(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Technorati
  • Twitter
  • Google
  • Facebook
  • Yahoo

Nire NAOrako sarrera

89. ALDIZKARIA - 2007ko uztailaren 20a

  • I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
    • 1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
      • 1.3.6. Beste batzuk

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA. Nafarroako irakaskuntza publikoaren kalitatea hobetzeko 2007-2011 aldirako ituna.

2007ko maiatzaren 7ko bilkuran Nafarroako Gobernua jakitun gelditu zen "Nafarroako Irakaskuntza Publikoaren Kalitatea hobetzeko 2007-2011 aldirako Ituna" sinatu zutela Hezkuntza Departamentuak eta Hezkuntzaren Mahai Sektorialean ordezkaritza duten sindikatuek.

Itunaren berri zabaltzea komenigarria delakoan, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu dadila agintzen da.

Iruñean, 2007ko ekainaren 18an._Hezkuntza kontseilaria, Luis Campoy Zueco.

NAFARROAKO IRAKASKUNTZA PUBLIKOAREN KALITATEA HOBETZEKO ITUNA

0._SARRERA

Irakaskuntza Publikorako Ituna

Nafarroako irakaskuntza publikoan azken urteotan lortu diren hobekuntzak finkatu egin dira eta Foru Komunitateak aurrera egin du Europar Batasuneko herrialde guztiek 2010. urterako ezarrita dituzten helburuak lortzeko bidean. Beste ezeren gainetik orain egonkortasuna behar da, ezarri diren neurriak beren eragimen maila gorenera irits daitezen. Nafarroako hezkuntza egungo bikaintasun indizeetara eraman duten ekintza guztiei etekina atera behar zaie eta beste bultzada bat eman behar da, neurri gehiago hartuz ikaskuntza-ingurune bizkorgarriagoak sustatzeko, hain aldakorra den egungo gizarteari egokituak, oraingo eskariak ase eta XXI. mendeko Nafarroaren etorkizuneko beharrizanei aurrea hartzea ahalbidetuko dutenak.

Irakaskuntza publikoaren kalitatea hobetzeko azken akordioa sinatu zenetik ikasleen ezaugarriak aldatu egin dira, Nafarroako biztanle guztienak aldatu diren erritmo berean; jendeak informazioa eta zerbitzuak eskuratzeko modua aldatzen ari da, gure gizartearen egitura eta osaera aldatu diren bezala; Hezkuntzari buruzko Lege Organiko berria aldarrikatu da eta hurrengo urteetan urratsez urrats aplikatu behar da; eta Nafarroak, Europar Batasunaren 2010. urterako hezkuntza-helburuak bere eginez, herritar guztien eskueran jarri nahi ditu gizarte berri honetan moldatzeko eta pertsona gisa eraginkortasunez aurrera egiteko behar diren ezagutzak, gaitasunak eta jarrerak.

Aurreko akordioen jarraipena

2001eko maiatzaren 31ko Akordioaren indarraldia amaiturik, komenigarritzat jotzen da beste akordio bat egitea sindikatuekin, gaur egun gizartea hezkuntzari aurkezten ari zaion erronka berriei arrakastaz heldu ahal izateko, izan ere hezkuntza baita Komunitate osoaren aurrerapenaren eragilea.

Hezkuntza Departamentuak eta sindikatu sinatzaileek 2001eko maiatzeko akordioaren baldintzei eusteko konpromisoa hartu dute. Beraz, hemen dauden proposamenak haren hobekuntzatzat hartu behar dira. Nolanahi ere, itun honetako Jarraipen Batzordea bereziki arduratuko da, hezkuntzako ikuskatzailetzarekin batera, akordio honetan eta aurrekoetan ezarritako neurriak ahalik eta zorroztasun, eraginkortasun eta eragimen handienez aplikatu daitezen, eta neurriok nola ezarri behar diren argituko du, baten bat ez bada aplikatu nahi hura definitzerakoan eman zitzaion xederako edo haren erabilera desegokia proposatzen bada.

Ildo nagusiak

Akordio honetan lehenengo eta behin aitortu egin behar da irakasleak direla hezkuntza lanaren elementu nagusiak eta irakasleen inguruan gauzatu behar direla irakaskuntzaren kalitatea hobetzeko eta irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuaren eragimen handiagoa lortzeko neurriak.

Halaber, akordio honetako aldeek irakasleen lana aintzat hartu eta duindu nahi dute, ikastetxeetako irakasleen koordinazioa eta elkarlana erraztu nahi dituzte eta familien eta irakasleen arteko konfiantza eta lankidetza sustatu.

Aitortu egiten dute, gainera, ikastetxeek antolaketarako eta funtzionamendurako autonomia izan behar dutela, beren baliabideak eraginkortasunez eta eragimenez kudeatu ditzaten.

Hezkuntzako Mahai Sektorialean, gure Administrazioko negoziazio esparruek dituzten eskumenak inola ere eragotzi gabe, irakasleei eragiten dieten neurriei helduko zaie, HLO legea eta Estatuko akordioak garatuz, eta, egoki denean, Mahai Orokorrari igorriko zaizkio onesteko eta ezartzeko.

Ituneko Jarraipen Batzordearen eginkizunak. Itun honetako Jarraipen Batzordea aipatzen den guztietan gogoan izan behar da hemen zehazten diren neurrien jarraipena, interpretazioa, garapena eta aplikazioa direla batzorde horren eginkizunak. Jarraipen Batzordeak inoiz ezin izanen du erabaki hemen dauden neurriak aldatu edo kentzea edo neurri berriak sartzea.

I._APLIKAZIO EREMUA

a) Langileria: itun hau Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuarentzat lan egiten duten unibertsitatez kanpoko irakasleei aplikatuko zaie.

b) Iraunaldia: 4 urte, hau da, 2010-2011 ikasturtea amaitu arte.

II._IRAKASLEAK

1._Irakasleak aintzat hartzea, babestea eta haien osasuna zaintzea.

a) Irakasleen lana duintzeko eta aintzat hartzeko kanpainak. Hezkuntza Departamentuak, sindikatuekin lankidetzan, irakasleen lana duintzeko kanpaina eginen du 2007. urtean, 2007-2008 ikasturterako eskolatze kanpainarekin batera. Irakasleen lanaren irudi positiboa zabalduko da eta jendeari ohartaraziko zaio irakasleei sostengua eman behar zaiela eta ikasgeletan haien agintea indartu beharra dagoela. Horretarako baliabide hauek erabiliko dira: kartelak ikastetxeetan eta eremu publikoetan, iragarkiak prentsan, gurasoentzako liburuxkak, iragarki laburrak irratian eta informazio tarte laburrak tokiko telebistetan. Zabalkunderako material guztiak gaztelaniaz eta euskaraz eginen dira. Kanpaina hori urtero eginen da.

b) Irakasleak beren lanaren ondorioz sortzen zaizkien gatazketan babesteko neurriak. Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak urriaren 30ean emandako 2643/2006 Ebazpenaren bidez lantalde bat sortu da gai horretarako eta Hezkuntza Departamentuak hitz ematen du haren ondorioak mahai sektorialera eramanen dituela, egokitzat jotzen dituen ekarpenak egin eta erabaki-esparru egokira igor ditzan.

Dena den, lantalde horren ondorioetan oinarrituta bestelako neurririk hartzen ez den bitartean, Hezkuntza Departamentuak babesa eta laguntza juridikoa bermatuko dizkie beren lanaren ondorioz gatazkaren bat sortzen zaien irakasleei.

c) Lan osasuna sustatzea. Irakasle guztiek aldian behingo osasun azterketa errazago egin ahal izan dezaten, Hezkuntza Departamentuak lokal berriak jarriko ditu Tuteran, Laneko Arriskuei Aurrea Hartzeko Zerbitzua hiri horretara hedatuz. Orobat, Departamentuak konpromisoa hartzen du irakasle guztiei aldian behin osasun azterketa berariazkoak egiten jarraitzeko. Azterketa horiek egin ahal izatea bermatuko die hala eskatzen duten irakasleei, batez ere arrisku handieneko ikastetxeetan, eta laneko arriskuei aurrea hartzeko prestakuntza sustatuko du irakasleen artean. Azkenik, Departamentuak konpromisoa hartzen du legez har daitezkeen neurriak hartuko dituela osasun arazoak dituzten irakasleak lekuz aldatzeko, unibertsitatez kanpoko irakasleen Segurtasun eta Osasun Batzordearen barneko lantaldeak hartutako erabakien ildotik (Batzordeak 2006ko azaroaren 14an erabaki zuen lantalde hori sortzea).

2._Irakasleen prestakuntza.

a) Prestakuntza etengabea eta berriztapenerako prestakuntza.

Hezkuntza Departamentuak, sindikatu sinatzaileekin batera, prestakuntza programa eginen du, bi helburu nagusi hauek lortzeko:

_Prestakuntza beharrak asetzea, bai curriculum berrien ezarpenak eragiten dituen beharrak eta bai, oro har, Hezkuntzari buruzko Lege Organiko berria ikasketa guztietan garatzeko neurrien ingurukoak ere.

_Prestakuntza beharrak asetzea ikastetxeetako irakasle taldeen lanari begira, bereziki landuz hezkuntzaren berriztapena, teknologia berriak, hizkuntza modernoak, bizikidetza, aniztasunari erantzuteko lana, euskarazko prestakuntza eta familiekiko tutoretza lana.

Prestakuntza plan horren bidez egungo prestakuntza eta birziklapen eskaintza gehitu eginen da euskararen, hizkuntza modernoen, bizikidetzaren eta aniztasunari erantzuteko lanaren arloetan, eta Lanbide Heziketako irakasleentzako prestakuntza eskaintza ere gehitu eginen da, heziketa ziklo berriak ezarri behar direlako eta ikasketa horietan ezagutzak eguneratu beharra dagoelako. Halaber, xede horietarako prestakuntza modalitate egokienak aukeratuko dira.

Urtero gehienez ere 10 irakasle onartuko dira birziklapen ikastaroetan, atalase mailan. Euskarazko birziklapen ikastaro trinko horietan parte hartu ahal izanen dute behin betiko destinoaren jabe izan eta 5 urtetik gorako antzinatasuna duten irakasleek. Esleipenean lehentasuna emanen zaie lanpostua eremu euskaldunean edo eremu mistoan dutenei eta/edo zama lektibo gutxi izateagatik minoratzen ahal direnei, hizkuntza ereduen garapena edo hezkuntza eskaintzaren birmoldaketa direla medio. Ikastaro horietan gehienez bi ikasturte egon ahal izanen da, behar adina ikasten ari dela frogatzen baldin bada, betiere.

Maisu-maistren kidegoko irakasleei gaikuntza ikastaroak eskaintzeko aukera aztertuko da.

Aldi baterako kontratua duten irakasleek ere birziklapen ikastaroetan parte hartu ahal izanen dute (gehienez 10 postu urtean), honako baldintza hauek betez gero:

_Azken hiru ikasturteetan lanaldi osoko kontratuarekin aritu izana.

_Bizilekua Nafarroan izatea.

_Idatziz konpromisoa hartzea birziklapenaren xede den irakasgaia edo espezialitatea emanen duela, Departamentuak horren beharra izanez gero.

Neurri hori aplikatzeko, Hezkuntza Departamentuak aldaketa egokiak eginen ditu 162/1988 Foru Dekretuan, unibertsitatez kanpoko mailetako irakasleentzako euskarazko birziklapen ikastaroak arautzen dituen dekretuan, hain zuzen ere.

Irakasleen etengabeko prestakuntzarako programak indartzeko asmoz, Hezkuntza Departamentuak konpromiso hau hartzen du: aurrekontuan programa horietarako dagoen kontusaila, akordio honen indarraldiko urteetan, urteko KPIa gehi %10 handituko duela urtero.

Irakasleen prestakuntzarako banakako laguntza berariazkoak sortuko dira. Urtean 60.000 euroko hornidura izanen dute eta kopuru hori urtero KPIaren arabera handituko da ituna indarrean dagoen bitartean. Laguntza horien xede nagusiak honakoak izanen dira: ikastetxeen berriztapen pedagogikorako proiektuei buruzko prestakuntza ematea, eta ikastetxeen arteko trukeak sustatzea, hezkuntza-berriztapeneko proiektuen nondik norakoa elkarri erakusteko.

Akordio honen indarraldiko lehen urtean, Jarraipen Batzordeak aztertu eginen du zer baldintzatan egiten diren gaur egun irakasleen urteko lanaldiko 35 prestakuntza-orduak, eta baldintza berriak ezartzea proposatuko du, irakaslanerako behar diren ezagutzak edo metodologiak hobetu nahi dituzten irakasleei eskaintzen zaizkien askotariko prestakuntza baliabideak kontuan izanik.

b) Ikasketengatiko lizentziak:

b.1. Ordainduak. Lehenbiziko 2 urteetan Hezkuntza Departamentuak bikoiztu eginen du ordaindutako lizentzien eskaintza, urte bakoitzean %50 handituko baitu. Ordaindutako lizentzien urteko eskaintza hezkuntza etapen artean banatuko da Jarraipen Batzordean (Haur/Lehen Hezkuntza-DBH eta Batxilergoa-LH-Hizkuntzak eta Arte Ikasketak).

b.2. Ordaindu gabekoak. Hezkuntza Departamentuak konpromisoa hartzen du ordaindu gabeko ikasketa-lizentziak ezartzeko modu berriak aztertuko dituela sindikatu sinatzaileekin batera, eta gai horren inguruko proposamenen bat sortzen bada Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari igorriko diola.

c) Urte sabatikoa edo neurri batean ordaindutako baimena. Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren mende lan egiten duten unibertsitatez kanpoko irakasle funtzionarioek eskubidea izanen dute ikasturte batean lanik ez egin eta ordainsariaren zati bat kobratzeko.

_Neurri hori hurrenez hurreneko bost ikasturtetan gauzatuko da. Lehenbiziko lau ikasturteetan irakasleak lanaldi osoa eginen du eta ordainsarien %84 kobratuko du, eta bosgarren ikasturtean baimena hartuko du eta ordainsarien zati bera kobratuko du.

_Baimen hori eskatu nahi dutenek bete beharreko baldintzak Mahai Sektorialean zehaztuko dira, 2007-2008 ikasturterako eginen den deialdi berezian, eta lehen aldi honetan 2007ko maiatzaren 1etik 31ra bitarteko epea ezarriko da baimena eskatzeko.

_Deialdi horretan gutxienez 15 urteko antzinatasuna izatea eskatuko da baimena lortu ahal izateko, eta 2007-2008 ikasturterako 40 plaza eskainiko dira gehienez. Hurrengo deialdietan plaza gehiago eskaini ahal izanen dira.

_Halaber, baremoa ezarriko da, behar izanez gero, eta ezeztatze eta uko-egiteen kausak eta ondorioak azalduko dira, baita beste lizentzia eta baimen batzuekiko bateragarritasunak ere.

3._Irakasle taldeen egonkortasuna eta irakasleen mugikortasuna.

Hezkuntza Departamentuak, irakasleen egonkortasuna areagotzeko xedez, eta sindikatu sinatzaileekin ados jarrita, ikastetxeen plantilla organikoa zehaztuko du, egiazko plantillara hurbilduz, lanpostuak betetzeko deialdien bidez eta lan eskaintza publikoen bidez.

Ildo beretik, Hezkuntza Departamentuak plantilla organikoko lanpostu huts bihurtuko ditu hiru ikasturtean jarraian funtzionamendua izandako lanpostuak. Hezkuntza Departamentuak konpromisoa hartzen du autonomia erkidegoaren mailako lehenbiziko lekualdatze-lehiaketan eskainiko dituela Haur eta Lehen Hezkuntzan, Bigarren Hezkuntzan eta Araubide Bereziko Irakaskuntzan horrela sortzen diren lanpostu hutsak. Aldez aurretik Jarraipen Batzordean irakaspostuak katalogatu eginen dira, profil bereziko lanpostuak barne.

Jarraipen Batzordean, 2006-2007 ikasturtea amaitu baino lehen, lekualdatzeak aztertuko dira, baita lanpostu hutsak bete, gorde eta kentzeko prozedurak ere. Halaber, zailtasun bereziko lanpostuak katalogatzeko irizpideak zehaztuko dira, eta berariazko baldintzak ezarriko dira halako lanpostuak betetzeko eta lekualdatze lehiaketetan sartzeko eta halako lanpostuetan ari diren irakasleen lana aintzat hartzeko.

Gainera, HLOa garatzeko oinarrizko legeria berria erantsi ahala, zenbait kolektiboren egoera berrikusiko da (DBHn behin betiko destinoa duten maisu-maistrak eta PTko plantilla), haien mugikortasunerako eta lanpostuetan aritzeko baldintzak bermatzearren. Hori dela eta, DBHko lehen zikloan sortzen diren plazak ziklo horretan behin betiko destinoa duten maisu-maistrei eskaintzen jarraituko da.

Bestalde, Hezkuntza Departamentuak eta itun hau sinatu duten sindikatuek Bigarren Hezkuntzako ikastetxeen zonifikazioa aztertu eta 2006-2007 ikasturtea amaitu baino lehen ezarriko dute, lehentasunezko eskubidearekin lanpostuak borondatez kentzeko prozedura errazteko.

Irakasleak destino berrietan errazago kokatzeko, gainera, akordio hau indarrean dagoen bitartean, irakasleek espezialitate berriak lortu ahal izanen dituzte, espezialitate berrietan ingresatu eta sartzeko eta haiek eskuratzeko arauetan ezarritako prozedura eta neurrien bitartez.

Lanpostuak betetzeko deialdi bakoitza egin ondoren lan eskaintza publikoa eginen da. Horrela, akordioaren indarraldiaren amaierarako, plantilletako aldi baterako lanpostuen portzentajea nabarmen murriztuko da, %8raino, hain zuzen ere. Zenbait kidego eta espezialitatetan, hezkuntza plangintzaren arabera, portzentaje hori gainditu ahal izanen da.

Helburu horretarako, Hezkuntza Departamentuak, sindikatuekin ados jarrita, itun honek indarrean dirauen bitartean, unibertsitatez kanpoko irakasleentzako lan eskaintza publikoa aztertuko du, behin-behineko lanpostuen kopurua aipatutako maila horretaraino murrizteko eta sistemaren egiturazko beharrak betetzeko, itun honetan dauden printzipioak aplikatuz eta Nafarroako Gobernuak ezartzen duen langileria-politikari jarraituz.

Hala, bada, Hezkuntza Departamentuak, bi urtean behin, deialdiak onetsiko ditu maisu-maistren kidegoetan eta Bigarren Hezkuntzan eta Araubide Bereziko Irakaskuntzan lan egiten duten irakasleen kidegoetan sartzeko.

Era berean, beharrezkoa denean, kasuan kasuko irakasle kidegoan sartzeko deialdia eginen da.

Kontrataturiko langileen parte hartzea eta aldi baterako lanpostuen egonkortzea erraztuko dituzten neurriak sustatzeko xedez, Hezkuntza Departamentuak konpromisoa hartzen du HLOak ezarritako sarrera-sistema iragankorra aplikatuko duela autonomia erkidegoaren mailako hurrengo deialdietan, legez ezartzen denari jarraituz.

4._Irakasleen irakastorduak.

Haur eta Lehen Hezkuntzako irakasleek eta parekatuek, lanaldi osoa izanez gero, astean gehienez 18 ordu eta erdi eginen dituzte ikasleei zuzenean eskola ematen, hau da, gaur egungo 50 minutuko 22 saioen pareko denbora.

Eskola ordutzat hartzen diren gainerakoak honela banatuko dira: bi tutoretza ordu Haur eta Lehen Hezkuntzan, zikloko koordinazioak, bizikidetza, liburutegia, teknologia berriak, eta ikastetxearen funtzionamendurako egin behar diren beste lan batzuk.

Bigarren Hezkuntzako, Araubide Bereziko Irakaskuntzako eta Lanbide Heziketako irakasleek, lanaldi osoa izanez gero, astean 17 irakastordu izanen dituzte eta gehienez 19, eta lanaldia osatu arte ikastetxean geratuko dira irakaslanaz kanpoko eginkizunetan. Neurri hori pixkanaka ezarriko da itunaren indarraldian zehar, ondoko urrats hauek eginez, eta indarraldiaren amaierarako irakasle bakar batek ere ez ditu gainditu behar ezarritako irakastordu zuzenak:

_2007-2008 ikasturtean 18 eskola ordu eginen dira astean, guztira, irakastordu zuzenak eta eskola ordutzat hartzen diren orduak batera harturik. Salbuespenez 19 eskola ordu egin ahal izanen dira, ikastetxeko ordu banaketak horretara behartzen duenean.

_2008-2009 ikasturtean 17 eskola ordu eginen dira astean, eta salbuespenez 19 izan ahalko dira eskola ordutzat hartzen diren orduak.

Akordio honetako Jarraipen Batzordeak salbuespenezko egoeren jarraipena eginen du.

a) Irakasleen irakastorduak gutxitzea. Itunaren indarraldiko urteetan, 55 urtetik gorako irakasleei eskola orduak murriztu eginen zaizkie pixkanaka, eta zuzeneko irakaslanaren ordez ikastetxearen funtzionamendurako beharrezkoak diren beste lan batzuk eginen dituzte, ordainsaria gutxitu gabe:

Haur Hezkuntzan ari diren 55 urtetik gorako irakasleek gaur egun 2 orduko murrizketa dute eta beste ordu bat kenduko zaie, 3 orduko murrizketa izan dezaten, honako urrats hauetan:

_2007-2008 ikasturtea: ordu bat gehiago kenduko zaie 57 urteko irakasleei.

_2008-2009 ikasturtea: ordu bat gehiago kenduko zaie 56 urteko irakasleei.

_2009-2010 ikasturtea: ordu bat gehiago kenduko zaie 55 urteko irakasleei.

Halaber, ituna indarrean egonen den urteetan, unibertsitatez kanpoko irakaskuntzan diharduten 55 urtetik gorako beste irakasleek beren ordutegia 2 ordu murriztu ahal izanen dute, nahi izanez gero, honako urrats hauetan:

_2007-2008 ikasturtea: ordu bateko murrizketa 57 urteko irakasleei.

_2008-2009 ikasturtea: 2 orduko murrizketa 57 urteko irakasleei.

Ordu bateko murrizketa 56 urteko irakasleei.

_2009-2010 ikasturtea: 2 orduko murrizketa 56 urteko irakasleei.

Ordu bateko murrizketa 55 urteko irakasleei.

_2010-2011 ikasturtea: 2 orduko murrizketa 55 urteko irakasleei.

55 urtetik gorako irakasleentzako ordu murrizketa bateragarria izanen da kargu didaktikoetan aritzearekin.

Betiere plantilletan bermatu eginen da irakasleei kendutako ordu horiek beste batzuek beteko dituztela.

5._Plantillak berritzea:

HLO erretiroak. Hezkuntza Departamentuak konpromisoa hartzen du 2006-2007 ikasturtea amaitu baino lehen irakasleen antzinatasunaren gaineko azterketa eginen duela eta horren ildotik Funtzio Publikoko erakunde eskudunei proposamena eginen diela 60 urtetik aurrerako irakasleen erretiro saria gehitzeko, plantillak gaztetzen laguntzeko eta irakasleen erretiroaren baldintzak hobetzeko.

Proposamen horren bidez hauxe lortu nahi da: erretiroagatiko kalte-ordainek, guztira (HZM eta Nafarroa), gazteago erretiratzeagatik kobratu gabe geratzen diren ordainsarien %80 estal dezatela, gutxienez ere.

Halaber, honako hauek Nafarroako Gobernuaren erretiro saria kobratzen duten irakasleen kolektiboan sartuko dira: ohiko erretiro aurreratua hartzeko erregelamenduzko adina izanik ere HLOan aurreikusitako erretiro aurreratuko sistemara biltzen ez direnak edo biltzen ahal ez direnak.

6._Irakasle ibiltariak.

Hezkuntza Departamentuak ikastetxe finko batera bidali ahal izanen ditu haurdun dauden irakasle ibiltariak, haurdunaldirako, aldez aurretik Laneko Arriskuei Aurrea Hartzeko Atalak txostena ematen badu neurri hori hartu ezean amaren edo haurraren osasuna arriskuan egon daitekeela adierazteko.

Inongo ikastetxeri atxiki gabeko lanpostuetan ari diren irakasle ibiltariek eta hainbat herritan eraikinak dituen ikastetxeren bati atxikitako lanpostu arruntetan ari diren irakasleek zuzeneko eskola ordutzat zenbatuko dituzte ikasleei zuzenean arreta emateko eta beren banakako ordutegietan edo ikastetxearen urteko programazio orokorrean ageri diren nahitaezko bileretan parte hartzeko joan-etorrietan ematen dituzten orduak, honako taula honen arabera:

_Astean 30 kilometro gehienez: eskola ordu bat eta 2 ordu osagarri.

_Astean 60 kilometro gehienez: 2 eskola ordu eta ordu osagarri bat.

_Astean 90 kilometro gehienez: 3 eskola ordu.

_Astean 120 kilometro gehienez: 4 eskola ordu.

_Astean 150 kilometro gehienez: 5 eskola ordu.

_Astean 180 kilometro gehienez: 6 eskola ordu.

_Astean 210 kilometro gehienez: 7 eskola ordu.

_Astean 240 kilometro gehienez: 8 eskola ordu.

_Astean 240 kilometro baino gehiago: 10 eskola ordu.

Hezkuntza Departamentuak, plantillak egiterakoan, irakasle ibiltariek ahalik eta joan-etorri gutxien egiteko moduan antolatuko ditu ikastetxeen ordutegiak, eta ordu kenketak metatu eginen ditu, ahal den heinean.

Herri berean dauden ikastetxe edo eraikinen artean joan-etorri luzeak egin behar izaten dituzten irakasleei eskola ordu bat eta eskolarik gabeko bi ordu kenduko zaizkie. Irakasle horiek ibiltzen diren ikastetxeen ordutegiek ez badute aukerarik ematen eskola ordua kentzeko, 2 ordu osagarri gehiago kenduko dira.

7._Irakasle kontratatuak:

Hezkuntza Departamentuak konpromiso hau hartzen du: ondorio guztietarako lanaldi osotzat hartuko dituela ikastetxeetako plantillak egiterakoan 15 eskola ordu jarrita sortzen diren beharrak, Bigarren Hezkuntzako eta Araubide Bereziko irakasleen eta DBHko maisu-maistren kasuan, eta 18 eskola ordu jarrita sortzen diren beharrak, maisu-maistren kidegoan.

Aldi baterako kontratuak lanaldi erdikoak izanen dira gutxienez, hori ezinezkoa den kasu eta espezialitateetan izan ezik (lanaldia heren bat murriztea, LHko espezialitate bereziak).

Hornitzen zailak diren ikastetxeetan lan egiteko kontratatzen diren irakasleek lanpostu berean jarraitu ahal izanen dute hiru ikasturtean, funtzionarioren batek hartzen ez badu. Ildo berean, irakasle kontratatu bat hornitzen zaila den edo lanerako zailtasunak dituen lanpostu batean aritzea merezimendutzat joko da.

Irakasle kontratatuei, ikasturtean zehar bost hilabete eta erdi lan eginez gero, bermatu eginen zaie kontratua udako hilabeteetan luzatuko zaiela; betiere, ekainaren 30ean kontratua baldin badute.

Foru Komunitatearen kontratuetan aplikatuko den neurri hori irakasle kontratatuen beste egoera batzuei ere aplikatzeko aukera aztertuko da Jarraipen Batzordean.

Halaber, Hezkuntza Departamentuak irakasle kontratatuen lan baldintzak hobetzeko proposamena igorriko du Funtzio Publikoaren Mahai Orokorrera, batez ere familia laguntzari, azken kitatzeari eta antzinatasunari dagokienez, kontuan harturik, antzinatasuna dela eta, laster onetsi behar den Langile Publikoen Oinarrizko Estatutuan antzinatasuna kobratzeko eskubidea aitortuko zaiela administrazio publikoetako bitarteko langileei.

8._Irakasleak ordezkatzea.

Aurreko itunean irakasleen ordezkapenari buruz ezarritakoa betetzeaz gainera, Hezkuntza Departamentuak berehala ordeztuko ditu Haur Hezkuntzako eta PTko irakasleak eta zaintzaileak.

Orobat, sindikatu sinatzaileekin ados jarrita, oinarrizko proposamena eginen da kontratazio zerrenden kudeaketari buruzko araudia aldatzeko. Horrela bizkortu egin nahi dira irakasleak ordezkatzeko eta aldi baterako lanpostuak betetzeko prozedurak, eta gehiago eskertu nahi dira langile kontratatuen zerbitzuak eta hezkuntza lanean egiten duten ahalegina, orain DBHko lehen zikloko espezialitateetako zerrendetan dauden bitarteko maisu-maistrei Lehen Hezkuntza Orokorreko zerrendetan sartzeko aukera emanez.

9._Beste kolektibo batzuk:

Jarraipen Batzordeak berrikusi eginen ditu beste kolektibo batzuen lan baldintzak (DBHn lanaldi partziala duten maisu-maistrak, Lanbide Hastapeneko programetako maisu-maistrak, kontserbatorioetako eta arte ikasketetako irakasleak, Helduen Hezkuntzakoak, Hezkuntza Berezikoak, Osabidezko Hezkuntzakoak, Hizkuntzen Irakaskuntzakoak eta Orientaziokoak), haiek homologatu eta hobetzeko neurriak ezarri eta sustatze aldera.

Ahal bezain laster Hezkuntza Departamentuak deialdiak eginen ditu Hezkuntzako Ikuskatzaileen kidegoan sartzeko, eta egungo osagarriak berrikusteko proposamena bidaliko du Funtzio Publikoaren Mahai Orokorrera.

Bigarren Hezkuntzako katedradunen kidegoan sartzeko deialdia ere eginen da.

HZMk espezialitateei buruzko Errege Dekretua argitaratu eta gero, Hezkuntza Departamentuak eskola orientabideari eta departamentu didaktikoen berrikuspenari buruzko Foru Dekretuaren proposamena igorriko du mahai sektorialera.

III._IKASTETXEAK

1._Ikastetxeen autonomia, kalitatea eta hezkuntza-berriztapena.

Hezkuntza Departamentuak konpromisoa hartzen du ikastetxeen autonomia areagotzeko, bai antolamenduaren aldetik, bai funtzionamenduaren aldetik ere.

a) Kalitate programak garatzea:

Hezkuntza Departamentuak kalitatea kudeatzeko sistema propioa ikastetxe guztietan ezartzea sustatuko du eta xede horretarako langile eta baliabide gehiago jarriko ditu. Itunaren indarraldia amaitu arte, beraz, Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan kalitatea kudeatzeko egiten diren orduak mantendu eginen dira eta pixkanaka ikastetxe guztietara hedatuko dira, Jarraipen Batzordeak ezartzen duen egutegiari jarraituz.

b) Hezkuntza-berriztapena eragiteko eta hezkuntza eskaintza publikoa hobetzeko neurriak:

Berriztapen proiektuen garapena sustatzeko neurriak jarriko dira (curriculum programa berariazkoak, ikastetxeen kudeaketa eta antolaketa, teknologia berrien arloko proiektu esperimentalak, Lanbide Heziketako proiektuak, hizkuntzak ikasteko programak...), Departamentuak kasuan kasuko deialdian zehazten dituen modalitateen bitartez.

2._Irakasleen lanaldia, egutegia eta ordutegia.

Egutegia. Indarra duen legerian funtzionarioentzat ezarritako egutegi orokorra izanen da. Azterketak egiteko, eskola eguntzat hartuko dira hiru egun ekainean eta hiru egun irailean.

_Lanaldia. Indarra duen legerian funtzionarioentzat ezarritako lanaldi orokorra izanen da, eta Departamentuak irakasle funtzionarioentzat ezartzen duen moduan garatuko da.

_Ordutegia. Haur eta Lehen Hezkuntzako irakasleen ordutegia ikastetxeko ikasleen eskola orduetatik bereizi ahal izanen da. 2007-2008 ikasturtean zehar, sindikatu sinatzaileekin ados jarrita, araudi bat eginen da, Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek, beren autonomia pedagogikoa eta antolaketa-autonomia erabiliz, eskola-jardunaldi malgua ezarri ahal dezaten, ikasleei goizez eta arratsaldez (zerbitzu osagarriak, eskolaz kanpoko jarduerak) arreta emateko proiektu baten arabera. Proiektu hori gauzatu dadin, ikastetxean matrikulaturik dauden ikasleen gurasoen gehiengo kualifikatuak onetsi beharko du, berariazko bozketan, eta ikastetxeko Eskola Kontseiluak ere haren aldeko erabakia hartu beharko du.

Hezkuntza Departamentuak konpromisoa hartzen du, akordioaren indarraldirako, ikastetxe publikoetako eskolaz kanpoko jarduerak finantzatzeko aurrekontu hornidura handitu eginen duela eta lankidetza hitzarmenak eginen dituela toki entitateekin eta entitate pribatuekin, zerbitzu horiek egin ahal izan daitezen jardunaldi malguaren formula hautatzen duten ikastetxeetan.

Eskola-jardunaldi malgua aurrerantzean ahalik eta baldintza onenetan ezarri ahal dadin, 2007-2008 ikasturtean hura 4 ikastetxetan saiakuntza gisa ezartzeko eskaintza eginen da, gero hura ebaluatzeko, aldez aurretik eskola kontseiluek proposamena eginda guraso gehienen adostasunarekin, eta ikastetxeek aurkezten dituzten proiektuak Jarraipen Batzordeak ebaluatu ondoren.

Unibertsitatez kanpoko ikastetxeek, beren autonomia garatuz, beren koordinazio saioak eta ikastetxeko beste lan batzuk antolatu ahal izanen dituzte malgutasun beraz, ikastetxearen antolaketarako egokienak diren denboretan, eta ikasle eta familiei zor zaien hezkuntza-arreta gutxitu gabe.

3._Eskola-bizikidetza.

Departamentuak bi aholkulari postuz hornituko du Bizikidetzarako Aholkularitza, dagokien osagarriarekin.

Departamentuak, itun hau sinatu duten sindikatuekin batera, gatazka egoeretan jarduteko eta bitartekaritza egiteko protokolo lasterrak prestatuko ditu eta hezkuntza elkarteko kideei banatuko dizkie.

Departamentuak, itun honen sinatzaileekin batera, ikastetxeetako bizikidetza plana egiteko jarraibideak ezarriko ditu.

Bizikidetza arloko arduradunak izendatzen diren ikastetxeetan, beti bermatuko da lan hori egiteko behar adina eskola ordu hartu ahal izanen dituztela.

Departamentuak, Ikuskatzailetza Zerbitzuaren barnean, bizikidetzako ikuskatzaile koordinatzailearen figura sortuko du.

Urtero, Hezkuntza Departamentuak ikastetxeetan bizikidetza hobetzeko eta eskola-jazarpenari aurrea hartzeko sentsibilizazio kanpainak eginen ditu. Orain arte horretarako egin diren kanpainen antzekoak izanen dira.

Akordio honetako Jarraipen Batzordeak neurri horien guztien jarraipena eginen du.

4._Aniztasunari erantzutea:

a) Ratioak hezkuntza etapetan:

Uztailaren 13ko 279/2001 Foru Aginduan eta geroko araudietan ezarritako irizpideak erabiliko dira taldeak osatzeko, zenbait ñabardura erantsita:

_Haur eta Lehen Hezkuntza: 25 ikasle.

_Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 30 ikasle.

_Aniztasuna: 12 ikasle.

_Batxilergoa: 33 ikasle.

_Lanbide Heziketako zikloak: 20 ikasle.

_AHMP: 6 ikasle.

_LHP: 12 ikasle.

_LHBP eta CEUak: 10 ikasle.

_LHko goi mailara sartzeko ikastaroak: 30.

Kasu guztietan, HPBak dituzten ikasleen konputu bikoitza mantenduko da aurreko akordioan ezarritako baldintza beretan.

b) Hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleak.

Hezkuntza Departamentuak konpromisoa hartzen du hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen integrazioan jarraituko duela, bai neurri arruntak eta bai bestelako neurri osagarri, berariazko eta bereziak erabiliz.

Jarraipen Batzordean negoziatuko da zer neurri hartu behar diren Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan HPBak dituzten ikasleei hezkuntza-laguntza bermatuko dieten giza baliabideak jartzeko. Hori dela eta, Hezkuntza Departamentuak konpromiso hau hartzen du: hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleek behar duten laguntza berariazkoa jasoko dutela Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako kurtso guztietan.

c) Aniztasunari erantzutea Haur Hezkuntzan.

Haur Hezkuntzako Bigarren Zikloko ikasleak dituzten ikastetxeei Haur Hezkuntzako espezialistak diren laguntzako irakasleen kopuru hauek emanen zaizkie:

_Haur Hezkuntzako 3 edo 4 unitate dituzten ikastetxeak: œ irakasle, ratioa 18-22 ikasle bitartekoa bada; 1 irakasle, ratioa 22 ikasletik gorakoa bada.

_Haur Hezkuntzako 5 edo 6 unitate dituzten ikastetxeak: laguntzako irakasle bat, ratioa 18-22 ikasle bitartekoa bada; 1,5 irakasle, ratioa 22 ikasletik gorakoa bada.

_Haur Hezkuntzako 7-11 unitate dituzten ikastetxeak: 1,5 irakasle, ratioa 18-20 ikasle bitartekoa bada; 2 irakasle, ratioa 20 ikasletik gorakoa bada.

_12 unitate baino gehiago dituztenak: 2,5 irakasle, ratioa 18 ikasletik gorakoa bada, eta 3 irakasle, ratioa 22 ikasletik gorakoa bada.

d) Aniztasunari erantzutea Haur eta Lehen Hezkuntzan.

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek, lerro bat edo gehiago badute eta 18ko ratioa edo handiagoa, laguntzako irakasle bat izanen dute, hezkuntzako laguntzaren arloan berariazko premia duten ikasleak (etorkinak, egoera soziokultural ahuleko gutxiengoak etab.) %10-20 izanez gero; laguntzako 1,5 irakasle izanen dute, hezkuntzako laguntzaren arloan berariazko premia duten ikasleak %20-30 izanez gero; eta laguntzako 2 irakasle izanen dituzte, hezkuntzako laguntzaren arloan berariazko premia duten ikasleak %30 baino gehiago izanez gero.

Ikastetxeak bere autonomia pedagogikoa eta antolaketa-autonomia erabiliz zehazten duen espezialitateko irakasleek eginen dituzte laguntza ordu horiek.

Kasu guztietan, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako etapetan sortzen diren laguntzak erabiltzeko berariazko plan bat bete beharko da. Plan hori, Aniztasunari Erantzuteko Planarekin eta Etorkin eta Gutxiengoetako Ikasleei Harrera egiteko Planarekin batera, ikasturte bakoitzean Urteko Programazio Orokorrean jasoko da, Hezkuntzako Ikuskatzailetzak onetsi eta ebaluatu dezan.

D eta A eta/edo G hizkuntza ereduak dituzten ikastetxeetan, c) eta d) epigrafeetako neurriak aplikatzerakoan bereiz hartuko dira D eta A eta/edo G ereduak.

Ikastetxeren batek Haur Hezkuntzarako edo Haur eta Lehen Hezkuntzarako lehendik duen laguntzako irakasleen kopurua goian azaldutako neurriak aplikatuz ateratzen dena baino handiagoa bada, orain duen hornidurari eutsiko dio, hornidura hori izatearen arrazoiek irauten baldin badute.

Foru araudi egokiaren bidez lehentasunezko laguntzako ikastetxeak zehaztuko dira, eta horiek berezitzat hartuko dira laguntza, ratio eta baliabideak banatzeko orduan, esku-hartze sozialetarako baliabideak barne, desberdintasunak konpentsatzeko berariazko planen arabera. Plan horiei jarraipena eginen zaie batzorde parekidean.

e) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza.

DBHko 3. eta 4. mailetako Curriculum Aniztasuna ezarriko da BHI guztietan eta bi lerro edo gutxienez 124 ikasle matrikulatu dituzten DBHI guztietan, honako egutegi honi jarraituz:

2007-2008: DBHko 3. maila.

2008-2009: DBHko 4. maila.

Taldeko 16-20 ikasleko ratioa duten DBHko 1., 2. eta 3. mailetako talde guztiei ordu bat gehiago emanen zaie aniztasunari erantzuteko, aurreko Itunean ezarritako 3 orduez gainera.

Era berean, taldeko 20 ikasletik gorako ratioa duten DBHko 1., 2. eta 3. mailetako talde guztiei ordu bat gehiago emanen zaie aniztasunari erantzuteko, aurreko Itunean ezarritako 5 orduez gainera.

Azkenik, DBHko 1., 2. eta 3. mailetako taldeei 2 ordu gehiago emanen zaizkie aniztasunari erantzuteko, baldintza hauek betetzen badituzte: taldeko 20 ikasle baino gehiago izatea, eta hezkuntzako laguntzaren arloan berariazko premia duten ikasleak (etorkinak, egoera soziokultural ahuleko gutxiengoak etab.) %20-30 izatea. Hezkuntzako laguntzaren arloan berariazko premia duten ikasleak %30 baino gehiago izanez gero, taldeko 3 orduko dotazioa egonen da.

f) Banaketarako orduak DBHn, Batxilergoan eta Goi Mailako Zikloetara sartzeko Kurtsoetan.

DBHn, Batxilergoan eta Goi Mailako Zikloetara sartzeko Kurtsoetan, 20 ikasle baino gehiago dituzten talde guztiei ordu bat gehiago emanen zaie, aurreko Itunean banaketarako ezarritako orduez gainera. Ikastetxeak ordu horiek nahi duen moduan banatuko ditu. Lehentasunez irakasgai hauek hautatuko ditu: Teknologiak, Hizkuntza modernoa, A ereduko Euskara, zientzietako irakasgaietako laborategiak, Marrazketa teknikoa eta arte hezkuntzako beste irakasgai batzuk.

Kasu guztietan, laguntza horiek erabiltzeko berariazko plan bat bete beharko da. Ikasturte bakoitzean plan hori Urteko Programazio Orokorrean jasoko da, Hezkuntzako Ikuskatzailetzak onetsi eta ebaluatu dezan.

g) Gainditu gabeko irakasgaiak dituzten ikasleei laguntzeko programa DBHn eta Batxilergoan.

Gainditu gabeko irakasgaiak dituztela hurrengo mailara igarotzen diren ikasleei laguntzeko, indartze programak prestatuko dira eta horietarako eskola ordu bat hartuko da irakasgai eta maila bakoitzeko, edo, laguntza behar duten ikasleak 25 baino gehiago badira, 2 eskola ordu. Laguntza plana programa horretan sartuko litzateke. Laguntza planean agertu behar dira laguntza mota (presentziala edo ez), jarraipena eta ebaluazioa.

h) Ikasle atzerritarrentzako hizkuntza-murgilketako programak.

Ikasle atzerritarrak hizkuntza ikasteko egiten ari diren murgiltze programak 2006-2007 ikasturtea amaitu baino lehen ebaluatuko dira. Behar izanez gero, programa horien eskaintza hedatu eginen da eta parte hartzen duten ikasleei beren ikastetxeetan integratzen laguntzeko neurriak hartuko dira.

i) Euskara ikasteko hizkuntza-murgilketarako laguntzak.

D ereduko Haur Hezkuntzan, 20 ikasle erdaldun baino gehiago dituen talde bakoitzari (3 urtekoak) 2 ordu emanen zaizkio euskara ikasteko laguntzarako.

j) Indartze programak eta ikasleei lagun egiteko programak.

Planaren indarraldian sustatu eginen dira ikasleei lagun egiteko programak eta indartze eta laguntze programak, hala Lehen Hezkuntzan nola Bigarren Hezkuntzan. Gutxienez %40 gehituko dira.

k) Ospitalean eta etxean laguntza emateko programak.

Itunaren indarraldian zehar, ospitalizazio psikiatriko partzialeko egoeran dauden ikasleei laguntzeko programa ezarriko da eta etxez etxeko laguntzarako irakasleen kopurua bikoiztu eginen da.

l) Gizarte arloko esku-hartzea Bigarren Hezkuntzan.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza ematen duten BHIetan, ikasle atzerritarrak %10 baino gehiago izanez gero, gizarte langileak jarriko dira lanaldi erdiarekin.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza ematen duten BHIetan, ikasle etorkinak %30 baino gehiago izanez gero, gizarte langileak jarriko dira lanaldi osoarekin.

m) Laguntza eskola osatugabeetan.

Herrietako eskolen eremu hauek ezarri dira:

_1. eremua: Arraioz, Amaiur, Ziga, Oronoz, Azpilkueta, Arizkun, Erratzu, Irurita, Gartzain, Almandoz eta Urdazubi/Zugarramurdi.

_2. eremua: Beintza-Labaien, Saldias, Eratsun, Legasa, Narbarte, Ituren. Areso, Betelu, Goizueta eta Jauntsaras.

_3. eremua: Arantza, Igantzi, Lesaka, Etxalar eta Sunbilla.

_4. eremua: Erronkari IP-DBHI eta Izaba.

_5. eremua: Otsagabia IP-DBHI eta Ezkaroze.

_6. eremua: Garralda IP-DBHI. Auritz, Aurizberri, Erro, Luzaide, Urrotz, Zubiri.

_7. eremua: Arbizu, Etxarri Aranatz, Iturmendi, Lakuntza, Olazti, Urdiain.

_8. eremua: Ledea, Zare, Esa, Oibar, Kaseda eta Irunberri. Elo.

_9. eremua: Zirauki, Mañeru, Añorbe eta Obanos. Barasoain, Berbintzana, Mendigorria, Miranda Arga.

_10. eremua: Figarol, Mélida, Murillo el Fruto, Arrada eta Santakara. Beire, Pitillas, Uxue.

_11. eremua: Abartzuza, Allo, Antzin, Arroitz, Lezaun, Murieta, Oteitza, Carcar, Deikaztelu, Sartaguda, Sesma, Villatuerta, Zudairi.

Fontellasko eta Monteagudoko eskola osatugabeek beren tratamendu berezia izanen dute, Jarraipen Batzordean baloratu beharrekoa.

Herrietako eskola horietan ikasleak eskolatzeko ratioak honako hauek izanen dira:

_Haur Hezkuntza:

_3 mailak multzokatuta dituzten unitateak: gehienez 14 ikasle.

_Bi mailak (3 eta 4 urte edo 4 eta 5 urte) multzokatuta dituzten unitateak; 16 ikasle.

Lehen Hezkuntza:

_Ziklo bereko ikasleak dituzten unitateak: 16 ikasle.

_Lehen Hezkuntzako hiru maila dituzten unitateak: 14 ikasle.

Hezkuntza Departamentuak laguntzako irakasle bana emanen die herrietako eskolen hamaika multzoetako bakoitza koordinatzeko proiektuei, honako egutegi honen arabera:

2007-08 ikasturtea: 3 multzo.

2008-09 ikasturtea: 3 multzo.

2009-10 ikasturtea: 3 multzo.

2010-11 ikasturtea: 2 multzo.

Hezkuntza Departamentuaren egituran bulego bat sortuko da herrietako eskolei edo eskola osatugabeei laguntza emateko.

5._Koordinazio horizontala eta bertikala.

a) Zuzendaritza lana.

Laguntzako irakasle gehiago jarriko dira, lehendik daudenez gainera, ikastetxe publikoetako zuzendaritza lanetarako, honako taula hauen arabera:

_Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeak:

Unitarioak, 2-5 unitatekoak: 4 ordu.

6-10 unitate: 8 ordu.

11-17 unitate: 12-15 ordu.

18-24 unitate: 20 ordu.

25-30 unitate: 25 ordu.

30 unitate baino gehiago: 30 ordu.

_Bigarren Hezkuntzako institutuak, arte eskolak, kontserbatorioak eta hizkuntza eskolak.

3 unitate: + 5 ordu.

4-7 unitate: + 7.

8-14 unitate: + 9 ordu.

15-24 unitate: +15 ordu.

24 unitate baino gehiago: 20 ordu.

_LHko ikastetxe integratuak: 10 ordu gehiago.

_Txanda bikoitzeko ikastetxeak: + 5.

Neurri hori urratsez urrats aplikatuko da itunaren indarraldian zehar, Jarraipen Batzordeak egiten duen egutegiaren arabera.

b) Tutoretza lana.

Haur eta Lehen Hezkuntzan, irakasle tutoreek astean 2 eskola ordu hartuko dituzte tutoretza lanetarako.

DBHn tutoretza lana sustatu eta indartzea helburu, Hezkuntza Departamentuak beste eskola ordu bat jarriko du lan horretarako, lehendik zeudenez gainera.

_2007-2008: DBHko 1. eta 3. mailak.

_2008-2009: DBHko 2. eta 4. mailak.

Batxilergoan, goi mailako heziketa zikloetan eta goi mailako zikloetara sartzeko kurtsoan, irakasleek osagarritzat hartzen diren orduetatik hiru hartuko dituzte astean tutoretza lanetarako.

Erdi mailako heziketa zikloetan eskola ordu bat gehiago izanen da tutoretza lanetarako.

DBHn, Batxilergoan eta goi mailako zikloetara sartzeko kurtsoetan, 25 ikasle baino gehiago dituzten taldeetan, tutoretza partekatzeko formulak ezarri ahal izanen dira, eta ordu dotazio gehigarria eman ahal izanen zaie, ikastetxeek aurkezten dituzten proiektuen arabera.

c) Administrazioko langileak.

Hezkuntza Departamentuak lanaldi erdiko administrari bat jarriko die 200 ikasle baino gehiago dituzten Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe guztiei. 200 ikasle baino gutxiago dituzten ikastetxeei, berriz, astean administrazio lanetarako 10 laguntza ordu jarriko zaizkie.

Halaber, lanaldi erdiko administrari bat jarriko da, eremu-izaerarekin, eskola osagabeetarako edo herrietako eskoletarako.

2007-2008 ikasturtean neurri hori ikastetxeen erdietara iritsiko da eta 2008-2009 ikasturtean gainerakoetara.

6._Hezkuntza eskaintza publikoa hedatzea.

a) Hizkuntza modernoak:

DBHko eta Batxilergoko talde bakoitzari ordu bat gehiago emanen zaio hizkuntza modernoa ikasteko laguntzarako, ikastetxeak ezartzen duenaren arabera. Egutegia honako hau izanen da:

_2007-08: DBHko 1. maila.

_2008-2009: DBHko 2. eta 3. mailak.

_2009-10: DBHko 4. maila eta Batxilergoko 1. maila.

_2010-2011: Batxilergoko 2. maila.

Atzerriko hizkuntzen arloko prestakuntzaren eskaintza hobetzeko asmoz, Departamentuak frantsesa ikasteko eskariari buruzko azterketa eginen du, frantsesa ezartze aldera, ingeles hizkuntzarako erabiltzen diren antolaketa-formula berberekin. Azterketa horren emaitza Jarraipen Batzordeari aurkeztuko zaio.

b) Teknologia berriak irakaskuntzan:

Hezkuntza Departamentuak beharrezkotzat jotzen du irakaskuntzan teknologia berrien sustapenaren arloko baliabideak etengabe berritzea eta teknologia berriak curriculumean sar daitezen sustatzea. Horregatik, itunaren indarraldirako, honako konpromiso hauek hartzen ditu, eta ondorioz %60 handituko ditu, gutxienez, helburu horretarako dauden kontusailak:

_Ekipamendua berritzea:

Ikastetxe publikoetan, irakaskuntza esparru komun guztiek, informatika gelek eta departamentu didaktikoek ekipamendu eguneratua izanen dute; hala, bada, ituna amaitzen denean ekipamendu guztiek gehienez bost urte izanen dituzte.

Itun honen indarraldian hornidura lerro berriak sortuko dira: informatika ekipo eramangarriak eta proiektagailuak jarriko dira, teknologia berriak ikasgeletan erabiltzen hasteko.

Ikus-entzunezko ekipamenduak eguneratzen joanen dira berrikuntza teknologikoei egokitzeko.

_Kableatua/Trenza proiektua:

Itunaren amaierarako, ikastetxe publikoetako hezkuntza esparru guztiek kableatu egituratua izanen dute eta, behar izanez gero, haririk gabeko teknologia izanen dute. Nolanahi ere, 2009-2010 ikasturterako ikasgela guztiek sarearekiko lotune bana izan behar dute.

_Mantentze teknikoa:

Akordioaren indarraldian zehar, pixkanaka baldintza egokiak ezarriko dira ikastetxe guztiek informatikako mantentze zerbitzu teknikoa izan dezaten.

7._Lanbide Heziketaren garapena:

Departamentuak Lanbide Heziketako ikastetxe integratuak sustatu eta indartzeko konpromisoa hartzen du.

Jarraipen Batzordean ere Lanbide Heziketaren gaurko eskaintzaren mapa aztertuko da eta behar diren neurriak negoziatuko dira Lanbide Heziketako prestakuntza eskaintza handitzeko zenbait espezialitatetan eta bai euskaraz ere.

Halaber, hezkuntza etapa horretan kalitatearen hobekuntza sustatzeko xedearekin, Lanbide Heziketako ikastetxeen funtzionamenduaren zenbait alderdi berrikusiko dira, besteak beste, zikloetako banaketa orduen baldintzak, eta sustatu eginen dira ikastetxeek beren burua kudeatzeko autonomia, departamentuen antolaketa eta hornidurak, etapa honetarako berariazko prestakuntza eskaintza, edo Lanbide Heziketako ikastetxe integratu berrien baldintza bereziak.

Itunaren indarraldian zehar, Hezkuntza Departamentuak 1997ko irailaren 1a baino lehenagoko makineria berrituko du LHko ikastetxeetan.

8._Arte Ikasketak, Hizkuntza Ikasketak, Kirol Ikasketak eta Helduen Ikasketak garatzea.

Hezkuntza Departamentuak konpromisoa hartzen du ikasketa horien garapena sustatuko duela Lege Organikoko arau berriei jarraituz. Horretarako plan berariazkoa eginen du. Ikasketa horien egungo egoera aztertu ondoren, plan horretan ezarriko dira akordioaren indarraldian zehar lortu beharreko helburuak. Plan hori lehenengo eta behin akordio honetako Jarraipen Batzordeari aurkeztuko zaio, txostena eman dezan.

Halaber, Departamentuak konpromisoa hartzen du ikasketa integratuen eskaintza sustatuko duela Derrigorrezko Irakaskuntzako tarteetan. Horretarako hezkuntza proiektuen ezarpena sustatuko da ikastetxeetan, baldin eta ikastetxeak, bere autonomia erabiliz, espezializatzea erabakitzen badu, eta modu integratuan eskaintzea Europar Batasuneko hizkuntzen ikasketak (ikastetxe elebidunak), arte ikasketak (musika, dantza eta arte dramatikoak) edo kirol ikasketak. Laguntzetarako deialdi egokiak eginen dira, beraz, horrelako hezkuntza proiektuak prestatu eta ezar daitezen ikastetxe publikoetan.

9._Ikastetxeen sare publikoa modernizatzea eta haien hornidura eta baliabideak hobetzea.

9.1. Eskola Eraikuntzen Plan Zuzentzailea eta Hornidurak Hobetzeko Plana:

Itun honen indarraldirako, Hezkuntza Departamentuak konpromisoa hartzen du honako helburu hauek lortzeko behar diren eskola instalazioak eraiki, handitu edo birmoldatuko dituela: eskolatze behar berriei erantzutea eta hiri berrantolatze berriaren ondoren ikasleak egokiro eskolatzea.

Eskola egituren hobekuntzaren inguruko helburu horiek Eskola Eraikuntzen Plan Zuzentzailearen babesean beteko dira; finantzaketarako urtean 15 milioi euro jarriko dira 2006, 2007 eta 2008ko ekitaldietan, eta obrak 2009-2010 bitartean amaituko dira.

Osagarri gisa, akordio honetako Jarraipen Batzordearen baitan Azterketa Batzordea sortuko da berariaz, ikastetxeen egungo beharren berri jaso eta azter dezan eta ikastetxe publikoetako eskola hornidurak hobetzeko plan baten helburuak eta epeak ezar ditzan. Plan horrek bermatu eginen du behar guztiak aseko direla: kirol instalazioak, eskola jantokiak, erabilera anitzeko gelak etab.

Azkenik, 2007-2008 ikasturtetik aurrera bermatu eginen da lagun egiteko zerbitzua DBHko eskola garraioan.

9.2. Ikastetxeen mantentzea, ekipamendua eta funtzionamendu gastuak.

a) Ikastetxeak mantentzea:

Departamentuak ikastetxeetako hezkuntza elkarteen lan arriskuen prebentzioa, lan osasuna, segurtasuna eta higienea hobetu daitezen sustatu nahi du, eta aurrera egin dadin hainbat arlotan: argindar instalazioak eta igogailuak indarra duen legezko araudiari egokitzeko faseak, legionelosiaren kontrola, kirol ekipamendua, bero instalazioak, eskualde jantokietako instalazioen hobekuntza, eta baita oztopo arkitektonikoak kentzea ere. Horri dagokionez, eta HLOaren 15. xedapen gehigarrian ezarritakoaren babesean, Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeak eta Hezkuntza Bereziko ikastetxeak zaindu eta mantentzeko edo begiratzeko beharrak hautematen direnean, kasuan kasuko udalarengana joko da, berak ase ditzan.

b) Ikastetxeetako ekipamendua:

Departamentuak konpromisoa hartzen du ikastetxe publikoak ekipamendu egokiaz hornituko dituela behar bezala funtzionatu dezaten, Azpiegituren Plan Zuzentzailera bildutako ikastetxeak birmoldatu eta handitzearen ondoriozko esparru eta gela berriak jarriko dituela eta, halaber, hezkuntza maila guztietako eskola ekipamenduak eguneratu eta egoera onean mantenduko dituela, behar adinako inbertsioa eginez, 2007ko aurrekontua baino %20 gehiago, gutxienez, gela arruntetako eta berariazko geletako altzariak, lantegiak eta kasuan kasuko hezkuntza mailaren curriculuma behar bezala garatzeko behar diren makineriak eskuratzeko behar direnak.

c) Funtzionamendu gastuak:

Itun honen indarraldian, Hezkuntza Departamentuak %20 handituko ditu ikastetxeen funtzionamendurako diru kopuruak. Departamentuak behar adinako zenbatekoa jarriko du gastu osagarrien dietak ordaintzeko.

LHko ikastetxeetako makineria eta ekipamendua homologatu eta aldian behin berrikusi egin behar dira, legez eskatzen diren prebentzio baldintzak bete ditzaten. Horretarako berariazko aurrekontu lerroa ezarriko da eta Jarraipen Batzordeak horren zenbatekoa eta betearazpen epeak kontrolatuko ditu. Halaber, heziketa ziklo guztietan, funtzionamendu gastuetarako hornidurari buruzko azterketa eginen da.

d) Eskola liburutegiak:

Guztira 382.000 euro jarriko dira, honela banaturik:

.Lehen Hezkuntza:

_2007: 60.000 euro.

_2008: 60.000 euro.

_2009: 60.000 euro.

.Bigarren Hezkuntza:

_2007: 102.000 euro.

_2008: 100.000 euro.

10._DBHIak BHI bilakatzea.

2007-2008 ikasturtean zehar, ituneko Jarraipen Batzordeak azterketa eta proposamena eginen ditu egungo DBHIak BHI bilakatzeko. Proposamen hori, behar diren arau aldaketak egin ondoren, 2008-2009 ikasturtean gauzatu behar da.

11._Ebaluazioa.

Diagnostikoaren ebaluazioak ikasle guztiek eginen dituzte. Izaera hezitzaile eta orientatzailea izanen dute ikastetxeentzat, eta izaera informatzailea familientzat eta hezkuntza elkarte osoarentzat.

Bere eskumenen esparruan, Hezkuntza Administrazioak ikastetxeei ebaluazioetarako eredu eta laguntza egokiak emanen dizkie, ikastetxe guztiek behar bezala egin ahal ditzaten ebaluazioak.

Ikastetxeek ebaluazioen emaitzak erabiliko dituzte, beste helburu batzuen artean, indartze neurriak antolatzeko haien beharra duten ikasleentzat, ikasle guztiek oinarrizko gaitasunak lortuko dituztela bermatze aldera. Halaber, emaitza horiek, irakaskuntza prozesuen eta irakaslanaren ebaluazioarekin batera, lehenago egindako jarduketak aztertu, baloratu eta, behar izanez gero, zuzentzea ahalbidetuko dute.

12._Eskubide sindikalak.

2001eko itunean ezarritako eskubide sindikalei eutsiko zaie.

2007ko maiatzean hauteskunde sindikalak eginen dira eta orduko emaitzen arabera berriz kalkulatuko da ordu kreditua; ordu kreditu gehigarria ezarriko da Nafarroako Eskola Kontseiluan eta lan osasunaren mahaietan ordezkaritza izateagatik, baita sindikatu bakoitzari dagozkion dietak ere. Hezkuntza Departamentuak, horri dagokionez, dieten urteroko gehikuntza hau proposatuko dio Mahai Orokorrari: KPIa gehi %5.

Sindikatuetako liberaturen baten eritasunagatiko bajak hiru hilabete baino gehiago irauten badu, ordezkoa jarriko zaio, edo bestela dagozkion orduak metatu eginen dira hurrengo ikasturtean hartzeko.

Iragarkiaren kodea: F0710118

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa