(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Fran├žais | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Google
  • Facebook

Nire NAOrako sarrera

144. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 26a

  • 2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
    • 2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

Udalaren egoitza elektronikoa eta horri lotuta dagoen erregistro elektronikoa sortzea

Berako Udaleko Alkateak urriaren 25ean emandako 237/2010 ebazpenaren bitartez, ondoan dagoen akordioa onartu du:

1. Berako Udalaren egoitza elektronikoa eta horri lotuta dagoen erregistro elektronikoa sortzea, ebazpen honen eranskinean zehazten diren ezaugarriekin, www.berakoudala.net helbide elektronikoan.

2. Egoitza elektronikoak indarra hartuko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean, une horretara arte dauden prozedura telematikoak edukita.

3. Agintzea ebazpen hau eta Egoitza elektronikoa eta erregistro elektronikoa sortzeari buruzko eranskin osoa argitara daitezela Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

4. Udalaren alor guztiei jakinaraztea, baita Berako Udalaren webgunean argitaratzea ere, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun berean.

5. Berako Udaleko Idazkaritza Nagusiari esleitzea egoitza elektronikoa zuzendu eta koordinatzeko eginkizunak.

237/2010 Ebazpenaren eranskina

1. Egoitza elektronikoaren ezaugarriak.

1.1. Egoitza elektronikoa aplikatzeko eremua Berako Udalaren toki entitatea izanen da, eta haren erakunde autonomoek ere erabiltzen ahalko dute.

1.2. Helbide elektronikoa www.berakoudala.net izanen da, Interneteko domeinu hori Berako Udalaren jabetza baita. Egoitza horren titularra Berako Udala da, eta kudeaketaren eta zerbitzuen organo arduradunak dira Udalaren organo guztiak eta haien funtzio-alorrak, Idazkaritza Nagusiak koordinatuta.

Egoitzan identifikatuko dira sartzeko bide erabilgarri guztiak.

Egoitza elektronikoan zehaztuko dira zein diren iradokizunak eta kexak egiteko moduak, eta, betiere, eskura jarraituko dute modu tradizionalek, Udalaren Sarrera Erregistro Orokorrean bertan aurkeztu beharrekoek.

2. Erregistro elektronikoaren sorrera.

Egoitza elektronikoari lotutako erregistro elektronikoa sortu da. Erregistro elektronikoa sarrera eta irteeren erregistro orokorrean sartuko da, erregistro integratu bakar bat osatuz. Erregistro elektronikoak bide telematikoa ematen dio sarrera eta irteeren erregistro orokorrari. Antolakuntzaren aldetik, sarrera eta irteeren erregistro orokorra Idazkaritza Nagusiaren arloan dago sartuta, eta erregistro elektroniko hau sortzeak ez du menpekotasun organiko hori aldatzen.

3. Prozedura elektronikoak.

Idazkaritza Nagusiaren bidez, alkatetza udalburutzaren zuzendaritza politiko eta organikoaren azpian eta Informazio eta Komunikazio Sistemen arloko Arduradunaren zuzendaritza teknikoarekin, egoitza elektronikoan zehaztu eta argitaratuko dira bide telematikoaren bidez kudeatzen ahal diren prozedurak.

Baliabide teknikoak urriak izanik eta prozedura administratibo eta eragileak konplexuak direnez gero, erabaki da herritarrek estatistikoki gehien eskatzen dituzten prozedurak lehenetsiko direla.

Beran, 2010eko azaroaren 2an.-Alkatea, Josu Iratzoki Agirre.

Iragarkiaren kodea: L1018138

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa