(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Google
  • Facebook

Nire NAOrako sarrera

108. ALDIZKARIA - 2013ko ekainaren 7a

  • 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
    • 1.7. BESTELAKOAK

287/3012 EBAZPENA, maiatzaren 31koa, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, unibertsitateko ikasleek Nafarroako Gobernuaren funts publikoekin mantendutako ikastetxeetan jasotzen duten prestakuntza praktikoan parte hartzen duten ikastetxe eta irakasleei aitorpena egiten diena.

Unibertsitateko ikasleek prestakuntza praktikoa eskuratu behar dute lanbidearen errealitatean arituz, gizartearen erakunde edo produkzio sarearen barrenean. Irakaskuntzari loturiko tituluen kasuan, dagokion hezkuntza mailako ikastetxeetan egin behar da prestakuntza praktiko hori, eta ikastetxe horietako irakasleek parte hartu behar dute praktikaldiaren tutoretza-lanetan.

Tutoretza-lan horiek aitorpen egokia behar dute, jarduera hori ikastetxeen ohiko funtzionamenduaren barrenean egin dadin. Praktiketan ari diren ikasleak hartzen dituzten zentroei eta tutoretza-lana egiten duten irakasleei eman beharreko aitorpena arautzen du ebazpen honek.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Maila ez-unibertsitarioan, funts publikoekin mantendutako ikastetxe guztiek hartzen ahal dituzte ikasleak, irakaskuntzari loturiko unibertsitate-tituluen eduki praktikoak gara ditzaten.

2. Ikasturte bakoitzean praktiken tutore edo tutore-koordinatzaile aritzen diren irakasleei aitorpen bikoitza emanen zaie. Batetik, dagokion ikasturteko tutoretza-lana egiaztatuko da, eta, bestetik, prestakuntza ordutzat hartuko da irakasleek praktikak garatzeko emandako denbora.

3. Tutoretza-lana ziurtagiri baten bidez egiaztatuko da, praktiken unibertsitate erantzuleak edo Hezkuntza Departamentuak luzatua, dagokionaren arabera. Ziurtagiriak ebazpen hau berariaz aipatuko du, bai eta tutoretzako praktiken iraupena (ECTS kreditutan) eta tutoretza-lanaren ikasturtea ere. Ziurtagiria unibertsitateak luzatzen badu, Hezkuntza Departamentuak hura aitortuko du, betiere ezarritako baldintzak betetzen baditu.

4. Ikasturte bateko tutoretza-lanagatik 35 prestakuntza ordu egiaztatuko dira, gehienez ere. Ordu horiek tutoretzako praktiken ECTS kredituekin bat egin behar dute.

5. Praktiketan ari diren ikasleak hartzen dituzten zentroak “zentro prestatzaile” gisa aitortuko ditu Hezkuntza Departamentuak. Aitorpen hori ikastetxeentzako deialdietan baloratuko da, deialdi bakoitzean ezarritako moduan, betiere deialdiek aitorpena biltzen badute.

6. Bere eskumen esparruaren barruan, unibertsitateek beste aitorpen mota bat ezartzen ahal dute, Hezkuntza Departamentuarekin praktikak garatzeko sinatzen duten lankidetza-hitzarmenetan ezarritako baldintzetan.

7. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

8. Ebazpen hau igortzea Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusiari, Unibertsitateen Zerbitzuari, Antolamenduaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuari, Giza Baliabideen Zerbitzuari, Hezkuntzako Parte-hartzearen, Irakasleentzako Arretaren eta Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien Zerbitzuari, Goi Mailako Irakaskuntzaren Bulegoari, Argibide Bulegoari, Nafarroako Unibertsitate Publikoari, Nafarroako Unibertsitateari, Urrutiko Hezkuntzako Unibertsitate Nazionalaren Iruñeko Zentro Elkartuari eta Urrutiko Hezkuntzako Unibertsitate Nazionalaren Tuterako Zentro Elkartuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2013ko maiatzaren 31n.–Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusia, David Herreros Sota.

Iragarkiaren kodea: F1308083

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa