(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Google
  • Facebook

Nire NAOrako sarrera

122. ALDIZKARIA - 2013ko ekainaren 27a

  • 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
    • 1.7. BESTELAKOAK

55/2013 FORU AGINDUA, ekainaren 19koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, 2013-2014 ikasturterako testuliburuak doan eskuratzeko programa finantzatuko duen administrazioaren ekarpenaren gehieneko zenbatekoa finkatzen duena.

Martxoaren 25eko 6/2008 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuen irailaren 27ko 61/2010 Foru Dekretuaren 6. artikuluak hurrengo hau xedatzen du: “Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Administrazioak ezarriko du urtero zein izanen den eginen duen gehieneko ekarpena. Onuraduna den ikasle bakoitzeko modulu bat ezarriko du, eta horren balioa ezartzeko kontuan hartuko dira programa aplikatuko deneko irakaskuntza maila eta gehien erabiltzen diren liburuek benetan duten kostua.”

Baliabide Ekonomikoen Zerbitzuak txostena egin du 2013-2014 ikasturtean moduluak izan beharreko zenbatekoaz, testuliburuak doan eskuratzeko programa ezartzen den maila bakoitzeko irakasgai kopuruaren eta ikasliburuen batez besteko prezioaren arabera.

Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailei eta DBHko 4. mailari dagokienez, berritzea izan behar litzateke 2013-2014 ikasturtean testuliburuak eskuratzeko prozedura, Doakotasunari buruzko Foru Legeak berak adierazten duen moduan.

Dena dela, LOMCEren ezarpenak dakartzan zalantzak ikusita, aukera eman zaie ikastetxeei berritzea hauta dezaten, irailaren 27ko 61/2010 Foru Dekretuan oinarrituta, zeinak, maileguaren epe orokorra bukatutakoan, testuliburuekin jarraitzeko aukera ematen baitie ikastetxeei, haiek ordezteari uko egin eta berritzeko.

Ikastetxeek aukera hori hautatuz gero, %25eko berrikuntza onartuko da, oro har.

Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetan eta DBHko 1.ean, horietan maileguaren 5. urtea hasten baita, Administrazioak, oro har, %8ko berrikuntza finantzatuko du, gehienez ere, aurreko urtean maileguaren 5. urtea hasi zuten liburuekin egin zen moduan.

–DBHko 2. eta 3. mailetan, maileguaren 4. urtea hasten baita, aurreko urteetako gehieneko portzentajearen antzekoa izanen da, hau da, %1,5. Liburuak berritzeko eskaerek 61/2010 Foru Dekretuan ezarritakoa bete beharko dute.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1.e) artikuluan ematen zaizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. 2013-2014 ikasturtean testuliburuak doan eskuratzeko programa finantzatzen duen administrazioaren ekarpenaren gehieneko zenbatekoa onestea ikasle bakoitzeko, I. eranskinean ageri denaren arabera.

2. Lehen Hezkuntzako lehen zikloko ikasleen banakako erabilerarako testuliburuak eta curriculumeko materialak, hurrengo ikasturteetako ikasleek erabiltzeko modukoak ez direnak, ikasturtero berrituko dira.

3. Ikastetxe batean erabakitzen bada testuliburuak doan eskuratzeko programan sar daitekeen maila bateko irakasgai edo gai guztietako liburuak ez erabiltzea, Administrazioak 2013-2014 ikasturtean ikasleko eginen duen ekarpena kalkulatuko da hauta daitezkeen liburu guztien artetik aukeratzen diren horien arabera, aurreko atalean aipaturiko gehieneko ekarpenaren araberako portzentaje bat aplikatuz, foru agindu honen II. eranskinean zehazten den moduan.

Atal honetan aurreikusitakoa ez zaie aplikatuko Lehen Hezkuntzako lehen zikloko ikasleei.

4. Hezkuntza premia bereziak dituzten eta hala diagnostikatu zaien ikasleentzat 53,69 euroko zuzkidura ezarri da 2013-2014 ikasturterako, kontuan hartu gabe erabilitako material didaktikoa eta ikaslea derrigorrezko zein irakaskuntza mailatan dagoen matrikulatua, salbu eta Lehen Hezkuntzako lehen zikloa, I. eranskinean aurreikusitakoa aplikatuko baita maila horretan.

5. Hezkuntza Departamentuak erabilera orokorrerako ohiz kanpo erosten diren ikasliburuak eta bestelako material didaktikoa eta informatikoa baimendu eta finantzatzen ahalko ditu, berrerabilera eta iraunkortasun baldintzak betetzen badituzte, zehazten diren kasuetan eta baldintzetan.

6. Testuliburuekin jarraitzea erabakitzen duen ikastetxeetan, Administrazioak, oro har, berrikuntzaren %25eko portzentajea finantzatuko du, gehienez ere, Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailetan eta D.B.H.ko 4.ean eta, %8 Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetan eta D.B.H.ko 1.ean. Gainerako ikasmailetan, gehieneko portzentajea aurreko urteetakoa bezalakoxea izanen da, %1,5ekoa, hain zuzen. Liburuak berritzeko eskaerek 61/2010 Foru Dekretuan ezarritakoa bete beharko dute.

7. Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiari ahalmena ematen zaio foru agindu hau garatzeko.

8. Foru agindu hau Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusiari eta Baliabide Ekonomikoen Zerbitzuari igortzea.

9. Foru agindu honen kontra, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete Nafarroako Gobernuari zuzendua, honako hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hilabeteko epean.

10. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2013ko ekainaren 19an.–Hezkuntzako kontseilaria, José Iribas Sánchez de Boado.

I. ERANSKINA

Testuliburuen programa finantzatzeko modulua

LEHEN HEZKUNTZA

DBH

1. eta 2. mailak

3., 4., 5. eta 6. mailak

1., 2., 3. eta 4. mailak

Ikasmaila bakoitzeko gehieneko zuzkidura

84,08

100,29

173,22

Erabilera orokorreko materiala eta norberak egina (ikasle eta irakasgai bakoitzeko)

-

15,20

20,26

HPBak dituzten ikasleak

-

53,69

53,69

II. ERANSKINA

LEHEN HEZKUNTZA

DBH

Hautatutako liburu-kopurua

Ekarpenaren portzentajea

Hautatutako liburu-kopurua

Ekarpenaren portzentajea

1-2

%30.

1-2

%21

3-4

%60

3-4

%43

5 edo gehiago

%100

5-6

%72

7 edo gehiago

%100

Iragarkiaren kodea: F1309208

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa