erantzun mota hori eskatzen badu.

8.–Parte hartzen duten irakasleen egiaztapena.

Hautatutako berrikuntza proiektuetan parte hartzen duten irakasleek egiaztagiri bat jasotzen ahalko dute, 2013-2014 ikasturtean proiektuan gehienez ere 35 orduz parte hartu dutela frogatzeko, egindako lanaren aintzatespen gisa. Proiektuaren koordinatzaileari lan hori aintzat hartuko zaio, gehienez ere 50 orduz.

9.–Azken memoria.

Koordinatzaileak, 2014ko maiatzaren 31 baino lehen, hautatutako berrikuntza-proiektuaren azken memoriaren kopia bidali beharko du, CD batean, Word formatuan, Prestakuntzaren eta Kalitatearen Atalera.

10.–Argitalpena eta zabalkundea.

Saritutako lanak argitaratzen ahalko ditu Hezkuntza Departamentuak. Argitalpenean memoria osoa edo zati bat ager daiteke. Ekimen horiek, bestalde, egoki iruditzen zaizkion beste bide batzuen bitartez zabal ditzake, baita Interneten ere, baina horrelakoetan beti memoriaren egileak nori diren aipatu beharko ditu. Deialdian parte hartzeak proiektuaren lehenbiziko argitalpena egiteko behar diren eskubideak lagatzea dakar berarekin. Oso-osorik argitaratzen ez bada, egileei baimena eskatuko zaie.

II. ERANSKINA

Hezkuntzako berrikuntza-proiektuen deialdian parte hartzeko eskabidearen eredua

1.–Koordinatzailearen eta parte hartzen duten irakasleen datuak:

Egilea edo koordinatzailea

IFZ

Helbidea

Herria eta posta kodea

Telefonoa

Helbide elektronikoa

Espezialitatea

Parte hartzen duten irakasleak:

IFZ

ESPEZIALITATEA

IKASTETXEA

2.–Ikastetxe koordinatzailearen datuak:

Izena

Helbidea

Herria eta posta kodea

Telefonoa

Helbide elektronikoa

Jakinarazpen telematikorako helbide elektronikoa

3.–Lanari buruzko datuak:

Izena

Proposatutako arloak / gaiak

Kategoria (A/B)

Lehenetsitako lan ildoak:

.......................................................................

Hezkuntzako zein etapatan gauzatuko den

4.–Deialdiaren baldintzak onartzen direla dioen aitorpena:

.................................................. jaunak/andreak, ........... NANa duenak, ............................ berrikuntza-proiektuaren koordinatzaile arduraduna baita, aitortzen du proiektu hori argitaratzeko eskubideen jabe dela eta Nafarroako Gobernuari argitaratzeko baimena ematen diola.

................... (e)n, 2013.............eko ................... aren ........(e)an.

Stua.: Koordinatzailea.

5.–Ikastetxeko zuzendariaren txostena:

.......................... jaunak /andreak, ........................ ikastetxeko zuzendariak, ikastetxeentzako 2013-2014 ikasturteko berrikuntza-proiektuen deialdiko ...................... (e)ko berrikuntza-proiektuaren aldeko txostena eman du, eta uste du proiektu horrek ikastetxearen hezkuntza jarduera hobetzen laguntzen duela.

................... (e)n, 2013.............eko ................... aren ........(e)an.

Stua.: ikastetxeko zuzendaria.

III. ERANSKINA

1. Proiektuaren izenburua.

2. Proiektua garatuko den ikastetxe(ar)en izena.

3. Koordinatzailearen izen-deiturak.

4. Aurkibidea.

5. Justifikazioa: proiektua justifikatzen duen eduki berritzailea, proiektu horrek hezkuntza aukera berririk ekartzen duen, baita oinarrizko gaitasunen garapenarekin loturarik baduen ere.

6. Helburuak.

7. Helburuak eta jarduerak.

7. Metodologia.

8. Oinarrizko gaitasunak eta proiektuarekin loturiko gai edo irakasgaiak.

9. Parte hartzen duen irakasle taldea.

10. Ikasleak.

11. Hezkuntza-komunitatearen parte-hartzea.

12. Giza baliabideak eta baliabide materialak, eta beste erakunde batzuekiko itunak.

13. Gehituko diren IKTak.

14. Faseak eta denborak.

15. Ebaluazio moduak.

16. Prestakuntza.

17. Aurrekontua.

IV. ERANSKINA

Memoriaren eredua

Memoriak 2014ko maiatzaren 31n aurkeztuko dira beranduenez, eta atal hauek izanen dituzte:

a) Proiektuaren helburuak zein diren, eta zenbateraino bete diren.

b) Jardueren eta edukien zerrenda zehatza.

c) Denboren banaketa. Garapenaren faseak.

d) Erabili diren giza baliabideak eta baliabide materialak.

e) Prestatutako materialak.

f) Proiektuak nolako eragina duen ikasleen ikasteko prozesuan (oinarrizko gaitasunak aipatuko dira bereziki).

g) Esperientzia hau nola zabaldu daitekeen hezkuntza-komunitatera.

h) Barne-ebaluazioa (adierazleen arabera).

i) Balorazio orokorra.

Iragarkiaren kodea: F1306569

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa